LABen ibilbidea COVID-krisian: pedagogia erdigunean jartzeko eta hezkuntzako langileen lan baldintzak bermatzeko aldarria

Irakaskuntza 2021/03/26

Pandemiak inoiz baino ageriago utzi du hezkuntza sistema hau agorturik dagoela, eta Hezkuntza Departamentua, ikasleen beharrak ardatz hartuko dituen hezkuntza paradigma aldaketa berritzaile eta adostua sustatu beharrean, jarrera kontserbadorea eta inmobilista adierazten ari dela. LABetik behin eta berriz aldarrikatu dugu osasun neurriez haratago joan beharra, erabat ahaztuak diruditen ikaslearen behar pedagogiko eta emozionalak -are gehiago ikaslerik zaurgarrienen kasuan- erdigunean jarriz.

Gainera, COVIDaren aurrean sortu den egoeran neurri guztiak inoiz baino modu adostuagoan hartu beharko lirateke LABen ustez, eta hau ez da gertatzen ari Osasun eta Segurtasun Batzordean.

Txertaketarekin gertatzen ari diren arazoak ere leporatu dizkiogu Nafar Gobernuari, kudeaketa kaotiko baten ondorioz langile asko ezin izan baitira orain arte txertatu, beraiek hala nahi izanda ere. Honen harira, LAB Irakaskuntza Nafarroak xehetasun bat egin nahiko luke, “Nafar Gobernuak bere hezkuntzako langileen segurtasuna arriskuan jartzen du” aurreko astean argitaratu zuen testuan “sindikatu honek ikasturte hasieratik eskatu du hezkuntza-arloko langile guzti-guztiei txertoa jartzeko – lanpostuarengatiko zaurgarritasunaren arabera ezarritako ordena errespetatuz, betiere–; izan ere, den-denak daude harreman zuzenean ikasleekin eta, beraz, arrisku-egoeran” esan baitzuen, langile guztiei txertoa jartzeko aukera eman beharko litzaiekeela adierazi nahi zuelarik. Jakina, LABek ez du inor txertatzera behartua izatea nahi, baizik eta desio hori duen hezkuntzako edozein langilek txertoa jasotzeko eskubidea berma diezaiola Nafar Gobernuak. Hau dela eta, honek sortu ahal izan dituen gaizkiulertze eta eragozpenak barkatzeko eskatzen dugu orain.

La trayectoria de LAB en la crisis del COVID: un llamamiento a que se tome la pedagogía como eje y se garanticen las condiciones laborales del personal de educación

Irakaskuntza 2021/03/26

La pandemia ha dejado en evidencia, más que nunca, que este sistema educativo está agotado y que el Departamento de Educación, en lugar de promover un cambio de paradigma educativo innovador y consensuado que se centre en las necesidades de los alumnos y alumnas, se ha decantado por una actitud conservadora e inmovilista. Desde LAB hemos reivindicado una y otra vez la necesidad de ir más allá de las medidas sanitarias, tomando como eje las necesidades pedagógicas y emocionales de los alumnos y alumnas, que parecen totalmente olvidadas -más aún en el caso del alumnado más vulnerable-.

Además, LAB considera que, ante esta situación del COVID, todas las medidas deberían tomarse, si cabe, de forma aún más consensuada que nunca, y esto no está ocurriendo en la Comisión de Salud y Seguridad.

También hemos recriminado al Gobierno Navarro los problemas que se están produciendo con la vacunación ya que, como resultado de su caótica gestión, muchos trabajadores y trabajadoras que lo desean no han podido vacunarse. A este respecto, desde LAB Irakaskuntza Nafarroa queremos hacer un inciso, ya que en el texto "El Gobierno navarro pone en peligro la seguridad de su personal educativo" publicado la semana pasada, manteníamos que "este sindicato ha pedido desde el inicio de curso que se vacune a todos y cada uno de los trabajadores del ámbito educativo, respetando siempre el orden establecido en función de su vulnerabilidad al puesto de trabajo, ya que todos están en contacto directo con los alumnos y, por lo tanto, en situación de riesgo" cuando, en realidad, lo que reclamamos es, obviamente, el derecho de todos los trabajadores y trabajadoras a recibir la vacuna, si así lo desean. Por este motivo, pedimos disculpas por los malentendidos e inconvenientes que esto haya podido ocasionar.

 

BOTON Osasunbidea