OTSAILAREN 15EKO GREBAREN MANIFESTUA

Osasunbidea 2023/02/01

MANIFIESTO HUELGA 15 FEBRERO

Osasunbidea 2023/02/01

descargas de archivos.orig PDF INFOadm

Bukatzear dagoen legealdi hau hasi zenean, inork ez zuen imajinatzen nolako lana egin beharko zuten osasun langileek Covid-19aren pandemia dela kausa. Pandemiaren ondorioz, agerian gelditu dira bai osasun sistemaren egiturazko defizitak, baita plantillak dituen arazo larriak ere.

Medikuek, gizarte-langileek, erizainek, administrariek, osasun arloko eta erizaintzako teknikariek, sukaldeetako eta garbiketako langileek, zeladoreek eta Osasunbideko gainerako langileek inoiz ezagutu gabeko pandemiari aurre egin zioten nork bere lanpostutik lanean, etxeko konfinamenduaren “babesetik” kanpo. Garai hartan, pandemiaren ondorioak erabat ezezagunak ziren, eta lehenengo olatuetan gaixotasun oso larriak eta heriotza ugari gertatu ziren. Eta ez dezagun ahaztu: kasu askotan, langile horiek babes neurri egokirik gabe aritu ziren lanean, norberaren eta ingurukoen osasuna arriskuan jarriz, mundu osoan babes ekipamendua falta zelako.

Inor gutxik imajinatuko zuen orduan hainbat hilabeteko ahalegin eta sakrifizio izugarri horrek hain aitortza txikia izanen zuenik Estatuko eta Nafarroako gobernuen aldetik, langile publikoen erosahalmenaren galera ere ekarri duena. Zinismo handia behar da jendaurrean esateko zerbitzu publikoen alde daudela eta, aldi berean, langile publikoak pobretze bidean jartzeko eta haien lan baldintzak gero eta gehiago hondatzeko. Bere buruari Gobernu aurrerakoia deitzen badio ere, guztiz kontserbadorea izan da, legealdia bukatzen utzi baitu plantillako kolektibo profesionalen erreibindikazioei heldu gabe.

Eta ez hori bakarrik. Nafarroako Gobernuak negoziazio mahaiak debaluatu ditu, megafonia aparatu huts bat balira bezala erabiltzen baititu. Behean sinatzen dugun sindikatuok badakigu haien asmo bakarra dela itxurak egitea, alde bakarreko informazio hori negoziazio prozesu baten edo elkarrizketa sozialaren ondorioa dela aurkezteko, baina oso argi erakutsi dute ez dutela eztabaida-bide horietan sinesten. Eta larriagoa dena: sindikatuekiko konfiantza giroari traizio egin diote. Izan ere, legealdi osoan sindikatuen eskakizunei ezetz esan diete; esaten ziguten legez ezinezkoa zela soldatak igotzea, eta orain, kolektibo profesional jakin batzuetarako igoerak proposatzen dituzte. Abalatu duten premisa bakarra hau da: “Banatu, eta irabaziko duzu”. Ezer gutxi inporta zaie lan baldintzak eta zerbitzu publikoak hobetzea.

Laburbilduz: Nafarroako Gobernuak Osasunbideko plantilla erabat desmotibatzea lortu du; Mahai Orokorra, Mahai Sektoriala eta negoziazio prozesuak hutsaren hurrengoa dira berarentzat; eta sindikatuen ordezkariak gogaitu ditu, engainatuak eta gutxietsiak sentitzen direlako. Gainditzeko zaila den errekorra, benetan.

Duela urtebete, Osasunbideko sindikatu guztiek protesta-ekintza bat antolatu zuten “Osasuneko langileak abandonatuak” lelopean, lan baldintzak hondatzen ari zirelako eta aurrekontuetan beren eskakizunei erantzuteko partida ekonomikorik jasotzen ez zelako.

Eskakizun horiek egin zirenetik urtebete igaro da eta ez dute bat ere onartu. Hori dela eta, Osasunbideko LAB, SAE, UGT, ELA eta CCOO sindikatuok uste dugu osasun langileentzako lan eta soldata hobekuntza horiek ezin direla gehiago atzeratu, eta Nafarroako Gobernuari erreklamatzen diogu ireki dezala negoziazio prozesu bat ordezkaritza sindikalarekin arazo horiek konpontzeko.

Hori helburu, ikusirik Foru Administrazioak ez duela ezer egiten eskakizun horiei erantzuteko, hemen bildu garen sindikatuok zenbait mobilizazio eginen ditugu hurrengo egunetan. Besteak beste, greba-deialdi bat iragartzen dugu otsailaren 15erako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan. Eta Nafarroako Gobernuaren aldetik erantzun egokirik jaso ezean, ez dugu baztertzen orain iragartzen dugun greba hori luzatzea.

descargas de archivos.orig PDF INFOadm

Cuando comenzó esta legislatura que ya llega a su fin, nadie podía imaginar el descomunal esfuerzo que iba a tener que realizar el personal de Salud con motivo de la pandemia de Covid19. La pandemia del Covid ha puesto de manifiesto tanto déficits estructurales como problemas graves en la situación de la plantilla.

Efectivamente. Médicos, trabajadoras sociales, enfermeras, administrativos, técnicos sanitarios y de enfermería, personal de cocina, de limpieza, celadores, y demás trabajadoras de Osasunbidea, ajenos todos y todas ellas a la “protección” del confinamiento domiciliario, hacían frente desde sus puestos de trabajo a una epidemia inédita, de consecuencias entonces desconocidas y que, no lo olvidemos, irrumpió en sus primeras olas en forma de enfermedad muy grave e incluso mortal, y lo hicieron en muchos casos sin materiales de protección suficientes por causa del desabastecimiento mundial, poniendo en riesgo su salud y la de los suyos.

Nadie podía imaginar por aquel entonces, que tamaño esfuerzo y semejante sacrificio que se alargó durante muchos meses, obtuviera tan mezquino reconocimiento por parte de los gobiernos del Estado y de Navarra, y que se ha traducido en la pérdida de poder adquisitivo de las y los empleados públicos. Solo desde el cinismo se puede alardear de apostar por los servicios públicos mientras se empobrece al personal que los integra y se deterioran sus condiciones de trabajo. Y solo desde el conservadurismo más recalcitrante, por mucho que se quiera autoproclamar como gobierno progresista, se puede terminar una legislatura sin haber abordado las reivindicaciones de los colectivos profesionales de la plantilla.

No solo eso. El Gobierno de Navarra ha devaluado las mesas de negociación convirtiéndolas en un simple aparato de megafonía. Los sindicatos firmantes confirmamos que solo se trata de una pretensión de intentar conseguir que esta información unilateral, tenga la categoría de negociación o de un diálogo social en los que han demostrado sobradamente no creer ni respetar. Y lo que es más grave, ha traicionado la relación de confianza mutua con los sindicatos cuando durante toda la legislatura ha venido denegando peticiones sindicales, alegando una imposibilidad legal de incrementos retributivos que por otro lado propone para determinados colectivos profesionales. La única premisa que han avalado es “el divide y vencerás” importándoles muy poco las condiciones laborales y la mejora de los servicios públicos.

En definitiva, que el Gobierno de Navarra ha logrado desmotivar totalmente a la plantilla de Salud, ha fulminado la Mesa General y Mesa Sectorial y la negociación y ha hartado a una representación sindical, que además de ninguneada se siente engañada. Todo un récord difícil de batir.

Hace exactamente un año, la totalidad de las organizaciones sindicales del Servicio Navarro de Salud- Osasunbidea, bajo el lema “la plantilla de Salud, abandonada” convocaban a una protesta por el deterioro de sus condiciones laborales y la ausencia en los anteriores presupuestos de partidas económicas que permitieran afrontar sus demandas.

Por todo ello, hoy, transcurrido un año de aquella protesta sin que se hayan llevado a cabo ninguna de las mejoras exigidas, los sindicatos del SNS-O, LAB, SAE, UGT, ELA Y CCOO consideran que esas mejoras laborales y retributivas para el personal de Salud no pueden demorarse por más tiempo y reclaman al Gobierno de Navarra que con este fin inicie un proceso negociador con la representación sindical.

Con este objetivo y vista la impasibilidad de la Administración Foral ante las demandas referidas, las organizaciones sindicales presentes iniciarán una serie de movilizaciones que incluyen la convocatoria de una huelga en el Servicio Navarro de Salud-Osasunbidea el día 15 de febrero, y que podrían mantenerse en el tiempo de no producirse una respuesta satisfactoria por parte del Gobierno de Navarra.

 OSA Intersindikala greba ots15

ADM exclusividad

Gutxi batzuen poltsikoak betetzea, arlo pribatuaren alde eta publikoaren aurka egitea da

Administrazioa 2023/02/01

LABek Nafarroako Gobernuari eskatzen dio ez dezala onartu beren negozio pribatuak osasungintza publikoaren gainetik jartzen dituztenen xantaia.

Administrazioan gehiengoa duen LAB sindikatuak ez du onartuko langile fakultatiboen esklusibotasunaren kontura egiten ari den ikuskizuna. Zerbitzu publikoak eta lan eskubideak defendatzea da gure sindikatuaren lehentasuna eta Nafarroako Gobernuarentzat berarentzat ere lehentasuna izan beharko luke.

Azken asteotan ikuskizun penagarri bat ikusten ari gara, eta Nafarroako Gobernua tartean inplikatu da, norantz garamatzan ez dakigun bide bati ekin baitio. Kolektibo bateko zati txiki batekin negoziazioetan parte hartzen ari da, sindikatuetako ordezkariak alde batera utzita eta ezarritako negoziazio-mahaien gainetik igarota. Berriak nahasiak dira eta egun batean gauza bat esaten da eta hurrengoan kontrakoa. Argi dago ez garela hitz egiten ari osasun publikoaz eta, oro har, Administrazio osoari eragiten dioten arazo larriak konpontzeaz. Hizpide bakarra da gutxi batzuentzako dirua, arazoa beste zunda-globo batzuekin itxuraldatzen saiatu arren.

Esklusibotasuna kentzea (eta osagarria kobratzen jarraitu nahi izatea) osasun-sistema publikoaren aukako erasoa da, erabatekoa, eta ez dugu onartuko. Erreklamazio korporatibista eta ekonomizista baten aurrean gaude, eta osasun-negozio pribatuei eta gutxi batzuen poltsikoei baino ez die mesede egiten.

LABek ordainsariak igotzea eskatzen du sektore publiko osoko langile guztientzat, ez soilik zati txiki batentzat. Gogoratu behar da azken urteotan % 20ko galera izan dugula soldatetan, eta guztiok dugu eskubidea, langile fakultatiboak barne, galera hori aitortzeko eta ordainsariak igotzeko. Ez da onargarria hobekuntzak kolektibo batentzat bakarrik negoziatzea.

Beharrezkoa da egungo ordainsari-sistema maltzurrari behingoz bukaera ematea. Sistema honek osagarrien, aparteko orduen eta produkzioen banaketa iluna du oinarrian, eta, horren ondorioz, pertsona batzuek 15.000 eurotik gorako nomina dute hilean, eta beste batzuek, berriz, ez dira hamarrenera iristen, inondik ere. Amorala da, gainera, osasun pribatuan lan egin nahi izatea, lanaldi bikoitza eginez, eta, aldi berean, nekeaz eta gainkargaz hitz egitea.

Aitzitik, pertsona batzuek lanpostu bati uko egin behar diote, izan ere, gastuak handiagoak baitira eskaintzen dizkieten kontratu ziztrinen diru-sarrerak baino.

LABek ez du onartuko langile fakultatiboen kolektiboa erabiltzea elite aseezin baten prebendak justifikatzeko; elite horrek bere interes pribatuak eta osasun publikoa akabatzeko gogoa besterik ez du ordezkatzen.

Luzaroan engainatu gaituzte esanez ezin zirela ordainsariak igo, Madrildik datorren araudiak eragozten zuelako. Orain, ordea, ez dago inolako arazorik gutxi batzuei soldata igotzeko. PSN eta Navarra Suma indarrean dagoen araudia aldatzearen alde agertu dira, eta, bien bitartean, gainerako langileei soldata igotzeari uko egiten diote. Ez dugu onartuko. Horregatik, langile guztiekin erantzun irmo bat landuko dugu.

Llenar el bolsillo de unos pocos es favorecer lo privado a costa de lo público

Administrazioa 2023/02/01

LAB insta al Gobierno de Navarra a no ceder ante el chantaje de quienes anteponen sus negocios privados a la defensa de la sanidad pública.

El sindicato LAB, mayoritario en la Administración, no va a tolerar el mercadeo y el espectáculo que se está produciendo a cuenta de la exclusividad del personal facultativo. La defensa de los servicios públicos y de los derechos laborales es la prioridad para nuestro sindicato y debería serlo para el propio Gobierno de Navarra.

En las últimas semanas estamos asistiendo a un lamentable espectáculo en el que se ha visto implicado el Gobierno de Navarra, que ha iniciado una deriva que no sabemos hacia dónde nos lleva. Está participando en negociaciones con una parte pequeña de un colectivo, al margen del resto de la representación sindical y pasando por encima de las mesas negociadoras establecidas. Las noticias son confusas y un día se dice una cosa y al siguiente la contraria. Lo que está claro es que de lo que no se está hablando es de solucionar los graves problemas que afectan a la sanidad pública y en general a toda la Administración. De lo único que se habla es de dinero para unos pocos, por mucho que traten de maquillar la cuestión con otro tipo de globos sonda.

La eliminación de la exclusividad (y pretender seguir cobrando el complemento) es un ataque frontal al sistema público de salud que no vamos a tolerar. Estamos ante una reclamación corporativista y economicista que sólo beneficia a los negocios sanitarios privados y a los bolsillos de unos pocos.

Desde LAB exigimos un incremento de retribuciones para el personal de todo el sector público, no solo para una parte mínima del mismo. Hay que recordar que en los últimos años hemos sufrido una pérdida salarial de un 20% y todos y todas, incluido el personal facultativo, tenemos derecho a que se nos reconozca esta pérdida y a que se nos incrementen las retribuciones. Lo que no es de recibo es que se negocien mejoras solo para un colectivo.

Es necesario acabar de una vez por todas con el perverso sistema de retribuciones actual. Un sistema basado en un reparto opaco de complementos, horas extras y productividades que hace que haya personas que tengan una nómina mensual de más de 15.000 euros mientras otras no llegan, ni de lejos, a la décima parte. Es amoral que encima quieran trabajar en la sanidad privada haciendo doble jornada, al mismo tiempo que hablan del cansancio y de la sobrecarga de trabajo.

Por el contrario, hay personas que tienen que renunciar a un puesto de trabajo porque los gastos superan los ingresos de los miserables contratos que les ofrecen.

Desde LAB, no vamos a tolerar que se utilice al colectivo de personal facultativo en su conjunto para justificar prebendas de una élite insaciable que no representa más que sus intereses privados y sus ansias de acabar con la sanidad pública.

Durante mucho tiempo nos han estado engañando diciendo que no se podían incrementar las retribuciones porque lo impedía la normativa que viene de Madrid. Ahora resulta que no hay ningún problema para subir los sueldos a unos pocos. El PSN y Navarra Suma se muestran partidarios de cambiar la normativa vigente mientras se niegan a subir el sueldo al resto del personal. No lo vamos a tolerar, por ello, vamos a trabajar por una respuesta contundente con toda la plantilla.

 

31IRAK ekiparazioa

LABek irakasle guztien soldatak parekatzea eskatzen du

Irakaskuntza 2022/01/31

descargas de archivos.orig PDF INFOadm

Lehen Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoek (597 eta 591 kidegokoak direnak) Bigarren Hezkuntzan irakasten dutenek baino gutxiago kobratzen dute. Erabateko injustizia juridiko eta pedagogikoa da, ez duena ez orain ez inoiz logikarik izan. Bologna Planak hamarkada bat baino gehiago darama dagoeneko indarrean, eta bidegabekeria juridiko horri ezin zaiola eutsi argi dugu LABen.

