twitter  BARRAIRAKASKUNTZA

 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 
Share

Hezkuntzaren hobekuntzarako ituna, itxarongelan

Irakaskuntza 2017/09/29

Pasa den martxoan, LAB sindikatuak mahai sektorialean egin beharreko negoziazioa sustatzeko konpromisoa agertu zuen. Hitzarmen horren bitartez, Nafarroako hezkuntza publikoaren kalitatea hobetzen lagunduko duten planifikazioaren eta funtzionamenduaren oinarriak zehaztu beharko lirateke.

Mahai sektorialean egin diren azken bileretan LABek argi utzi du zeintzuk diren, bere aburuz, hitzarmen berri horretan lehentasuna duten gaiak.

· UPNk burutu zituen murrizketei buelta ematea funtsezkoa iruditzen zaigu. Oinarrizko erreferentzia gisa, murrizketa aurreko ordu kopuruak kontuan izatea eskatuko dugu, alegia, 18 eskola-ordu Bigarren Hezkuntzarako, 23 Haur Hezkuntzarako eta Haur Hezkuntzarako ere. Hortik abiatuta, hobekuntzak modu mailakatuan sustatzea proposatuko dugu.

· Gela bakoitzeko ratioei dagokionez, Bigarren Hezkuntzako geletan behintzat 25 ikasle egotea eta Lehen zein Bigarren Hezkuntzan taldeko 23 ikaslera jaistea  galdegingo diogu. Gero ratioak ikasturte bakoitzaren hasiera baino lehen eztabaidatuko lirateke -adostutako gainontzeko baldintzak bezalaxe- horretarako egokitutako planifikazio batzorde batean.

· Aldi berean, lehentasunezkoa iruditzen zaigu irakasleriaren etengabeko trebakuntza plana sortzea, egun dauden hezkuntza beharrei aurre egiteko eta etorkizunean sortuko diren erronkak aurreikusita egoki betetzeko. Gisa horretara, gutxienez bi helburu lortuko genituzkeela iruditzen zaigu: egun erakunde pribatuen eskuetan dagoen formazioaren “negozioa” ahultzea eta 1081/2017 bezalako ebazpenen ondorioz sortutako gatazkak saihestea. Gogoratu neurri hori dela-eta Gaitasun Pedagogikorako Master titulua ez duen hainbat eta hainbat irakasle Hezkuntzako zerrendetatik kanpo geratu dela. Gure aburuz, erabaki hori planifikazio okerraren ondorioa da, bai modutan baita denboran ere. Formazio hori arlo publikoaren bidez egin ahal izateko mugak izugarriak izan dira, batez ere Lanbide Heziketako teknikoei dagokienez. Kasu horretan izandako kudeaketarengatik, Hezkuntza Departamentua eta Geroa Bairen gobernuari ardura eskatzen diogu, aldaketaren altxorra hainbat indar politiko, sozial eta sindikalen demagogia eta jukutriaren oinpean uzteko arriskuak saihesteko.

· Bukatzeko, planifikazio eta aurreikuspen egokia sustatuko balitz, Lanbide Heziketako hainbat eskolatan izan diren arazoak saihestuko lirateke, bereziki euskarako adarrean. Aurten, profil egokia duten irakasleen faltaren ondorioz hainbat ikastetxetan ikasturtea normaltasunez hasteko izugarrizko arazoak izan baitituzte. Modu honetako egoerak zerrenda bakarraren -euskarazko eta gaztelerazko zerrenda banatuak ahaztuta- bitartez konpondu ahal izango lirateke eta irakasleriak bere ahalmen eta merituen araberako jarduera egin ahal izango luke baita ikasleei irakasle egokiak izatea bermatu ere.

Horregatik guztiagatik, Hezkuntza Departamentuari arlo publikoaren planifikazio eta funtzionamendua bermatuko duen negoziazio prozesuarekin jarraitzeko benetako konpromisoa izatea eskatzen diogu. Guztiok adostutako planifikazioak jada aipatutako helburuak betetzea eta hezkuntzaren kalitatea hobetzea posible egiten duela uste dugu.

El pacto de la mejora educativa, en sala de espera

Irakaskuntza 2017/09/29


En el mes de marzo, el sindicato LAB asumió el compromiso de impulsar una negociación en la mesa sectorial encaminada a la consecución de un pacto que estableciese las bases de planificación y funcionamiento en los centros públicos para la mejora de la calidad educativa en Nafarroa.

Tras diferentes reuniones en la mesa sectorial, LAB dejó claras las necesidades prioritarias que actualmente existen en Educación.

· Cualquier mejora educativa pasa por revertir la situación de recortes sufrida en educación con el gobierno de UPN. Partiendo de este mínimo es necesario comenzar un proceso progresivo en el que la referencia inicial sean las 18 horas lectivas en educación secundaria y 23 en primaria y educación infantil.

· El ratio , como punto de partida, debería descender a 25 alumnas y alumnos en Secundaria y 23 en Primaria y Educación Infantil. Antes del inicio de curso, estos ratios deberán ser negociados en una comisión de planificación, así como todas las demás condiciones pactadas.

· De la misma forma, consideramos prioritario un plan de formación continua del profesorado que dé respuesta a las necesidades educativas actuales y a las que surjan en el futuro, evitando conflictos como los derivados de la Resolución 1081/2017, que supuso que el profesorado que no cuenta con el Master de Capacitación Pedagógica quedara fueras de las listas. Consideramos que esta decisión se adoptó desde una equivocada planificación en sus formas y tiempo, y además sin ofrecer, en el sector del profesorado técnico de FP, la posibilidad de realizar la formación encaminada a la acreditación en ningún Centro Público en Nafarroa. Con este tipo de gestión errónea el Departamento de Educación, y por extensión el Gobierno del cambio, se queda a los pies de los caballos de la demagogia y el afán de revuelo de algunas fuerzas políticas, sociales y sindicales.

· Una planificación y previsión adecuada evitaría los problemas surgidos en los centros de Formación Profesional en la implantación de nuevos ciclos en euskera que a día de hoy no pueden iniciar el curso con normalidad por no tener profesorado con el perfil exigido. Esta situación se superaría con la aplicación de una lista integradora que permitiese al profesorado impartir la docencia única y exclusivamente en función de sus capacidades y méritos sin mediar ningún tipo de discriminación como ocurre actualmente.


Por todo ello, solicitamos al Departamento de Educación el compromiso real de continuar el proceso de negociación en la mesa sectorial encaminada a la consecución de un pacto que establezca las bases de planificación y funcionamiento en los centros encaminada a la mejora de la calidad educativa en Nafarroa de forma consensuada y que verdaderamente consiga los objetivos mencionados.