twitter  BARRAIRAKASKUNTZA

 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 
Share

Behin-behinekotasuna, itun duina eta Zerrenda Bakarra, LABen hurrengo erronkak

Irakaskuntza 2017/11/06

Garai gorabeheratsu eta benetan garrantzitsuak bizi ditugu Nafarroako irakaskuntzaren etorkizuna bermatu eta hobetu nahi dugun guztiok. Hezkuntzan Geroa Bairen Gobernuaren lehen bi urteetako kudeaketa denbora galtzea izaki, legealdia amaitu baino lehenago etxeko-lan ugari egiteko dago, Aldaketak bere izenari duintasunez eusten jarraitu nahi badio behintzat. LABen aburuz, hiru dira une honetan landu, adostu eta betearazi beharreko gaiak: Nafarroako Gobernuarekin legealdia amaitu bitarteko itun duina, behin-behinekotasunarekin amaituko duen Langile Eskaintza Publikorako (LEP) estrategia adostu eta egituratua eta, horri loturik, behingoz Zerrenda Bakarra ezartzen hastea.

Murrizketak irauliko dituen ituna
Murrizketen aurreko egoerara itzultzea premiazkoa dela iruditzen zaio LABi. Sindikatu honek eginiko ikerketa baten arabera, aipatu murrizketa horiek abian jarri zirenetik Administraziopeko langileok urtebete dohainik lan egin dugu, denbora tarte horretan galdutako ahalmenaren ondorioz. Hezkuntzan murrizketek triskantza galanta eragin dute bere komunitatearen baldintzei dagokionez eta arriskuan jartzen ari da gizarte zuzen eta aurrerakoi batek izan beharko lukeen totemetako bat: jendarteko erronkei erantzungo dien kalitatezko hezkuntza. Zehaztasunetara jaitsiaz, LABi premiazkoa iruditzen zaio egun irakasleria zein ikasleriak pairatu behar dituen baldintzak iraultzea eta gutxienez murrizketen aurreko baldintzetara itzultzea, batez ere geletako ikasleen ratioei, irakasleek eman beharreko ordu kopuruei eta bajen ordezkapenei dagokionez. Jakin badakigu aurreko Exekutiboek utzitako ondareak zaildu egiten dituela neurri horiek istant batean abian jartzea, baina Geroa Bairen Gobernuak hitzetatik ekintzetara pasa beharra du, berandu dabil, batez ere sindikatuok argi utzi diogunean aldaketa hori modu gradualean eta adostuan egin daitekeela. Gai horri eusteko nahia eta aurrekontuetan islatuko diren erabakiak beharrezkoak iruditzen zaizkigu eta egun ez dugu oraindik horrelakorik argi ikusten.

Behin-behinekotasun tasarekin amaituko duen LEPa
Egun, Nafarroako Hezkuntza administraziopeko sareak %30 inguruko behin-behinekotasun tasa du. Urrun, oso urrun, gabiltza, beraz, Europako Batasunak proposatzen duen %8ko horretatik. Egoera hau ez da zilegi bere burua Europako adierazleekin alderatzen dituen erkidego batean. Haur eta Lehen Hezkuntzan dagoen zehazgabetasunaz gain, LABek gogor kritikatzen du, zortzi urte LEParik ez izan eta gero, Bigarren Hezkuntzarako proposatutakoa. Hori ez da Europak eskatutako estandarrekin betetzeko taxuzko eskaintza. Premiazkoa iruditzen zaigu behin-behinekotasun tasa onargarriak lortuko dituen estrategia egituratu eta komuna martxan jartzea. Gainontzean jai dugu.
LABek behin eta berriz eskatu bezala, beharrezkoa da azterketa serio batean oinarritutako plana abian jartzea.

Zerrenda bakarra, zuzenagoa eta praktikoagoa
LEPari loturiko gaia izanik ere, Zerrenda Bakarraren auziak pisu espezifikoa propioa du, berebiziko gaia baita irakasle elebidunei ukatzen zaizkien aukerak bermatu eta jardun administratibo praktiko eta zuzenagoa lortu ahal izateko. Zerrenda Bakarra aldarrikatzeko mila arrazoi dugu, baina hemen hiru besterik ez ditugu aipatuko: Nafarroa delako Estatu espainiar osoan bi hizkuntza ofizial dituzten erkidegoen artean zerrenda bakarrik ez duen bakarra, elebidunak diren irakasleek euren borondatearen arabera gazteleraz edo euskaraz irakatsi ahal izateko eskubidea bermatu beharra dagoelako eta espezialitateak aukeratzeko orduan Zerrenda Bakarrak askoz ere sistema zuzen eta praktikoagoa eskaintzen duelako.

