 |
2017/06/01 | •Chimamanda Ngozi Adichie •Feminismoa •Plazara Goaz
PDF Suedian 16 urteko neska eta mutil guztiei "Guztiok izan beharko genuke feminista" liburuxkaren ale bana banatzen zaie. Euskal Herrian oraindik ere hezkuntza politika hezkidetzaile feminista bat erdiestetik urrun gaude, bai behintzat esparru araugilean. LABen berriz, jakin badakigu eguneroko praktikek bestelako errealitate bat erakusten dutela eta ehundaka garela parekidetasunaren bidean, LGTBIfobiaren aurka eta gaur egun periferikoa den genero eta harreman eredu berri bat erdigunean jartzeko ahaleginetan jarduten dugun hezitzaileak.Horrexegatik, oraingo honetan, Chimamanda Adichieren liburuxka eskaini nahi izan dizuegu, heldu den E28ari zein egunerokotasunean ere, jardun pedagogikoan, gelako ekintzetan, erabilgarria izanen zaizuelakoan.
|