Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.  BARRAJUSTIZIA

 

 

 
 
Share

hucha

 

Nafarroa, Justiziari diru gutxien egokitzen dion erkidegoa

LABek Justiziako aurrekontua handitzea galdegiten du

Justizia 2015/09/26

Nafarroak aurrekontuaren %0,67 egokitzen dio Justizia, gaur egungo beharizanak betetzeko gutxiegi. LABek kopuru hori %1 arte igotzea exijitzen du. Gobernu honek Justiziarekin egitan, konpromisoa badu, Kontseilariak esan zuen bezala, ekintzekin erakutsi behar da.

Urteak daramatzagu ikusten nola egon diren Gobernuek Justiziako langileen arazoei bizkarra eman diotela. Aurrekontuetatik egokitzen dizkiguten diru partidak eskasak izanagatik ditugun arazoak ez dira konpontzen, kronifikatzen dira baizik. Gure eskakizun guztiei “ez dago dirurik” bezalako erantzuna ematea onartezina da. Nafarroa, Justiziari diru gutxien egokitzen dion erkidegoa da. Hau konpondu beharra da. Nafarroako aurrekontuetan dagoen diru partida %1era igo beharra dago.

Azkenaldiko Mahai Sektorialetan aparteko diru sariaren itzulpen osoa eskatu dugu baita Jokaera Plana gaurkotzea ere, eta erantzuna  “ez dago dirurik” izan da beti. Erantzun hori bera da Justizia Jauregiaren berogailu eta aire girotuaren sistemak dituen arazoak konpontzeko eskatzen dugunean. Aurtengo udan jada nabaritu dugu zeinen gaizki dabilen sistema hori, orokorrean “airea zurrustaka” ari zen eta beste leku batzuetan ez zebilen ere. Negua gainera datorkigu, izorratuta eta zaharkitua dagoen sistema aldatzea exijitzen dugu.

LABen iritziz egoera aldatu beharra dago. Nafarroako Gobernuari konpromisoa galdegiten diogu Nafarroako Justiziarekin eta langile hauei bizkar ez ematea. Diru partidak martxo-apirilerako buka ez daitezen.

Aspalditik ditugun arazoei heldu behar zaie baita sortzen ahal diren berriei ere. Jokaera Plana, Iruñeko aire beroa eta girotuaren instalakuntzak eta Agoitz eta Lizarrako interneterako instalakuntzak aldatu behar dira hala nola aulkiak aldatu eta gailu informatikoen berrikuntzarekin jarraitu, Abiantus Bake Epaitegietan ezarri, besteak beste.  Halaber, Epaitegietan biktimentzat, erasotzaileentzat eta espetxeratuentzako gela pribatuak egokitu behar dira, guztiak elkarrekin pasabideetan egon ez daitezen, bertan dagoen edozeinen ikusmiran ez egoteko.

Gauza asko dago egiteko eta urte asko itxaroten. Horregatik serio har gaitzaten eta 2017ko Nafarroako Gobernuko aurrekontuetan Justiziarako diru partida %1era igo dadin galdegiten dugu.

Orain arte bezala ezinezkoa da jarraitzea, azken urte honetan, aldaketaren Gobernuarekin, ez da deus ere aldatu.

Navarra es la comunidad que menos dinero destina a Justicia

LAB exige incrementar el presupuesto de Justicia

Justicia 2015/09/26

Navarra destina a Justicia el 0,67% del presupuesto, una cantidad insuficiente para afrontar las necesidades actuales. Desde LAB exigimos incrementar esta cantidad hasta alcanzar el 1%. Si realmente este Gobierno está comprometido con la Justicia, tal y como dijo la consejera, eso hay que demostrarlo con hechos.

Llevamos años en que los diferentes Gobiernos han dado la espalda a los problemas del personal de Justicia. Nos asignan partidas presupuestarias insuficientes por lo que los problemas no se solucionan y se van haciendo crónicos. La respuesta de que “no hay dinero” con que contestan a todas nuestras demandas, no es aceptable. Navarra es la comunidad que menos presupuesto dedica a Justicia. Esto hay que corregirlo y aumentar la partida hasta alcanzar el 1% de los presupuestos de Navarra.

En las últimas Mesas Sectoriales hemos planteado la devolución completa de la paga extra y la actualización del Plan de Actuación, pero su respuesta ha sido siempre la misma: “no hay dinero”. La misma respuesta les sirve cuando planteamos los problemas con el sistema de calefacción y aire acondicionado del Palacio de Justicia. Este verano ya hemos comprobado lo mal que funciona este sistema, que en general funciona con “aire a chorro” y que en otros sitios ni siquiera ha funcionado. Se acerca el invierno y exigimos cambiar este sistema que está obsoleto y estropeado.

Desde LAB consideramos que esta situación debe cambiar. Exigimos al Gobierno de Navarra un compromiso con la Justicia en Navarra y que no dé la espalda a este colectivo. Que las partidas presupuestarias no se acaben para marzo-abril.

Se deben afrontar todos los problemas que llevamos arrastrando desde hace años y los nuevos que puedan ir surgiendo. Hay que modificar el plan de actuación, cambiar las instalaciones de aire acondicionado y aire caliente en Iruñea, las instalaciones de internet en Lizarra y Agoitz, cambiar las sillas, seguir actualizando los equipos informáticos, hay que implantar Avantius en los Juzgados de Paz, etc. También hay que habilitar salas privadas para victimas, agresores y encarcelados, para que no tengan que estar juntos en los pasillos de los Juzgados a la vista de cualquier persona que realiza gestiones en los mismos.

Hay muchas cosas por hacer y muchos años esperando. Por todo esto solicitamos que nos tomen en serio y que para los presupuestos del Gobierno de Navarra del año 2017 incrementen la partida de Justicia al 1%.

No podemos seguir como hasta ahora, este ultimo año, con el Gobierno del cambio, no ha cambiado nada.