Laster argitaratuko da Lanbide Heziketako(Bigarren Hezkuntza) LEParen deialdia eta datorren ikasturterako aurreikusten diren LEPak

Irakaskuntza 2021/04/20

Hezkuntza Departamentuak iragarri du laster argitaratuko duela Lan Eskaintza Publikoaren deialdia, Bigarren Hezkuntzako (Lanbide Heziketa) irakasleen kidegoaren egonkortasun-tasari dagokiona. Egonkortze-plazak Lan Eskaintza Publikoan (LEP) sartzen diren plazak dira, bitartekotasuna murrizteko ohiko plazez gain –legozkiokeenak-, sektore publikoko lan-prekarietatea geldiarazteko asmoz. Egonkortzeko plazak eta deialdiak administrazio publikoen barruan egon diren plazen aldi baterako estalduraren ondorioa dira.

Oposizio-lehiaketa irekia da eta, hortaz, deialdiko baldintzak betetzen dituen edozein pertsona aurkez daiteke.

Egonkortze -plazen barruan, deialdi arruntetan bezala, honako hauek bereizten dira:

* Txanda irekiko plazak.
* Erreserba (desgaitasuna)
* Sarbidea (barne sustapeneko plazak)

Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko prozedurarako erreserbatutako plazak ez badira guztiz edo partzialki betetzen, hauek sarrera libreko prozedurarako deitutako kidego, espezialitate eta hizkuntza bakoitzeko plazei gehituko zaizkie.

descargas de archivos.orig Eskeiniko diren plazak, espezialitatearen eta hizkuntzaren arabera

Titulazio gehiago kontratazio-zerrendetan sartzeko

Bestalde, irakaskuntzako kontratazio-zerrendak kudeatzeko arauetako titulazio-baldintzak zabalduko dira hemendik aurrera; Maisu-Maistren eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegokoak martxan daude jada, eta titulazio berriak gehitu zaizkio zenbait espezialitateri; Lanbide Heziketako irakasleen kidegoak estatu-mailako hezkuntza-lege berriak garatu arte itxaron beharko du.

2021-2022 ikasturteko LEPak

Hezkuntza Departamentuak ziurtatu du datorren ikasturtean, 2021-2022an, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako oposizioak egongo direla –oraindik ez dakigu zein espezialitatetarako eta zenbat plaza eskainiko diren–, bai eta Lanbide Heziketakoak ere –onartu ziren, baina oraindik ez dira deitu–. Informazio gehiago izaten dugunean, deialdi hauen berri emango dugu.

En breve se publicará convocatoria de OPE para el cuerpo de profesores de FP (Secundaria) y previsión de OPEs para el próximo curso

Irakaskuntza 2021/04/20

El Departamento de Educación ha anunciado que próximamente publicará convocatoria de Oferta Pública de Empleo correspondiente a la tasa de estabilización para el cuerpo de profesores de Enseñanza Secundaria (FP). Las plazas de estabilización son plazas que se incluyen en la Oferta Pública de Empleo (OPE) de forma adicional a las ordinarias (las que corresponderían) para reducir la interinidad, poniendo freno a la precariedad laboral del sector público. Las plazas y convocatorias de estabilización responden a la cobertura temporal que ha habido de las plazas dentro de las administraciones públicas.

Se trata de un concurso-oposición abierto, al que puede presentarse cualquier persona que cumpla los requisitos de la convocatoria.

Dentro de las plazas de estabilización se distinguen, al igual que en las convocatorias ordinarias:

* Plazas de turno libre.
* Reserva (discapacidad).
* Acceso (plazas de promoción interna).

En el supuesto de que las plazas reservadas para el procedimiento de acceso a Cuerpo de Profesores de Enseñanza Secundaria no sean cubiertas total o parcialmente, se acumularán a las plazas del correspondiente cuerpo, especialidad e idioma convocadas para el procedimiento de ingreso libre.

descargas de archivos.orig Plazas que se ofertarán, por especialidades e idiomas

Más titulaciones para acceder a las listas de contratación

Por otra parte, está pendiente una ampliación de los requisitos de titulación de las normas de gestión de las listas de contratación docente; la de los cuerpos de Maestros y de Educación Secundaria ya está en marcha, con nuevas titulaciones añadidas para varias especialidades; la de los cuerpos de profesores de FP deberán esperar al próximo desarrollo de las nuevas leyes de educación de ámbito estatal.

OPEs curso 2021-2022

Desde el Departamento de Educación se ha asegurado que el próximo curso 2021-2022 habrá oposiciones de Educación Infantil y Educación Primaria –se desconoce aún para qué especialidades y cuántas se ofertarán-, así como de Formación Profesional –que ya fueron aprobadas pero aún no han sido convocadas-. Informaremos de sendas convocatorias cuando dispongamos de más información.

 

BOTON Osasunbidea