twitter  BARRAIRAKASKUNTZA

 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 
Share
ikastolaEtxarri ikastolaAltsasu

LABek ebaluazio eredu hezitzailea galdatuko du

Irakaskuntza 2017/12/14

Azken urteetako bideari jarraiki, tantaka tantaka, Nafarroako Hezkuntza sailak LOMCE legea inplementatzen segitzen du. Eta ikasturte honetan LOMCEtik eratorritako errebalidaren pilotajeak egiteko asmotan dabiltza. Modu batean zein bestean mozorrotuta, aurtengo ikasturtean ere errebalida hauei bide eman eta Nafarroako ehunka ikasle ebaluatuak izango dira: arrotza, antipedagogikoa, atzerakoia, segregatzailea...den eredu baten arabera. Honen aurrean LABek zera adierazi nahi du:

LABek, bestelako ebaluazio eredu berri baterantz urratsak emateko konpromisoa hartua du. Iazko ikasturtean hasitako bidean sakondu eta eguneroko hezkuntzaren errealitatea eraldatzeko tresnak sortu nahi ditugu.

Izan ere, LABen ustez, bide propioa garatzeko ausardia behar dugu une hauetan. Horrela, LABek hezkuntza burujabetzaren bidean herri gisa elkarlanean ebaluazio eredu propioa osatzeko determinazioa du. Izan ere, nahitaezkoa dugu bestelako ebaluazio sistema bat, non ikaslea ez ezik, irakasle taldea, eskola, familia eta finean sistema guztia ere baloratuko den hobekuntza, ekitate, aukera berdintasunean oinarrituz eta garrantzizkoa dena, bide horretan aurrera egiteko neurri zehatzak eskainiz. Eredu berri horren eraikuntza, hezkuntza komunitate guztiaren parte hartzean oinarrituko da. Izan ere, ebaluazioaren afera, ikuspegi poliedrikotik landu behar baita. LOMCEk duen behin-behinekotasun egoera probestu eta ebaluazioaren izaera, funtzioa, helburua, ereduen inguruko hausnarketa integrala burutu eta tresna berriak eraikitzea dagokigu.

EBALUAZIO HEZITZAILEA IRUTEN!

LAB demanda un modelo de evaluación inclusivo

Irakaskuntza 2017/12/14

En la línea de los últimos años, paso a paso, la LOMCE continúa implementándose en la educación navarra y en este curso nos encontramos con la intención de la Administración de comenzar a aplicar el pilotaje de la reválida, que se deriva de la citada polémica ley española. Ya sea con un disfraz o con otro, lo cierto es que durante el presente curso se comenzará a aplicar la reválida y que cientos de alumnos y alumnas serán evaluados en función de un modelo que consideramos ajeno, antipedagógico, reaccionario y segregador, entre otros. Ante esta situación, LAB quiere hacer públicas las siguientes reflexiones:

Queremos reafirmar nuestro compromiso con otra forma de evaluación para nuestra juventud y nos compremetos a dar pasos en esa dirección. Queremos también profundizar en la vía abierta el año pasado y crear las herramientas que nos ayuden a transformar la realidad diaria de nuestro sistema educativo.

En opinión de LAB en estos momentos es necesaria la valentía suficiente para desarrollar nuestro propio modelo. Es por ello que este sindicato apuesta por un sistema de evaluación propio y creado en colaboración con la comunidad educativa. Por nuestra parte, aplicaremos toda la determinación posible para que esa alternativa se pueda llevar a cabo.
Consideramos imprescindible desarrollar otro sistema de evaluación en el que, además del alumnado, el profesorado, los centros educativos y, a fin de cuentas, la totalidad del sistema se tengan en cuenta. La equidad, la igualdad de oportunidades y la mejora continua tienen que ser los criterios básicos que ahora mismo están lejos de cumplirse. Es muy importante que concretemos planes de desarrollo y medidas concretas para que esto se haga realidad.

Debemos establecer un modelo de evaluación poliédrica y que tenga en cuenta al conjunto de la comunidad educativa. Debemos aprovechar que el modelo que quieren implantar está en fase beta para realizar una reflexión integral sobre el carácter, las funciones y los objetivos que queremos conseguir con este tipo de evaluciones y nos corresponde a todos y a todas establecer las herramientas y modelos que hagan posible ese objetivo.

EBALUAZIO HEZITZAILEA IRUTEN!