ADM El Redin

Udaltzaingoak oztopoak jartzen dizkio El Vergel zahar etxeari, El Redín ikastetxearen inguruan bigarren ilaran aparkatzea onartuz

Administrazioa 2020/10/14

Iruñeko Udalak erabateko lehentasuna ematen die El Redín ikastetxe pribatuko ikasleen gurasoei klaseak bukatutakoan beren seme-alabak jasotzera joan daitezen, eta ibilgailuak lerro jarraitu horian bigarren ilaran aparkatzen uzten die, El Vergel egoitzako sarrera-irteerak oztopatuz. Gainera, kexatuz gero, zigorrak jartzearekin mehatxatzen dute jendea, eta, ikastetxeko ikasleen irteera-orduetan, errepidearen zati batetik zirkulatzea debekatzen dute.

Udaltzaingoak El Vergel egoitzako langileei jakinarazi die, El Redín ikastetxeko ikasleak irteteko ordu berean ateraz gero egoitzatik, Aranzadi parkera jo beharko dutela, beren seme-alabak jasotzera joaten diren gurasoekin bat ez egiteko; izan ere, azken horiek lehentasuna (??) dute El Vergel ikastetxeko langileen eta egoiliarren aurrean. Neurri horrek itzulinguru handi bat egitera behartzen ditu egoitzako langileak (1.450 metro), ohiko bidetik hartuz gero 90 metro besterik ez baitira. Gainera, arazo gehigarriak sortzen ditu, anbulantziak, taxiak edo El Vergeli zerbitzua ematen dioten beste ibilgailu batzuk egoitzan sartzeko bidea kolapsatuta gelditzen delako, ikastetxe pribatu horren interesei lehentasuna emateagatik.

Iruñeko beste inon ez da horrelakorik ikusten, eta ez dugu ulertzen eta ez dugu onartzen ikastetxe bateko ikasleak jasotzera joateko erraztasunak emateagatik oso ahula den eta etengabeko arreta eta zaintza behar duen biztanleria artatzen ari den langileen lana oztopatu behar izatea.

Horri guztiari gehitu behar zaio, nahi izanez gero, El Redín ikastetxeak berak konpon lezakeela egoera, adibidez, bere sarrera eta patioak irekiz ibilgailu partikularrak bertan sartzeko (beste ikastexe batzuek egiten duten bezala), El Vergel egoitzaren beharrak oztopatu gabe.

Aspalditik bazen akordio bat El Vergel, El Redín eta Udaltzaingoaren artean ikastetxe horretako ibilgailu partikularrak linea jarraitu horian aparkatu ahal izateko, baina, betiere, egoitzako sarrera igaro ondoren. Horrela, ez ziren erabat oztopatzen egoitzako ibilgailuen sarrera eta irteerak. (Orain, espaloia okupatzean, oinezkoak eta egoiliarrak errepidean barna ibiltzera behartuak izaten dira).

LABek adierazi nahi du ez gatozela bat Iruñeko Udalak egin duen irizpide-aldaketa horrekin, hau da, ikastetxe pribatu baten alde egitea Nafarroako Gobernuaren titulartasun publikoko zaharren egoitza bakarraren kaltetan. Horregatik guztiagatik, egoitzako zuzendaritzari, El Redín ikastetxeari eta Udalari eskatzen diegu erabakia berrikus dezatela eta konponbide hobea bila dezatela.

Policía municipal pone trabas a la residencia geriátrica El Vergel facilitando el aparcamiento en doble fila en El Redín

Administrazioa 2020/10/14

El Ayuntamiento de Iruñea prioriza que los padres y madres de alumnos del colegio privado El Redín puedan ir a recoger a sus hijos a la salida del colegio aparcando sus vehículos particulares en doble fila en línea continua amarilla, no solo obstaculizando las entradas y salidas de la residencia El Vergel sino amenazando con sanciones y prohibiendo el tránsito por un tramo de la carretera cuando coincida con la salida del colegio.

Policía Municipal ha informado a El Vergel que el personal del centro, cuando salga en horario de salida del colegio El Redín, deberá dirigirse en dirección al parque Aranzadi para no coincidir con los padres y madres que acuden a recoger a sus hijos ya que estos últimos ¿tienen prioridad? sobre el personal y residentes de El Vergel. Esta medida obliga a este personal a realizar un rodeo considerable (1.450 metros extra frente a la salida habitual de 90 metros). Además plantea problemas añadidos colapsando la entrada de ambulancias, taxis u otros vehículos que dan servicio a El Vergel, los cuales ven que se priorizan los intereses de este colegio privado.

No conocemos una situación igual en ningún otro lugar de Iruñea, ni entendemos ni aceptamos que ir a recoger al alumnado de un colegio se haga a costa de dificultar el trabajo del personal que está atendiendo a una población muy vulnerable y con necesidades permanentes de atención y cuidado.

A todo esto hay que añadir que El Redín podría solucionar esta situación, por ejemplo, habilitando su entrada y sus patios (como hacen otros colegios) para el acceso de los vehículos particulares sin interferir en las necesidades de la residencia El Vergel.

Desde hace años existía un acuerdo entre la antigua dirección de El Vergel, El Redín y policía municipal por el que se permitía aparcar los vehículos particulares de dicho colegio en línea continua amarilla pero, eso si, una vez pasada la entrada a la residencia. De esa forma no se entorpecía totalmente la entrada y salida de vehículos y el tránsito a la residencia. Además al ocupar la acera obligan a transeuntes y residentes a caminar por la carretera.

Desde LAB queremos decir que no compartimos este cambio por parte del Ayuntamiento de Pamplona de favorecer a un colegio privado en perjuicio de la única residencia geriátrica de titularidad pública del Gobierno de Navarra. Pedimos a la dirección de la residencia, a El Redín y al Ayuntamiento que recapaciten y en su caso busquen una mejor solución.