ADM aux mantenimiento

Zergatik ez da kontratatzen mantentze-lanetako laguntzailerik El Vergel-en, kontratazio zerrenda bat izanda?

ANADP 2020/08/05

El Vergel zentroan urteak daramatzagu mantentze-lanetako laguntzaile gutxi izaten, eta orain, lankide batek erretiroa hartu berri duela-eta, plantilla minimoen azpitik geratu da. Nolanahi ere, Funtzio Publikoari esker jakin berri dugu, hainbat urtez zentroaren beharrei erantzuteko moduko kontratazio-zerrenda bat eskatu ondoren, badagoela halako bat, duela bost hilabete baino gehiago eratua, gainera. Hala bada, zergatik jarraitzen dute langile beharrari erantzun gabe?

PIndarrean dauden zerrendak ESTEKA honetan begira ditzakezu.

descargas de archivos.orig PDF ANADP-eko Mantentze-lanetako laguntzaileen aldi baterako kontratazioen zerrenda

El Vergel zentroko langileek denbora asko, gehiegi dagoeneko, daramagu sortzen diren beharrei erantzun ahal izateko mantentze-lanetako laguntzaileen kontratazio-zerrenda bat egin dezatela eskatzen.

Eta, bat-batean, duela gutxi jakin dugu zerrenda hori badagoela. Urte honetan bertan, otsailaren 21ean, argitaratutako zerrenda bat da, eta 542 pertsona daude izena emanda. Ezinezkoa da, beraz, zerrenda hori agortua izatea.

Egoera horren ondorioz, El Vergelen mantentze-lanetako laguntzaileak ez kontratatzearen benetako arrazoia zein den jakin nahi dugu. Jokabide horrekin lortzen ari diren gauza bakarra da eskaintzen den zerbitzuan eragin negatiboa izatea. LABen ez gaude prest denbora gehiago jasateko hain larria den eta langileen eta erabiltzaileen artean hainbesteko ezinegona sortzen duen egoera hau.

Horregatik guztiagatik eskatzen dugu beharra dagoen bakoitzean, mantentze-lanetako laguntzaileak kontratatzea ahalik eta azkarren.

LABetik, arazo hau konpontzeko gure konpromisorik sendoena erakutsi nahi dugu, eta, gainera, exijitzen dugu konponbidea etor dadila kontratazioari buruz indarra duen araudiaren bidetik, hots, aldi baterako kontratazioak kudeatzeko arauak finkatzen dituen 814/2010 Foru Aginduan ezarritako arauak betez.

¿Por qué no se contratan auxiliares de mantenimiento en El Vergel, si existe una lista de contratación?

ANADP 2020/08/05

En el centro El Vergel llevamos años sufriendo una gran escasez de auxiliares de mantenimiento, y ahora con la reciente jubilación de un compañero la plantilla se ha quedado en bajo mínimos. Sin embargo, gracias a Función Pública acabamos de saber que, tras años solicitando una lista de contratación que cubra las necesidades del centro, ésta existe desde hace más de cinco meses. ¿Por qué siguen, entonces, sin cubrir las necesidades de este personal?

Puedes consultar la listas vigentes en este ENLACE.

descargas de archivos.orig PDF Contratación temporal ANADP Aux Mantenimiento

La plantilla de El Vergel llevamos mucho tiempo ya, demasiado, exigiendo que se elabore una lista de contratación de auxiliares de mantenimiento para poder cubrir las necesidades que vayan surgiendo.

Sin embargo, recientemente hemos sabido que ya existe tal lista. Se trata, ni más ni menos, de una lista publicada el 21 de febrero de este mismo año y en la que hay inscritas un total de 542 personas. Es totalmente imposible, por lo tanto, que esa lista se haya agotado.

Esta situación nos lleva a preguntarnos cuál es la razón real por la que en El Vergel no se está contratando a auxiliares de mantenimiento. Lo único que se logra con esto es repercutir negativamente en el servicio que se ofrece. En LAB no estamos dispuestas a que se mantenga esta situación tan grave y que genera tanto malestar entre plantilla y personas usuarias.

Por todo ello exigimos que se contrate, sin demora, a auxiliares de mantenimiento cada vez que la necesidad exista.

Desde LAB mostramos nuestro más firme compromiso de insistir en la resolución de este problema, y que además, ésta venga por los cauces marcados en la normativa vigente de contratación, la que establece la Orden Foral 814/2010 de normas de gestión de la contratación temporal.