Irak fp.jpg

LOMLOE eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

Irakaskuntza 2020/12/23

LOMLOE hezkuntza-lege berrian 591 kidegoko irakasleei, Lanbide Heziketako irakasle teknikoei, emango zaien tratamenduaren inguruan azkenaldian sortu den polemikari dagokienez, zera adierazi nahi dugu: gaur egun ez dakigu nola garatuko den araudi berri hori eta zer erregulazio-eskumen geratuko diren Autonomia Erkidegoen esku. Hori gertatu arte, ezin dira arauzko atalak sakon aztertu, egoeraren araberako erantzuna antolatzeko. Uste dugu LHko irakasle eta Hezkuntzako sindikalista gehienek ez dakitela zergatik. LAB sindikatuan uste dugu, lehenik eta behin, LHko Irakasle Teknikoen kidegoaren egungo egoera eta bilakaera ezagutu behar ditugula.

Lanbide Heziketan eskolak ematen dituzten irakasleak hiru taldetan banatuta daude: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa (590 kidegoa), Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa (591 kidegoa) eta irakasle espezialistak. Bigarren Hezkuntzako irakasleek unibertsitateko titulazio akademikoa, diplomatura, lizentziatura edo unibertsitate-gradua izan behar dute, Lanbide Prestakuntzarako Katalogo Nazionala 4. maila edo goragokoa. Europako eta Estatuko katalogoko mailak hobeto ulertu ahal izateko, taula bat sartu dugu testu honen amaieran. Lanbide-heziketako irakasle teknikoen kidegoan jarduteko, titulazioa Bigarren Hezkuntzako irakasleen titulazio bera da, baina baliokidetzat jotzen dituzte teknikari espezialistaren (LH2) edo lanbide-heziketako goi-mailako titulazioak, hogeita hamar espezialitatetan. Azkenik, beren lanbide-esperientzia dela eta, hezkuntza-sistemak bete behar dituen arlo, ikasgai edo moduluetan gaitasun aitortua duten irakasle espezialistak daude.

Irakasle Teknikoen 591. kidegoari dagokionez, esan behar da Europa mailako adostasun baten ostean zuzeneko eragina duten hainbat neurri hartu zirela. Hartutako neurrien artean dago irakaskuntza arautuan irakasle aritzeko, Prestakuntzarako Marko Europearra (PME) 6. mailako maila bat eduki behar zela, Lanbide Prestakuntzarako Katalogo Nazionala (LPKN) 4. mailari dagokiona. Beraz, PMEeko 5. mailari eta LPKNko 3. mailari dagokienek ezingo lukete irakasle gisa jardun.

Orain arte, 777/1998 Errege Dekretuaren bigarren xedapen iragankorraren arabera, LPKN 3. maila zuten pertsonak bitarteko irakasleen oposizio edo zerrendetara aurkez zitezkeen. Bertan zehazten da espezialitate bakoitzeko lau deialdi ezartzen direla irakasle teknikoak oposiziora aurkeztu ahal izateko. Horri gehitu behar zaio Errege Dekretuan eskatzen diren espezialitate horietako hamar lau deialdietatik salbuetsita zeudela, LPKN ko 4. maila duten pertsonek ez baitute irakaskuntza emateko ezagutzarik eta trebetasunik.

Nafarroako Foru Komunitatean eta bertze autonomia-erkidego batzuetan, Lanbide Heziketako 591 irakasleen kidegoko oposizioetarako aldizkari ofizialetan argitaratzean, eranskinetako batzuetan argi eta garbi adierazten da nola dauden deialdiak. Hau hobeki ulertzeko, taula bat egin dugu testu honen amaieran  Nafarroako Foru Komunitatean eta Euskal Autonomia Erkidegoan dauden deialdiekin.

LOE  aldatzeko Lege Organikoaren Proiektuarekin (LOMLOE), badirudi Europako akordioa aplikatu nahi dela eta LPKNko 3. mailako irakasleei eragingo liekeela. Gogoratu albiste hau ez dela berria, 22 urteko transizio epe bat igaro baita. Espainiako Estatuan, autonomia- erkidegoen arabera, espezialitate batzuetan deialdiak agortuta daude eta bertze batzuetan ez.

Tailerreko, laborategiko eta abarretako modulu praktikoak ematen dituzten LHko irakasle teknikoentzat, unibertsitateko titulazio akademikoa duten zenbait pertsona zerrenda jakin batzuetan sartzen dira inolako probarik gabe. Askotan, espezialitate jakin batzuk emateko kualifikazio espezifikorik ez duten irakasleak aurki ditzakegu, ikasleen prestakuntza zalantzan jarriz. Aitzitik, espezialitateko Teknikari Espezialistak edo Goi Mailako Teknikariak kontratatuz, bermatzen da irakasleek espezialitatea emateko berariazko prestakuntza dutela. LOMLOE aplikatzen denean, irakasle Tekniko Espezialistak eta Goi Mailako Teknikariak irakasle espezialista izango dira eta 591 kidegoa utziko dute. Oraindik ez dakigu nola kontratatuko diren irakasle horiek, ezta zer kontratu mota egingo zaien ere. Horregatik, honako puntu hauek aldarrikatu nahi ditugu:

- Oposizio-lehiaketara ateratzea lau deialdiak bete ez dituzten familiak eta lau deialdien eraginpean ez dauden espezialistak.

- Teknikari Espezialistaren (LH2) eta Goi Mailako Teknikariaren titulazioa duten eta irakaskuntzan esperientzia duten irakasleak mantentzea, iraungi arte. Zerrenda horiek oposizioetakoen desberdinak izan behar dute. LHko edozein espezialitate eta kidegotako zerrendetan sartzeko, proba praktikoak egitea, prestakuntza zientifikoa dutela eta hautatutako espezialitateari dagozkion trbetasun teknikoak menderatzen dituztela egiaztatzeko.

- Lan eskaintza publikoaren etorkizuneko deialdietan, proba  praktikoari esleitutako orduak zuzentzea, lortu nahi den espezialitateari dagozkion trebetasun teknikoak modu frogagarrian egiaztatu ahal izateko. Abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenak araututako deialdian, proba praktikoak hiru ordu baino ez ditu. Azkenekoan, 302/2020 Ebazpenean, bortz ordura igotzen da. Ziklo batzuetarako nahikoak ez direla uste dugu eta epaimahai bakoitzak egokitzat jotzen dituen probak egin beharko lituzkeela pentsatzen dugu. LABek bere garaian azaldu zuen Mahai Sektorialean eta bi ordu gehitzea baino ez dugu lortu.

- LOMLOEren bidez garatuko den etorkizuneko irakasle espezialistek funzionario  izateko aukera izatea.

- Etorkizuneko irakasle espezialistak mantentzea eta ekonomikoki parekatzea, bertze autonomia-erkidego batzuetan bezala. Puntu honetan, LABek irakasleen kidego guztiak ekonomikoki parekatzeko eskatu du.

- Lanbide Heziketako irakasle tekniko funtzionarioak LOMLOEtik sortutako kidego berrira atxikitzea adostea gizarte eragileekin.

- Gizarte eragileekin adostea irakasle espezialisten lan baldintzak hobetzea.

descargas de archivos.orig 591 LANBIDE HEZIKETAKO IRAKASLE TEKNIKOEN KIDEGOA

descargas de archivos.orig KUALIFIKAZIOAK

LOMLOE y profesorado técnico de FP

Irakaskuntza 2020/12/23

En relación con la polémica surgida últimamente sobre el tratamiento que se va a dar al profesorado perteneciente al cuerpo 591, profesorado técnico de FP, en la nueva ley educativa LOMLOE, desde el sindicato LAB Nafarroa Garaia queremos indicar que actualmente se desconoce cómo se desarrollará esta nueva normativa y qué competencias de regulación quedarán en manos de las Comunidades Autónomas. Hasta que esto no se produzca no es posible realizar un análisis en profundidad de los diferentes apartados normativos para articular una respuesta acorde a la situación. Creemos que la gran mayoría del profesorado de FP y sindicalistas pertenecientes a Educación desconocen el motivo del mismo. Desde el sindicato LAB entendemos que, en primer lugar, debemos conocer cuál es la situación actual y la evolución del Cuerpo del Profesorado Técnico de FP.

El profesorado que imparte clases en la Formación Profesional está dividido en tres grupos: cuerpo del profesorado de Educación Secundaria (Cuerpo 590), cuerpo del profesorado técnico de Formación Profesional (Cuerpo 591) y profesorado especialista. El profesorado de Educación Secundaria debe contar con titulación académica universitaria, Diplomatura, Licenciatura o Grado Universitario  correspondientes a un Nivel 4 o superior del CNCP (Catálogo Nacional de Cualificaciones Profesionales). Para poder entender mejor los diferentes niveles, tanto del catálogo europeo como del estatal, hemos incorporado una tabla al final de este texto. Para ejercer en el cuerpo de profesorado técnico de Formación Profesional la titulación es la misma que para el profesorado de secundaria, pero añaden como equivalentes las titulaciones de Técnico Especialista (FP2) o Grado Superior de Formación Profesional en una treintena de especialidades. Por último está el profesorado especialista que, por su experiencia profesional, tenga una reconocida competencia en las áreas, materias o módulos que el sistema educativo necesite cubrir.

