twitter.orig LOGOsoziokomunitarioa

 

 

facebook.orig
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

ARGAZKIA 980 px X 157px (100%)

ALDATU 524px x 372px (100%)

Euskara Lanbide Heziketan, 2021-2022an ere hutsaren hurrengoa

Irakaskuntza 2021/05/17

Joan den urtarrilaren 27an, LAB sindikatuak eskaera bat aurkeztu zuen Hezkuntza Departamentuan, euskarazko matrikulazio eta zikloei buruzko azterketa erraz baina sendo bat eginez. Bertan argi eta garbi adierazten zen Iruñerriko Lanbide Heziketako euskararen eskaintza ez zela nahikoa. Bertzeak bertze, Mariana Sanz I.I.n eta Nekazaritza-Basozaintzako I.I.n Goi Mailako zikloetako eskaintza zabaltzea eskatu genuen, Iruñerrian eskaintza urria baita, Goi Mailako lau ziklo baino ez baititu; beraz, D eredutik datozen ikasle eta aurreinskripzioek nabarmen gainditzen dute eskaintza hori eta, ondorioz, DBHko eta Batxilergoko ikasketetako D ereduko ikasle gehienek gaztelerazko ereduko ikasketak egin behar izaten dituzte.

Jakina, Hezkuntza Departamentuak ez du ikasle horien beharren eta eskariaren azterketarik egingo, ez zaie komeni. Hori bai, orain eredu elebiduna -irakas-hizkuntza (gaztelania edo euskara) eta atzerriko hizkuntza (oro har, ingelesa, nahiz eta frantsesa ere izan daitekeen)- atera du txisteratik LHko Goi Mailako zikloetan, aitzinetik inolako ikasketarik egin gabe eta jakinda ingeleseko moduluaren maila akademikoa, LHko Goi-Mailako ziklo guztietan nahitaezkoa, nahiko eskasa dela. Horrek asko eta askorentzat atzerapena dakar atzerriko hizkuntzaren ikaskuntzan, baina, aldi berean, Goi Mailako beste ikasle batzuk artatu behar dira, Erdi Mailatik datozenak eta hainbat faktorerengatik atzerriko hizkuntzaren ezagutzarik ez dutenak.

Nolanahi ere, LAB sindikatua ez dago ikaskuntza horren aurka, baina, gure ustez, ikasleek maila akademiko egokia izan behar dute atzerriko hizkuntzan ikasten jarraitzeko, beren zikloari dagokion maila teknikoa lortzea eragotzi gabe. LHko eredu elebidun berrian bi ordu emango dira atzerriko hizkuntzan lehen eta bigarren mailan eta horri gehitu ahal izango zaio hezigarri modulu bat ematea lehen eta bigarren mailan, baldin eta ikasleek B1 maila egiaztatzen badute; maila hori egiaztatzen ez badute, moduluak irakas-hizkuntzan emango dira. Bestetik, ikusi beharko da nola betetzen dituzten irakasleen lanpostuak modulu horiek atzerriko hizkuntzan emateko; izan ere, C1 maila ziurtatzeaz gain, irakasle horiek hizkuntza tekniko egokia erabili beharko baitute moduluak ematean.

Eskaintzaren azterketa

Goi Mailako zikloetan zazpi ziklo berri eskaintzen dira ele bitan eta horiei aldatutako bertze bederatzi ziklo gehitu zaizkie. Guztira hamasei ziklo eskaintzen dira eredu elebidunean. Horietako bi elebidunak dira, bat berria eta bertzea D eredutik datorrena elebidunera (frantsesera). Nafarroa Garaian eskaintzen diren Goi Mailako zikloak 107 dira: 85 gaztelaniaz, 14 elebidun gaztelaniarekin, 6 euskaraz eta 2 elebidun euskararekin. Horrek erran nahi du euskarazko zikloen eskaintza ez dela % 6ra iristen. Egoera antzekoa da Iruñerrian ere: 74 ziklotatik 59 gaztelaniazkoak dira, 10 elebidun gaztelaniarekin, lau euskarazkoak eta bat elebiduna euskararekin, euskara hizkuntzarekin eskainitako zikloak % 5,4 baino ez direlarik. Datu anekdotiko gisa, honako ziklo hauetan -Administrazioa eta Finantzak (Mariana Sanz I.I.), Basogintzaren eta Natura Ingurunearen Kudeaketa (Nekazaritza eta Basogintzaren I.I.), Telekomunikazio eta Informatika Sistemak (Donapea I.I.P.), Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapena (Mariana Sanz I.I.), Laborategi Klinikoa eta Biomedikoa (Nafarroako Osasun Eskola Tekniko Profesionala I.I.)- gaztelaniazko eskaintza bikoiztu egiten da gaztelaniazko elebidunarekin. Gainera, Energia Berriztagarriak (Energia Berriztagarriak I.I.P.), Sistema Informatikoen Administrazioa Sarean (Mariana SanzI.I.), Mekatronika Industriala (Virgen del Camino I.I.P.) eta itunpeko bertze bi ikastetxetan, bikoiztutako zikloak gaztelaniaz bakarrik eskaintzen dira, hau guztia bertze behin ere euskararen kaltetan.

Erdi Mailako zikloetan, euskarazko eskaintzaren zifrak zertxobait hobetu badira ere, honek oso eskasa izaten jarraitzen du, guztizkoaren %10 inguru baino ez delarik. Aurreko ikasturtearekin alderatuta, 2021-2022 ikasturterako euskarazko eskaintza bi ziklotan handitu da, gaztelaniazko bertze 10en aldean. Erdi Mailako D ereduko zikloak 14 dira, zazpi Iruñerrian eta bertze 7 eremu euskaldunean. Erdi Mailako zikloen eskaintza, Nafarroa Garaian, 123koa da eta horietatik 65 gaztelaniaz eskaintzen dira Iruñerrian.

Oinarrizko LHko zikloak konplexuagoak dira azterketa sakon bat egiteko orduan. Heziketa ziklo horietan sartzen diren ikasleek, batez ere, zailtasun handiak izan dituzte DBH ikastean. Nafarroako Foru Komunitateko eskaintza 50 ziklokoa da, horietatik hiru euskaraz, Iruñean bat izanda. Autokonplazienteak izan nahiko bagenu, D ereduko ikasleek maila akademiko altua dutela erran genezake eta, horregatik, ia ez dagoela Oinarrizko LHko ziklorik. Baina Goi Mailako graduetan irakurketa bera egiten badugu, ikasketak Nabarrako jatorrizko hizkuntzan egin ahal izateko eskubidearen bertze urraketa bat ikusten dugu.

Goi Mailako ikasketak amaitu dituzten ikasleei zuzendutako espezializazio-ikastaroetatik, hau da, lanbide-profila kualifikazio espezifiko baten bidez eguneratzeko eta hobetzeko aukera ematen dutenak, bortz eskaini dira eta bortzak gaztelaniaz.

Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetan, berriro ere, euskarazko eskaintza ez da existitzen. Arte Plastikoetako eta Diseinuko Goi Mailako zikloetan zazpi ziklo daude, sei Iruñean eta bertze bat Corellan. Arte Plastikoetako eta Diseinuko Maila Ertainean, eskaintza bortz ziklokoa da, hiru Iruñean eta bi Corellan. Iruñean bikoiztu egin da datorren ikasturterako Produktu Grafiko Interaktiboaren Laguntza zikloa, gaztelaniaz noski, espero zen bezala.

descargas de archivos.orig LANBIDE HEZIKETAKO ESKAINTZA Zikloka eta zonaldeka, aurten eta datorren ikasturterako

El euskera en la FP, un cero a la izquierda también en el 2021-2022

Irakaskuntza 2021/05/17

El pasado 27 de enero el sindicato LAB entregó una instancia al Departamento de Educación en la cual se realizaba un análisis, sencillo pero contundente, sobre las matriculaciones y ciclos en euskera. En él se reflejaba claramente que la oferta de euskera en la FP, en la comarca de Pamplona, era insuficiente. Entre otras cosas, solicitamos la ampliación de la oferta en los ciclos de Grado Superior en el C.I. Mariana Sanz y en el C.I. Agroforestal, ante la escasez de la oferta en la comarca de Pamplona, que cuenta únicamente con cuatro ciclos de Grado Superior, por lo que se ve superada con creces por las preinscripciones y alumnado proveniente del modelo D. Ello obliga a una gran parte del alumnado de la ESO y Bachillerato del modelo D a cursar sus estudios en castellano, contra la opción de continuar sus estudios en el modelo lingüístico elegido.

Por supuesto que el Departamento de Educación no realizará ningún estudio de las necesidades y demanda de dicho alumnado, no le conviene. Eso sí, ahora se saca de la chistera el modelo bilingüe -lengua vehicular (castellano o euskera) y lengua extranjera (generalmente inglés, aunque también puede ser francés)- en los ciclos superiores de FP, sin realizar ningún estudio previo y sabiendo que el nivel académico del módulo de inglés, obligatorio en todos los ciclos de Grado Superior de FP, es bastante deficiente. Esto supone para muchos y muchas un retraso en el aprendizaje de lengua extranjera, pero al mismo tiempo hay que atender a otra parte del alumnado de Grado Superior que proviene del Grado Medio y carece de conocimientos de lengua extranjera por distintos factores.

En cualquier caso, el sindicato LAB no se opone a dicho aprendizaje, pero entendemos que el alumnado debe tener un nivel académico adecuado para continuar su aprendizaje en lengua extranjera sin que ello le impida adquirir el nivel técnico correspondiente a su ciclo. En el nuevo modelo bilingüe de la FP se impartirán dos horas de lengua extranjera en primer y segundo curso, pudiendo añadir a eso el impartir un módulo formativo en primer y segundo curso, si el alumnado acredita un nivel B1; si no acreditan dicho nivel, los módulos se cursarán en la lengua vehicular. Habrá que ver también cómo cubren los puestos del profesorado para impartir dichos módulos en lengua extranjera puesto que, además de certificar un nivel C1, deberán emplear adecuadamente un lenguaje técnico al impartir los módulos.

Análisis de la oferta

En los ciclos superiores se ofertan siete nuevos ciclos en bilingüe, a los que se suman otros nueve ciclos modificados, siendo dieciséis en total los ciclos ofertados en modelo bilingüe. Dos de ellos son bilingües con euskera, un ciclo nuevo y el otro proveniente del modelo D reconvertido al bilingüe (francés). Los ciclos de grado superior ofertados en Navarra son 107, de los cuales 85 son en castellano, 14 bilingües con castellano, 6 en euskera y 2 bilingües con euskera. Esto supone que la oferta de ciclos en euskera no llega al 6%. Similar situación se repite en la comarca de Pamplona donde, de 74 ciclos, 59 son en castellano, 10 bilingües con castellano, cuatro en euskera y uno bilingüe con euskera, siendo los ciclos en euskera tan solo un 5,4% de la oferta. Como datos anecdóticos, vemos que en los ciclos de Administración y Finanzas (C.I. Mariana Sanz), Gestión Forestal y del Medio natural (C.I. Agroforestal) , Sistemas de Telecomunicaciones e Informáticos ( C.I.P. Donapea), Desarrollo de Aplicaciones Multiplataforma (C.I. Mariana Sanz), Laboratorio Clínico y Biomédico (C.I. Escuela Sanitaria Técnico Profesional de Navarra), la oferta en castellano se duplica con la bilingüe en castellano, en detrimento una vez más del euskera, sin olvidarnos de los ciclos Energías Renovables (C.I.S. Energías Renovables), Administración de Sistemas Informáticos en Red (C.I. Mariana Sanz), Mecatrónica Industrial (C.I.P. Virgen del Camino) y otros dos centros concertados, donde se ofertan ciclos duplicados únicamente en castellano.

En los ciclos de Grado Medio, si bien las cifras mejoran algo en relación a la oferta en euskera, esta sigue siendo muy deficiente, rondando tan solo el 10% del total. En comparación con el curso anterior, la oferta en euskera para el curso 2021-2022 ha aumentado en dos ciclos, frente a otros 10 de castellano. Los ciclos ofertados en Grado Medio y de modelo D son 14, siete en la comarca de Pamplona y otros 7 en la denominada zona vascófona. La oferta de ciclos de Grado Medio, en toda la Comunidad Foral, asciende a 123, de los cuales 65 ciclos se ofrecen en castellano en la comarca de Pamplona.

Los Ciclos de FP Básica son más complejos a la hora de realizar un estudio exhaustivo. El alumnado que ingresa en estos ciclos formativos es principalmente alumnado que ha tenido muchas dificultades al cursar la ESO. La oferta en la Comunidad Foral Navarra es de 50 ciclos, de los cuales tres son en euskera, uno de ellos en Pamplona. Si quisiéramos ser autocomplacientes, podríamos indicar que el alumnado de modelo D tiene un nivel académico alto y que por ello apenas hay ciclos de FP Básica. Pero si realizamos la misma lectura en los Grados Superiores, vemos en realidad otra vulneración al derecho de poder realizar los estudios en la lengua originaria de Navarra.

De los cursos de especialización dirigidos al alumnado que ha finalizado Grado Superior, que permiten actualizar y mejorar el perfil profesional mediante una cualificación específica, se han ofertado cinco, y los cinco en castellano.

En los ciclos de Artes Plásticas y Diseño la oferta en euskera es, una vez más, inexistente. En los ciclos superiores de Artes Plásticas y Diseño nos encontramos con siete ciclos, seis en Pamplona y otro en Corella. En el nivel medio de Artes Plásticas y Diseño la oferta es de cinco ciclos, tres en Pamplona y dos en Corella. En Pamplona se ha duplicado para el curso que viene el ciclo de Asistencia al Producto Gráfico Interactivo, por supuesto en castellano, como era de esperar.

descargas de archivos.orig OFERTA DE FP Por ciclos y zonas, este curso y el próximo curso

LOGO mahai orokorra

Mahai Orokorra, laburpena
2021-05-14

LABek sindikatuen eta Administrazioaren arteko itun zabal bat eskatu du hautapen prozesuak sinplifikatzeko eta behin-behinekotasunari bukaera emateko

Maiatzaren 14an egindako Mahai Orokorrean, LABek proposamen bat aurkeztu du sindikatuetako ordezkariek eta Gobernuak negoziazio bati ekin diezaioten langileen hautapen prozesuak sinplifikatzeko, lanpostu bakoitzaren beharretara gehiago egokitu daitezen, eta, orobat, pairatzen dugun behin-behinekotasun handia nabarmenki murrizten laguntzeko asmoz.

