Hay 1234 invitados y ningún miembro en línea

Sarriguren ikastetxea

Irakaskuntza 2014/04/11 Berriro ere UPNren Gobernuak argi utzi du nafar jendarteak dituen beharreekiko duen mespretxu. Badira urte asko Iribas jaunak (eta bere lehenagoko kontselariek ere) badakiela Sarrigurengo ikastetxe publikoak ezin diola erantzun zonaldeak duen hezkuntza beharrari.

Familiek eta irakasleek askotan eskadu badute ere, Hezkuntza Departamenduak ez du tutik ere egin ikastetxe berri bat egitearen alde. Aitzakia, borondate politikoaren eza ezkutatzen duen aitzaki baino ez da eta, dirurik ez dagoela da.

Bitartean, Nafarroako Gobernuak egundoko dirutza gastatzen du AHTn, OPUSeko ikastetxeei sekulako diru-laguntzak bideratzen dizkie eta bere lagunei bideak errezten dizkie zergak ordain ez ditzaten edo gutxiago ordain dezaten.


LAB Sindikatutuak ikastetxe berriaren eraikuntza  lehenbailehen  has dadin exijitzen du eta Sarrigurengo Hezkuntza Komunitatearen borroka bere egiten du.


Aldarrikapen honen inguruan antolatzen diren ekimenetan parte hartzeko gonbitea luzatzen diogu Nafarroako jendarteari orokorki eta Hezkuntza Komunitateari bereziki. Hasteko hitz ordu bat: Gaur,, ostiralarekin, 10:30etan Merindades Plazan, hortik Hezkuntza Departamendura joateko.


 

  ADM M1 2024

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB