LABek suhiltzaileen zerbitzua berrantolatzea eskatzen duAdministrazioa 2022/06/24LAB sindikatuak prentsaurreko bat egin du gaur basozain eta suhiltzaileen zerbitzuetako langileekin batera, non salatu baitute, azken egunotan pairatu ditugun baso-suteak direla-eta, Nafarroako Gobernuak erakutsi duen aurreikuspen eta prebentzio falta eta alerta-egoera kudeatzeko gaitasun falta. Lehenik eta behin, bizi izan dugun egoera lazgarri honen ondoren, suteen ondorioek kaltetutako pertsona guztiei elkartasuna adierazi nahi diegu. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu egun hauetako sua itzaltzeko lanean gurekin elkarlanean aritu diren pertsona, erakunde eta zerbitzu guztiei, zeren eta haien laguntzarik gabe, Nafarroako Suhiltzaileek nekez egin geniezaieke aurre suteei. Eskerrak batez ere bizilagunei eta nekazariei, zeinek modu altruistan bat egin dute sua itzaltzeko lanekin. LAB Suhiltzaileak bat egiten du Nafarroako Gobernuak hartutako aurreikuspen, alerta-gaitasunaren eta prebentzio-neurrien faltaren kritika orokorrarekin, eta, gure ustez, horrek ondorieztatu behar du Barne Departamentuan erantzukizunak hartzea. Suhiltzaileen Zerbitzuari berari dagokionez, langileek emandako erantzuna nabarmendu eta eskertu nahi genuke. Zerbitzuko zuzendaritzaren gabezia eta ezintasuna langileok ordezkatu behar izan dugu. Izan ere, zuzendaritzak erakutsi du ez duela baliabiderik ez mekanismo nahikorik horrelako egoeratan medioak mobilizatzeko edo eta erantzun egokia emateko. Zerbitzuaren funtzionamenduaren eta eraginkortasunaren aldetik, berdin da larrialdi-egoera 0 edo 4. mailakoa izatea, suhiltzaile-zerbitzuak eskura dituen giza baliabideak eta baliabide materialak berdinak dira. Adibidez, Leireko sutea piztu zen gauean, lehenengo parte-hartzaileak Zangozako parkeko 3 suhiltzaileak baino ez ziren izan. Hau da, ezarritako minimoa, praktikan eguneko maximoa da. Urteak daramatzagu zerbitzuaren gabeziak salatzen, eta bizi izandako egoeraren ondoren inoiz baino nabarmenagoak dira gabezia hauek. Zehazki, gabezia horietako batzuk honako hauek dira: - Egitura EZA: aginte funtzioei dagokienez, egitura operatiboa prekarioa zen legegintzaldiaren hasieran, eta gaur egun oraindik okerragoa da. Salatu nahi dugu Barne Departamentuak epe laburreko konponbideak baino ez dituela bilatu 20-23 Plan Estrategikoan antzemandako hutsuneak betetzeko (gaur egun, aginte operatiboen % 50 bitarteko egoeran daude). - Langileri GABEZIA: urte hauetako plaza-deialdiak alde batera utzita, gutxieneko zerbitzu bat izaten jarraitzen dugu. Duela 20 urteko plantilla bera mantentzen da, parke bakoitzeko gutxienez 3 suhiltzailerekin, eta hori, argi dago, ez da nahikoa gaur egun ditugun zerbitzu-mota guztiei erantzuteko, eta gainera ez du langileon segurtasuna bermatzen. Era berean, nabarmendu nahi dugu gaur egun baso-suhiltzaileen plantillak ez duela langile nahikorik. LAB Suhiltzaileak salatu nahi du kanpainetarako soilik gutxieneko plantilla bat kontratatzen jarraitzen dela, eta frogatuta dago hori ez dela nahikoa. Era berean, salatu nahi dugu egonkortze-prozesuan deitutako baso-suhiltzaileen plazak ez direla nahikoak. - Basoko SUTEEN TALDE ESPEZIFIKO BATEN FALTA: urteak daramatzagu basoko suteak itzaltzeko eta prebenitzeko lanetan arituko den talde espezialista bat eskatzen, uretako erreskate edota erreskate teknikorako dauden taldeen modura. Are gehiago, talde espezialistaren faltan, aurten, gainera, langile gutxiago daude Brigada Heligarraiatuari esleituta, erantzuteko gaitasuna murriztuz. Egitura, langileria eta antolakuntzaren gabeziez gain, babes- eta segurtasun-ekipamenduetan, parkeetan, ibilgailuetan eta ordainsarietan egindako inbertsioa hobetzeko beharra ere aldarrikatu nahi dugu. Suhiltzaileen kasuan, 2002. urteaz geroztik ordainsariak ez dira aldatu. Administrazioko beste kolektibo batzuei beren soldata-egoera hobetzen joan zaie urte hauetan; baina Suhiltzaile Zerbitzuko langileak egoera berean daude duela 20 urte. Basogintzaren kudeaketari dagokionez, gure eskumeneko eremua ez izan arren, uste dugu beste eragile eta zerbitzu batzuekin batera INFONA Plana eguneratu behar dela (Nafarroako Baso Suteetarako Larrialdi Plana, 1999koa da). Baita mendien eta ingurune naturalaren kudeaketa, mantentzea, aprobetxamendua eta abar birplanteatu beharra dago. Larrialdien kudeaketan eta Suhiltzaile Zerbitzuaren funtzionamenduan adierazitako gabezia guztiengatik, Barne Zuzendari Nagusia berehala kargutik kentzeko eskatzen diogu Barne Saileko arduradunari. |
LAB pide reorganizar el servicio de bomberos tras la ola de incendios forestalesAdministrazioa 2022/06/24El sindicato LAB ha ofrecido hoy una rueda de prensa en la que han participado bomberos y personal del guarderío forestal para denunciar la falta de previsión, capacidad de alerta y medidas preventivas por parte del Gobierno de Navarra para evitar los incendios forestales que hemos padecido estos días pasados. A la falta de estructura, personal y organización, queremos añadir también, la necesidad de mejorar la inversión en equipamientos de protección, parques, vehículos y retribuciones; retribuciones que en el caso de bomberos, se encuentran estancadas desde el año 2002. A otros colectivos de la Administración se les ha ido mejorando su situación salarial a lo largo de estos años; el personal del Servicio de Bomberos está en la misma situación desde hace 20 años. En cuanto a la gestión forestal, pese a no ser un ámbito de nuestra competencia, creemos que junto a otros agentes y Servicios, es necesario actualizar el Plan INFONA (Plan de Emergencias para Incendios Forestales de Navarra, del año 1999), así como replantear la gestión de los montes y medio natural, su mantenimiento, aprovechamiento, etc… “Los grandes incendios de verano, se empiezan a apagar en invierno”.
|