twitter  BARRAIRAKASKUNTZA

 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 
ADM LAB BILDU

EH Bildurekin elkartu da LAB, lanbide karrerari/garapenari buruz prestatu duen lege proposamena aurkezteko

Administrazioa 2019/04/15

Aste honetan, LABeko ordezkaritza bat EH Bildu-Nafarroako kideekin elkartu da lanbide karrerari/garapenari buruz prestatu dugun lege proposamena aurkezteko. Proposamen hori martxoaren hasieran sartu genuen Parlamentuko Erregistroan, eta orduan iragarri bezala, talde parlamentario guztiei banan-banan aurkezteko asmoa dugu. Horretarako lehenbiziko bilera EH Bildurekin izan da.

Aste honetan, LABeko zenbait ordezkari Bakartxo Ruiz eta Asun Fernández de Garaialde EH Bildu-Nafarroako kideekin elkartu dira lanbide karreraren/garapenaren proposamenaren nondik norakoak azaltzeko. LABek prestatutako proposamenak Nafarroako Gobernuko langile guztiak ukitzen ditu, eta hiru zutabetan oinarritzen da: lanpostu bakoitzerako prestakuntza ibilbide espezifikoa, unitateak hobetzeko planak eta talde-lanaren sustapena.

Bi erakundeok garbi dugu auzi honi modu integralean heldu behar zaiola; gaur egungo lanbide karreraren sistemaren eredua aldatu beharra dago, eredu justuago eta demokratikoago bat ezartzeko, sistemak jatorrian zituen helburuetara itzultzeko. Zerbitzu publikoen eraginkortasuna hobetu eta handitzeaz gainera, langileen ahalegina baloratzen duen eta haientzat pizgarria den eredu bat behar dugu, zerbitzuen prestazioa hobetzen inplika daitezen.

Eredu berriak langile guzti-guztiak ukituko ditu, salbuespenik gabe, eta kontuan harturik nolako eragina izan dezakeen, ezinbestekoa da langileen ordezkariek/sindikatuek eta hurrengo hauteskundeetatik sortzen den ordezkari parlamentarioek adostua izatea.

Bilera honetan, bi erakundeok lege proposamena bultzatzeko konpromisoa adostu dugu. Orain, gauza bera bilatuko dugu Parlamentuan dauden gainerako alderdi politikoekin.

LAB inicia con EH Bildu una ronda de reuniones para presentar su propuesta de ley de Carrera/Desarrollo Profesional

Administrazioa 2019/04/15

Representantes de LAB se han reunido esta semana con miembros de EH Bildu-Nafarroa para presentarles su propuesta de ley de Carrera/Desarrollo Profesional. Desde LAB ya anunciamos una ronda de contactos con los grupos parlamentarios a principios de marzo, cuando inscribimos la propuesta en el registro del Parlamento. Con EH Bildu, hemos dado inicio a esa ronda.

Representantes de LAB se han reunido esta semana con las representantes de EH Bildu-Nafarroa Bakartxo Ruiz y Asun Fernández de Garaialde para exponerles la propuesta de Carrera/Desarrollo Profesional. Esta propuesta que hemos elaborado en LAB está dirigida a todo el personal del Gobierno de Navarra. Está basada, además, en un itinerario formativo por puesto de trabajo, en los planes de mejora de las unidades y en el fomento del trabajo en equipo.

Ambas organizaciones coincidimos en la importancia de abordar de manera integral esta cuestión, de forma que se desarrolle un modelo de Carrera Profesional que replantee el sistema actual y sea más justo, más democrático y más acorde con los objetivos que originalmente se le atribuyeron. Un modelo que mejore y potencie la eficacia de los servicios públicos y que sirva, asimismo, para reconocer y motivar al personal en su implicación con la mejora de la prestación de los servicios.

Esta propuesta tiene que ir dirigida a todo el personal sin exclusiones y, por su importancia, será necesario llegar a un consenso entre las organizaciones sindicales/representantes de las plantillas y la representación parlamentaria que surja en las próximas elecciones.

Tras esta primera reunión, ambas organizaciones hemos acordado el compromiso de impulsar esta propuesta. Ahora, desde LAB buscaremos hacer lo propio con el resto de partidos políticos que conforman el arco parlamentario.