Share

1000

1.000 euro, hamar udaltzainen futbol talde batentzat

Iruñeko Udala 2017/03/31

Otsailaren 1ean, Langileriaren Batzordeak onartu zuen “KORRIKA” 1.000 eurorekin laguntzeko LABen proposamena, Iruñeko Udaleko funtzionarioen lan hitzarmeneko 21. artikulua baliatuta, kultur, asialdi, kirol eta abarreko ekitaldietarako 3.005 euro aurreikusten baitu. Kilometro bat erosteko erabiliko da diru hori, Udaleko plantilla guztiak parte hartzeko zabalik.

Erabiltzeko 2.005 euro geratzen ziren. LABek proposamen bat egin zuen Langileriaren Batzordearen martxoaren 8ko bileran: Aurreko urteetan bezala, Nafarroako Antzerki Eskolako hainbat antzezlan ikusteko sarrerak erostea. Udaleko plantilla osoari eskaintzen zaizkio sarrerak. Gure ustez, artikuluaren espiritua hori da: Ezarritako diru publikoarekin ordainduko diren ekimenak langile guztientzat izatea eta beharra duten kultur entitateak laguntzea.

Urtarrilaren 31n Udaltzaingoaren plantillako pertsona baten eskaera sartu zen Udalaren Erregistroan, kolektibo hori ordezkatuko lukeen futbol talde batek udaltzainen eta suhiltzaileen “zazpiko futboleko” nazioarteko torneo batean parte hartzea finantzatzeko diru horren zati bat (1.700 euro) erabiltzeko. Torneo hori, izenak adierazten duen bezala, udaltzainei eta suhiltzaileei mugatuta dago, kolektibo horietan ez dauden Udaleko beste edozein langile baztertuta izanik.

Hor ginen LABeko ordezkariok bileran hasieratik dirua horrela erabiltzearen aurka agertu ginen, jarduera horretan plantillako gehienek esku hartzerik ez dutelako eta torneo horretan parte hartuko duten 10 lagun (gizon) onuradun bakarrak izanen direlako.
Hainbat aukera eztabaidatu ondoren, eta LABeko ordezkarion harridurarako, bi proposamenen artean 2.005 euroak banatzea erabaki zen. Hau da, 1.000 euro (diruaren heren bat) erabiliko dira 10 udaltzain soilik (eta hamar gizon soilik) dituen futbol talde batek torneo batean parte hartzeko. SPPME, SPMP, SIPNA eta AFAPNA sindikatuen aldeko botoekin hartu zen akordio hori eta LAB eta ELAren aurkako botoekin. CCOO-k diru banaketaren alde egin zuen, baina azkenean erabakitakoaren aldean proportzio ezberdinean.

LABeko ordezkariok erabaki honen aurkako erabateko desadostasunean eta arbuioan berresten gara, Lan hitzarmenaren 21. artikuluaren espiritua urratzen duela uste baitugu, plantillako guztiei irekita ez dagoen jarduera batean diru hori erabiltzen delako (kolektibo espezifiko bati eta, bere barruan, lagun kopuru txiki bati irekia dago soilik).  LABetik langileen kopururik handienak diru hori gozatzearen aldeko jarrera defendatzen segituko dugu eta plantilla osoari irekitako jarduerak aurkezten jarraituko dugu, artikulu horren arrazoia hori dela uste dugulako.

1.000 euros para un equipo de fútbol de diez municipales

Ayto de Pamplona 2017/03/31

El pasado 1 de febrero, reunida la Comisión de Personal, se aprobó la propuesta de LAB de destinar a la KORRIKA 1.000 euros de la partida anual de 3.005 euros contemplada en el art. 21 del Acuerdo sobre condiciones de empleo de los funcionarios del Ayuntamiento de Iruña para actividades culturales, recreativas, deportivas, etc. Dicha cantidad se destina a la compra de un kilómetro, abierto a la participación de toda la plantilla del Ayuntamiento.

Quedaban por destinar 2.005 euros, por lo que de nuevo LAB presentó en la reunión de la Comisión de Personal de fecha 8 marzo una propuesta para destinarlos, como se ha venido haciendo en los últimos años, a la compra de entradas para diferentes obras de la Escuela Navarra de Teatro. Dichas entradas se ofrecen a toda la plantilla del Ayuntamiento, dado que es ese, a nuestro entender, el espíritu del artículo, que todo el personal pueda disfrutar de las actividades que se vayan a pagar con el dinero público establecido en el mismo así como apoyar a entidades culturales que lo necesitan.

Con fecha 31 de enero tuvo entrada en el registro del Ayuntamiento una solicitud de una persona perteneciente a la plantilla de la Policía Municipal que solicitaba que parte de ese dinero (1.700 euros) se  destinara a financiar la participación de un equipo de futbol de dicho colectivo, al cual representaba, en un torneo internacional de "fútbol 7" de policías y bomberos. Dicho torneo, como su propia denominación  indica, está restringido solamente a policías y bomberos, excluyendo de esta manera, a cualquier otro trabajador o trabajadora del Ayuntamiento que no pertenezca a dicho colectivo.

Los delegados y delegadas de LAB presentes en la reunión nos posicionamos desde el principio en contra de destinar cantidad alguna a una actividad a la que la mayoría del personal de la plantilla tiene vetado el acceso, y que sólo va a beneficiar a 10 personas (hombres) que son las que participarán en el torneo.

Después de discutir varias opciones, y ante el asombro de los y las delegadas de LAB, se acordó repartir la cantidad de 2.005 euros entre ambas propuestas, destinando 1.000 euros (un tercio de la partida) a pagar la participación en un torneo de un equipo de fútbol integrado SOLAMENTE por hombres y SOLAMENTE por 10 policías municipales. Dicho acuerdo se tomó con los votos a favor de los sindicatos SPPME, SPMP, SIPNA y AFAPNA, y con los votos en contra de LAB y ELA. CCOO también votó a favor del reparto, pero en una proporción diferente a como finalmente se acordó.

Los delegados y delegadas de LAB queremos reiterar nuestra total disconformidad y rechazo a la mencionada decisión, ya que consideramos que vulnera totalmente el espíritu del art. 21 del acuerdo, al no ir destinada dicha cuantía a una actividad accesible a toda la plantilla, sino solamente a un colectivo específico y, dentro del mismo, a un número muy reducido de personas. Desde LAB seguiremos defendiendo que dicha partida de dinero sea disfrutada por el  mayor número posible de trabajadores y trabajadoras, y continuaremos presentando propuestas de actividades abiertas a toda la plantilla, porque esa es, creemos, la razón de ser de dicho artículo.