LABek Hezkuntza Batzordearen premiazko bilera eskatu dio Nafarroako Parlamentuari

Irakaskuntza 2021/09/16

Atzoko Hezkuntzako Mahai Sektorialaren ondoren, bertan ordezkatuta gauden LAB, Steilas eta ELA sindikatuok Hezkuntza Batzordearen premiazko bilera bat eskatu diogu Parlamentuari, egoeraren larritasunaren berri emateko. Aipatutako bileran Departamentuak uko egin zion berak ikastetxeetan egitera derrigortutako eskolaz kanpoko jarduerak behar bezala ezartzeko baliabide gehiago emateari.

Gimeno kontseilariak arratsaldeetako eskolaz kanpoko jarduerak ezarri nahi ditu orain ekainean aurreikusitako irakasle-hornidura berarekin -eskolaz kanpokoak aurreikusita ez zeudenean-, horretarako lanordu horiek zuzeneko saiotzat hartu ordez -benetan dagokiona- irakastordu bezala hartuz, hain zuzen ere. Neurri horren ondorio zuzenak larriak dira eta hezkuntza-komunitate osoari kalte handia eragingo diote: lehenik eta behin, zuzendaritza-taldeei, 3 astetan soilik berregin behar izan baitute –eskolaz kanpokoek urriaren 4an hasi behar dute– joan den ikasturtearen amaieratik eta uda osoan egin duten lana; jakina, irakasleen lan-orduak Hezkuntza Itunean, ahalegin handi baten ondoren, adostutakoak baino gehiago izango dira; haien lan-baldintzak kaltetuko dira, zuzeneko irakaskuntza-saioak ugaritu egingo baitira eta alderdi garrantzitsuak kontuan hartu gabe geratuko baitira, hala nola koordinazioak, saioen prestaketa, zaintzak, etab.; garraiatutako ikasleak, eskolaz kanpoko ikasketak amaitu arte itxaron behar izan dezaketenak etxera itzuli ahal izateko; jarduerak egin nahi dituzten ikasleak, baina, eskariak ikastetxearen eskaintza gainditzen badu, eta Hezkuntza Departamentuak ezarritako lehentasun-ordenaren arabera, horietatik kanpo gera daitezkeenak...

Horregatik guztiagatik, LABen ekimenez, Hezkuntza Batzordearen premiazko bilera eskatu zaio Parlamentuari, hau behar bezala informatzeko eta irakaskuntzaren kalitatea are gehiago kaltetuko duen egoera ekiditen saiatzeko.

LAB solicita al Parlamento de Navarra una reunión de urgencia de la Comisión de Educación

Irakaskuntza 2021/09/16

Tras la mesa sectorial mantenida ayer con el Departamento -a petición de los sindicatos de Educación-, en la que este rechazó dotar de más recursos a los centros educativos para implementar adecuadamente las actividades extraescolares obligatorias, tal y como estableció en su último protocolo, los sindicatos LAB, Steilas y ELA hemos solicitado al Parlamento una reunión de urgencia de la Comisión de Educación para informarle de la gravedad de la situación.

El consejero Gimeno pretende implantar las actividades extraescolares de las tardes con la misma dotación docente prevista en junio -cuando las extraescolares no estaban contempladas-, amparándose en considerar estas horas de trabajo como de cómputo lectivo en vez de lectivas, de docencia directa, que es lo que son. Las consecuencias directas de esta medida son graves y causarán gran perjuicio a toda la comunidad educativa: en primer lugar, a los equipos directivos, que se están viendo obligados a rehacer, en tan solo 3 semanas -las extraescolares deben comenzar el 4 de octubre-, el trabajo que han desarrollado desde el pasado fin de curso y durante todo el verano; por supuesto, los y las docentes, que verán aumentadas sus horas de trabajo por encima de las acordadas tras un gran esfuerzo en el Pacto Educativo y menoscabadas sus condiciones laborales al aumentar las sesiones de docencia directa en detrimento de aspectos importantes como las coordinaciones, preparación de sesiones, guardias, etc.; el alumnado transportado, que puede verse obligado a esperar a la finalización de las extraescolares para poder regresar a casa; el alumnado que desee realizarlas pero, en caso de que la demanda supere la oferta del centro, y en función del orden de prelación establecido por el Departamento de Educación, quede fuera de las mismas...

Por todo ello, a iniciativa de LAB se ha solicitado al Parlamento una reunión urgente de su Comisión de Educación, para informarles debidamente y tratar de revertir una situación que perjudicará, aún más, la calidad de la enseñanza.

 

BOTON Osasunbidea