|
Sistema kapitalista, arrazista eta heteropatriarkal honek kondenatu nahi dituen emakume guztiei gure elkartasuna adierzi nahi diegu. Guk sinisten dizuegu
Amorrua, nazka, tristura, beldurra, harridura, sinesgogortasuna, haserrea, gorrotoa... une hauetan ezin dugu besterik sentitu. Ez dugu justizia honetan sinesten. Ez dugu justizia hau nahi. Ez da bidezkoa. Patriarkala da.
Euren logika patriarkalaren menpe jarri nahi gaituzten instituzioetaz nazkatuta gaude, beti gure ekintzak epaitzen, gure keinuak aztertzen, baietz edo ezetz esan dugun erabakitzen, nahiko erresistentzia azaldu dugun edo EZETZ nahiko argia hoskatu dugun ala ez zelatatzen!. Ea begiak itxi ditugun edo ez. Oihukatzen dugun edo isiltzen garen. Egiten dugun mugimendu bakoitzaren zuen logika misoginoaren interpretazioaz aspertuta gaude. Zuek boterean eroso, infantilizatzen, inbizibilizatzen, hitza kentzen digun justiziaren izenean, zerbait indarkeria den ala ez erabakitzen duzuen epaile gorenak bezala...
Indarkeria eta larderia da zuena, begien bistakoa dena aitortzen duzue gaitasunik gabeko sententziekin. Gertaera guztiari garrantzia kenduz, gure lekukotasunak ukatuz eta gure hitzak zalantzatan jartzen.
Gure bizitzak baliogabetzen dituzten indarkeririk gabe eta askatasunean bizi nahi dugula aldarrikatzera emakume guztiak kalera irteten bagara ere, berdin zaizue. Indarkeria mila aldiz definitu dugu, eta erresistitzen garen ala ez, ez du gure kontra egiten den indarkeria hori aldatzen. Bortxatu egiten gaituzte, hil egiten gaituzte, erail egiten gaituzte, jo egiten gaituzte, iraindu egiten gaituzte... eta hau gertatzen zen bitartean modu obsesibo eta zentzugabe batez, gu zer egiten ari ginen aztertzen duzue. Eta gu menperatuak mantentzeko, boterean mantentzen zarete, zuek elikatzen duzuen sistema kapitalista eta misogino honi begiratuz.
Baina ez duzue lortuko. Antolatuak gaude. Asko gara. Elkarrekin gaude. Indartsuak gara. Ez dugu zuen sisteman, zuen autoritatean ezta zuen justizian sinisten. Zuen bidegabeko gezurren aurrean, guk gure ahizpei, gure kideei, gure lagunei sinisten diegu.
LABetik sistema kapitalista, arrazista eta heteropatriarkal honek kondenatu nahi dituen emakume guztiei gure elkartasuna adierzi nahi diegu. Guk sinisten zaituztegu. Gora borroka feminista! Justizia patriarkalik ez!
|
Toda nuestra solidaridad con todas las mujeres que este sistema capitalista, racista y hetorapatriarcal quiere condenar. Nosotras sí os creemos.
Rabia, asco, tristeza, miedo, asombro, incredulidad, enfado, indignación, odio... no podemos sentir en estos momentos otra cosa. No creemos en esta justicia. No queremos esta justicia. No es justa. Es patriarcal.
Estamos hartas de las instituciones que nos imponen y someten a su lógica patriarcal, juzgando nuestros actos, analizando nuestros gestos, decidiendo si asentimos o negamos, si nos estamos resistiendo lo suficiente o si pronunciamos claramente la palabra NO. Si cerramos los ojos o si los dejamos abiertos. Si gritamos o enmudecemos.
Estamos hartas de que interpretéis cada movimiento que hacemos, desde vuestra lógica misógina, acomodados en el poder, en nombre de una justicia que nos infantiliza, que nos invisibiliza, que nos niega la palabra, para decidir, como jueces supremos, si algo es o no violencia.
Violencia e intimidación es la vuestra, con vuestras sentencias incapaces de reconocer lo obvio. Cuestionando nuestras palabras, negando nuestros testimonios, quitando importancia a todo hecho.
Os da igual si salimos todas a la calle para decir que ya basta, que queremos vivir en libertad, sin violencias que anulen nuestras vidas. Hemos definido la violencia una y mil veces, hemos explicado que resistirnos o no, no cambia la violencia que se está ejerciendo contra nosotras. Nos violan, nos matan, nos asesinan, nos golpean, nos insultan, nos anulan... y seguís analizando de manera obsesiva y absurda qué hacíamos nosotras cuando esto estaba sucediendo. En vez de mirar a este sistema patriarcal y misógino que alimentáis y reproducís cada día para manteneros en el poder, para mantenernos sometidas.
Pues no lo vais a conseguir. Estamos organizadas. Somos muchas. Estamos unidas. Somos fuertes. No creemos es vuestra justicia, ni en vuestra autoridad, ni en vuestro sistema. Creemos a nuestras hermanas, compañeras, amigas... frente a vuestras injustas mentiras.
Desde LAB, toda nuestra solidaridad con todas las mujeres que este sistema capitalista, racista y hetorapatriarcal quiere condenar. Nosotras sí os creemos. Gora borroka feminista! Justizia patriarkalik ez!
|