OSA permiso inexcusable

Langileen ezinbesteko betebeharragatiko baimena lehenbailehen aktibatzea eskatzen dugu

Administrazioa 2020/09/16

Etxean gero eta ikasle gehiago konfinatuta daudenez eta, kasu askotan, gurasoetako batek beraiekin egon behar duenez, ezinbestekoa da alarma-egoeran martxan jarri zen ezinbesteko betebeharragatiko baimena berriz aktibatzea. Izan ere, egungo protokoloak ezartzen duenaren arabera, langileak edo bere ardurapeko adingabeak azkenean negatibo ematen badu PCR proban, langileak opor-egunak, norberaren aferetarako egunak edo soldatarik gabeko baimena erabili beharko ditu etxean bakartu ahal izateko.

Milaka ikasle ikasgeletara itzuli ondoren, gero eta jende gehiagok bakartuta egon behar du etxean Covid-19aren ondorioz. Horietako asko adingabeak dira, eta ikastetxea utzi behar dute gutxienez hamar egunez etxean konfinatzeko.

Ikasle horietako batzuek, gazteenek, pertsona helduren bat behar dute ondoan konfinamendu aldi horretan (normalean, guraso edo legezko tutoreetako bat). Baina pertsona heldu horiek ez dute beti baimena izaten zaintza-lan hori egiteko. Hona hemen kasuistika eta kasu bakoitzean Nafarroako Administrazioko langileek dituzten irtenbideak:

PCR proba egin baino lehen

1.- Bakartu behar dena langilea bera baldin bada:

  • Sintomarik badu: familia-medikuarekin harremanetan jarri behar du. Medikuak bakartze prebentiboa aginduko du, eta baja emanen dio harik eta PCRaren emaitza jakin arte. Positiboa bada, baja luzatuko da.
  • Kontaktuen bilatzaile batekin jartzen bada harremanetan: kontaktuen bilatzaileak langilea bakartzea aginduko du, eta, hala badagokio, baja medikoa emanen dio protokoloan ezarrita dagoen egunera arte.

2.- Bakartu behar dena langilearen semea edo alaba baldin bada:

  • Sintomarik badu: pediatrarekin harremanetan jarri behar du. Pediatrak bakartze prebentiboa aginduko du PCR probaren emaitza jakin arte, baina gurasoei ez zaie bajarik emanen.
  • Kontaktuen bilatzaile batekin jartzen bada harremanetan: kontaktuen bilatzaileak bakartzea aginduko du, baina gurasoei ez zaie bajarik emanen.

PCRaren emaitza jakin arte, gurasoei ez zaie bajarik emanen, eta Nafarroako Gobernuak ez du inolako baimenik aurreikusi horrelako kasuetarako.

PCR proba egin ondoren

Adingabearen PCRraren emaitza positiboa baldin bada, baja medikoa emanen zaio guraso bati (emaitzaren egunarekin, ez agindutako bakartzea hasi zen egunarekin).

Adingabearen PCRaren emaitza negatiboa bada, ez da baja medikorik emanen, eta Nafarroako Gobernuak ez du inolako baimenik aurreikusi horrelako kasuetarako.

Beraz, PCR positiborik ez dagoen kasu horietan, gurasoek beren gain hartu beharko dituzte lanera joan ezin diren bakartze-egun horiek, dela oporren bidez, norberaren aferetarako egunen bidez edo soldatarik gabeko baimenaren bidez. Langileak opor-ordurik ez badu eta soldatarik gabeko baimena hartzerik ez badu, nominan deskontu bat eginen zaio lan egin gabeko egunengatik. Kasu horietan, PCR proba egin izanaren egiaztagiria eskatzen ahalko zaio.

Nafarroako Gobernuak ezarritakoaren arabera, kasu horietan agintzen den bakartzea adingabearena da, eta, beraz, protokoloaren arabera, gurasoek lanera joaten jarrai dezakete kontaktu-bilatzaileek gurasoen bakartzea ere agintzen ez duten bitartean.

