twitter  BARRAIRAKASKUNTZA

 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 
Share

desobedientzia

Elkarretaratzeak eginen dituzte LOMCE proben kontra

Andra Mari ikastolako langileek gaur eta bihar (maiatzaren 18 eta 19an) elkarretaratzeak eginen dituzte LOMCE proben kontra
Irakaskuntza 2017/05/18

Maiatzean zehar, Nafarroako Gobernuak, LH 4 eta DBH 2ko bere kanpo diagnosi probekin batera, LOMCEren azken aldaketatik datozen probak  ikastetxeetan bideratzen ari da. Proba hauek LH 3, LH 6 eta DBH 4. mailan pasatzen ari dira eta bakarrik ikasle lagin bat egiten ari da, hots, ez dute ikastetxe guztiek eta ikasle guztiek pasa behar. Proba hauek ez dute inongo balio akademikorik eta emaitzak ez zaizkie komunikatuko ez familiei, ez ikastetxei. Batxiler 2. mailan ikasturte bukaeran eginen diren probak aldiz, selektibitatearen ordezkoa izanen dira
Andra Mari ikastolari atzo eta gaur LH 6. mailan proba hauek pasazea egokitu zaio. Bertako langileek LABeko komiteak deituta bi egun hauetan proben eta orokorrean LOMCEren aurkako jarrera adierazteko elkarretaratzeak eginen dituzte ikastolako sarreran.
Kontua ez da soilik LOMCEri aurre egitea, baizik eta hezkuntza komunitate osoaren parte-hartzearekin eta hekuntza sistemaren hobekuntza integrala helburu duen ebaluazio sistema propioa eraikitzea.

Share

adi egon

Irakaskuntza


Bigarren Hezkuntzako Zerrendetatik kanporatzeak

1081/2017 Ebazpenaren bitartez gaur iragarri denez, Prestakuntza Pedagogiko eta Didaktikorik frogatu ez duten pertsonek 15 eguneko epea izanen dute berau egiaztatzeko.


Exclusión de listas de Secundaria

Hoy se ha anunciado, mediante la Resolución 1081/2017, la exclusión de listas de aquellas personas que no tengan acreditada la formación Pedagógica y Didáctica en caso de no acreditar ésta en un plazo máximo de 15 días. 

Share

euskera.orig

LAB ez dago batere konforme euskararen dekretuaren azken bertsioarekin

Administrazioa 2017/05/11 LAB sindikatuak bere harridura eta erabateko desadostasuna adierazi ditu administrazioan euskararen erabilera arautzeko dekretuaren behin betiko idazkian txertatutako azken aldaketekin.

LAB totalmente disconforme con la última versión del decreto del euskara

Administrazioa 2017/05/11 El sindicato LAB ha mostrado su sorpresa y total desacuerdo con los cambios introducidos en el texto definitivo del decreto que regulará el uso del euskara en la administración.


Share

pankartakolore

Desobedientzia; ebaluazio hezitzailea helburu

Irakaskuntza 2017/05/08

Maiatza hasi da eta harekin batera ebaluazio diagnostikoak zein piloto frogaz mozorrotutako errebalidak  ezartzen hasi dira ikastetxeetan. LABek, jakina denez, bertze eredu baten aldeko apustua egiten du, eredu berri bat, hezitzailea izanen dena eta hezkuntza bere osotasunean ebaluatuko duena.

Share

kontzentrazioa irakaskuntza
LABek beste ebaluazio eredu baten aldeko aldarria eraman du kaleetara

Irakaskuntza 2017/05/05

Share

lanosasuna

Lan Osasun eta Segurtasunaren eguna


Irakaskuntza 2017/04/26 Aurtengo honetan, lan segurtasunaren eta osasunaren egunez, salatzen jarraitu behar dugu langile-klasearen osasuna areago okertu dela. Lantokietan lan osasuna hondatzen ari dela diogunean istripu hilgarriak nabarmendu ohi dira. Haatik, hauek iceberg-aren tontorra besterik ez dira, lanak osasuna galtzea eragin dezakeen kasuen artean.

Gaixotasun profesional askoren aitortza eza, soldata kaxkarrak, ordaindu gabeko lan orduak, lan erritmo biziak, azpikontratazioa, malgutasun handia, generoa aintzat ez hartzea, arrisku psikosozialak, etabarrek ere kaltetzen dute langileon osasuna eta segurtasuna. Borondate politikoa behar da osasuna babesteko sistema alternatibo bat garatzeko. Horretarako, Nafarroako gobernuari honako erabakiak har ditzala eskatzen diogu:

1) Enplegu osasuntsu, kalitatezko eta segurua sortzea. 2) Baliabide gehiago gaixotasun profesionalak ikertzeko. 3) Politika guztietan osasuna babestu. 4) Lan istripu eta gaixotasun profesionalen erregistro propioa sortzea. 5) Lan osasuneko sistema publikoa, sistema publiko osoaren atal gisa. 6) Gizarte-Segurantzako sistema propioa. 7) Araudia urratzen duten enpresen ikuskatzea. 8) Herri-erakundeek mutualitateen jarduera zaintzea. 9) Prebentzio sistema publikoa, zeinaren lehentasuna pertsonen osasuna izanen den. 10) Lantokietan prebentzio integral eta integratua.


 

Share

Mendoza

  LABen irakurketa Hezkuntza Kontseilaritzan emandako aldaketaren aurrean

Irakaskuntza 2017/04/12

LAB sindikatua, Nafarroako administraziopeko ikastetxeetako zein ikastoletako irakasleriaren artean lehen indarra denak, Hezkuntza Kontseilaritzan izan den aldaketaren aurrean gogoeta hau partekatu nahi du.
Gobernu akordio programatikoan jaso bezala, hezkuntza funtsezko oinarria da, ezinbertzeko tresna LABek bultzatzen duen jendarte berriaren bidean. Lehen bi ikasturte gatazkatsuren ondoren, garaia da Hezkuntzan aldaketa sakonak ezartzen hasteko.

Share

LABek Lekarozko BHIn Guardia Zibilaren jazarpena salatzen du

Irakaskuntza 2017/04/10

Lerro hauen bitartez LABek irmoki salatu nahi du hondar aste hauetan Lekarozko institutuan eta  haren inguruetan Guardia Zibilaren aldetik ematen ari den jazarpena eta ez ohiko portaera.

 

LAB denuncia el acoso ejercido por la Guardia Civil en el IES de Lekaroz

Irakaskuntza 2017/04/10

Desde estas líneas LAB quiere manifestar su más enérgica protesta ante el acoso que la comunidad educativa está sufriendo en el IES de Lekaroz por parte de la Guardia Civil.

Share

UPNAemergencias

NUP Larrialdietarako Planik gabe

Irakaskuntza 2017/04/07
NUPek ez Larrialdi Planik eta ez du ezer egiten gabezi hori konpontzeko

 

La UPNA sin Plan de Emergencia

Irakaskuntza 2017/04/07
La UPNA no tiene Plan de Emergencia y hace oídos sordos a la petición de LAB para corregir esta gravísima deficiencia