UDAL Antsoain

Enplegua sustatzeko kontratuak, udaletan prekarietatea areagotzen duen trikimailu kontrolgabea

Udalak 2020/09/24

PDF enplegua sustatzeko kontratuak

Hala berretsi du berriki argitaratu den epaiak, non, LABen salaketari esker, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak 8.000 euroko kalte-ordaina ezarri zion Antsoaingo Udalari, langile kontratatuak kobratu gabeko ordainsarietan oinarrituta.

LABek behin baino gehiagotan salatu du toki entitateek modu interesatuan erabiltzen dituztela Nafar Gobernuak, SNE - Nafar Lansareren bidez, eskaintzen dituen laguntzak "interes orokorreko edo sozialeko lanak eta zerbitzuak egiteko langabeak kontratatzeko" eta, gainera, Lansarek ez duela erabilera horren gaineko inolako kontrolik.

Kasurik onenean, laguntza hori jasotzen duen tokiko entitateak kontratatu duen pertsonari oinarrizko soldata ordaindu besterik ez du egiten, esleitu zaion lanpostuari dagozkion osagarririk gabe. Eta horixe salatu du LABek txanda honetan; lehenbizi, Lan Arloko Epaitegian eta, ondoren, Nafarroako Auzitegi Nagusian (Udalak helegitea aurkeztu ostean). Orain, Auzitegi Nagusiak arrazoia eman digu: "Hitzarmenean ezarritako lan-baldintzak gainerako langileei ezartzen zaien bezalaxe ezarri behar dira, eta kontratazioa diruz lagundua eta enplegua sustatzeko izatea ez da diskriminatzeko arrazoia". Hori dela eta, isuna jarri dio Udalari, 8000 euroko kalte-ordaina eman diezaion langileari, berari zegozkion eta jaso ez zituen ordainsariak zuzentzeko.

Epai horrek kemena ematen digu laguntza publiko horiez baliatzen diren tokiko entitate askoren portaera salatzen jarraitzeko, bereziki merke ateratzen baitzaie eskulana kontratatzea lan-prekarietatea sustatzearen kontura. Izan ere, kolektiboaren arabera, Udalak hilean 1100 euro arteko kopurua jasotzen du kontratu bakoitzeko. Baina, udal-gobernuaren “aurrezpena” ez da horretan gelditzen, ez; mota guztietako amarruak erabiltzen ditu funtzioei dagokien soldata eta osagarriak ez ordaintzeko (esaterako, “peoi espezialista” gisako lan-kategoria berri bat asmatzea edo argudiotzat jotzea, Lansarek kudeatzen dituen kontratu “bereziak” diren horretan, Lansarek berak mugatzen duela ordainsaria).

Era berean, Nafarroako Auzitegi Gorenaren epai horren arabera, Nafar Lnasarek ez du kontrolik erakutsi iruzurrak saihesteko eta enpleguaren kalitatea bermatzeko tenorean. Horrela, Auzitegiak babestu egiten du LABek duela urte batzuk egin zuen salaketa; ordukoan, Lansareri publikoki eskatu genion ezar zezala "kontrol -eta jarraipen- mekanismo bat toki-entitateek egiten dituzten eskaintzen eta kontratazioen gainean, kontratazio-prozedurak zein lan -eta soldata- baldintzak legearekin bat datozela bermatzeko". Orain gertatzen ari direnak ikusita, garbi dago oraindik ez zaiola jaramonik egin eskaera hari.

LABen ustez, "enplegua sustatzeko" modu honekin ez da lortzen ustez lortu nahi zena, alegia, zailtasun bereziak dituzten kolektiboen enplegu egonkorra sustatzea; aitzitik, kolektibo horietan eta administrazio publikoetan lan-prekarietate handiagoa sortzea lortzen da. Argi islatzen da honako alderdi hauetan:

  • Ez da enplegua egonkorra sustatzen. Oso iraupen mugatuko kontratuak dira (hilabete batzuetakoak), eta kontratatutako pertsonak ez du hurrengo urtean berriz kontratatzeko aukerarik izango, beharra berriz sortzen bada ere. Zein enpresatan onartuko litzateke langileen sartu-atera hori urtero egitea, kromo trukearen antzera?
  • Adierazitako beharrak ez dira ez puntualak, ez espezifikoak. Argi dago urtero errepikatzen direla beharrak eta bete nahi diren lanpostuen kopurua; agerian dago laguntza horien bidez kontratatzen diren pertsonei esleitutako funtzioak, puntualak edo espezifikoak izan beharrean, gainerako langile publikoenak bezalaxekoak direla (berriki irabazitako prozesuaren kasuan, kontratuak zioen "Udaleko kirol-instalazioetako mantentze-lanak"). Gainera, deialdietan jasotzen diren egin beharreko lanen izaera "soziala" betetzen da, baldin eta kontzeptu hori zentzurik zabalenean ulerten bada. Ez al dira, bada, “interes sozialekoak” administrazio publiko batek betetzen dituen funtzio guztiak? Hona hemen ondorioa: plantilla ez da handitzen, nahiz eta udal-zerbitzuak ohikoak eta iraunkorrak diren eta horiek urtez urte errepikatzen diren. “Enplegua sustatu” modalitatearen ondorioz, zerbitzu publikoak aldi baterako kontratazioaren bidez ematen dira, kontratuak erabat ezegonkorrak dira eta hagitz merkeak ateratzen dira.
  • Zuzeneko kontratazioen politika ez dator bat berdintasun, merezimendu- eta gaitasun- printzipioekin. Nafar Lansarek hautatzen dituenez hautagaiak, hautaketa-proben bidez kontratazio-zerrendetan izena eman duten pertsona gehienak gelditzen dira lanpostu hori lortzeko inolako aukerarik gabe. Gainera, jokabide matxistak erregistratu dira udal batzuek Lansareri egin dizkioten eskaeretan, genero-baldintzak ezarri baitituzte hainbat lanetarako; Lansarek ez dio gaiari ekin eta LABek behin baino gehiagotan salatua du lehendik ere.
  • Ez dira batere prozesu gardenak. Gehienetan, sindikatuen ordezkariei ez zaie ematen prozesuok abiatu direlako berri, eta ia burututakoan jakiten dugu. Gardentasun falta erabatekoa da eta, horren ondorioz, ezin dugu ez esku hartu, ez kontrolatu zein baldintzatan gelditu diren.
  • Iruzurrerako atea zabaltzen da. Ez da ohikoena izaten, baina zenbaitetan egiaztatu ahal izan dugu kontratazio-modalitate horrek atea zabaltzen duela “ohiko politikariak" aukera erraza izateko kontratatutako pertsona batek lanean jarrai dezan; horrela, "plazarik gabeko finkoa" egin dezake, kontratazioan iruzur eginez.

Beraz, Epaitegiak gure aldeko epaia ematearekin eta argudio sorta horrekin, LABek berretsi egiten du gure sindikatuaren jarrera, eta aurrerantzean ere adi-adi jarraituko dugu abusuen aurrean. Horrekin batera, animatzen ditugu erakunde publikoetako langileak guregana jo dezaten langileen lan-eskubideak urra ditzakeen edozein egoera salatzera.

Los contratos para fomentar el empleo, una artimaña sin control que aumenta la precariedad en los ayuntamientos

Udalak 2020/09/24

PDF contratos de fomento de empleo

Así lo corrobora la sentencia recientemente publicada en la que, tras la denuncia de LAB, el TSJN impuso una indemnización de 8.000€ al Ayuntamiento de Ansoáin, en base a conceptos no retribuidos por parte de la persona contratada.

No es la primera vez que desde LAB hemos denunciado el uso interesado que entidades locales hacen a menudo de las ayudas que ofrece el Gobierno de Navarra a través del Servicio Navarro de Empleo-Nafar Lansare “para contratar a personas desempleadas para realizar obras y servicios de interés general o social” y la falta absoluta de control por parte del SNE.

En el mejor de los casos, la entidad local que percibe dicha ayuda se limita a pagar a la persona contratada el salario base sin los complementos que corresponden al puesto que le ha sido asignado. Y eso es exactamente lo que ha denunciado LAB en esta ocasión en el Juzgado de lo Social en primera instancia y en el Tribunal Superior de Justicia de Navarra (tras el recurso del Consistorio) posteriormente. Ahora, este último organismo nos ha dado la razón sentenciando que “las condiciones laborales marcadas en convenio son de aplicación igual que para el resto de la plantilla, y no es motivo de discriminación que la contratación sea subvencionada y para fomento de empleo”. Por ello, ha multado al Consistorio a indemnizar con 8000€ a la persona empleada en concepto de subsanación por los honorarios que le correspondían y que no percibió.

