Hay 836 invitados y ningún miembro en línea

8oro

Otsaileko pedagogia feminista. M8ko plantoa prestatzeko ale berezia

Pedagogia feminista 2019/02/08

M8aren karietara hilero pedagogia feminista lantzeko materiala hedatzen ibili eta gero, jadanik aurtengo martxoaren 8a prestatzen ari gara. Ale berezi honetan, prestakuntza horretan laguntzeko eta gaia eskolan lantzeko hainbat informazio eta material helaraziko dizugu.

Orain arte hilero egin dizugun ekarpena ikusgai duzu eskuineko zutabean. Jadanik baliabide sorta zabala duzu bertan, zure gelako jardueretan baliagarria izango zaizulakoan. Martxoko alea ez dugu argitaratuko, egun horretan material hau prestatzen dugunok kalean egongo baikara aldarrikapen feministarekin bat eginez. Adi apirilean argitaratuko dugun material bereziari.

Kapitala hautsi-Bizitzari eutsi!

Aurtengo martxoaren 8ko plantoaren harira, LABek "Kapitala hautsi, bizitzari eutsi!" leloa plazaratuko du, egungo eredu neoliberalak emakumeen bizi-baldintzen duen eragin ankerra nabarmentzeko asmoz.

Duela urtebete, Mugimendu Feministak plantora deitu ondoren, bertan bizi garen emakumeok* kalera irten ginen eta planto egin genuen egunero eta bizitzaren arlo guztietan pairatzen dugun egiturazko bazterkeriaren aurrean.

Aurtengo proposamena haratago joatea da eta plantoaren arrazoietan sakontzea: aldarrikapenak birpentsatu eta zehaztu, Euskal Herria eremutzat hartuta, jakinda nondik gatozen eta gure genealogia feministak onarturik.

Gure herria balio feminista, antikapitalista eta dekolonialetatik eraiki nahi dugulako eta jakin badakigulako ez dela posible ezer sortzea inor esplotaturik dagoen bitartean.

Honengatik guztiagatik, plantoarekin bat egingo dugu.

Beheko bideoan Amaia Urzelai lankideak bikain agertzen du LABen ikuspuntua.

Irak Amaia eta Aitziber Martxoaren 8a


Nola egin dezaket M8ko plantoarekin bat?

1. Ikastetxeetako lanuztera batuz eta plantoak iraungo dituen 24 orduetan modu aktiboan parte hartuz.

2. Zure herri edo hiriko mobilizazioetan parte hartuz. Hitzordu nagusiak: 12.00etan eta 19.00etan.

3. Zaintza lanak bertan behera utzi, mandarra balkoitik zintzilikatuz

4. Edonon zaudela ere egun horretan besoko morea jantziz (zuk zeuk egin dezakezu).

5. Plantoa ikastetxean zabalduz eta antolaketan parte hartuz.

6. Merkatuan kontsumitzeari utziz, batez ere saltoki handietan.

Informazio gehiago duzu, Euskal Herriko greba feministaren webgunean


Ikastetxeetan nola antolatuko gara?

LABek ahalegin berezia egingo du, edozein ekimen egin nahi duzuen guztioi laguntza emateko. Horretarako, prest gauzkazu tokian-tokiko asanbladetan parte hartu eta argibideak emateko. Horrez gain, egunotan greba prestatzeko materiala helaraziko dizugu ikastetxera.

Datozen asteotan, plantoari buruzko kontzientziazio lana egin daiteke:

  • Klaustro eta lankideekin gaia landu.
  • Ikasleekin ekintza eta eztabaida bereziak sortu.
  • Tokian-tokiko inauteri jaialdietan M8ko grebaren presentzia bermatu, adibidez besoko moreak jarriaz edo gaiarekin zerikusia duten mozorroak sortuz.
  • Ikastetxeetan propaganda materiala hedatu (ikastetxe atarian pankarta, kartelen hedapena, eskuorrien banaketa....)

Egun horretan jai baldin badugu.

  • Jai-eguna izanik ere mobilizazioetan parte aktiboa hartu.

Egun horretan eskola eguna baldin bada

  • Emakumea* bazara, plantoa egin eta gizonezkoa bazara, emakumeak* greba egiteko eskubidea bermatzea, egun horretan ikastetxeetan dauden zeregin guztiak (zaintzak, lan administratiboa, zerbitzu minimoak...) zure gain hartuaz.

ESKOLAN PLANTOA LANTZEKO EUSKARRIAK

LABen MANIFESTUA

EUSKAL HERRIKO GREBA FEMINISTAREN MATERIALA (kartelak, pankarta ereduak, eskuorria...)

Febrero de aulas feministas. Edición especial para preparar el plante del 8M

Pedagogia feminista 08/02/2019

Tras la difusión mensual de material pedagógico en torno al 8M, estamos preparando el plante del mes que viene. En esta edición especial reunimos la información y material necesarias para poder participar en las movilizaciones que se han convocado y trabajar el tema en tu centro escolar.

En la columna de la derecha tienes a tu disposición todo el material que hemos ido publicando en los últimos meses para que te sea de utilidad en el aula. En marzo no publicaremos esta sección, ya que nos adheriremos a la reivindicación feminista. En cualquier caso, atención a la edición de abril porque habrá sorpresas y novedades.

Kapitala hautsi-Bizitzari eutsi!

Con motivo de la huelga feminista de este año, LAB difundirá el lema "Kapitala hautsi, bizitzari eutsi!", con el objeto de denunciar las graves consecuencias del modelo neoliberal en las condiciones de vida de las mujeres.

Hace una año, tras el llamamiento a la huelga del Movimiento Feminista de Euskal Herria, las mujeres* que aquí vivimos salimos a las calles plantándonos ante la situación de discriminación estructural a la que nos enfrentamos.

Este año, la apuesta es ir más allá y profundizar en el plante, repensando y definiendo reivindicaciones, tomando como marco Euskal Herria, sabiendo de dónde venimos y reconociendo nuestra genealogía feminista.

Porque queremos construir nuestro país desde  valores feministas anticapitalistas y decoloniales y porque sabemos que no es posible crear nada explotando a nadie.

Por estos motivos y muchos más nos adheriremos a la huelga.

En este vídeo, nuestra compañera Amaia Urzelai los explica con detalle.

Irak Amaia eta Aitziber Martxoaren 8a


¿Cómo puedo colaborar con el 8M?

1. Participa en el paro de tu centro escolar y en las acciones que se realizarán durante las 24 horas del plante.

2. Participa en las movilizaciones de tu localidad. Convocatorias principales: a las 12.00 y a las 19.00.

3. Deja de lado los cuidados y cuelga un delantal en el balcón para reflejarlo.

4. Ponte un brazalete morado allá donde estés. ¡Hazlo tú misma!

5. Organiza y difunde el plante en tu centro escolar.

6. Deja de consumir en el mercado, sobre todo en las grandes empresas.

Tienes toda la información en el sitio web de Euskal Herriko plantoa feminista


¿Cómo nos organizaremos en las escuelas?

LAB hará un esfuerzo especial para dar soporte a cualquier iniciativa que queráis llevar a cabo. Para ello, estamos dispuestas a acudir a asambleas que se realicen al respecto y ofrecer toda la informacion necesaria. Además, en los próximos días recibirás el material para preparar el plante en tu centro escolar.

Proponemos realizar un trabajo de concienciación en los centros:

  • Tratar el tema con claustro y profesorado.
  • Organizar debates con el alumnado.
  • Garantizar la presencia de la huelga en los festivales de Carnavales. Desde la presencia del brazalete morado hasta la confección de disfraces con motivos feministas.
  • Difundir material de propaganda en las escuelas (pancarta en la entrada, difusión de carteles y folletos informativos...)