Beraz, LABetik eskatzen dugu ezinbesteko betebeharrengatiko baimena berehala aktiba dezatela horrelako kasuetarako; izan ere, hori da konponbide bakarra Covid 19aren ondorioz ezartzen duten bakartzea bete ahal izateko.

Exigimos activar inmediatamente el permiso por deber inexcusable

Administrazioa 2020/09/016

Ante el creciente número de alumnas y alumnos confinadas en sus casas y la necesidad de que alguno de los progenitores permanezca en casa con ellos en muchos de los casos, es imprescindible la activación del permiso por deber inexcusable que funcionó durante el estado de alarma. Según establece el protocolo actual, en el caso en que la persona trabajadora o el menor a su cargo den finalmente negativo en la PCR, el empleado o empleada tendrá que hacer uso de días de vacaciones, asuntos propios o permiso sin sueldo para justificar poder llevar a cabo su aislamiento.

La vuelta a las aulas de miles de estudiantes está generando que una población cada vez más numerosa tenga que permanecer aislada en sus casas a causa de la Covid. Muchos de ellos son menores que tienen que volver a abandonar sus centros escolares para confinarse durante un mínimo de diez días.

Parte de ese alumnado, el de menor edad, requiere que alguna persona adulta permanezca a su lado durante ese periodo, habitualmente uno de los progenitores o tutores legales. Sin embargo, esas personas adultas no siempre disponen de permiso para desarrollar esa labor. He aquí la casuística y las posibles soluciones que tenemos en cada caso las y los empleados de la Administración navarra:

Antes de realizar la prueba PCR

1.- En el caso en que la aislada sea el o la trabajadora:

  • Cuando tiene síntomas: debe ponerse en contacto con su médico de cabecera, éste ordenará aislamiento preventivo y emitirá baja hasta el resultado de la PCR. En caso de positivo se alargará la baja.
  • Cuando se pone en contacto con una rastreadora: ésta ordenará su aislamiento en su caso y emitirá baja médica hasta la fecha que se determine por protocolo.

2.- En el caso de que la persona aislada sea la hija o el hijo de la trabajadora o el trabajador:

  • Cuando tiene síntomas: debe ponerse en contacto con su pediatra, éste ordenará aislamiento hasta el resultado de la PCR. No se emite baja médica para los padres.
  • Cuando se pone en contacto con una rastreadora: ésta ordenará su aislamiento en su caso. No se emite baja médica para los padres.

Mientras no haya resultado de la PCR, no se emitirá baja médica para los progenitores, y el Gobierno de Navarra no ha articulado ningún permiso al efecto.

Después de realizar la prueba PCR

Si el resultado de la PCR del menor es positivo, se emitirá baja médica a uno de los progenitores (con fecha del resultado, no del primer día que le ordenaron aislamiento).

Si el resultado de la PCR es negativo, no se emite baja médica, y el Gobierno de Navarra no ha articulado ningún permiso al efecto.

Por lo tanto, en estos casos donde no hay PCR positiva, los padres tendrán que asumir los días de aislamiento que no pueden venir a trabajar a través de vacaciones, asuntos propios o permiso sin sueldo, que se deberán conceder. En caso de que no se disponga de horas de vacaciones y no sea posible beneficiario de un permiso sin sueldo, se realizará un descuento en nómina por los días no trabajados. En estos casos se podrá exigir justificante de haberse realizado la PCR.

Según lo establecido por el Gobierno de Navarra, en estos casos el aislamiento está ordenado para el menor, y por lo tanto, según el protocolo, los padres pueden seguir acudiendo al trabajo mientras las rastreadoras no dicten aislamiento para los padres.

Así pues, desde LAB exigimos la inmediata activación del permiso por deber inexcusable, ya que se trata de la única solución real al problema del aislamiento que se nos ha impuesto por la Covid-19.