twitter.orig LOGOsoziokomunitarioa

 

 

facebook.orig
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
SZK 2021.3.1 harrotu txiki

LABek salatzen du Navarra Sumak eta PSNk LGTBI kolektiboari arreta emateko udal zerbitzuari egindako %40ko murrizketa

Harrotu 2021/03/01

Iruñeko Udalak duela gutxi lizitaziora atera du LGTBI kolektiboari arreta emateko udal zerbitzua. Navarra Sumak eta PSNk, gobernuko kideek, iragarri dutenaren aurka, baldintza-agiriak %40ko murrizketa aurreikusten du langileei dagokienez, eta %22ko murrizketa ekonomikoa du. LABek gogor salatzen du murrizketa hori. UPNren garairik ilunenak etortzen zaizkigu burura, baina oraingoan Iruñeko PSNren sostengu eta laguntza paregabearekin.

Ezin dugu atzerapauso bat ere onartu hiriko LGTBI kolektiboari arreta emateko lortutako aurrerapausoetan. Agiri horrek zuzen-zuzenean erasotzen dio kolektiboari, batetik, aurkezten duen murrizketa ekonomikoagatik eta langile-murrizketagatik, eta, bestetik, eskatutako eduki teknikoengatik, erabat hutsaltzen baitute 2017an sortutako zerbitzua.

Horregatik guztiagatik, Iruñeko Udalari eskatzen diogu baldintza-agiri hori bertan behera utz dezala, LGTBI kolektiboak jakinarazi dizkion beharrak jaso ditzala eta lizitazio duina egin dezala.

Na+ alkatetzara itzuli zenetik, Iruñeko kolektiboen, herri elkarteen, euskaldunen eta abarren aurkako erasoak etengabeak dira. Hori dela eta, herritarrak animatzen ditugu azken eraso hau gaitzestera eta Navarra Sumak eta PSNk Iruñeko Udalean daramaten diskriminazio eta autoritate politiken aurka antolatzera.

Iruñea, 2021eko martxoaren 1a

LAB denuncia el recorte de Navarra Suma y PSN del 40% en el servicio Harrotu de atención LGTBI municipal de Iruñea

Harrotu 2021/03/01

El Ayuntamiento de Pamplona ha sacado recientemente a licitación el servicio municipal de atención al colectivo LGTBI. Por contra de lo que han venido anunciando tanto UPN como PSN, socios de gobierno, el pliego presenta un recorte de un 40% en lo que respecta a personal y de un 22% en lo que respecta a reducción económica. Desde LAB denunciamos enérgicamente este recorte, que nos hace recordar los tiempos más oscuros de UPN, esta vez con la inestimable colaboración y ayuda del PSN.

No podemos consentir ni un paso atrás en los avances conseguidos para con la atención al colectivo LGTBI de la ciudad. Este pliego atenta directamente contra el colectivo, por un lado, por el recorte económico y de personal que presenta, y por otro, por los contenidos técnicos exigidos, ya que desvirtúa completamente el servicio creado en 2017.

Por todo ello exigimos al Ayuntamiento de Iruñea a que retire el pliego, escuche las necesidades que le traslada el colectivo LGTBI y lleve a cabo una licitación digna.

Vemos cómo desde que Na+ regresó a la alcaldía, los ataques contra colectivos, asociaciones populares, euskera, etc. no han cesado. Por ello, animamos a la ciudadanía a secundar las muestras de rechazo a este último ataque y a organizarse contra las políticas discriminatorias y autoritarias de Navarra Suma y PSN en el Ayuntamiento de Iruñea.

Iruñea, 1 de marzo de 2021