Tabla comparativa descargas de archivos PDF Tabla comparativa entre la propuesta del Gobierno 6/11/2015 vs 4/2/2016

LABen irakurketa gaur, otsailak 4, Gobernuak aurkeztu duen Hezkuntzako LEP proposamenari buruz

Irakaskuntza 2016/02/04

LEP honen kudeaketa ezin okerragoa izan da. Denboran gehiegi luzatu da inolako justifikaziorik gabe. Gaurko proposamen hau ez da erabaki teknikoetan oinarritu, tempus politikotik gehiago dute, merkadeo tamalgarri hutsean bukatuz.

Abenduko Mahai Orokorrean onartutako LEPtik Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako euskarazko 120 plaza desagertu dira. LEP honen helburu bakarra, eta ez bestelakorik, Nafarroako Hezkunta sistemak dituen beharrak asetzeak izan beharko luke. Kolokan jartzen dira orain arte Hezkuntza Departamentuak berak azaldu dituen argumentazio teknikoak.

Gobernuak berak arduragaberiaz jokatu du, eta Podemos eta Izquierda/Ezkerraren papera lotsagarria izan da, klientelismoan erori dira. Ezin ahaztu “erregimena” sostengatu duten sindikatu eta partidoek egindako presioaren ondorio ere badela egun dugun egoera.  Merkadeoak, gezurrak eta manipulazioak nagusi izan dira prozesu honetan, eta Uxue Barkosen Gobernua ere “erregimena”ren beraren besarkadan erori da.

Irakasle lanpostuen zerrenda kudeaketa arautzen duen 60/2009 Foru Dekretuaren aldaketa ezinbesteko baldintza izan zen sindikatu guztientzako. Ondorioz koherentziaz ezetz esan beharko liokete sindikatu guztiek LEP honi.

LABek LEP honi ezetz esaten dio, zerrenda bakarrarena ezinbesteko baldintza ez delako betetzen. Zerrenda bakarrarena ez onartzeak erakusten du nola Hezkuntza Departamentuak UPNren lekukoa hartu duela euskaldunen hizkuntz eskubideen ukazioan. Napartheidek  jarraitzen du.

Guzti honek berresten digu LABen hasierako planteamendua egokiena zela. Ikasturte hau Nafarroako hezkuntza sistemaren beharrak identifikatzeko izan behar zen. Diagnostikoa oraindik egiteke dago.

Hortaz LABek, prozesu hau kudeatu duen Hezkuntza Departamentuko lantaldearen  dimisioa eskatzen du,  baita Mendoza Kontseilariarena ere, prozesu hau bideratzeko ahalmena ez duelako erakutsi, negoziazio faltsuetan aritu delako eta kudeaketa traketsa lideratu duelako.

Valoración de LAB sobre la propuesta de OPE-Educación que ha presentado el Gobierno de Navarra hoy 4 de febrero

Irakaskuntza 2016/02/04

La gestión de esta OPE no ha podido ser más desastrosa. Se ha alargado demasiado tiempo sin ninguna justificación. Esta propuesta de hoy no está basada en criterios técnicos, sino en cuestiones únicamente políticas, acabando en un lamentable mercadeo.

Desaparecen de la OPE aprobada en la Mesa General de diciembre, 120 plazas de Educación Infantil y Primaria en euskera. El único objetivo, y no otro, de esta OPE debería ser cubrir las necesidades reales del sistema educativo de Navarra. Se ponen en cuestión las argumentaciones técnicas hasta ahora esgrimidas por el propio Departamento de Educación.

El Gobierno ha demostrado una absoluta irresponsabilidad y el papel de Podemos e Izquierda-Ezkerra ha sido lamentable, cayendo en un vergonzoso clientelismo. No debemos olvidar que la situación actual es consecuencia de la presión ejercida por los partidos y sindicatos que han mantenido al “régimen”. El mercadeo, las mentiras y las manipulaciones se han impuesto en todo este proceso, y el Gobierno de Uxue Barkos ha terminado alineándose con el “régimen”.

El cambio de la Orden Foral 60/2009, sobre las normas de gestión de contratación temporal de personal docente, fue una reivindicación innegociable de todos los sindicatos. Por lo tanto, por coherencia, todos los sindicatos deberíamos rechazar la actual OPE.

LAB rechaza esta OPE, además, porque la condición innegociable de la lista única no se cumple. La no aprobación de la lista única demuestra que el Departamento de Educación ha tomado el testigo de UPN de la negación de los derechos lingüísticos de las personas euskaldunes. El Napartheid continúa.

Todo esto demuestra que el planteamiento defendido por LAB desde un principio, era el correcto. Había que utilizar este curso para identificar las necesidades del sistema educativo de Navarra. El Diagnóstico sigue sin realizarse.

Por todo ello, LAB exige el cambio de los altos cargos del Dpto de Educación que ha gestionado todo este proceso, así como  la dimisión del Consejero Mendoza por su falta de liderazgo y por realizar negociaciones en falso.