Si ese día es festivo en el centro.

  • Participar activamente en las movilizaciones convocadas.

Si ese día es lectivo.

  • Si eres mujer*, únete a la huelga. Si eres hombre, encárgate de todas las tareas del centro escolar para garantizar que tus compañeras de trabajo puedan realizar el plante (guardias, trabajo administrativo, servicios mínimos...).

SOPORTES PARA EL PLANTE

MANIFIESTO DE LAB

MATERIAL DE EUSKAL HERRIKO GREBA FEMINISTA (carteles, modelos de pancarta, folletos...)

 + Info

gorria button.orig Abenduaren 8an zabaldutako materiala

gorria button.orig Azaroaren 8an zabaldutako materiala

gorria button.orig Urriaren 8an zabaldutako materiala

gorria button.orig Irailaren 8an zabaldutako materiala

gorria button.orig Ekainaren 8an zabaldutako materiala

gorria button.orig Maiatzaren 8an zabaldutako materiala

gorria button.orig 2017ko M8an zabaldutako materiala

gorria button.orig 2018ko M8an zabaldutako materiala

gorria button.orig A25ean zabaldutako materiala

gorria button.orig Emozio hezkuntza lantzeko materiala


Otsailaren 8ko proposamenak - Propuestas para el 8 de febrero

LOGOiruten Haur eta Lehen Hezkuntza - Educación Infantil y Primaria

QUEBEC-EN 5 URTETATIK HASI SEXU HEZIKETA EMANGO DUTE (Argia)

Nafarroan Skolae egitasmoa abian jarri eta izugarrizko kalapita eragin dute indar erreakzionariek, baina, ikus daitekeenez, sexu heziketa gero eta ohikoagoa da, munduan barna. Quebec da horren adibidea.

https://labur.eus/vhL5j

 irak 8oro quebec
   

HEZKIDETZA LANTZEKO IPUINAK

Z familia. Pep Bruno, Mariona Cabassa. (Pamiela-Kalandraka)

Cuentos  para antes de despertar. Nunila Lopez, Myriam Cameros

Hamaika andere ausart. Oli, Helle Thomassen. (Pamiela)

Rapunzel. (Cegal)

NOR NAIZ? Naizen. (BIDEOA)

Naizen Adingabe Transexualen Familia Elkarteak sortutako bideoa. Euskal Herriko hainbat lagun ezagunekin elkarlanean, bideo motz honen bidez, haur eta gaztetxo transexualak ikustarazteko eta errealitate horren inguruan aritzeko bideoa.

Bideoa ikusteko: https://labur.eus/T3Nkz

Irak 8oro 0219 ipuin sorta 

irak 8oro 0219 naizen

LOGOiruten DBH, Batxiler eta Lanbide Heziketarako -  ESO, Bachiller y Formación Profesional

URIZ PI AHIZPAK. (Berria)

Pi Uriz ahizpak gure istorian esanguratsuak izan diren eta izkutatuak izan diren emakumeen hamaikagarren adibidea dira Tafallan jaiotako bi ahizpa hauek. Antifaxismoaren aurkako borrokan eta hezkuntza eredu berriak abian jartzeko amorruan aitzindari dira gure herrian. Franskismotik ihesi erbesteratuta, ezin izan zuten berriro ere euren sorterrira bueltatu.

Artikulua hemen

 irak 8oro 0219 urizpi

ERASO SEXISTARIK EZ. Yogurina Borova (Bideoa)

Sexu erasoen inguruko kontzientziazioa bultzatzeko bideoa, Yogurina Borovaren eskutik.

Bideoa ikusi hemen.

 

irak 8oro 0219 yogurina
 Gogoan izan eskuineko zutabe horian hilero argitaratu dugun pedagogia feminista materiala duzula eskuragai.

  ADM M1 2024

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB