Hay 1299 invitados y ningún miembro en línea

SEPNA, UGT eta LAB sindikatuok ez ditugu onartzen Administrazioak patronalak eta USO eta CCOO sindikatuek adostutako murrizketak eta negoziazio mahaitik bota gaituztenez mobilizazioak iragartzen ditugu

Irakaskuntza 2020/07/13

descargas de archivos.orig Prentsa oharra PDF formatuan 

SEPNA-FSIE, UGT eta LAB sindikatuok ez ditugu onartzen Administrazioak, patronalek eta USO eta CCOO sindikatuek adostutako murrizketak, negoziazio-mahaitik bota gaituztela salatzen dugu eta mobilizazioak iragartzen ditugu.
2019ko irailean, Nafarroako Itunpeko Irakaskuntzaren eta Ikastolen Akordioa luzatu egin zen, 2020ko ekainaren 30era arte, hain zuzen ere. Luzapen horren helburua negoziazioari ahalik eta baldintza onenetan ekiteko tartea uztea izan zen.
Pandemiaren ondorioz, ezinezkoa izan zen negoziazio-prozesu egoki bati ekitea eta, egoera horren ondorioz, Akordioa 2020ko abendura arte luzatzea espero genuen sindikatu sinatzaileok, irailetik aurrera negoziazioa baldintza hobean egiteko. Luzapen horrek dirutan 170.000 € inguru suposatzen zuen.

Hezkuntzak negoziazio-mahaia hautsi zela hiru aldeen artean (departamentua, patronalak eta sindikatuak) jakinarazi ondoren, langileen lan-baldintzetan murrizketak egitea proposatu zuen, eta dagoeneko ezarritako neurri batzuk bertan behera planteamendu atzerakoi bat inposatu nahi zigun. Beraz, idazki hau sinatzen dugun sindikatuok, ELArekin batera, sektoreko ordezkaritzaren % 99 guztira, erabaki berriaren proposamena ez sinatzea erabaki genuen. Azken finean, pandemia baliatu da negoziaziorik gabeko akordio atzerakoi bat ezartzeko lan-baldintzei dagokienez.
Joan den ekainaren 30ean, arratsaldez, patronalek jakinarazi ziguten akordio berri bat sinatu zutela CCOO eta USO sindikatuekin (235 ordezkarietatik 3 dituzte, hau da, % 1 sektorean). Legimitate zalantzagarria duen sinadura horri honokoa gehitu behar zaio: USOko bi delegatuek bere sindikatuak sinatutako akordioari uko egin diote, ez baitute akordio horretan inolako eskuhartzerik izan ezta informaziorik jaso ere.
Sindikatuak langileen ordezkari legitimoak izanik ere, administrazioak eta gure patronalek sinadura horrekin berriz ere mespretxatu egin dituzte. Sinadurak zalantzak sortzen dizkigu bere zilegitasun eta legezkotasunari dagokienez; izan ere, Irakaskuntza Itunduaren VI. Estatu Hitzarmenak argi eta garbi zehazten du, zortzigarren xedapen gehigarrian, autonomia-erkidegoetan lortzen diren akordioak patronalek eta sindikatuek hartu beharko dituztela beren ordezkaritzaren gehiengoz, eta, bistan denez, akordio honetan ez da hori betetzen.

SEPNA, UGT eta LAB sindikatuek berriz ere salatu nahi dugu Administrazioaren murrizketa, kasu honetan honoko puntuetan islatzen dena:
- Negoziazio-mahaitik kanporatzea.
- Nafarroako irakaskuntza osoari eragiten dioten erabakiak eta informazioak hartzerakoan, COVID-19ak sortutako egoerari dagokionez kontuan hartu gabe.
- Carlos Gimeno hezkuntza kontseilariak eta María Chivite lehendakariak biltzeari behin eta berriz uko egiten diotenean.
- Nafarroako Parlamentuaren Adierazpen Instituzionalari muzin egitean, gehiengoz eskatu baitzuen luzapena emateko eta hiru aldeei (administrazioa, patronalak eta sindikatuak) negoziaziora itzultzeko.
- Sektoreko ordezkaritza sindikalaren % 1ekin beste akordio bat sinatzea.
Horrelako egoera batean gauden lehen aldia da. Horrek guztiak hainbat mobilizazio planteatzera garamatza, bai eta gure zerbitzu juridikoek egokitzat jotzen dituzten legezko ekintzak planteatzera ere, baldin eta Gobernuak akordio horri zilegitasuna aitortzen badio, sektoreko langileen % 99ri bizkarra emanez.

 

 

 

  ADM M1 2024

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB

 

BOTON INICIO Irakaskuntza

 

BOTON Osasunbidea