Hezkuntza Departamentuko tramiteak online egiteko sarbidea aldatuko da ekainean

Irakaskuntza 2021/04/23

Kaixo LABkide,

Administraziopeko irakaslea zaren aldetik, ziur asko Nafarroako Gobernuaren jakinarazpen bat jaso duzu 2021eko ekainaren 15etik aurrera NANa+Ogasuneko PINa bidezko sarbidea ezingo dela erabili jakinarazten. Hezkuntza Departamentuaren deialdi telematikoetarako (lanpostuen esleipen telematikoak, lekualdatze-lehiaketak, berariazko zerrendetan sartzea, etab.) beharrezkoa da aipatu sarbidea.

Data horretatik aurrera, zerbitzu telematiko horiek erabili ahal izateko, ezinbestekoa izanen da egiaztagiri hauetako bat edukitzea:

- Baliozko ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa.
- Cl@ve sistema.

Hau dela eta, aipatutakook oraindik ez badituzu, lehenbailehen eskuratzea gomendatzen dizugu.

Atxikitzen dizugu hemen Cl@ve sisteman izena emateko laguntza-gida labur bat:

Nafarroako Gobernuko eskutitzan bidali zaizu egiaztapen-kode seguru bat (CSV); honekin alta eman ahalko duzu Cl@ve sisteman, bulego batera joan beharrik gabe. Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren egoitza elektronikoan sartu beharko duzu (www.agenciatributaria.gob.es helbidean), “Tramite nabarmenduak” atalean, “Cl@ve” hautatu eta, horren barruan, “Erregistratu Cl@ve”-n.

Cl@ve-n erregistratu ondoren, bi modutan identifikatu ahal izanen zara Interneteko tramiteetan:

- Cl@ve-PIN bidez: izapide bat egin nahi duzun bakoitzean, PIN zenbaki bat jasoko duzu zure gailu mugikorrean, eta sartu egin beharko duzu izapidearekin jarraitu ahal izateko. Aukera hori aukeratzen baduzu, gailu mugikorrean Cl@ve-PIN aplikazioa instalatzea gomendatzen zaizu. Android eta iOS gune ofizialetan dago eskuragarri.

- Cl@ve-Iraunkorraren bidez: Cl@ve sisteman alta ematen duzunean, pasahitz bat aktibatuko da, zuk aukeratua. Pasahitz hori baliozkoa izango da Cl@ve Iraunkor honekin egiten dituzun izapide guztietarako (jarraibideak erregistratzeko unean).

Cl@ve sistemak aukera ematen du Nafarroako Gobernuaren (Hezkuntza Departamentuaren mendeko langileentzako zerbitzu eta errenta aitorpen-kanpainako zerbitzuak) eta beste administrazio publiko batzuen aplikazio telematikoetara sartzeko; hala ere, EZ DU UZTEN DOKUMENTUAK DIGITALKI SINATZEN (adibidez, kontratuak); horretarako, aurrez aurre joan behar da erregistro-bulego batera, dela Cl@ve-PINekin, dela Cl@ve-Iraunkorrarekin, edo beraiek gabe baina bertan digitalki sinatzeko gaitzen duen Cl@vea eskuratuta.

Cl@ve sistemari buruzko informazio gehiago eskura dezakezu https://clave.gob.es webgunean.

En junio cambiará el acceso telemático a los trámites del Departamento de Educación

Irakaskuntza 2021/04/23

Kaixo LABkide,

Como docente dependiente de la Administración, seguramente hayas recibido una notificación del Gobierno de Navarra en la que se te informa de que, a partir del 15 de junio de 2021, quedará inutilizado el acceso a las convocatorias telemáticas del Departamento de Educación (ATPs, concursos de traslados, incorporación a listas específicas, etc.) a través del DNI+PIN de Hacienda.

A partir de dicha fecha, para poder utilizar estos servicios telemáticos, será imprescindible disponer de una de las siguientes credenciales de acceso:

- DNI electrónico o Certificado electrónico
- Sistema Cl@ve.

Por lo que te recomendamos que, si no las tienes ya, tramites su obtención a tiempo.

Te facilitamos aquí una pequeña guía de cómo registrarte en el sistema Cl@ve:

En la carta del Gobierno de Navarra, se te habrá facilitado un Código Seguro de Verificación (CSV) con el que podrás tramitar el registro, sin necesidad de desplazarte a ninguna oficina. Deberás acceder a www.agenciatributaria.gob.es y, en el apartado “Trámites Destacados”, seleccionar la opción “Cl@ve” y, dentro de esta, “Registrarse en Cl@ve”.

Una vez registrado/a en Cl@ve, habrá dos modos de identificarse en los trámites por internet:

- Mediante Cl@ve-PIN: cada vez que quieras acceder a un trámite, recibirás un número PIN en tu dispositivo móvil, que deberás introducir para poder continuar con el trámite. Si optas por esta opción, se te recomienda instalar en el dispositivo móvil la APP Cl@ve-PIN, disponible en los markets oficiales de Android e iOS.

- Mediante Cl@ve-Permanente: cuando te des de alta en el sistema Cl@ve, se activará una contraseña, elegida por ti, que será válida para todos los trámites que realices con esta Cl@ve Permanente (instrucciones en el momento del registro).

El sistema Cl@ve permite acceder a las aplicaciones telemáticas del Gobierno de Navarra (servicios de la campaña de la Renta y servicios para el personal dependiente del Departamento de Educación) y de otras Administraciones Públicas; sin embargo, NO PERMITE FIRMAR DOCUMENTOS DIGITALMENTE (como, por ejemplo, contratos); para ello, ha de acudirse presencialmente a una oficina de registro, bien con la Cl@ve-PIN, bien con la Cl@ve-Permanente, o sin ninguna de ellas pero obteniendo allí la Cl@ve que habilita para firmar digitalmente.

Puedes obtener más información acerca del sistema Cl@ve en la web https://clave.gob.es .

 

BOTON Osasunbidea