twitter  LOGO Pedagogia feminista

 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 

Irak 8orourriaport

Urriko pedagogia feminista

Pedagogia feminista 2020/10/08

Pedagogia Feminista egunez egun gure ikastetxe zein aisialdiko guneetan zabalduz joan dadin tresna izan nahi du.
Bestalde, gogorarazi proiektu hau denon artean aberastea dugula. Zuen eskuetara ailegatu den materiala eta gurekin guztiokin partekatzea merezi duela pentsatuko bazenute, zuen proposamena esker onez jasoko dugu. Horretarako aski izanen da erreferentzia edota esteka Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera igortzea.

Octubre de aulas feministas

Pedagogía feminista 2020/10/08

Creemos que el tránsito desde la coeducación hacia una pedagogía feminista es cosa de todas las personas tanto del ámbito educativo como de fuera de éste.
Este es un proyecto colaborativo en el cual cada persona interesada puede enviar sus propuestas a esta dirección: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.. Bastará con que nos enviéis enlaces o referencias bibliográficas que consideréis interesantes.

Urriak 8ko proposamenak - Propuestas para el 8 de Octubre

LOGOiruten Haur Hezkuntza - Educación Infantil

Irak 8oro azkazalak

GORA KOLORETAKO AZKAZALAK

Alicia Acosta eta Luis Amavisca

Mezulari

Joni ikaragarri gustazen zitzaion azazkalak margotzea, eskolan iseka egiten hasi zitzaizkion arte. Egun berean erabaki zuen aitak berak ere azazkalak margotzea. Liburu honek gure beldurrei aurre egitearen garrantziaz eta lankidetzan aritzeak eta adiskidetasunak duten balioaz hitz egiten digu.

 

 
Irak 8oro Kornelio

KORNELIO

Leo Lionni

Kalandraka

Ipuin honetako krokodilo protagonista da bere komunitateko guztien artean zutik ibiltzen den bakarra. Maila horretatik, gainerakoek ikusi ezin dituzten gauzak ikusten ditu. Besteek, ordea, ez diete garrantzirik ematen. Kornelioren istorioak pentsatzeko eta bizi-irakaspen baliotsuak ikasteko gonbita da

 

LOGOiruten Lehen Hezkuntza - Educación Primaria

Irak 8oro nire aita etxekoandrea da

NIRE AITA ETXEKOANDREA DA, ETA ZER?

Silvia Ugidos

Elkar

Lucilaren aita ez da irakaslea, ez da arotza, ez da taxista... Lucilaren aita etxekoandrea da. Badaki tarta goxoak egiten, badaki arropak garbitu, zabaldu eta lisatzen. Baina batez ere bere ingurukoak zorintsu egiten daki, ipuinak kontatzen, dantzan, bihurrikeriak egiten... eta bere seme-alabei eskolako lanetan laguntzen daki. Oso pozik dago Lucila bere aitarekin. Hasieran bai, baina orain Lucila ez da lotsatzen bere aita etxekoandrea dela lagunei esaten.

 
Irak 8oro tximeleta

TXIMELETA BELARRIAK

Luisa Aguilar

Kalandraka

Belarri handiak edo ile zail eta bihurria izatea, altua edo txikia izatea edo potzoloa edo argala... Ezaugarri ñimiñoena ere burla eta hista iturri izan daiteke umeen artean. Horregatik honelako liburu bat behar da, denei erakusten diena, iseka jasaten dutenei zein iseka-egileei, jokabide hori gaitzesteko modukoa dela.

 

LOGOiruten Bigarren Hezkuntza - Educación Secundaria

Irak 8oro kasilda

KASILDA HERNAEZ

Antipolitikaren sentimendu anarkista

Kasilda Hernaez sindikalista eta miliziano anarkista sentimenduek mugitzen zuten faxismoaren kontra borroka egitera. Eta mugitu zuten, hara-hona, asko. Euskal Herrian, Katalunian, Estatu frantsesean ibili zen, paskinak eta bonbak saskian gordeta, fusila sorbaldan, sukaldean lanean edo galtzontzilloak josten.

Kasilda Hernaezen historia hemen irakurri

 
 Irak 8oro labur sin edad

LABURMETRAIA/CORTOMETRAJE

Las agresiones sexistas no tienen edad

Este corto francés hace pensar al espectador y ayuda replantear situaciones cotidianas que ocurren entre niños y niñas a muy temprana edad. En el vídeo, de algo más de tres minutos de duración, Julie es convocada por la directora del centro después de que su hija golpeara a un compañero de clase. Julie, sin embargo, descubre la verdadera razón que llevó a su hija a actuar de esta manera.

Ver aquí el cortometraje

LOGOiruten Batxilergoa - Bachillerato

Irak 8oro feminismoa manifesto

FEMINISMOA %99AREN ALDE

Manifestu bat

Nancy Fraser, Cinzia Arruzza eta Tithi Bhattacharya 

Txalaparta

Manifestu honek aldarrikatzen duen ezkerreko feminismoak egungo eredu neoliberalari oposizio bateratua eginen dio; emakumeen gehiengoaren egoerak eta premiak erdigunean jarriko ditu, eta gorabehera politiko, ekologiko, sozial, ekonomiko eta erreproduktiboak aintzat hartuko.

 
 
 

 + Info

 

BOTON Osasunbidea