Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.  BARRAJUSTIZIA

 

 

 
 
Share
argAZ25

Epaitegietan emakumeontzat
ez dago justiziarik!

 Elkarretaratzea azaroak 23, epaitegietan. Iruñea. 11:00etan. 

Justizia 2018/11/19

Azken urteotan, mugimendu feministak eta LAB bezalako beste eragile batzuk behin eta berriro eta gero eta ozenago salatu izan dugunez, indarkeria matxistari aurre egiten dioten emakumeei bide instituzionalek sufrikario erantsia dakarkie. Estatuan, duela 14 urte, Genero Indarkeriaren kontrako Lege Integrala onartu zenetik eta “Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Epaitegiak” martxan jarri zirenetik, gai honen inguruan itzalak gehiago izan dira argiuneak baino.

Epaitegi hauen jarduera egoera benetan txarretan ateratzen ari da aurrera, LABen azken urteotan salatu dugunez. Emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean justizia aldarrikapena gero eta indartsuagoa zen momentuan sortu ziren epaitegi hauek, aldarrikapena zelanbait apaltzeko eta, hortaz, ikusten ari gara ezarri zuten eredua hutsunez beterik dagoela.

Hasteko, justizia kontzeptua bera: hau sari eta zigorretan oinarritzen da, kondenak eta espetxe urteak banatzen dira arazoaren konponbidea hori balitz bezala eta gatazkaren sustraiak ez ditu zalantzan jartzen. Eta, jarraitzeko, salaketa jartzen duten emakumeak berriro biktimizatzen dituen sistema osoa daukagu: txarto egokituta dagoen justizia zerbitzua, langile gutxi, behar besteko formakuntza ematen ez duena, arretarako ingurune aproposik ez daukana, tratu egokirik ez... Hau da, epaitegiak martxan ipini ziren, baina baliabide material zein giza baliabide nahikorik gabe.

Guk ez dugu justizia horretan sinisten, ez dugu sinisten justizia patriarkal, klasista, arrazista eta misoginoan... justizia hori amesten dugun jendartetik, bizi garen eta erabaki nahi dugun Euskal Herritik, benetan dago urrun. Arazoak konpontzeko modua ez dadila izan zigor eta mendekuaren bitartez, baizik eta bizitza ulertzeko beste modu batean oinarriturik, pertsonen arteko harremanak botere harremanetan oinarrituta egongo ez diren jendartea nahi dugu.

Bestelako justizia nahi dugu, non langileak eta erabiltzaileak, denaren gainetik, pertsonatzat hartuak izango diren eta halaxe tratatuak izango diren. Honengatik guztiagatik:

GENERO IKUSPEGITIK DERRIGORREZKO FORMAZIOA emateko exijitzen dugu. Formazio hau indarkeria matxistarekin zerikusia daukaten prozedura judizialetan parte hartzen duten guztiek hartu beharko lukete: epaileek, fiskalek, Balorazio Forentse Integralerako Unitateko langileek, abokatuek, poliziek, interpreteek eta administrazio arloko langileek.

Hego Euskal Herrian burutzen diren ezkutuko guardien afera BEREHALA KONPONDU behar da. Izan ere, indarkeria epaitegietako langileek euren jardunaldia luzatzera behartuta egoten dira bazkaltzeko orduan atsedenaldirik izan gabe; epaitegian dauden adintxikikoak zaindu behar izaten dituzte... Hau da, ezkutuko guardia egitera beharturik daude, arautu gabe eta ordainketarik jaso gabe.

INTERPRETEN PROFESIONALEN ZERBITZUA ezinbestekoa da. Kasu hauetan akats edo txarto ulertzeren batek ondorio larriak ekar litzake; honetaz gain, genero formakuntzan dagoen gabezia gehitzen badugu, indarkeria matxistari aurre egiten dioten emakumeen babesgabezia erabatekoa izan daiteke.

Indarkeria gaietarako txandan ABOKATUEN LAGUNTZA ez da nahikoa. Akordioak gaur egungo errealitatera egokitu behar dira, momentu honetan dauden itxaronaldi luzeak ekiditearren.

BALORAZIO FORENTSE INTEGRALERAKO UNITATEAK BEHAR BESTEKO BALIABIDEAK IZAN BEHAR DITU indarkeria prozedurei behar den bezala ekin ahal izateko. Gogoratu dezagun unitate honen zeregina biktimei egindako kalteak baloratzea dela eta, honetaz gain, indarkeriazko jokabideen balizko errepikapena ebaluatzea.

Indarkeria epaitegietan BIKTIMAREN ARRETA ZERBITZUA hobetu behar da, lehen momentutik arreta profesional zuzenagoa eman ahal izateko, aholkularitzan, informazioan eta laguntza emozionalean.