Alderdi guztiek ongi hartu dute proposamena, mundu guztiak uste baitu egungo eredua zaharkitua dagoela eta hautapen prozesuak amaigabeak direla. Azaldu dugu eredu berri bat onuragarria izango litzatekeela bai Administrazioarentzat berarentzat, bai sindikatuentzat eta interesdunentzat. Ez da proposamen itxi bat izan, etorkizunean zehaztu beharko den hausnarketa bat baizik, aderdi guztiek partekatzen dutena.

Egin dugun beste proposamen bat izan da bidea ireki dezatela basozainek 60 urterekin erretiroa hartu ahal izateko. Proposamen horrek ere gainerako sindikatuen oniritzia jaso du. Erretiroa 60 urtetan hartzeko aukera hori dagoeneko onartua dute Katalunian, baina Madrilek du azken hitza. Administrazioak konpromisoa hartu du gure proposamena Landa Garapeneko Departamentuari bidaltzeko, haren bideragarritasuna azter dezan.

Bestalde, sindikatu guztiok adierazi dugu suhiltzaile-ofizialordeen 19 lanpostuko LEP partzialaren aurka gaudela, eta proposamena bertan behera uzteko eskatu dugu; aldi berean, suhiltzaile-kaboen 15 lanpostuko LEP partzialarekin ados gaudela adierazi dugu. Ofizialordeen LEPa errefusatzen dugu uste dugulako egungo sarjentuei soldata igotzeko ezkutuko maniobra bat besterik ez dela. Izan ere, gaur egungo sarjentuak dira ofizialorde izatera pasako liratekeenak. Gainera, deialdi hori kaboen sustapenerako oztopo bat izango litzateke. LABek eskatu du, halaber, suhiltzaileen zerbitzuaren antolaketari ekitea erregelamendu baten bidez (aspaldiko eskakizuna da), eta, zerbitzua antolatu eta gero, behar diren gai guztiak jorra daitezela.

Horretaz aparte, sindikatu guztiek ontzat eman dugu NOPLOIn eta Osasunbideko zenbait arlotan lanaldi malgua ezartzeko Administrazioak egindako proposamena. Neurri hori ekainaren 1ean ezartzea aurreikusi dute. Nolanahi ere, garbi utzi dugu araudi horretatik espresuki kanpo geratu diren kolektibo batzuk ere aurrerago sartu beharko direla.

Administrazioak, bere aldetik, hainbat gairen berri eman digu. Telelanaren dekretuari dagokionez, esan du espero duela ekainean proposamen bat aurkeztea, Europako funtsak zertarako erabiliko diren argitu ondoren. Nafarroako Gobernuko langile guztiek dugun asegurua berritu dutela ere jakinarazi dute. Esan dutenez, gai batzuk eguneratu dira eta, oro har, estaldura batzuk hobetu egin dira. Datozen egunetan, klausulak biltzen dituen dokumentua bidaliko digute, eta, orduan, LABek balorazio bat egin eta langile guztiei azalduko die.

Azkenik, jakinarazi digute datorren irailaren 1etik aurrera baliorik gabe geldituko dela NAN + PIN bidezko sarbide-sistema, Administrazioarekin hainbat tramite egiteko erabiltzen dena (nomina ikustea, ogasun arloko kudeaketak egitea, etab). Esan digutenez, langile guztiak sistema berrira sartu ahal izateko metodoa aztertzen ari dira. Informazio gehiago ematen digutenean, jakinaraziko dizuegu.

 

 

 

 

Resumen Mesa General
14-05-2021

LAB pide un gran pacto entre sindicatos y Administración para simplificar los procesos selectivos y acabar con la temporalidad

LAB ha trasladado en la última Mesa General celebrada el viernes día 14 una propuesta para que, tanto la representación sindical como el Gobierno, aborden una negociación para simplificar los procesos selectivos de personal, hacerlos más adecuados a las necesidades de cada puesto de trabajo y contribuir a acabar con la alta temporalidad que padecemos.

La propuesta ha sido bien acogida entre todas las partes porque todo el mundo coincide en que el actual modelo es obsoleto y hace interminables los procesos de selección. Hemos expuesto que un nuevo modelo sería beneficioso tanto para la propia Administración como para la parte social y las personas interesadas. No ha sido una propuesta cerrada, sino que ha sido una reflexión que todas las partes comparten y que se tendrá que concretar en un futuro.

Otra de las propuestas que hemos realizado y que ha contado con el consenso de la representación sindical ha sido que se abra el camino para que el personal del guarderío forestal pueda acceder a la jubilación a los 60 años. Se trata de una propuesta que ya ha sido aprobada en Catalunya pero es Madrid quien tiene la última palabra. La Administración se ha comprometido a trasladar la propuesta a la consejería de Desarrollo Rural para que estudie su viabilidad.

En otro orden de cosas, todos los sindicatos hemos manifestado nuestro posicionamiento en contra de la OPE parcial de 19 plazas de suboficial de bomberos y hemos pedido que se retirara la propuesta, al mismo tiempo que hemos manifestado nuestra conformidad con la OPE parcial de 15 plazas de cabos de bomberos. El rechazo a la OPE de suboficiales se ha debido porque se considera una maniobra encubierta para subir el sueldo a los actuales sargentos que serían quienes pasarían a suboficiales. Además supondría un obstáculo para la promoción de los cabos. Desde LAB hemos pedido también que se aborde la organización del servicio a través de un reglamento que se lleva años demorando y que después de organizarlo se aborden todas las cuestiones que sea necesario.

También todas las organizaciones sindicales han dado el visto bueno a la propuesta de la Administración para la implantación de la jornada flexible en el ISPLN y en algunas áreas de Osasunbidea. En cualquier caso, hemos transmitido nuestro deseo de que algunos colectivos que han quedado expresamente excluidos de esta regulación puedan incorporarse más adelante. La implantación de esta medida está prevista para el próximo uno de junio.

La Administración por su parte ha informado de varios asuntos. Sobre el Decreto del Teletrabajo ha dicho que espera que el próximo mes de junio puedan presentar una propuesta, una vez que se haya aclarado el destino de los fondos europeos. También han informado que ha sido renovado el seguro que todos los trabajadores y trabajadoras del Gobierno de Navarra tenemos. Según han dicho, se han actualizado algunas cuestiones y en general va a suponer un incremento en algunos conceptos. En los próximos días nos harán llegar el documento donde se recogen las cláusulas y entonces, desde LAB, haremos una valoración e informaremos a toda la plantilla.

Por último, se nos ha trasladado que a partir del próximo 1 de septiembre dejará de tener validez el sistema de acceso a través del DNI + PIN para múltiples trámites con la Administración como el acceso a la nómina, gestiones de hacienda, etc. Según han dicho, se está estudiando el método para que todo el personal pueda acceder al nuevo sistema. De todo ello, LAB informará cuando tengamos esa información.

   
 LOGO LAB NA
LAB Administrazioa Nafarroa Tfno 848 427 106 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. Lizarra kalea, 3-1. IRUÑEA

 

 

 

"Pedagogia feminista: lanketa poliedrikoa eskola eremuan" jardunaldia

Kaixo LABkide!

Uztailaren 1ean, UEUrekin elkarlanean, "Pedagogia feminista: lanketa poliedrikoa eskola eremuan" jardunaldia antolatu dugu. Eibarren 10:00etatik 14:00etara izango da. Maitzaren 17an izena emateko epea
zabalduko da. Presentzialki eta streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da baina aforo mugatua izango denez, interesa izatekotan, ahalik
eta arinen izena ematea gomendatzen dizuegu. Matrikula prezioa; 15 eurokoa eta afiliatuentzat 10 eurokoa izango da.

Eguna bi zatitan banatuta egongo da. Lehenengo zatian, gaiaren inguruko testuingurua landuko dute lehen bi hizlariek; eta hurrengoan, Hego
Euskal Herrian martxan dauden lau esperientzia praktikoei buruz arituko dira gainerako hizlariak. Atal bakoitzaren ostean, parte-hartzaileek
galderak egiteko tartea izango dute. Atal bien artean atsedenaldia egongo da.

Goizeko lehen zatian: Testuinguru teorikoa eta lehen esperientzia praktikoa:

• JOSEBA GABILONDO MARQUES. "Heteroaraua eta genero eraikuntza”.
• MIREIA DELGADO EXPOSITO. "Metodologia gutxiago, hausnarketa gehiago”.
• EDURNE MENDIZABAL TOLOSA. "Tratu onak komunitatera: Plax!sexologia zerbitzua eta Beharren Lorategia”.

Goizeko bigarren zatian: Esperientzia Praktikoen jarraipena:

• MIKEL COLOMO GURBINDO. 2Nafarroa:“Skolae programaren egite prozesua".
• ROSA BALTAR CABO, MIREN LARREA MURGOITIO, IÑIGO RANERO GONZALEZ.
“Ondarroako esku-hartze integrala (bertako eskola eta ikastetxe guztietan)".
• ERIKA LAGOMA POMBAR. “Kurutziaga ikastola: Kanpo espazioaren eraldaketa prozesua".

Informazio gehiago eta izena emateko aukera ESTEKA honetan duzue.

Beste barik, zuen interesekoa izango delakoan.

Agur bat

IRAK 14 UEU uda ikastaroak 1 

OSA Lizarra atencion domiciliaria

Lizarraldean, pikutara bidali nahi dute etxeko ospitalizazio zerbitzua

Osasunbidea 2021/05/14

Jakin dugunez, Osasun Departamentua Lizarrako Ospitalearen mende dagoen etxeko ospitalizazio zerbitzua kentzea pentsatzen ari da. Neurri hori datorren astean har liteke, eta Lizarraldeko herri guztiei eragingo lieke; izan ere, zerbitzu hori galdu eta aurrerantzean ohiko ospitale-arreta jasoko dute. Horrela, eskualde osoa Nafarroako gainerako biztanleek daukaten funtsezko zerbitzu hori gabe geldituko litzateke.

Gaur egungo Osasuneko kontseilariak, bere aurrekoek bezala, behin eta berriz azpimarratu ditu etxeko ospitale-arretaren onurak: eraginkortasuna, kostuak aurreztea eta erabiltzaileek jasotzen duten arreta atsegin eta hurbila. Hala ere, badirudi onura horiek guztiek Nafarroako biztanle guztientzat balio dutela Lizarraldekoentzat izan ezik, Osasun Departamentuak hango zerbitzua ixteko asmoa baitu.

Ez da kontu berria. Diotenez, ixteko erabakia zerbitzu hori emateko medikuak aurkitzeko zailtasunaren ondorioa da. Hala ere, errealitatean, kudeaketa txarraren ondorioa da; izan ere, oinarrizko osasun laguntzako langileak ospitaleetara lekualdatzea ahalbidetzeko mekanismoak daude, konparazio batera, mugikortasun-dekretu berria. Beste aukera bat da Nafarroako Ospitaleguneak behar diren profesionalak lagatzea zerbitzu horri, plantilla egonkortzen den bitartean. Bestalde, begien bistakoa da ezen, kontratu duinak eta baldintza onekoak eskainiko balira, askoz errazagoa izango litzatekeela mediku profesionalak aurkitzea.

Egia esan, etxeko ospitaleratzearekin gertatzen ari dena ez da gauza isolatu bat; izan ere, denbora luzea daramagu ikusten nola debaluatuz doan ospitale horren zeregina. Ikusi dugu nola desagertu diren beste zerbitzu batzuk, esate baterako, erditzeak, Ospitalegunera bideratu baitziren, eta beldur gara ez ote gauden Lizarrako Ospitaleko funtzioak eta zerbitzuak husteko estrategia baten aurrean.

Santos Indurain kontseilaria, Yolanda Montenegro Garcia Orcoyen Ospitaleko kudeatzailea eta Gregorio Achutegui Osasunbideko zuzendari kudeatzailea ez dira esandakoa betetzen ari. Martxoan, zerbitzua mantentzeko konpromisoa hartu zuten, eta orain Lizarraldeko herritarren osasunerako estrategikoa den zerbitzu honen desagerpena kamuflatu nahi dute ezinbesteko egoera baten aitzakiapean. Gainera, erabakiak Iruñeko zentralismoan sakontzea dakar, eta hainbeste aipatzen duten lurralde kohesioaren aurka doa. Horri dagokionez, ezin dugu ahaztu Lizarrako Ospitaleak Iruñetik oso urrun dauden herrietako biztanleak artatzen dituela.

Hori guztia tristea eta tamalgarria da, eta Lizarraldeko herritarrak bigarren mailako nafar gisa uzten ditu, gainerako biztanleek zerbitzu horrekin jarraitu ahal izango baitute.

Se quieren cargar la atención domiciliaria en Lizarraldea

Osasunbidea 2021/05/14

Según hemos sabido, la Consejería de Salud se está planteando eliminar el servicio de hospitalización domiciliaria que depende del Hospital de Lizarra-Estella. Esta medida, que podría adoptarse la próxima semana, afectaría a todas las localidades de Lizarraldea que perderían este servicio y pasarían a recibir atención ordinaria. De esta manera, toda la zona quedaría privada de un servicio fundamental del que disfruta el resto de la población navarra.

La actual consejera de Salud, al igual que sus predecesoras, han insistido una y otra vez en las bondades de la atención hospitalaria domiciliaria por su eficiencia, el ahorro de costes y la atención amable y cercana que reciben las personas usuarias. Sin embargo parece que todo esto sirve para toda la población navarra excepto para la de Lizarraldea ya que Salud se plantea cerrar el servicio en esta área.

Los problemas no son nuevos y se achacan a la dificultad de encontrar personal médico para atender este servicio. Sin embargo, la realidad es que se trata más bien de un problema de ineptitud en la gestión ya que existen mecanismos como el decreto de movilidad que se aprobó para permitir el trasvase de personal de Atención primaria a Hospitales y viceversa. También es posible ceder profesionales del CHN a este servicio mientras se estabiliza la plantilla. Por otro lado, a nadie se le escapa que si se ofrecieran contratos dignos y con buenas condiciones sería mucho más fácil encontrar profesionales médicos.

En realidad lo que está pasando con la hospitalización domiciliaria no es algo aislado ya que llevamos tiempo viendo cómo se va devaluando el papel que desempeña este hospital. Hemos visto cómo han desaparecido otros servicios como partos, que fue derivado al CHN y nos tememos que estamos ante una estrategia de vaciamiento de funciones y servicios del Hospital de Estella.

En saco roto han caído las palabras de la consejera Santos Indurain, de la gerente del Hospital García Orcoyen Yolanda Montenegro y de Gregorio Achutegui, director gerente del Servicio Navarro de Salud, que el pasado marzo se comprometían a mantener el servicio y que ahora pretenden camuflar de circunstancial la pérdida de un servicio estratégico para la salud de la ciudadanía de Lizarraldea. Supone además ahondar en el centralismo de Pamplona y va en contra de la cohesión territorial de la que tanto presumen. No podemos olvidar que el Hospital de Estella atiende a la ciudadanía de poblaciones que se encuentran muy lejos de Pamplona.

Todo esto es triste y lamentable y deja a la ciudadanía de Lizarraldea como navarros y navarras de segunda categoría ya que el resto de la población sí va a poder seguir con este servicio.

 
ADM ispln mesa negociacion

Iritsi da garaia LABek Langileen Batzordean berriro parte har dezan, gerentziari presio egiteko tresna gisa

ISPLN 2021/05/14

LABek langile guztiei jakinarazi nahi die Langileen Batzordera itzuliko dela, lehendakaritza izango duen hurrengo erakunde sindikalak aurrekoaren jokabide kaskarrak etengo dituelako esperantzan.

Duela hilabete batzuk, Langileen Batzordea aldi baterako uzteko erabakiaren berri eman genuen, gaizki funtzionatzen zuelako. Hala ere, adierazi genuen aldi baterako neurria izango zela, eta maiatzean presidentzia beste sindikatu batek izan duenez, egokitzat jotzen dugu itzultzea, gauzak hobera aldatuko direla uste baitugu.

Urritik apirilera bitartean erabaki horri eustea behartu gintuzten alderdiak aztertu ditugu. Lehenengoa eta garrantzitsuena izan zen Lehendakaritzak Langileen Batzordearen funtzionamendu-araudia sarritan bete ez izana. Araudi hori eztabaida luze baten ondoren onartu zen, 6 sindikatutako 13 pertsonaren lana errazteko. Horregatik sentitzen genuen, lehendakaritza horrek irauten zuen bitartean, ez genuela ezer egiten foro horretan, eta horregatik erabaki genuen gure kabuz lan egitea NOPLOIko langileen alde, pandemiaren hasieratik egiten ari ginen bezala.

Bestalde, bileren aktetan irakurritakoaren arabera, jarraitzen dute gai berberak bilera askotara eramaten, nahiz eta gai horiek Batzordearen eskumenekoak ez izan; beraz, bilerak luzatu egiten dira eta ez dira eraginkorrak.

Langileen Batzordearen dinamikara itzultzeak ez digu, ordea, indarrik kenduko gerentziako Zuzendaritzari egiteke dauden garrantzizko gai guztiak eskatzen jarraitzeko:

- Telelana: erraztu eta erregulatu oraintxe hasita. LABek hasiera-hasieratik eta behin eta berriz defendatu izan du, borondatez hala eskatzen duten langileentzat.
- Lanaldi malgua: neurri hori berehala ezartzea, sistematikoki atzeratzen ari dira eta. Behin baino gehiagotan agindu digute martxan jarriko dutela, baina gerentzia "engainatzen" ari zaigu eta oraindik ez dute ezarri.
- Merezimendu-lehiaketako burutzak: 347/1993 Foru Dekretuaren aldaketa indarrean jartzen den bezalaxe deitzea eskatzen dugu, aspaldi ari gara hori egiteko eskatzen eta.
- Prestakuntza: araudia betetzea eskatzen dugu, 71/2017 Foru Dekretuaren 8.2.b) artikuluak ezartzen duena aintzat hartuta, alegia, baimena emateko irizpidea izango dela "prestakuntza-ikastaroen edukien eta lanpostuaren edo lanbide-karreraren arteko erlazioa".
- Enplegua: langile guztiak ordezkatzea, dela baimenaldian daudelako, dela aldi baterako ezintasun egoeran daudelako. Horrela, plantilla indartu izan balitz, NOPLOI pandemian zehar jasaten ari den lan-gainkarga saihestuko zen.
- Belaunaldi erreleboa: aurreikustea erretiroak prestakuntza jaso duten langile finkoekin betetzea; hala, saihestu egingo da "nahierara" egindako kontratazioak.

Ha llegado el momento de que LAB vuelva a participar en la Comisión de Personal, como instrumento de presión a Gerencia

ISPLN 2021/05/14

LAB quiere poner en conocimiento de toda la plantilla que volvemos a la Comisión de Personal, ya que confiamos en que la próxima organización sindical que va a ostentar la Presidencia cortará las malas prácticas de la anterior.

Hace unos meses informábamos de la decisión de abandonar temporalmente la Comisión de Personal por su mal funcionamiento. Sin embargo, tal y como indicamos, iba a ser una medida temporal, y como en mayo se ha procedido al cambio de sindicato en la presidencia, es por lo que, tal como ya dijimos en su momento, consideramos adecuado volver, ya que entendemos que las cosas cambiarán a mejor.

Hemos hecho un repaso de los aspectos que nos llevaron a adoptar la determinación durante los meses de octubre a abril. El primero y más importante era el incumplimiento reiterado por parte de la Presidencia del reglamento de funcionamiento de la Comisión de Personal. Éste fue acordado, tras un largo periodo de debate, para facilitar el trabajo de 13 personas de 6 organizaciones sindicales diferentes. Debido a esta situación es por lo que sentíamos que no “pintábamos” nada en ese foro, al menos mientras estuviera esa presidencia, por lo que decidimos trabajar por la plantilla del ISPLN en solitario, tal como lo estábamos haciendo desde el inicio de la pandemia.

Por otra parte, según leemos en las actas de las reuniones, se siguen planteando los mismos temas reunión tras reunión, aunque dichos temas no sean competencia de la Comisión, por lo que las reuniones se eternizan y no son eficaces.

En ningún momento nuestra vuelta a la dinámica de la Comisión de Personal nos quitará energía para seguir demandando a la Dirección Gerencia todos los temas de envergadura todavía pendientes:

- Teletrabajo: facilitarlo y regularlo desde el momento actual. LAB como organización sindical, desde el primer momento, y en reiteradas ocasiones, lo hemos venido defendiendo para el personal que así lo solicite de manera voluntaria.
- Jornada flexible: implantación inmediata de esta medida que sistemáticamente se va atrasando. En varias ocasiones nos han asegurado su puesta en marcha, pero Gerencia nos va “engañando” y no llega a efecto.
- Jefaturas a concurso de méritos: solicitamos su convocatoria inmediata en cuanto entre en vigor la modificación del DF 347/1993, tal como venimos reclamando históricamente.
- Formación: exigimos el cumplimiento de la normativa en el sentido del art. 8.2.b) del DF 71/2017, que establece que el criterio de concesión de permiso será “La relación de los contenidos de los cursos de formación con el puesto de trabajo o su carrera profesional”.
- Empleo: sustitución de todo el personal, bien sea por encontrarse de permiso o en situación de incapacidad temporal. De esta forma, y con un refuerzo de plantilla, se hubiera evitado la sobrecarga de trabajo que se viene sufriendo a lo largo de la pandemia en el ISPLN.
- Relevo generacional: prever la cobertura de las jubilaciones con personal fijo que se haya podido formar para ello, y así evitar contrataciones “a la carta”.

 
OSA sjd concentración

San Juan de Dios Ospitaleko langileek nahikoa dela esan dute

HSJD 2017/05/16

Iruñeko eta Tuterako San Juan de Dios Ospitaleko langileek hainbat aldarrikapen egin dituzte, Zuzendaritzak ez duelako borondaterik lan-baldintzen hobekuntzari buruzko negoziazioari ekiteko, negoziatu gabe urteak daramatzan hitzarmenari aurre egiteko eta langileen oinarrizko eskubideen aurkako etengabeko erasoei aurre egiteko.

Negoziatzeko borondate falta aspalditik dator, eta Zuzendaritzak ez ditu entzun ere egin nahi aldarrikapenok –oinarrizkoak diruditen arren-; alabaina, ez du erreparorik Nafarroako Gobernuarekin Itunik EZ duela egingo behin eta berriz esateko, eta, hala, ukatu egiten du lanpostuetan hobekuntzak egiteko aukera. Aurrerakoia dela esaten duen gobernuaren itun batek alderdi soziala hartu beharko luke kontuan, bai soldatetan, bai lan-kargetan.

Langileek hitzarmen justu bat aldarrikatzen dute, aitortuko duena zainketa aringarrien erreferentziazko ospitale honek pandemia osoan eta etapa luze batean egin duen eta egiten duen zaintzaren kalitatea.

Itun arduratsu bat ere eskatzen dute, non Nafarroako herritarrek eskatzen eta merezi dituzten zaintzak eta arreta lehenetsiko diren, bestelako interes batzuen aurretik.

Azkenik, eskatzen dute zaintzea osasun arloko erakundeetako piezarik baliagarriena: langileak, alegia; baita lan-prekarietatearekin eta kontratazioarekin jolasteari uztea ere. Ildo horretan, oinarrizko eskubideak aldarrikatzen dituzte, hala nola, nominetan % 30eko murrizketarik jasan beharrik izan gabe gaixotu ahal izatea, atsedena eta oporrak gozatzeko eskubidea, emandako zerbitzuen aintzatespena eta pandemia honetan egindako lana aitortzea. Langileek jarraitzen dute nozitzen pandemia honetako gabeziak, presioak eta ondorio fisiko eta, batez ere, psikologikoak.

Iruñeko eta Tuterako San Juan de Dios Ospitaleko lan-baldintzak txarrak dira, eta nabarmen hobetu daitezke. Langileek negoziatzeko borondatea agertu arren, horma bat aurkitu dute Ospitaleko zuzendaritzan, eta, ondorioz, mobilizazio batzuk egin behar izan dituzte maiatzean zehar, eta in crescendo jarraituko dute, kudeatzaileek erantzunik ematen ez badute.

San Juan de Dios Ospitaleko langileek duintasun lezioa eman dute Iruñeko Ospitaleko atean egindako azken elkarretaratzeetan, eta langile guztien herena ari dira parte hartzen. Langile guztiak animatzen ditugu aldarrikapenekin jarraitzera, eta gutxieneko akordio bat lortu arte hutsik ez egitera; dei egiten diegu guztiei maiatzean ostiralero Iruñeko San Juan de Dios Ospitaleko ateetan egingo diren elkarretaratzeetara; hilaren 21eko hitzordura Tuterako San Juan de Dios Ospitaleko langileak batuko zaizkie.

Horiez gain, maiatzaren 20an, ostegunean, prentsaurreko masibo bat egingo da, eta bertan komunikabide guztiak gonbidatuko dira. Prentsaurrekoan azalduko dira Ospitaleko zuzendaritzarekin egindako negoziazioak, eta, horregatik, eskatzen dugu ahalik eta langile gehien bertaratzea. Gure eskubideak eskatzeko unea da, lan-baldintza duinak eskatzeko unea da, Zuzendaritzak San Juan de Dios Ospitalearen etorkizuna eta Nafarroako herritarren zerbitzua bermatzeko unea da.

La plantilla de San Juan de Dios dice basta ya

HSJD 2017/05/16

Las plantillas de San Juan de Dios de Pamplona y Tudela han iniciado una serie de reivindicaciones ante la falta de voluntad por parte de la dirección para afrontar una negociación sobre la mejora de las condiciones laborales, abordar un convenio que lleva años sin ser negociado y los continuos ataques a los derechos básicos de las trabajadoras y trabajadores.

La falta de voluntad negociadora viene de lejos y las reivindicaciones, por básicas que parezcan, no quieren ser escuchadas por una dirección que no tiene reparos en utilizar una vez tras otra el mismo discurso del “NO” Concierto con el Gobierno de Navarra como una herramienta para negar cualquier mejora de los puestos de trabajo. Un Concierto que viniendo de un Gobierno que se dice progresista debería tener en cuenta a la parte social, tanto en sueldos como en cargas de trabajo.

Lo que la plantilla plantea es básicamente un convenio justo que reconozca la calidad de cuidados que realiza y que ha realizado durante toda la pandemia Covid y durante una dilatada etapa como hospital de referencia en cuidados paliativos.

También exigen un concierto responsable, en el que realmente se primen los cuidados y la atención sanitaria que la ciudadanía navarra exige y se merece, por delante de otros tipos de intereses.

Exigen por último que se cuide a lo más valioso de toda institución sanitaria: el personal, y que se deje de jugar con la precariedad laboral y la contratación. En este sentido reivindican derechos tan básicos como poder ponerse enfermos sin sufrir una merma de un 30% en sus nóminas, el descanso, el derecho a vacaciones, el reconocimiento de los servicios prestados y que se reconozca su labor durante toda esta pandemia en la que han sufrido y siguen sufriendo carencias, presiones y repercusiones físicas y sobre todo, psicológicas.

Las condiciones laborales del Hospital San Juan de Dios de Pamplona y Tudela son malas y francamente mejorables. A pesar de la voluntad negociadora de la plantilla, se ha encontrado de frente con un muro que forma la dirección del Hospital, lo que les ha obligado a realizar una serie de movilizaciones que se extenderán a lo largo de todo el mes de mayo y continuarán in crescendo si no existe ninguna respuesta por parte de los gestores.

La plantilla de San Juan de Dios ha dado una lección de dignidad en las últimas concentraciones realizadas en la puerta de Hospital de Iruña en las que está participando un tercio de la plantilla total. Animamos a todos y a todas las trabajadoras a seguir con las reivindicaciones y a no flaquear hasta conseguir un acuerdo de mínimos y convocamos a todos y todas a las concentraciones que se van a realizar todos los viernes de mayo en la puertas del Hospital San Juan de Dios Pamplona y a las que se unirá el próximo día 21 la plantilla de San Juan de Dios de Tudela.

Además el día 20 de Mayo, jueves, se realizará una rueda de prensa masiva en la que se va a invitar a todos los medios de comunicación en la que se explicaran las negociaciones llevadas a cabo con la dirección del Hospital y en la que pedimos que la afluencia de trabajadores y trabajadoras sea máxima. Es momento de exigir nuestros derechos, es momento de exigir unas condiciones laborales dignas, es momento de que la dirección asegure el futuro del Hospital San Juan de Dios y el servicio a la ciudadanía navarra.

OSA Traslados enfermera

Lekualdaketak. Osasunbidea 494 lanpostu huts

Osasunbidea 2021/05/13

Onartu da Osasun Departamentuko erakunde autonomoetarako  erizainen 494 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

  • 485 Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan.
  • 9 Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan.

Eskaera aurkezteko epea: maiatzaren 14tik 28ra, biak barne.

Traslados de Enfermería. Osasunbidea 494 vacantes

Osasunbidea 2021/05/13

Se aprueba la convocatoria para la provisión mediante traslado por concurso de méritos, de 494 vacantes de Enfermero/a, para los Organismos Autónomos del Departamento de Salud.

  • 485 en el Servicio Navarro de Salud-Osasunbidea.
  • 9 en el Instituto de Salud Pública y Laboral de Navarra.

Plazo para presentar la solicitud: Del 14 al 28 de mayo, ambos incluidos.

 
 

Zerbitzu Orokorren oposizioa. 157 plaza

Administrazioa 2021/05/11

LABeko kide estimatu hori:

Nafarroako Gobernuak Zerbitzu Orokorren oposizioa deitu du. Oposizio honek aldi baterako kontratazio-zerrendetan sartzeko ere balioko du. Aspaldi ez zen hain eskaintza zabala egin, eta, beraz, aukera paregabea da Administrazioan aurkeztu eta lanean hasteko.

Izena emateko epea maiatzaren 14ra arte dago zabalik. Izena eman nahi dutenek modu telematikoan aurkeztu beharko dute eskabidea, Internet bidez, https://www.navarra.es/es/empleo-publico helbidean, "lan-deialdi publikoak", deialdi honi dagokion erreseinan.

Eskatzen den titulazioa oinarrizkoa da; nahikoa da eskola-ziurtagiria edo DBHko titulua izatea.

LABeko zerbitzu publikoen federazioak ahalegin berezia egingo du aurkeztu nahi duten pertsona guztiei laguntzeko. Agian ez duzu jakingo, baina gure webgunean (www.infoadm.org) sortzen diren enplegu publikoko deialdi guztiei buruzko informazioa ematen ari gara, eta bertan gai-zerrendak, aurreko deialdietako azterketak, proben datak eta abar eskaintzen ditugu. Gainera, LABeko afiliatu guztiei edo LABen gertukoei, hala eskatuz gero, posta elektroniko bidez bidaltzen dizkiegu Nafarroako Foru eta Toki Administrazioan sortzen diren deialdi guztiak. Informazio hori jaso nahi baduzu edo LAB Administrazioarekin harremanetan jarri nahi baduzu, mezu elektroniko bat bidali behar diguzu Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera; nahiago baduzu, deitu LAB Administraziora (948210473) edo LAB Osasunbidera (848422363).

Esan bezala, Zerbitzu Orokorren oposizio honetarako probak prestatzen lagunduko dizuegu. Horretarako, Telegram-kanal bat prestatu dugu, eta, bertan, material ugari izango duzue: aholkuak, proba praktikoak, azterketak, ikasteko aholkuak eta laguntza, lotura interesgarriak eta abar. Kanal horretara sartu ahal izateko, Telegram instalatuta eduki behar duzue mugikorrean edo ordenagailuan, eta esteka honetan sartu: t.me/OPE2022SSGG

Azkenik, oposizio honetara aurkeztera animatu nahi zaituztegu, baita zuen inguruan Administrazioan lanpostu bat lortzeko interesa duten pertsonak animatzera ere, aspaldi ez baikenuen honelako aukerarik. Deialdiaren esteka ofiziala hemen ikus dezakezue: https://bon.navarra.es/es/anuncio/-/texto/2021/82/0.

Agur bero bat, LAB Administrazioa

Oposición de Servicios Generales. 157 plazas

Administrazioa 2021/05/11

Estimado/a compañero/a de LAB:

El Gobierno de Navarra ha convocado la oposición de servicios generales en la que salen 157 plazas fijas. Esta misma oposición también servirá para poder entrar en listas de contratación temporal. Hacía mucho tiempo que no se convocaba una oferta tan amplia por lo que es una gran oportunidad para poder presentarse y comenzar a trabajar en la Administración.

El plazo de inscripción permanece abierto hasta el próximo viernes 14 de mayo. Quienes deseen apuntarse deberán presentar su solicitud de forma telemática, a través de Internet, en la dirección https://www.navarra.es/es/empleo-publico “Convocatorias de empleo público”, en la reseña correspondiente a esta convocatoria.

La titulación requerida es básica. Con hallarse en posesión del Certificado de Escolaridad, del título de Graduado o Graduada en ESO... es suficiente.

Desde la federación de servicios públicos de LAB vamos a hacer un esfuerzo especial para facilitar y ayudar a todas las personas que deseen presentarse. Quizás no lo sepas, pero en nuestra web www.infoadm.org tenemos un apartado en el que vamos dando información de todas las convocatorias de empleo público que van surgiendo y donde facilitamos temarios, exámenes anteriores, fechas de las pruebas, etc. Además, a todas las personas afiliadas a LAB o cercanas a LAB que nos lo solicitan, les enviamos correos electrónicos con todas las convocatorias que van surgiendo en la Administración Foral y Local de Navarra. Si deseas recibir esta información o ponerte en contacto con LAB Administración, solo tienes que mandarnos un correo a Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. o si lo prefieres puedes llamarnos a LAB Administración 948210473 o LAB Osasunbidea 848422363.

 

Como decíamos antes, para esta oposición de servicios generales vamos a intentar ayudaros a preparar las pruebas. Para ello hemos habilitado un canal de Telegram donde vais a poder disponer de abundante material, consejos, pruebas prácticas, exámenes, asesoramiento y acompañamiento del estudio, enlaces de interés, etc. Para poder acceder a este canal tenéis que tener instalado Telegram en el móvil o en el ordenador y entrar en este enlace: t.me/OPE2022SSGG

Por último, queremos animaros a presentaros a esa oposición y que animéis a las personas de vuestro entorno que estén interesadas en acceder a un puesto de trabajo en la Administración, porque se trata de una oportunidad que no teníamos desde hace mucho tiempo. El enlace oficial a la convocatoria podéis verlo aquí https://bon.navarra.es/es/anuncio/-/texto/2021/82/0.

 

Un saludo de LAB Administración

 

IRAK Iruten eko irudia

 

Murgildu zaitez euskaran, matrikulatu D ereduan!

