Hay 859 invitados y ningún miembro en línea

eskolan lantzeko materialak

Azaroak 25:

Hezkidetzan hezi, beste jendarte bat eraiki dezagun

Irakaskuntza 2016/11/19

Azaroaren 25a, martxoaren 8a, urriak 15a, ekainak 28a... hezitzaile feministok baditugu egutegian data seinalatu zenbait. Hauetan guztietan, egunerokoan egiten ohi dugun lan hezkidetzaileari protagonismo berezia ematea dagokigu; ikus ezinak ikusgai bilakatzeko, eraikitako estereotipo eta aurreiritzi toxiko horiek guztiak deseraikitzen laguntzeko, ahalduntzeko, gehiengoak gutxietsitako identitatean berresteko, eskolan pentsamendu kritikoa sustatzeko... Oraingo honetan, LAB irakaskuntzatik material zenbait eskaini nahi dizkizuegu, ikastetxean lagungarri izanen zaizkizuelakoan.

    “BESTE EREDU BATZUK POSIBLE DIRA; INPOSATUTAKO NORMATIBITATEA GAINDITUZ”
Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1go, 2., 3. eta 4. mailan lantzeko materialak

• Helburu didaktikoa: Aniztasuna erakusten duen haur literaturaz gozatzea.
• Landuko diren gaitasunak: Pentsatzen eta komunikatzen ikasi. Norbera izaten jakin. Elkarbizitzen jakin.
• Materialak: Gaia jorratu eta ikastetxeetan eskuragarri egon ohi diren ipuin bildumatxoa proposatzen dizuegu hemen:

ipuin



    “KALEETAKO HORMEK HITZ EGITEN DUTENEAN; MURALAK AZTERTZEN”
Lehen Hezkuntzako 5., 6. eta DBHko 1go, 2., 3. eta 4. mailan lantzeko materialak
• Helburu didaktikoa: Talde txikian zein handian eztabaida sustatzea, pentsamendu kritikoa bultzatuz.
• Landuko diren gaitasunak: Egiten eta ekiten jakin. Izaten jakin. Elkarbizitzen jakin.
• Materialak: Kaleetan aurkitu ahal diren eta gaiarekin loturiko hainbat aldarrikapen proposatzen dizkizugu, zerorrek beste batzuekin osatu ditzazkezunak.

Muralak azaroak26Lagungarria gertatuko zaizulakoan, gaiaren lanketa egiteko, SEKUENTZIA DIDAKTIKO hau proposatzen dizugu

Jarduera motak: Eztabaida. Argudiozko testua. Mezua duen arte adierazpidea.
Aukeratutako horma-irudia: (leloa)
Prozedura: Ikasleekin eztabaida sustatu eta ardudiozko testua, iritziak emateko gaitasuna, begirunezko jarrera, inklusibitatea, hizkuntza plastikoaren adierazpide mota desberdinak eta aditze aktiboa lantzeko jarduerak antolatu daitezke horma-irudi hauetatik abiatuta.
Materiala:  descargas de archivos.orig PDF A4 Muralak azaroak 2016 Horma-irudia. Proiektorea. Pantaila. Plastikako materialak.
Taldekatzea: Bikoteka. Talde txikian. Gela osoarekin

Jarduerak (1): eztabaidatzen
Eztabaida sustatzeko galderak: Inoiz ikusi al duzue gisa honetako horma-irudirik? Zer esan nahi dute idatzi duten lelo horrekin?  Zergatik eginen zuten horma-irudia? Nork egina izanen dela uste duzue? Aztertu erabilitako koloreak. Esanahirik al dute zure ustez? Zein da zure iritzia gaiari buruz?
Jarduerak (2): argudiozko testuak idazten
Testuak idazteko galderak: Gaia kokatu. Zein da zure idazlanaren  helburua? Zeintzuk dira defendatuko dituzun idei nagusiak? (eskema bat prestatu daiteke) Zure ideiak garatu; argudiatzeko arrazoiak, adibideak, frogak... eman ditzazkezu. Ondorioak.
Jarduerak (3): mezua duen arte adierazpide bat sortzen
Kolorea, testura, argia, grafia edota materialei buruzko azterketa lanaren bitartez, taldeka proposamen plastiko baten bozetoa prestatu. Denen artean gustokoena aukeratu eta hura eraiki. Jarduera honen karietara, hizkuntza multimedia lantzeko aukera ere baliatu daiteke.


    “MULTIMEDIAK”
Lehen Hezkuntzan, DBHn eta Batxilergoan lantzeko material multimediak:

• LIKE A GIRL.

Ingelesez, azpitituluak gazteleraz. Increíble campaña publicitaria para "Always" (compañía de productos de higiene íntima femenina) elaborada por la agencia creativa "Leo Burnett" de Chicago. Donde el objetivo principal es fomentar la fortaleza de la mujer, apreciar el valor de la frase "Like a Girl" (Como una niña) y dejar de verla como un insulto.

• NESKEN EMOTIKONOAK.

Ingelesez, azpitituluak euskeraz.

• KANPORA ETIKETAK!! 


  ADM M1 2024

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB