twitter  BARRAIRAKASKUNTZA

 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 
LOGO mahai orokorra

Hautapen prozesuan espezialitate batera aurkezten diren bitarteko irakasleek jadanik dauden zerrenda guztietan segituko dute

Irakaskuntza 2020/02/05

Hezkuntza Departamentuak gaur goizean aurkeztu dio Mahai Sektorialari bitarteko irakasleen kontratazio zerrendak kudeatzeko foru agindu berria, 51/2018 Foru Agindua ordeztera datorrena.

Hona hemen bertan jasotzen diren berrikuntza nagusiak:

- Foru agindu berriaren 5.1 B artikuluaren arabera, hautapen prozesuan espezialitate bakar batera aurkeztea nahikoa izanen da izangaiak jadanik sartuta dagoen zerrenda guztietan segitzeko.

Hori kontuan harturik, kontratazio zerrendak honela ordenatuko dira:

1) Lanposturik gabe gelditzen diren izangai gaindituak (nota + baremoa. Ikus II. eranskina).

2) Zerrenda orokorra, honako hauek osatuko dutena:

a) Gutxienez hautapen prozesuaren lehenengo ariketara (gaiaren garapena + ariketa praktikoa) aurkeztu, eta bertan puntuazio positiboa (zerotik goitikoa) lortzen duten pertsonak (nota + baremoa. Ikus II. Eranskina).

b) Kasuan kasuko espezialitatera aurkeztu gabe ere, lehendik zerrenda horretan zeuden pertsonak, baldin eta hautapen prozesuaren lehenengo ariketara aurkezten badira beste edozein espezialitatetan (gaiaren garapena + ariketa praktikoa) eta bertan puntuazio positiboa (zerotik goitikoa) lortzen badute (baremoa bakarrik. Ikus II. eranskina).

c) Hautapen prozesua egiten den ikasturtean Hezkuntza Departamentuan aritzeko irakasle kontraturen bat izan duten pertsonak.

Zerrendetan jarraitzeko baldintzei dagokienez, edozein arrazoirengatik pertsona bat ez bada aurkezten hautapen prozesura, lehendik sartuta zegoen zerrendan jarraituko du, eta 2012tik aurrera azkeneko hiru deialdietan lortu duen nota orokor onena (nota + baremoa) mantenduko du.

- Foru aginduak beste bi berrikuntza dakartza: batetik, berariazko zerrendak mantenduko dira oposizioa egiten bada ere; eta bestetik, bost unitate edo gutxiago duten landa-eskoletako lanpostuak “betetzeko zailak” diren lanpostutzat hartuko dira.

LABen iritziz, foru agindu berrian proposatzen diren aldaketak onak dira, baina ez diogu gure onespena emanen, zerrenda bakarra sortzea aurreikusten ez duelako. Izan ere, zerrenda bakarrarekin oposiziogile askok azterketa bera bi aldiz egin behar izatea saihestuko litzateke, eta, gainera, zerrendak kudeatzeko modua zentzuzkoagoa eta sinpleagoa izanen litzateke.

Ikusi II. eranskina. descargas de archivos.orig PDF 

 

El profesorado interino que se presente en OPE a una especialidad se asegura mantenerse en todas las listas en las que ya esté

Irakaskuntza 2020/02/05

El Departamento de Educación ha presentado esta mañana en Mesa Sectorial la nueva Orden Foral que regirá la gestión de listas para contratación de docentes interinos y que sustituirá a la antigua 51/ 2018.

Las novedades más reseñables son las siguientes:

- Según el articulo 5.1 B, con presentarse a una especialidad en el proceso de OPE se mantendrá en todas las listas en las que se esté incluido.

Teniendo esto en cuenta, las listas de contratación quedarán ordenadas de este modo:

1) Aprobados sin plaza. ( Nota+ baremo. Ver Anexo II)

2) Lista general, formada por:

a) Aquellas personas que se hayan presentado al menos al primer ejercicio (desarrollo de tema+parte práctica) del procedimiento selectivo y haber obtenido puntuación positiva (superior a un cero). (Nota+ baremo. Ver Anexo II)

b) Personas que, sin haberse presentado a dicha especialidad, ya figuraban anteriormente en la lista y han hecho como mínimo el primer ejercicio en cualquier especialidad (desarrollo de tema+parte práctica) del procedimiento selectivo y han obtenido puntuación positiva (superior a un cero). (Solo baremo. Ver Anexo II)

c) Personas que durante el curso escolar en el que se ha celebrado el proceso selectivo han tenido algún contrato como docentes para el Departamento de Educación.

Respecto a la permanencia en las listas, si por cualquier motivo una persona no se presenta al proceso selectivo, se le mantendrá en la lista en la que ya estaba con la mejor nota global (nota+baremo) obtenida en las tres últimas convocatorias contando desde 2012.

- Las otras dos novedades de dicha Orden Foral incluyen que las listas específicas se mantendrán aunque haya oposición y que las escuelas rurales con cindo unidades o menos serán consideradas puestos de difícil provision.

Desde LAB consideramos positivos estos cambios introducidos en la nueva Orden Foral pero no damos nuestra aprobación ya que no recoge la creación de la lista única, una reivindicación que evitaría a muchos/as opositores/as tener que presentarse dos veces a un mismo examen. Además, creemos que representaría una forma más racional y simplificada de gestionar las listas.

 Ver Anexo II. descargas de archivos.orig PDF 

   
 LOGO LAB NA

LAB Irakaskuntza Tfno 948 38 24 74 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. Arga 12-14. IRUÑEA