Kaixo LABkide,

Jadanik jakinen duzun bezala, maiatzaren bigarren hamabostaldian zehar gauzatuko da aurre-matrikulazioa Nafarroa Garaian, honoko datetan:

- Maiatzak 17-21, Haur eta Lehen Hezkuntza
- Maiatzak 24-28, Bigarren Hezkuntza
- Maiatzak 17-26, Lanbide Heziketa

Euskaraz ikastea eta euskara ezagutzea oinarrizko eskubidea da. Hala ere, euskal herritar guztiok eskubide hori bermatuta izan beharko genukeen arren, egun Hego Euskal Herrian indarrean dauden A, B eta G ereduek ez dute ikasleek euskara eta gaztelera ezagutzea bermatzen, euskara ezagutzeko duten eskubidea zapalduz. Ipar Euskal Herrian egoera are okerragoa da, frantsesa baita bermatzen den hizkuntza bakarra, euskara familien hautaketaren eskuetan utzita. Kontrara, D ereduan ikasten duten haur guztiek, ordea, gazteleraz edo frantsesez maila ona eskuratzen dute.

Egoera honen arduradun nagusiak Frantzia eta Espainiako estatuak ez ezik, Nafarroako Gobernua eta EAEko Jaurlaritza ere badira. Madril eta Parisek Hezkuntza Sistema zentralistak inposatzen jarraitzen dutelako, eta Iruñeko zein Gasteizko gobernuek hizkuntza ereduak gainditzeko dituzten eskumenak ez dituztelako erabiltzen.

Gauzak horrela, egun EAEn DBH2ko ikasleen %46 ez dira oinarrizko euskara ezagutzera iristen, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian egoera are larriagoa delarik. Horrek agerian uzten du ereduetan oinarrituriko sistemak hutsune nabarmenak dituela, D eredua eskaintzea berez ez baita nahikoa euskalduntzeko, eta eredu bera ere indartu egin behar dela.

Horregatik, LABek hizkuntza ereduak desagertu behar direla aldarrikatzen du, eredu bakarra euskaran murgiltze indartua izanik. Murgiltze eredu indartuan ikasleak dira subjektu eta protagonista eta parte-hartzean eta komunikazioan oinarritutako metodologia behar da. Horretarako, besteak beste, ratio txikiagoak eta hezkuntzako langile guztien inplikazioa, egonkortasuna eta prestakuntza beharrezkoak dira, euskara irakasleak guztiok garelako.

Derrigorrezko hezkuntzatik harantzago euskaraz ikasteko eskubidea larriki urratua izaten ari da Lanbide Heziketan eta ez dago bermatuta unibertsitateetan. Lan mundua euskara berreskuratzeko eremu garrantzitsua izanik, Lanbide Heziketa euskalduntzea ezinbestekoa da, baita unibertsitate-ikasketa guztiak euskaraz egiteko eskubidea bermatzea ere. Ikasle guztiei murgiltze ereduan ikasteko eskubidea bermatzea exijitzen dugu.

Hori dela eta, dei egiten diogu Euskal Herriko hezkuntza komunitate osoari. Euskara bizitzen ari den gainbeherari aurre egiteko, eta gutako bakoitza euskaltzale bat gehiago izan dadin. Zentzu honetan, datozen egunotan hedatuko dugun D ereduaren aldeko matrikulazio-kanpaina sare sozialen eta lagunen bitartez mugitzen laguntzeko eskatu nahi dizugu. Era berean, zu zein langile guztiok animatzen zaituztegu seme-alabak euskaraz matrikulatzeko, haien eskubidea delako.

Hizkuntza ereduak gainditu, euskara ezagutu eta euskaraz ikasteko eskubidea bermatzeko ahalegina biderkatzeko garaia da.

Euskalduna izango den Euskal Eskola Publiko Komunitarioa eraikitzen jarraitzen dugu.

Murgildu zaitez euskaran, matrikulatu D ereduan!

 descargas de archivos.orig Kanpainako kartela

¡Sumérgete en el euskera, matricula en modelo D!

Kaixo LABkide,

Como probablemente ya sabrás, a lo largo de la segunda quincena de mayo se llevará a cabo la prematriculación en Nafarroa Garaia en las siguientes fechas:

- 17-21 de mayo, Educación Infantil y Primaria
- 24-28 de mayo, Secundaria
- 17-26 de mayo, Formación Profesional

Conocer el euskara y aprender en euskera es un derecho fundamental. Sin embargo, a pesar de que toda la ciudadanía de Euskal Herria debería tener garantizado ese derecho, los modelos lingüísticos A, B y G actualmente vigentes en Hego Euskal Herria no garantizan que el alumnado conozca el euskera y el castellano y/o francés, con lo que se vulnera su derecho a conocer el euskera. En Ipar Euskal Herria la situación es aún peor, ya que el francés es la única lengua cuyo conocimiento se garantiza, dejando el euskara a la elección de las familias. Por el contrario, quienes estudian en el modelo D adquieren un buen nivel en castellano o francés.

Los principales responsables de esta situación son no solo los estados francés y español, sino también los gobiernos navarro y vasco. Porque Madrid y París siguen imponiendo sistemas educativos centralistas, y los gobiernos de Iruñea y Gasteiz no hacen uso de sus competencias para superar los modelos lingüísticos.

Actualmente, en la CAV el 46% del alumnado de DBH2 no llega a adquirir conocimientos básicos de euskara, y la situación es aún más grave en Nafarroa Garaia e Ipar Euskal Herria. Esto pone de manifiesto que el sistema basado en modelos adolece de notables lagunas, ya que la oferta del modelo D por sí sola no es suficiente para la euskaldunización, por lo que es necesario un modelo de inmersión reforzado.

Por ello, LAB reivindica la desaparición de los modelos lingüísticos, y la implantación de uno único de inmersión reforzada en el euskera. En el modelo de inmersión reforzada el alumnado es sujeto y protagonista, y es precisa una metodología basada en la participación y la comunicación. Para ello, entre otras cosas, son necesarios ratios menores y la implicación, estabilidad y formación de todo el personal de educación, porque todas y todos somos profesorado de euskera.

Más allá de la enseñanza obligatoria, el derecho a estudiar en euskera está siendo gravemente vulnerado en la Formación Profesional y no está garantizado en las universidades. Siendo el mundo laboral un ámbito importante para la recuperación del euskera, es imprescindible la euskaldunización de la Formación Profesional, así como garantizar el derecho a realizar todos los estudios universitarios en euskera. Exigimos que se garantice a todo el alumnado el derecho a estudiar en el modelo de inmersión.

Por ello, hacemos un llamamiento a toda la comunidad educativa de Euskal Herria para hacer frente al retroceso que está viviendo el euskera, y para que cada uno y cada una sea un/a euskaltzale más. En este sentido, queremos pedirte que nos ayudes a difundir a través de las redes sociales y amistades la campaña de matriculación a favor del modelo D que vamos a poner en marcha en los próximos días. También queremos animarte a ti y a todas las trabajadoras y trabajadores a matricular a sus hijos e hijas en euskera, porque es su derecho.

Es hora de superar los modelos lingüísticos, conocer el euskera y multiplicar el esfuerzo para garantizar el derecho a estudiar en nuestra lengua.

Seguimos construyendo una Escuela Pública Vasca Comunitaria Euskaldun.

¡Sumérgete en el euskara, matricula en el modelo D!

 descargas de archivos.orig Cartel de la campaña