Hay 1249 invitados y ningún miembro en línea

  Komertzial lana

Pentsioak 2014/01/20
Espainako Gobernua komertzial lana egiten ari da banketxe eta aseguru-etxeen alde. Espainako Gobernuak urte amaiera baino lehen bidaliko die informazioa gutun bidez 50 urtetik gorako langileei, beren etorkizuneko pentsioa zenbatekoa izanen den azaltzeko, haien baldintzak mantenduz gero.  Neurri hau 2011ko pentsioen erreforman agertzen zen, eta sektore pribatuko mutualitate eta pentsio funtsek ere gauza bera egin beharko dute. Hemendik hiru urtera, langile guztiek jasoko dute informazio hau. Iragarpena egin eta berehala UNESPAk (aseguruen patronala) erakutsi du bere prestutasun osoa behar den informazioa eta baliabideak emateko. Informazioa deitzen diote, baina beldurra zabaldu eta erabaki zehatz batzuk bultzatu nahi izateaz gain, euskarri honetaz baliatuko dira pentsioak osatzeko modu pribatuak erabat normaltzeko.


  ADM M1 2024

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB