UDAL Orkoien

Orkoiengo musika eskolako irakasleok konponbide bat behar dugu! 

Administrazioa 2020/05/22

Orkoiengo musika-eskolako irakasleok hilabeteak daramatzagu baldintza txarrak pairatzen: ez da gure antzinatasuna aitortzen, oraindik ez gaituzte plantilla organikoan sartu, udan kontratua mozten digute eta, are gehiago, pertsona batzuk beren kontratuan agertzen den ordu-kopuruari dagokion soldata baino txikiagoa kobratzen ari dira. Irtenbide bat emateko garaia da!

Orkoiengo Udalaren musika eskolako irakasleen klaustroaren izenean, 2019-20 ikasturtearen hasieratik bizi dugun egoeraren berri eman nahi dugu.

Urtero, gure ordainsaria bakoitzaren eskola-orduen arabera kalkulatzen da. Ikasturte hasieran, kalkulu hori oker egin zitzaien irakasle batzuei, eta, beraz, hilero dagokien soldata baino txikiagoa jasotzen dute.

Harrezkero, akats hori zuzentzeko eskatzen ari gara, eta, ikasturtea eta gure kontratuak laster bukatzekoak diren arren - ekainaren 30ean amaitzen baitira -, udal-gobernuko taldeak oraindik ez dio irtenbiderik eman beraiek sortutako arazo horri.

Horrez gain, abendutik hona, gure antzinatasuna errekonozitzeko eskatzen ari gara; gehienei ez zaie kalkulurik egin, eta, jakina, ez zaie kontzeptu hori ordaintzen, gainerako udal-langileei ordaintzen zaien bezala.

Kontuan izan behar da, gainera, 2018/2019 ikasturterako subrogatu gintuzten arren, oraindik ez gaituztela sartu Udaleko plantilla organikoan. Hori nahikoa ez eta, langile bakarrak gara, ikasturte osoan lan egin, udan kontratua eten eta ikasturtea hastearekin batera berriro kontratatzen gaituztenak.

Jakin badakigu COVID-19ak sortutako egoerak Udalaren lehentasunetan eragin dezakeela, baina, hala ere, uste dugu egoera honek luzeegi jo duela eta Alkatetzak konponbide bat eman behar digula ahalik eta lasterren.

¡El profesorado de la escuela de música de Orkoien requerimos una solución ya!

Administrazioa 2020/05/22

Las y los profesores de la escuela de música de Orkoien llevamos meses sufriendo unas condiciones peores a las que nos corresponden: no se reconoce nuestra antigüedad, aún no se nos ha incluido en la plantilla orgánica, se nos corta el contrato en verano e incluso algunas personas están cobrando un sueldo inferior al que corresponde al número de horas que consta en su contrato. ¡Ya es hora de que se nos dé una solución!

Desde el claustro de profesoras y profesores de la escuela de música de Orkoien, dependiente del Ayuntamiento dela localidad, queremos informar de la situación que estamos viviendo desde el comienzo del curso 2019-20.

Cada año, nuestra remuneración varía en función de la carga de horas lectivas que tenemos cada cual. A comienzo de curso, este cálculo se le hizo de manera errónea a parte del profesorado, por lo que mensualmente vienen recibiendo un sueldo menor al que les corresponde.

Llevamos desde entonces reclamando la subsanación de dicho error y, a pesar de encontrarnos casi al final del curso y de nuestros contratos -pues expiran el 30 de junio-, el equipo de gobierno municipal sigue sin dar una solución a este problema que ellos mismos han generado.

Además de esto, desde el mes de diciembre venimos reclamando el reconocimiento de nuestras antigüedades, y a la mayoría ni se le ha hecho el cálculo ni por supuesto se le está pagando este concepto que el resto de la plantilla municipal sí que percibe.

Hay que tener en cuenta, además, que aunque fuimos subrogados para el curso 2018/2019, todavía no se nos ha incluido en la plantilla orgánica del Ayuntamiento. Y por si fuera poco, somos las únicas personas trabajadoras de la plantilla que, a pesar de trabajar durante todo el curso, en verano se nos corta el contrato y se nos vuelve a contratar con el comienzo del curso.

Entendemos que la situación causada por la COVID-19 puede estar afectando a las prioridades del Consistorio, pero aun así pensamos que se esto ya se ha alargado demasiado y que desde Alcaldía deben darnos una solución en el tiempo más breve posible.