ADM militares rastreadores 

LABek "Nafarroako Antimilitaristok” taldeari bere babesa eskaini eta Exekutiboari eskatzen dio kontrata ditzala kontaktuen bilatzaileak armada alde batera utziz

Administrazioa 2020/09/23

Era berean talde honek ostiralean, hilak 25, Nafarroako Parlamentuaren aurrean egingo duen elkarretaratzean parte hartzera dei egiten dugu.

Aste honetan bertan lehorreratu dira militarrak Iruñeko Refena azoka gunean Covid 19aren hedapenaren aurkako larrialdi planak eskatzen dituen kontaktuen bilatze zereginetara gehitzeko. Gure irudiz, hauek ez dute halako zereginetan aritzeko ezagutzarik, eta beraz, ez lukete inolaz ere aritu behar; ezin dute aritu. Militarrek funtzio horiek betetzeak, gainera, langile publikoen lanean eta herritarren informazio sentikorra izan daitekeenean muturra sartzea eragingo du.

LABek arduragabekeriatzat jotzen du kolektibo honen parte hartzea, prestakuntza egokirik gabea eta gizarte zibiletik nabarmen aldenduta dagoena baita; baina horrek itxura are larriagoa hartzen du kontuan hartzen badugu Nafarroan dozenaka persona daudela zeregin horiek betetzen ahal dituzten arren, langabezia zerrendetan galdurik dautzanak. Hori dela eta, behin berriro azpimarratzen dugu langabezian dauden pertsonak kontratatuz kontaktuen jarraipena egiteko taldea sortzeko dagoen beharra, eta baita, horrekin batera, atzera pausoa eman eta estamentu militarrak inolako ekarpenik egin ez dezan ateak ixteko premia ere.

Horregatik guztiagatik, “Nafarroako Antimilitaristok” taldeak prestatu eta sinatu duen testuarekiko atxikimendua erakusten dugu, bai eta talde honek ostiralerako Iruñean deitu duen kontzentrazioan parte hartzeko gonbidapena luzatzen ere:

 

Nafarroako Antimilitaristok taldearen elkarretaratzea

Data: heldu den ostiralean, irailak 25
Ordua: goizeko 11:30ean
Tokia: Nafarroako Parlamentuaren aurrean, Sarasate pasealekuan
 

LAB muestra su apoyo a “Antimilitaristas de Navarra” y exige al Ejecutivo que contrate personal rastreador sin echar mano de militares

Administrazioa 2020/09/23

Asimismo, hacemos un llamamiento a participar en la concentración convocada para este viernes 25 frente al Parlamento de Navarra.

Esta semana personal militar ha desembarcado en el recinto ferial Refena de Pamplona para incorporarse a las labores de rastreo que requiere el plan de contingencia que se lleva a cabo contra la expansión de la Covid 19. Un personal que entendemos que ni sabe, ni debe, ni puede hacerse cargo de una labor fundamental que debería ser realizada por personal civil. La realización de estas funciones por parte de personal militar, además, va a significar una intromisión en la labor de trabajadores y trabajadoras públicas y en la información potencialmente sensible de las y los ciudadanos.

Desde LAB consideramos irresponsable la incorporación de este colectivo, sin la formación adecuada y visiblemente distanciada de la sociedad civil; pero este hecho adquiere un cariz más grave aún, si tenemos en cuenta que en Navarra existen decenas de personas que podrían desempeñar estas labores, y que en cambio, se encuentran engrosando las listas del paro. Por eso, volvemos a incidir en la necesidad de crear un equipo de personal rastreador mediante la contratación de personas en paro, y en la urgencia de dar un paso atrás rehusando cualquier aportación por parte del estamento militar.

Por todo ello, mostramos nuestra adhesión al texto elaborado y firmado por Antimilitaristas de Navarra en este sentido y hacemos un llamamiento a participar en la concentración que este colectivo ha convocado para este viernes en Pamplona:

 

Concentración de Antimilitaristas de Navarra

Fecha: próximo viernes, 25 de septiembre
Hora: 11:30 de la mañana
Lugar: frente al Parlamento de Navarra, en el paseo Sarasate