twitter.orig LOGOsoziokomunitarioa

 

 

facebook.orig
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
SZK ehs 2020.11.17 txiki

Nafarroako esku-hartze sozialaren sektoreko langileek ikaragarrizko duintasun erakustaldia egin dute beste behin ere

Esku-Hartze Soziala 2020/11/18

descargas de archivos.orig Kartela "Aurrera goaz" Lehenik eta behin, langileok erakutsi duzuen duintasuna eta egiten ari zareten ahalegin izugarria aitortu, eskertu eta balioetsi nahi dugu. Horrela, baikorrak izateko arrazoi asko ditugu. Horrela, lor dezakegu.

Nafarroako esku-hartze sozialaren historiako 24 orduko lehen greba eguna izan zen atzo. Gobernuak ezarritako gehiegizko zerbitzu minimoak gorabehera, jarraipena masiboa izan zen gelditzeko aukera zuten pertsonei dagokienez. Mobilizazioak ugariak izan ziren: piketeak, ikasleen zutabeak, eta manifestazioak goizean eta arratsaldean Iruñean eta Tuteran.

Argi dugu, gure eskariak horrela defendatzen jarraituz gero, hitzarmen duin bat lor dezakegula. Gobernua mugitzea lortu dugu, eta hitzarmena finantzatuko du. Orain, ANEIS patronalak fitxa mugitzea falta da. Baina ez gaitezen fidatu, negoziazio honetan lortu nahi dituzten helburu pribatuak oso argiak direlako: justifikaziorik ez duten eskakizunekin segitzen dute.

Gertuago gaude, baina borroka ez da bukatu. Borrokak erakutsi digu pausoz pauso baldintzak sortzen ari garela prekarietateari bukaera emateko. Horregatik, azaroaren 27an, ostiralean, arratsaldeko 17:30ean, kalera berriz ateratzera eta Askatasunaren plazatik egingo dugun manifestazioan parte hartzera animatzen zaituztegu. Animo!

Increíble lección de dignidad demostrada una vez mas por las plantillas de intervención social

Intervención Social 2020/11/18

descargas de archivos.orig Cartel "La lucha continúa" En primer lugar, reconocer, agradecer y poner en valor la tremenda dignidad y el esfuerzo que estáis demostrando y haciendo las plantillas, desde luego que así sí tenemos razones para ser optimistas, así sí podemos conseguirlo.

Ayer se celebró la primera jornada de huelga de 24 horas de la historia de la intervención social en Navarra. Pese a los servicios mínimos abusivos decretados por Gobierno, el seguimiento fue masivo en cuanto a las personas que podían parar. Las movilizaciones muy numerosas: piketes, columna de estudiantes y manifestaciones de la mañana y de la tarde en Pamplona y Tudela.

Creemos firmemente que podemos conseguir un convenio digno si seguimos defendiendo de esta manera nuestras demandas. Hemos conseguido mover a Gobierno y que financie. Ahora queda que la patronal ANEIS mueva ficha. No nos confiemos, porque tienen objetivos privados muy claros que quieren conseguir en esta negociación: sus injustificadas exigencias.

Estamos más cerca, pero la lucha no ha terminado. La lucha nos está demostrando que moviéndonos vamos generando condiciones para ir terminando con la precariedad. Por eso os animamos a salir a la calle de nuevo el viernes 27 de noviembre a las 17:30 en la manifestación que haremos desde la Plaza de la Libertad. ¡Animo!