Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.  BARRAJUSTIZIA

 

 

 
 
Share
JUS kontzenta 2018

Mobilizazioei eutsi behar zaie, xedeak erdietsi ditzagun arte

Justizia 2018/11/20

Azken astea trinkoa suertatu bazaigu egin diren mobilizazio eta bilerengatik, suertatu den guztiak nolabaiteko zapore gazi-gozoa utzi digu.

Alde batetik, lortu dugu, lau alderdiekin eta PSNrekin bilera egin ondoren, aurrenek Nafarroako Aurrekontu Orokorretan zuzenketa sartzea, Egintza Plana areagotzeko 3. eta azken urteari ekonomia partida batez esleitzeko. Honekin, kontseilariarekin lotu akordioaren zati bat bakarrik betetzen da; igoera ez da finkatu oraindik, eta gaur gaurkoz, ez diogu borondate politikorik antzematen Nafarroako Gobernuari.

Bestalde, egin genuen “sektorearen sasi-mahaian”, gauzak ez litezke okerrago gertatu. Lehenengo eta behin, bilerara ez zen etorri, ez kontseilaria, ez eta Funtzio Publikoko beste inor ere, eta bigarrenez, zuzendariak, Lourdes Aldabe, hitza hartu zuenean, aitzakiak besterik ez ziren aditu, hasieran, agertu ez zirenak zurituz, eta gero, haien okerrak, nahiz haien gezurrezko aginduekin, Justizian dihardutenekiko begirune urria zurituz.

2019ko lan egutegiaz mintzatu gara ere, eta argi eta garbi adierazi digute, Botere Judizialaren Lege Organikoa onartuko balitz eta gure eskubideak berreskuratuko bagenitu, 22 ordu kenduko dizkigutela lan-poltsatik. Zergatik? Azkenean itzuliko dizkigutelako “krisialdi mitikoan” ebatsi ziguten norberaren arazoetarako hiru egunak, eta horrela, norberaren gauzetarako 9 egun izanen ditugu berriro. Baina, berez, atsegin, ez dute atsegin atzeraeraginez itzuliko dizkigutela, 2017. urteaz geroztik, hots, 2019. urterako, dagoeneko eskuragarri dauzkagun 6 egunez gain, norberaren gauzetarako 9 egun gehiago genituzke. Hori guztia helburu argi batez: asteko benetako lanaldiari osorik eustea. Aipatu printzipioak Botere Judizialaren Lege Organikoa baino maila gorenagoa du. Eta geure buruei galdetzen diogu: norberaren gauzetarako egunak kendu zizkiguten urtean, Justiziako Zuzendaritza Nagusiari otu ote zitzaion poltsa-orduak emanen zizkigula, aipatu kaltea konpentsatzeko?

Gainera, Baliaezintasun Iragankorrez mintzatu dira; argi geratu den bakarra, oraingoz, berdin-berdin gaudela da. Ez dakigu noiz kobratuko dituen Baliaezintasun Iragankorrak %100ean, lehen egunaz geroztik. Galdetu dugu ere epaiketa-aretoetan jartzen ari diren programa berriaz; erantzun digutenez, aurten bertan amaitu nahi dute. Ikusteke dago zein eginkizun gehitzen dizkieten laguntzei, eta aipatu eginkizunak haiei dagozkien ala ez.

LABen ustez, astelehenetako bilkurei eutsi behar diegu, Nafarroako Gobernuak agindu zuen zati bat bakarrik lortu dugulako, gainera, Justizia Zuzendaritza Nagusiarekin daukagun itxaropena ez da batere ona. Egintza Planaz mintzatzen garenean, erraten digute ez dezaketela deusez egin, I. atalari dagokion gaia delako, Funtzio Publikoari dagokiola. Baina, hala ere, beraiek erabakitzen duten gaiei buruz mintzatzen garenean, adibidez, lan egutegiaz, ausazkoak eta hautazkoak diren irizpideak darabiltza, arrazoi ezean oinarrituak, eta nola ez ba, Justiziako langileen kaltean.

 

Hay que seguir con las movilizaciones hasta conseguir nuestros objetivos

Justizia 2018/11/20

Después de una semana intensa por las diferentes movilizaciones y reuniones, nos quedamos con un sabor agridulce por todo lo ocurrido.

Por una parte, hemos conseguido, que después de una reunión con el Cuatripartito y con el PSN, los primeros incluyan una enmienda a los Presupuestos Generales de Navarra, para dotar de partida económica al 3º y último año del incremento del Plan de Actuación. Con esto solo se cumple parte del acuerdo alcanzado con la consejera; Falta la consolidación del incremento y de momento, no vemos voluntad política por parte del Gobierno de Navarra.

Por otra parte, en la “Pseudomesa Sectorial” que tuvimos, las cosas no podían haber ido peor. Para empezar, no aparecieron a la reunión ni la consejera ni nadie de Función Pública y, para continuar, cuando tomó la palabra la directora, Lourdes Aldave, todo fueron excusas, primero excusando las ausencias y después excusando su mal hacer, además de su falta de consideración con el personal de Justicia con sus falsas promesas.

También, hemos hablado del calendario laboral del 2019 y nos han informado clara y abiertamente, que como se apruebe la LOPJ y recuperemos nuestros derechos, nos quitaran 22 horas de la bolsa de horas. ¿Por qué? Porque por fin nos van a devolver los tres días de asuntos propios que nos arrebataron en la “mítica crisis” y volveremos a tener 9 días de asuntos propios. Pero, lo que realmente no les gusta es que nos los van a devolver con efecto retroactivo desde el año 2017, es decir, tendríamos 9 días de asuntos propios más para el año 2019, además de los 6 que ya tenemos. Todo ello, con un fin claro: mantener la jornada semanal efectiva intacta. Parece que dicho principio tiene rango superior a la LOPJ. Y nos preguntamos ¿El año que nos arrebataron los días de asuntos propios, a la Dirección General de Justicia, se le ocurrió darnos horas para la bolsa, para compensar dicho perjuicio?

Además, se ha hablado de las ITs, que lo único que ha quedado claro es que de momento seguimos igual. No saben para cuándo podremos cobrar las ITs al 100% desde el primer día. También hemos preguntado por el nuevo programa que están poniendo en las salas de vistas, nos han contestado que quieren terminarlo para este mismo año. Habrá que ver qué funciones les añaden a los auxilios, y si dichas funciones corresponden o no a los mismos.

Desde LAB consideramos que debemos mantener las concentraciones de los lunes, porque solo hemos conseguido parte de lo que el Gobierno de Navarra se comprometió y además las perspectivas que tenemos con la Dirección General de Justicia no son nada buenas. Cuando hablamos del Plan de Actuación nos dicen que ellas no pueden hacer nada porque es tema de Capítulo I y es cosa de Función Pública, pero es que cuando hablamos de temas sobre los que son ellas las que deciden, por ejemplo, calendario laboral, aplican criterios aleatorios y arbitrarios basados en la sin razón y cómo no, en perjuicio del personal de Justicia.