Hay 1526 invitados y ningún miembro en línea

Nafarroako BH eta Lanbide Heziketako LEPari buruzko azken berriak

Irakaskuntza 2018/05/14

Nafarroako Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako LEParen onartuen zerrendak gaur eta bihar artean argitaratuko dituzte, Hezkuntza Departamentuak ostiraleko Mahai Sektorialaren bileran adierazi zenez. Aipatu zerrendaren berri izan bezain laster horren berri emango dizuegu, adi beraz. Behin zerrenda argitaratu eta gero, hama egun egongo dira erreklamazioak egiteko.

Horrez gain, honatx helarazi ziguten beste informazio garrantzitsuren bat:

  • Epaimahaiaren aurkezpena ez da egingo onartuen zerrendak behin-betirako itxi bitartean. Beraz, ez dago aurreikusia ekainaren lehen astean baino lehenago izatea. Alta, LABetik gomendatzen dizuegu programazio didaktikoak ekainaren 1erako ongi finduak izatea, ez dadin azken orduko buruhausterik egon. Edozein kasutan, Hezkuntza Departamentuak epaimahaiaren aurekezpenaren berri aste bete lehenago emango du.
  • Programazio didaktikoaren joskeran zalantzak sortu dira letra tamainaren inguruan, batez ere tauletan. Erkidegoan ez bezala, Nafarroako programazio didaktikoetan ohiko letra tamaina (Arial 12) jaitsi ahal izango da tauletan.
  • Hezkuntza Departamentuak ebaluazio irizpideak argitaratuko dituela baieztatu du eta lehenbailehen egingo duela agindu du.
  • Egungo Foru Aginduak bere horretan jarraituko du, beraz deialdi honetan lehentasunezko zerrendak egongo dira.

Novedades sobre la OPE de Secundaria y Formación Profesional en Navarra

Irakaskuntza 2018/05/14

La publicación de las listas provisionales de aspirantes aceptados para la OPE de Educación Secundaria y Formación Profesional se llevará a cabo entre hoy y mañana, según anució el Departamento de Educación en la última Mesa Sectorial. Os informaremos tan pronto como se publiquen. Posteriormente habrá diez días hábiles para presentar reclamaciones.

Además, también nos confirmaron los siguientes extremos:

  • La presentación del tribunal no se efectuará hasta la publicación de las listas defnitivas. Por lo tanto, no está previsto que se realice antes de la primera semana de junio. Os recomendamos que para el 1 de junio tengáis perfiladas vuestras programaciones didácticas. El Departamento anunciará la presentación con una semana de antelación.
  • Educación nos confirma que, independientemente de que el tamaño de letra de referencia para la programación sea Arial 12 se podrá utilizar un tamaño menor para las tablas.
  • También se ha comprometido a publicar en el plazo más breve posible los criterios de evaluación para la OPE.
  • La nueva Orden Foral para la OPE mantendrá su curso y por tanto es previsible que se pongan las listas preferentes.