Un pacto digno, atenuar la alta interinidad y la lista única, próximos retos de LAB

Irakaskuntza 2017/11/06

Son días un tanto convulsos y primordiales para todas aquellas personas implicadas en la mejora de la Educación pública en Nafarroa. Consideramos que en los dos años que han pasado desde que Geroa-Bai se hiciera cargo del Gobierno, su gestión en el ámbito de la Educación ha sido una pérdida de tiempo, por lo que tenemos mucha tarea a la que hacer frente con cierta urgencia, sobre todo si queremos sostener que el cambio también ha llegado a este sector. En opinión de LAB hay tres ámbitos en los que se evidencian soluciones urgentes y eficaces: un acuerdo sectorial digno entre el Gobierno navarro y los sindicatos, acordar un calendario acordado y estructural de Ofertas Públicas de Empleo (OPE) y la puesta en marcha y consolidación de la Lista Única para el profesorado interino.

Un acuerdo que revierta los recortes
En opinión de LAB debería ser prioritario y urgente que la comunidad educativa deje de sufrir los efectos de unos recortes injustos que, además, amenazan la calidad de la educación pública. De un estudio llevado a cabo por este sindicato se desprende que, desde la puesta en marcha de los recortes, la Administración navarra se ha ahorrado un año completo de salarios para los trabajadores y trabajadoras de la función pública. Los recortes han generado una auténtica sangría en las condiciones en las que se tiene que desenvolver el conjunto de la comunidad educativa y se está poniendo en peligro uno de los supuestos totems de una sociedad avanzada y justa: una educación de calidad que responda a los retos de su sociedad. Por lo tanto, consideramos que es necesario que la comunidad educativa vuelva a contar con las condiciones previas a los recortes en este sector, sobre todo en lo referente a los ratios de alumnos en cada grupo, a la carga lectiva del profesorado y a las sustituciones de bajas, sobre todo las que se pueden prever con un margen de tiempo.
Somos conscientes de que la herencia dejada por los gobierno de UPN limitan el margen de maniobra de cara a hacer cambios de calado, pero el margen existe y además se pueden aplicar estos cambios gradualmente, de tal forma que se puedan aplicar a lo largo de esta legislatura. Que haya poco margen no quiere decir que no haya soluciones razonables, lo que echamos en falta es que haya una voluntad firme de acabar con esta situación y por el momento no acabamos de encontrar visos definitivos de esa convicción por parte de la Administración. Es hora de pasar de las promesas a los hechos. Ya vamos tarde.

Una OPE que termine con la interinidad
Actualmente, la red educativa navarra cuenta con una interinidad del 30%. Estamos muy lejos, a años luz, de las tasas propuestas por parte de la Unión Europea, que parte de la premisa que el porcentaje admisible es del 8%. Esta situación no se sostiene en una comunidad que pretende compararse con los estándares europeos.
Ademàs de la incertidumbre que se cierne sobre la convocatoria para Educación Infantil y Primaria, LAB critica también la escasa oferta que saldrá para esta primavera en Educación Secundaria, donde, recordemos, hace ya ocho años que no se lleva a cabo una OPE. Esa no es una forma adecuada de cumplir con las exigencias que nos llegan desde Europa. Consideramos urgente acordar y desarrollar un plan estratégico y acordado que acabe con estos índices. LAB lleva, en este sentido, un largo tiempo demandando a la Administración un análisis serio de las necesidades existentes en Educación.

Lista única, más justa y práctica
Aunque sea un asunto vinculado a la OPE, el debate sobre la Lista Único ya ha adquirido un carácter específico al que hay que responder con un análisis y una altura de miras propia de la importancia del tema. Garantizar la igualdad de opciones al profesorado bilingüe y una acción administrativa más justa y eficaz es de capital importancia. Tenemos mil motivos para apoyar la lista única, pero en este caso subrayaremos tres: Nafarroa es la única comunidad con dos lenguas cooficiales que no cuenta con lista única, el profesorado bilingüe tiene derecho a optar sin menoscabo si quiere dar sus clases en euskara o en español y la lista única ofrece posibilidades más eficaces a la hora de gestionar las especialidades y el proceso de elección por parte del profesorado en las correspondientes sesiones de elección de plaza.