Share

itunaren sinadura

LABek baiezko baldintzatua eman dio Hezkuntzako itunari Erregimenaren murrizketak lehengoratu eta berrikuntza programei bide emateko

irakaskuntza 2018/08/24

Hezkuntza Departamentuak eta sindikatuen ia osotasunak sinatutako itunak aintzat hartzen ditu azken hilabeteotan LABek defendatu dituen puntu nagusiak, batez ere aldaketaren indarrek adostutako akordio programatikoa eta negoziazio kolektiboa berrabiarazteko beharrari zegokionez, 2011tik baitaramagu inolako akordiorik gabe. Horregatik, LABek baiezko kritikoa eman dio itunari.

Hori dela eta, lehenik eta behin eskertu eta zoriondu nahi ditugu gurekin batera itun hau lortzeko mobiliazioetan parte hartu duten guztioi. Beraiena da aurrerapauso honen ardura eta meritu nagusia. Horrez gain, aldioro gure oinarriekin kontsultak egin ditugu tarte eta formatu anitzetan (foro digitalak euren ekarpenak jasotzeko, batzarrak, balorazio galdetegiak…), eztabaida aberatsa izan da eta sinaduraren aldeko iritzia ia ahobatekoa, gure eskaeren plataforman bideratu nahi genituen arlorik garrantzitsuenak islatu baitira akordioan:

  • Irakastorduak bi ordutan jaistea, Lehen zein Bigarren Hezkuntzan.
  • Ordezkapenen bat dagoenean lehen egunetik bideratzen hastea.
  • Gelako ikasleen ratioak murrizketen aurreko egoerara jaistea.
  • Euskarazko Lanbide Heziketa bermatzea eta ziklo gehiago zabaltzea.
  • Landa eremuko eskolen oinarrizko beharrei behingoz erantzutea, ratio berriak ezarriaz eta zuzendaritza ordu gehiago onartuaz, besteak beste.
  • Berrikuntza pedagogikoan sakontzeko neurriak hartzea.
  • 55 urtetik gorakoei irakastorduak gradualki gutxitzea.
  • PAI gainditzera datorren eleaniztasun eredu inklusibo berriari bide ematea.

Puntu horiek guztiak onartuak izan direnez, hezkuntza sistema hezitzaileagoa eraikitzeko bidea urratzen ari garela uste dugu.

Aurrera begirako erronkak

Orain irakaskuntzako langileriak erreferentziazko tresna du berriro eta bertatik abiatuta oinarrituko dugu gure ekintza sindikala, eta elkarrekin egin beharreko bide orria. Jukutriak saihesteko begirale-lan zorrotza egingo dugu, baita interes politiko zehatz batzuei erantzunez hainbatek egingo dion erasoen aurrean akordioa babestu.

Baina gure lana ez da hemen amaitu. Asko dago egiteko oraindik gure Irakaskuntzaren alde. Jarri dugun “oinarrizo kanpamendu” honek aurrera begira ditugun helburu nagusiak elikatzeko balio behar du. LABen asmoa hemendik aurrera batez ere bi esparrutan zentratzea izango da. Alde batetik gure hezkuntza ereduan gertatzen diren segregazio mota desberdinekin amaitzea (linguistikoa, generozkoa, diruaren araberakoa, behar bereziak dituztenena…) eta, bestaldetik, Espainiatik datorkigun zentralizazio-estatalizazio ahaleginei aurre egitea izango dira gure bi ildo nagusiak.

Asko dago egiteko oraindik, borrokak aurrera dirau.

LAB da un sí condicionado al pacto educativo de Navarra para revertir los recortes impuestos por el Régimen y fomentar la innovación

irakaskuntza 2018/08/24

El pacto educativo firmado hoy entre el Departamento de Educación y la inmensa mayoría de sindicatos refleja los principales puntos que ha defendido LAB los últimos meses y garantiza el cumplimiento del acuerdo programático por el cambio, además de impulsar la negociación colectiva después de más de siete años sin acuerdos con el Departamento de Educación.

Todo esto no habría sido posible sin el apoyo de todas esas personas con las que hemos compartido debate y movilización. A todas ellas va nuestro agradecimiento y reconocimiento. También queremos valorar muy positivamente el proceso de consulta que en distintos momentos y formatos hemos llevado a cabo con nuestras bases (foros digitales, asambleas, encuestas…). Después de un debate diverso y enriquecedor hemos logrado puntos de acuerdo que nos fortalecen como organización sindical y se ha demostrado un apoyo casi unánime a nuestras demandas. Los puntos principales de nuestra plataforma reivindicativa se encuentran en el acuerdo:

  • Reducción de dos horas lectivas, tanto en Educación Primaria como Secundaria.
  • Cuando haya alguna sustitución, que se empiece a tramitar desde el primer día.
  • Descenso de los ratios de alumnado a la situación previa a los recortes.
  • Garantizar un funcionamiento adecuado en la Formación Profesional en euskara y apertura de más ciclos.
  • Responder de una vez a las necesidades básicas de las escuelas del mundo rural, estableciendo nuevos ratios y aceptando más horas de dirección, entre otros.
  • Adoptar medidas para profundizar en la innovación pedagógica.
  • Reducción gradual de las horas lectivas a mayores de 55 años.
  • Abrir las puertas al establecimiento del nuevo modelo inclusivo que venga a superar al PAI.

Todos estos puntos contribuirán a nuestro empeño de crear un sistema educativo más sólido y democrático de cara al futuro.

Retos para el futuro

A partir de ahora, volvemos a tener una herramienta de referencia sobre la que trabajar por una educación mejor. En adelante, uno de nuestro empeños será el de defender estrictamente este pacto frente a todas las artimañas políticas, económicas y sindicales que tratan de desbaratar esta tipo de esfuerzos colectivos.

Sin embargo, no podemos quedarnos en la autocomplacencia. Hay mucho que hacer todavía y el presente acuerdo representa el “campo base” de un largo recorrido, no la cima. A corto plazo, LAB tiene puesta la vista en la defensa de la comunidad educativa frente a las diversas formas de segregación (lingüística, de género, en función de la economía, contra las personas con necesidades especiales…) que detectamos a diario en las aulas. También prestaremos especial atención al proceso de centralización-estatalización que se está promoviendo desde los poderes españoles. Para ello, esperamos contar con la colaboración de toda la comunidad educativa. Hay mucho en juego. La lucha sigue.