0-3 zikloa

PREBARIKAZIOA Iruñeko Udalaren haur-eskoletan

Irakaskuntza 2021/04/28

Maya jauna eta konpainia Udaleko gobernuan sartu ziren proposamen askorik gabe eta inolako aurreikuspenik gabe, baina helburu argi batekin: beren aurrekoek abian jarritako guztia desegitea, besteak beste, haur-eskoletako plantilla egonkortzeko eta herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko emandako pausuak.

Horretarako, haien lehen ekintzetako bat izan zen aurreko gobernu-taldeak bultzatutako Lan-Eskaintza Publikoa baliogabetzea. Horren ondorioz, euskarazko kontratazio-zerrendak agortuta daude gaur egun, ez dago egunerokoan sortzen diren ordezkapenak egiteko euskara-eskakizuna duen hezitzailerik. Mayak eta haren taldeak bi urte izan dituzte personal-falta arazoa ikertu eta hari konponbidea emateko; ez dute hala egin, ordea. Beraien erabateko aurreikuspen falta honen aurrean, eskaini duten irtenbide bakarra eskoletara euskara eskatzen duten lanpostuetara euskara-eskakizunik gabeko jendea bidaltzea izan da.

Azken asteetan jakin dugu egoera hau gertatzen ari dela euskarazko murgiltze eredua duten eskola guztietan. Beste behin ere, gobernu honek gure hizkuntzarekiko duen ezinikusia eta gutxiespena agerian geratzen da ikasgeletan, txikienei, haien familiei eta eskoletako langileei eraginik; euskarazko eskaintza eskasa eta honek euskarazko eredua hautatzen dutenei jartzen dizkien oztopoak gutxi ez balira, hizkuntza-eskakizuna eta familiek egindako hautua gutxietsi egiten dituzte. Aski da Euskarafobiaz, utzi gure eskubideak zapaltzeari!

LAB sindikatutik gai hau oso larria dela salatu nahi dugu; Maya jauna eta bere taldea PREBARIKATZEN ari dira, jakinaren gainean araua hausten ari baitira. Eta, beste behin ere, kaltetuak familia eta langile euskaldunak dira. Ez dute lotsarik.

PREVARICACIÓN en las Escuelas Infantiles del Ayuntamiento de Pamplona

Irakaskuntza 2021/04/28

El señor Maya y compañía entraron a gobernar al Ayuntamiento de Pamplona sin muchas propuestas y sin ninguna previsión, pero con un objetivo claro: desmantelar todo lo que sus predecesores habían puesto en marcha para estabilizar la plantilla de Escuelas Infantiles y para garantizar los derechos lingüísticos de la ciudadanía, entre otras.

Para ello, una de sus primeras acciones fue revocar la Oferta Pública de Empleo impulsada por el anterior equipo de Gobierno. Este hecho propició que las listas de contratación de euskera estén, a día de hoy, agotadas, y que no haya educadoras/es con perfil lingüístico para cubrir las sustituciones que surgen en el día a día. Maya y su equipo han tenido dos años para analizar y solucionar el problema de falta de personal, pero todo lo que han hecho, ante esta absoluta falta suya de previsión, es mandar gente sin perfil de euskera a puestos que lo requieren.

Llevamos semanas sabiendo que se está dando esta situación en todas las escuelas con modelo de inmersión en euskera. Una vez más, la aversión y el ninguneo de este gobierno hacia nuestra lengua se hace patente en las aulas, sin importar que afecte a las/los más txikis, sus familias y el personal de las escuelas; por si la escasa oferta en euskera y las trabas que esto impone a quienes se deciden por esta opción fueran poco, menosprecian por completo el requerimiento lingüístico y, con él, la elección realizada por las familias. ¡Basta ya de Euskarafobia, dejen de pisotear nuestros derechos!

Desde el sindicato LAB queremos denunciar que este asunto es muy grave; lo que el señor Maya y su equipo están haciendo es PREVARICAR, pues se están saltando la norma a sabiendas. Y, una vez más, los perjudicados son las familias y las trabajadoras euskaldunes. No tienen vergüenza.

 

BOTON Osasunbidea