Centrándonos en lo relacionado con el cuerpo 591 de profesorado técnico, añadir que, tras un acuerdo a nivel europeo, se tomaron varias medidas que repercuten directamente. Entre ellas está que, para ejercer de profesorado en la enseñanza reglada, se debía tener un nivel en el Marco Europeo de Cualificaciones (MEC) del nivel 6, correspondiente al 4 del Catálogo Nacional de Cualificaciones profesionales (CNCP). Así pues, los correspondientes al nivel 5 del MEC y 3 del CNCP no podrían ejercer como profesorado.

Hasta la fecha, las personas que tenían un nivel 3 del CNCP podían presentarse a oposiciones o listas de profesorado interino por  la disposición transitoria segunda del Real Decreto 777/1998. En él se especifica que se establecen hasta cuatro convocatorias por especialidad para que el profesorado técnico pudiera presentarse a la oposición. A esto hay que añadir que diez de estas especialidades estaban exentas de las cuatro convocatorias que se solicitan en el Real Decreto, puesto que personas con nivel 4 del CNCP carecen de  conocimientos y habilidades para poder impartir la docencia.

En la Comunidad Foral Navarra, así como en otras comunidades autónomas, la publicación en los diferentes Boletines Oficiales para las oposiciones del cuerpo de profesores 591 de Formación Profesional nos indica claramente en alguno de sus ANEXOS cómo se encuentran las diferentes convocatorias. Para aclararnos mejor de cómo están las convocatorias, hemos realizado una tabla con las diferentes convocatorias en la Comunidad Foral de Navarra y en la Comunidad Autónoma Vasca al final de este texto.

Con el Proyecto de Ley Orgánica de modificación de la LOE (LOMLOE), parece que se quiere aplicar el acuerdo europeo y se vería afectado el profesorado de nivel 3 del CNCP. Recordar que no es algo nuevo puesto que, desde que aplicaron el periodo de transición, han pasado 22 años. En el Estado español, dependiendo de Comunidades Autónomas, en algunas especialidades las convocatorias están agotadas y en otras no.

Para el cuerpo del profesorado técnico de FP, que imparte módulos prácticos de taller, laboratorio, etc. nos encontramos que hay personas con titulación académica universitaria que, por su titulación, acceden a determinadas listas sin prueba alguna. En muchas ocasiones nos podemos encontrar profesorado que no tenga cualificación específica para impartir determinadas especialidades, poniendo en cuestión la formación del alumnado. Por el contrario, contratando a Técnicos Especialistas o Técnicos Superiores de la especialidad, se garantiza que el profesorado cuenta con la formación específica para impartir la especialidad. Cuando se aplique la LOMLOE, el profesorado Técnico Especialista pasará a ser profesorado especialista y dejará el cuerpo 591. No sabemos todavía cómo se contratará a este tipo de profesorado ni qué tipo de contrato se les realizará, por ese motivo queremos reivindicar los siguientes puntos:

- Sacar a concurso oposición, las familias en las que no se hayan completado las cuatro convocatorias y aquellas especialidades no afectadas por las cuatro convocatorias.

- Mantenimiento del profesorado, con titulación Técnico Especialista y Técnico Superior, con experiencia docente hasta  su extinción. Estas listas deben ser diferentes a las de las oposiciones. Para acceder a las listas de cualquier especialidad y cuerpo de FP, realizar pruebas prácticas que permitan comprobar que se posee la formación científica y el dominio de las habilidades técnicas correspondientes a la especialidad que opta.

- Rectificar en futuras convocatorias de oferta pública de empleo las horas asignadas a la prueba práctica con el fin de que se puedan comprobar de forma fehaciente las habilidades técnicas correspondientes a la especialidad a la que se opta. En la convocatoria regulada por la RESOLUCIÓN 8/2019, de 26 de diciembre la prueba práctica consta únicamente de 3 horas. En la última, RESOLUCIÓN 302/2020, aumenta a 5 horas. Consideramos que son insuficientes para algunos ciclos y pensamos que cada tribunal debería establecer las pruebas que considere pertinentes, quedando bajo su dictamen cómo realizarlas. LAB ya lo expuso en su momento en Mesa Sectorial y únicamente hemos conseguido aumentar en 2 horas.

- Que el futuro profesorado especialista, que se desarrollará con la LOMLOE,  pueda tener la opción de ser funcionario/a.

- Mantenimiento y equiparación económica, como en otras comunidades autónomas, del futuro profesorado especialista. En este punto LAB solicita la equiparación económica de todos los cuerpos docentes.

- Que se pacte con los agentes sociales la  adscripción del profesorado técnico de FP funcionario/a al nuevo cuerpo surgido de la LOMLOE.

- Que se pacten con los agentes sociales las mejoras de las condiciones laborales del profesorado especialista.

descargas de archivos.orig CUERPO 591 DE PROFESORADO TÉCNICO DE FP

descargas de archivos.orig CUALIFICACIONES

 

 

BOTON Osasunbidea