|
Haur transexualitatea normalizatzea dagokiguNorbera den bezalakoa ederra dela defendatzeko liburua plazaratu dute 2016/11/29 | Jatorrizko artikulua GARA| Norbera den bezalakoa ederra dela islatu nahi izan dute Aingeru Mayorrek eta Susana Monteagudok argitaratu berri duten liburuan. Finean, liburuak dio badaudela neskak eta mutilak ile motza eta luzea daramatenak, neskak eta mutilak soineko edo prakak janzten dituztenak, eta neskak eta mutilak bulba edo zakila dutenak. Horrela, modu errazean, transexualitateari buruz mintzatzen dira. Ostiral arratsaldean Donostian egin zuten aurkezpenean Aingeru Mayor bera egon zen Bertol Arrieta lagunak lagunduta. Ekitaldian haur ugari zeudenez, haientzako ere ulergarri egiten saiatu ziren. Hala, liburuaren laburpena egin zuten diapositibekin eta ondoren ipuin bat kontatu zuten kolore desberdinetako galtzerdiak erabiltzen zituen neska baten ingurukoa. Mezua? Bakoitzak nahi duena egin dezala. Beraiek ere gomendio horri kasu egin zioten eta aurpegiaren alde batean bizarra utzi zuten eta bestean kendu. «Aingeru Informatika Fakultatean ezagutu nuenean ez zitzaidan oso normala iruditu», esan zuen Arrietak ikasleak zirela lagunak egiten zituen gauza bitxiak aipatuz, adibidez, egunkaria irakurtzera zelaira oinutsik joaten zela. «Baina nork izan nahi du normala? Zein aspergarria!», bota zuen. «Denak gara desberdinak, baina desberdintasunak ez dira oztopo, aberastasuna baizik», amaitu zuen. Mayorrek hartu zuen hitza ondoren, liburuaren edukia azaltzeko. Amaieran, gitarra hartu eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “Maite zaitut” kantaren bertsioa abestu zuen: «Maite zaitut, maite-maite zaitut, pila pila pila neska ala mutila, maite zaitut, maite-maite zaitut, zaren bezalakoxea maite zaitut».
Neskak eta mutilak promo bideoa
2016/11/29 | Jatorrizko bideoa | • NESKAK ETA MUTILAK BIDEOA IKUSI
|
- M8rako materiala. HH eta LH.Material para el 8M. EI y EP. 2023-02-01
- M8rako materiala. DBH eta Batxilergoa.Material para el 8M. ESO y Bachillerato. 2023-02-01
- Ekaineko pedagogia feminista.Junio de aulas feministas. 2021-06-05
- Maiatzeko pedagogia feminista-Mayo de aulas feministas. 2021-05-06
- Apirileko pedagogia feminista/Abril de aulas feministas 2021-04-07
- Otsaileko pedagogia feminista/Febrero de aulas feministas 2021-02-08
- Urtarrileko pedagogia feminista/Enero de aulas feministas 2021-01-08
- Abenduko pedagogia feminista/ Diciembre de aulas feministas 2020-12-08
- Azaroko pedagogia feminista/ Noviembre de aulas feministas 2020-11-07
- Urriko pedagogia feminista/ Octubre de aulas feministas 2020-10-08
- Iraileko pedagogia feminista/Septiembre de aulas feministas 2020-09-07
- Ekaineko pedagogia feminista/Junio de aulas feministas 2020-06-06
- Maiatzeko pedagogia feminista/ Mayo de aulas feministas 2020-05-08
- Etxetik ere, pedagogia feminista/ Pedagogia feminista también desde casa 2020-04-08
- Otsaileko pedagogia feminista/Pedagogía feminista de febrero 2020-02-06
- Urtarrileko pedagogia feminista/ Pedagogía feminista de enero 2020-01-08
- Abenduko pedagogia feminista/ Diciembre, pedagogía feminista 2019-12-05
- Urrian ere pedagogia feminista / Octubre de aulas feministas 2018-05-03
- Pedagogia feminista 2018-05-08 2018-05-03
- Pedagogia feminista 2018-09-08 2018-05-03
- Guztiok izan beharko genuke feminista 2017-06-01
- Emozio Hezkuntza; Haur Hezkuntzatik Batxilergora 2017-02-01
- Badira haur transexualak. Horrelaxe da!! 2017-01-10
- Haur transexualitatea normalizatzea dagokigu 2016-11-28
- Haur transexualen eskubideen defentsan lehen pausuak Aragoien 2016-10-27
- Maisu-maistrak armairutik kanpo 2016-09-28