Esta sentencia supone un enorme aliento para seguir denunciando el comportamiento de numerosos entes locales que se valen de dichas ayudas públicas para contratar mano de obra que les sale especialmente barata a costa de seguir fomentando la precariedad laboral. Y es que dependiendo del colectivo al que la persona contratada pertenezca, el consistorio llega a percibir hasta 1100 euros mensuales por contrato. Pero no termina ahí el “ahorro” del gobierno local de turno, ya que éste se saca de la manga todo tipo de argucias (como inventarse una nueva categoría profesional del estilo de “peón especialista”, o argumentar que al tratarse de contratos “especiales” gestionados por el SNE es éste quien limita el salario) para no abonar los complementos correspondientes o el sueldo que las funciones realizadas tienen asignado.

Asimismo, esta sentencia del TSJN señala al SNE y a la falta de control que éste muestra a la hora de evitar fraudes y garantizar la calidad del empleo. Esto, a su vez, viene a apoyar la denuncia que desde LAB hicimos hace ya años solicitando públicamente al SNE-NL que establezca “un mecanismo de control y seguimiento sobre las ofertas y contrataciones que hacen las entidades locales para garantizar que tanto los procedimientos de contratación como las condiciones laborales y salariales se ajustan a la legalidad”. Una solicitud que, visto lo visto, sigue sin ser atendida.

Para LAB, lo que se consigue con esta modalidad de “fomento de empleo” es justamente lo contrario de lo que se le presupone (fomentar el empleo estable de colectivos con dificultades especiales). Lo que se consigue es generar mayor precariedad laboral en estos colectivos y dentro de las administraciones públicas. Esto se ve claramente reflejado en varios aspectos:

  • No se fomenta la estabilidad en el empleo. Son contratos de una duración muy limitada (unos meses), sin que la persona contratada tenga la posibilidad de volver a ser contratada al año siguiente en caso de que surgiese nuevamente la necesidad. ¿En qué empresa se consentiría este ir y venir de personas cambiándolas cada año como si de meros cromos se tratase?
  • Las necesidades aducidas no son ni puntuales ni específicas. Está claro que tanto las necesidades como el número de puestos que se solicita cubrir se repiten año tras año, y que las funciones asignadas a las personas contratadas mediante las citadas ayudas, lejos de ser puntuales, no difieren en nada de las que realiza el resto del personal público (en el caso del proceso recientemente ganado, el contrato reflejaba “trabajos de mantenimiento en las instalaciones deportivas municipales”). Además, el carácter “social” de las labores a realizar que consta en las convocatorias solo se cumple en el caso de que entendamos ese requisito en el más amplio sentido posible. ¿O es que no son de “interés social” todas las funciones que realiza una administración pública? Esto nos lleva a la conclusión de que, aunque los servicios prestados son los habituales y permanentes de un municipio y éstos se repiten año tras año, la plantilla no aumenta. Esta modalidad hace que se presten servicios públicos mediante una contratación excepcionalmente temporal, inestable y doblemente barata.
  • Esta política de contrataciones directas no se ajusta a los principios de igualdad, mérito y capacidad. Al ser el Servicio Navarro de Empleo quien selecciona a las candidatas y candidatos, la mayoría de las personas que se han inscrito en las listas de contratación a través de pruebas selectivas se quedan sin ninguna posibilidad de acceder a dicho puesto. Pero además, como hemos denunciado en varias ocasiones, se han registrado comportamientos machistas en las solicitudes que algunos ayuntamientos hacen al SNE, estableciendo requisitos previos de género según el trabajo a realizar, sin que el mismo SNE haya intervenido.
  • Se desarrollan con un enorme grado de opacidad. En la mayoría de ocasiones, además, no se informa a la representación sindical de la apertura de estos procesos, y nos enteramos a hechos consumados. Esta falta de transparencia total hace que no podamos intervenir ni controlar las condiciones en que se desarrollan.
  • Se deja la puerta abierta al fraude. Aunque bien es cierto que no es lo más habitual, hemos constatado que esta modalidad de contratación deja la puerta abierta a que, tras vencer el contrato, “el político de turno” se vea en la posibilidad de facilitar que la persona contratada siga trabajando, logrando así convertirla en “fija sin plaza” mediante fraude en la contratación.

Así pues, con todos estos argumentos a nuestro favor y con el impulso que supone la sentencia favorable que recientemente hemos recibido por parte del TSJN, desde LAB nos reafirmamos en nuestra postura y aseguramos que seguiremos vigilantes ante los abusos que se sigan produciendo. Del mismo modo, animamos a las personas empleadas en cualquier entidad pública a que acudan a nosotras y nosotros a denunciar cualquier situación que pueda vulnerar los derechos laborales de la plantilla.