Indarkeria epaitegietan SALAKETA JARRI DUEN EMAKUMEAREN ETA ERASOTZAILEAREN ARTEKO KONTAKTUA ekidin dadila eta ADIN TXIKIKOEI ERE ARRETA EMAN DIEZAIELA exijitzen dugu. Hego Euskal Herriko indarkeria epaitegiek biktimen babeserako Europako arauak hausten dituzte. Gelak ez dira batere egokiak: biktimak eta erasotzaileak askotan elkarrekin egoten dira, egoera fisikoak negargarriak dira (toki eskasa, tenperatura, aireztapena...). Adin txikikoek ez daukate gela egokiturik bertan hartuak izan
daitezen.

Manifestazioa azaroak 25.
Iruñeaa. 12:00etan  Gazteliko Plazatik.

¡No hay justicia en los juzgados para las mujeres! 

 Concentración 23 noviembre en los juzgados. Pamplona. 11:00h.

Justizia 2018/11/19

En los últimos años tanto desde el movimiento feminista de Euskal Herria como desde otros agentes implicados (LAB entre ellos), hemos ido denunciando, cada vez más alto, el calvario por el que atraviesan las mujeres que enfrentan violencia machista a su paso por los diferentes itinerarios institucionales. Tras la la aprobación de la Ley integral contra la violencia de género en el Estado y la puesta en marcha de los “Juzgados de Violencia sobre la Mujer”, hace ya 14 años, son más las sombras que las luces que se ciernen sobre este tema.

LAB viene denunciando durante los últimos años las pésimas condiciones en las que se desarrolla la actividad de estos juzgados. Se crearon para acallar una demanda creciente de justicia ante la violencia contra las mujeres, pero se está demostrando que el modelo establecido hace aguas por todas partes.

Comenzando con el propio concepto de justicia, basada en el premio o castigo, que reparte condenas y años de reclusión como solución a problemas, sin cuestionar la raíz de los conflictos, y continuando con un sistema que revictimiza a las mujeres que denuncian (a través de un servicio de justicia mal preparado, con escaso personal, sin ofertar formación suficiente, ni espacios adecuados para la atención, ni trato exquisito...) es decir, unos juzgados que se ponen en marcha con escasos recursos materiales y humanos.

Nosotras no creemos en esta justicia, tan patriarcal, tan clasista, tan racista y misógina, tan alejada de una sociedad con la que soñamos, de la Euskal Herria en la que vivimos y queremos decidir, en la que los problemas no se resuelvan a través del castigo y la venganza, sino a través de una nueva manera de entender la vida, en la que las relaciones entre las personas no estén basadas en relaciones de poder.

Queremos una justicia distinta, donde las personas trabajadoras y las personas usuarias sean tratadas como eso, como personas, por todo ello:

Exigimos FORMACIÓN OBLIGATORIA DESDE LA PERSPECTIVA DE GÉNERO para el conjunto de participantes en los procedimientos judiciales relacionados con la violencia machista: jueces y juezas, fiscales, personal de la Unidad de Valoración Forense integral, letradas y letrados, policías, intérpretes y personal administrativo.

Pedimos SOLUCIÓN URGENTE para las GUARDIAS ENCUBIERTAS en Hego Euskal Herria, porque el personal de los juzgados de violencia se ve obligado a prolongar la jornada sin descanso para la comida; a tener que cuidar de los menores que acuden al juzgado, es decir, a realizar una guardia encubierta, sin regular y sin retribuir.

Es imprescindible un SERVICIO DE INTÉRPRETES PROFESIONALES. Un error o malentendido en estos casos puede tener unas consecuencias trascendentales; si además le añadimos la ausencia de formación en género, la indefensión en las mujeres que enfrentan violencia machista puede ser total.

La ASISTENCIA LETRADA en el turno de violencia es insuficiente. Urge la adecuación de los acuerdos a la realidad de hoy para así evitar las largas esperas actuales.

DOTAR A LA UNIDAD DE VALORACIÓN FORENSE INTEGRAL DE LOS MEDIOS NECESARIOS para la atención de los procedimientos de violencia, instancia encargada de valorar el daño causado a las víctimas y de evaluar la posible
repetición de las conductas violentas.

MEJORAR EL SERVICIO DE ATENCIÓN A LA VÍCTIMA (SAV) en los juzgados de violencia, para prestar una atención profesional más directa y desde el primer momento en lo relativo al asesoramiento, la información y el apoyo emocional.

Exigimos unos juzgados de violencia en los que se EVITE EL CONTACTO ENTRE LA MUJER DENUNCIANTE Y EL INFRACTOR y se ATIENDA A LAS Y LOS MENORES. Los juzgados de violencia en Hego Euskal Herria infringen las normas europeas sobre protección a las víctimas. Las dependencias son totalmente inadecuadas: las víctimas y sus agresores suelen coincidir, las condiciones físicas son deplorables (poco espacio, temperatura, ventilación...). Los y las menores no cuentan con ninguna estancia adaptada para acogerlos.

Manifestación 25 noviembre
Pamplona. 12:00h desde la Plaza del Castillo