twitter  BARRAIRAKASKUNTZA

 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 
Share

Nafarroako Gobernuak Hezkuntzan zerrenda bakarra sortzeko asmoa iragarri du

Irakaskuntza 2017/09/08
Gaur eginiko Mahai Sektorialaren bileran, zerrenda bakarra sortzeko erabaki politikoa hartuta dagoela iragarri du Hezkuntza Departamentuak. Orain, egitasmo horren azterketa tekniko egiten ari omen da Administrazioa.

Albiste garrantzitsua da, Administrazioak lehenengoz aitortu baitu  LABek horrenbestetan aldarrikatu duen zerrenda bakarraren helburua burutzeko asmoa.

Datorren udaberrirako aurreikusirik dauden oposizioei dagokionez, duela ia urtebete egin zen planteamenduaren oso antzekoa egin du Maria Solana kontseilariak, bai plaza kopuruei, baita deituriko espezialitateei dagokionez ere. Mahai gainean jarritako proposamena honakoa litzateke:

MAISU-MAISTREN KIDEGOA
-Haur Hezkuntza: 23 plaza.
-Lehen Hezkuntza: 50 plaza.
-Ikuskariak: 14 plaza.

Kasu horietan guztietan, euskarazko eta gaztelerazko plazak erdi-bana izango lirateke. LABen aburuz, Haur Hezkuntzarako egin den proposamen berri hau errealistagoa da eta egun diren beharrei hobe erantzuten die.

BIGARREN HEZKUNTZAKO KIDEGOA

Ez dira zehaztu Orientatzaile, Lanbide Heziketa eta Bigarren Hezkuntzari dagozkien plaza aurreikuspenak, bai, ordea, deialdian sartu asmo diren espezialitateak. Hauexek dira:

Bigarren Hezkuntza euskaraz
Heziketa Fisikoa, Fisika eta Kimika, Geografia eta Historia, Ingelesa, Espainiar Hizkuntza eta Literatura, Matematikak eta Orientazioa.

Lanbide Heziketa euskaraz
Mekanizazioa eta Makinen Mantentzea

Bigarren Hezkuntza espainolez
Ekonomia, Heziketa Fisikoa, Fisika eta Kimika, Informatika, Ingelesa, Esku-hartze Sozio-komunitarioa, Espainiar Hizkuntza eta Literatura, Matematikak, Orientazioa eta Teknologia.

Lanbide Heziketa espainolez
Instalazio Elektroteknikoak, Nekazal-Ekoizpenerako Operazio eta Ondasunak, Asistentzia-Sanitario Prozedurak eta Sistema eta Aplikazio Informatikoak.

Hezkuntza Departamentuak proposatutako baldintza hauen inguruan, LABek aurrerapausoren bat izan dela uste du, baina premiazkoa iruditzen zaio 2017an proposatutako berrezartze tasak berrikustea. Exekutiboak ondorengo deialdiak planifikazio eta aurreikuspen pixka bat gehiagoz egitea eskatzen du sindikatu honek.

El Gobierno de Navarra anuncia su intención de implantar la lista única

Irakaskuntza 2017/09/08

El Departamento de Educación ha anunciado que la decisión política de implantar una lista única para el profesorado público ya está adoptado y que ese proceso se encuentra en estos instantes en un  momento de análisis técnico para una adecuada puesta en marcha.

La consejera de Educación, María Solana, se encargó de transmitir dicha intención a la Mesa Sectorial, con lo que se cumpliría una reivindicación que el sindicato LAB está llevando a cabo desde hace tiempo.

En lo que se refiere a la Oferta Pública de Empleo (OPE) en Educación, que está previsto se realice durante la primavera que viene, la propuesta presentada por la Administración es la siguiente:

CUERPO DE MAESTROS Y MAESTRAS

-Educación Infantil: 23 plazas.
-Educación Primaria: 50 plazas.
-Cuerpo de Inspección: 14 plazas.

En todos estos casos, el número de plazas se distribuye prácticamente de forma equitativa entre las listas de euskara y español. Esta nueva oferta de Infantil en euskara nos parece más realista y responde mejor a las necesidades actuales.

CUERPO DE EDUCACION SECUNDARIA

Solana no adelantó los números que prevé la Administración para las oposiciones de Secundaria, Formación Profesional y Orientación pero sí confirmó las especialidades que su Administración tiene previsto convocar, que no difieren respecto a la propuesta realizada en diciembre del año pasado:

Educació Secundaria (euskara)
Educación Física, Física y Química, Geografía e Historia, Inglés, Lengua y Literatura Española, Matemáticas y Orientación.

Formación Profesional (euskara)
Mecanizado y Mantenimiento de Máquinas.

Educación Secundaria (español)
Economía, Educación Física, Física y Química, Informática, Inglés, Intervención Socio-comunitaria, Lengua Española y Literatura, Matemáticas, Orientación y Tecnología.

Formación Profesional (español)
Instalaciones Electrotécnicas, Operaciones y Equipos de Producción Agraria, Procedimientos Sanitarios Asistenciales y Sistemas y Aplicaciones Informáticas.

Ante estas nuevas condiciones propuestas por el Departamento, LAB considera que se ha dado un paso adelante pero se pueden y se deben revisar las tasas de reposición respecto a las planteadas para el año 2017. Este sindicato espera que el Ejecutivo dé prioridad a planificar las posteriores convocatorias con una mayor planificación y previsión.