Bolonia Plana 2010/2011 ikasturtean sartu zen erabat indarrean unibertsitateetan, eta geroztik lizentziaturak eta diplomaturak gradu bihurtu ziren. Hamarkada bat da Lehen Hezkuntzako zein Bigarren Hezkuntzako irakasleak lan- munduan gradu batekin sartzen ari garela. Beraz, zergatik dago oraindik aldea eta diskriminazioa soldatetan? Bestalde, Lanbide Heziketan kidego berri bat sortu da, 598.a, sektore berezietako espezialisten kidegoa (lehengo 591 kidegokoak). Horren ondorioz, gainditu beharreko desfase bikoitza dugu: alde batetik, kidego berriko irakasleak ditugu, eta, bestetik, lan bera eginda soldata txikiagoa dutenak. Horregatik, LABek eskatzen du, halaber, hainbat osagarriren bidez parekatzea soldatak, Euskal Autonomia Erkidegoan egiten den bezala.

Soldata-parekatze hori gauzatzeko, 251/1993 Foru Dekretua eguneratu behar da, hori baita langile publikoak mailaka sailkatzen dituena. LABen urteak eman ditugu hori eskatzen Nafar Gobernuari. Dekretu horrek 30 urte ditu, eta gaur egun erabat zaharkituta dago; are gehiago kontuan hartuta Europan dagoeneko eguneratuta daudela langileak sailkatzeko estatutuak.

Gainera, Nafarroako Foru Komunitatean baditugu horren aurrekariak (maila-igoerarekin batera eginak), hala nola administrazio- laguntzaileena, hezkuntza-laguntzako espezialistena, suhiltzaileena eta basozainena, zeinak D mailatik C mailara igaro baitziren.

Aldarrikapen horri langile guztiei eragiten dien krisi ekonomikoa gehitu behar zaio. Gure soldatek ez dute balio lehen balio zutena. Inflazioa dagoeneko galera handiak eragiten ari da familia askoren eros-ahalmenean, eta horrek, oinarrizko produktuen eta energiaren prezioen gorakadarekin batera, panorama zaila erakusten digu. Langile publikoek erosteko ahalmena galtzen jarraitzen dute, eta 2010etik metatutako galera % 15era iristen da.

Gaur inoiz baino beharrezkoagoa da borroka. Azkazal eta hortzekin defendatu behar ditugu zerbitzu publikoak, horiek baitira berdintasunezko sistema bidezkoagoa bermatzen dutenak. Eta irakasleen soldata parekatzearen alde borrokatzea, horren baitan kokatzen da.

Hel diezaiogun horri!

LAB exige la equiparación salarial para todo el personal docente

Irakaskuntza 2022/01/31

descargas de archivos.orig PDF INFOadm

Nuestras compañeras y compañeros pertenecientes a los ciclos de primaria y FP (cuerpos 597 y 591 respectivamente) cobran menos que quienes imparten clase en secundaria. Esta injusticia jurídica y pedagógica nunca ha tenido ninguna lógica, pero ahora, menos que nunca. El Plan Bolonia lleva en vigor más de una década y en LAB tenemos claro que esa injusticia jurídica es ya insostenible.

El Plan Bolonia entró completamente en vigor en las universidades en el curso 2010/2011, y desde entonces las licenciaturas y diplomaturas pasaron a ser grados. Hace una década que las y los docentes, tanto de primaria como secundaria, accedemos al mundo laboral con una titulación de grado. ¿Por qué, entonces, sigue habiendo una diferencia y discriminación en los sueldos? Por otro lado, en la Formación Profesional se ha creado un nuevo cuerpo, el 598, que engloba a las y los especialistas en sectores singulares (pertenecientes al antiguo cuerpo 591). A consecuencia de ello, actualmente tenemos un desfase doble por superar: por un lado está el profesorado del nuevo cuerpo docente y, por otro, el profesorado que realizando el mismo trabajo tiene un menor salario. Es por ello que desde LAB solicitamos también la equiparación salarial mediante diferentes complementos, tal y como se realiza en la Comunidad Autónoma Vasca.

Para llevar a cabo esta equiparación salarial es necesario actualizar el Decreto Foral Legislativo 251/1993, ya que es el Estatuto que clasifica a los y las trabajadoras públicas por niveles. Esto es algo que LAB lleva años pidiendo al Gobierno Foral. Se trata de un Decreto que tiene 30 años y que actualmente queda totalmente obsoleto, más aún teniendo en cuenta que en Europa ya se han actualizado este tipo de estatutos.

Además, en la Comunidad Foral de Navarra ya tenemos antecedentes (que han ido ligados a un ascenso de nivel), como son los casos del personal auxiliar administrativo, especialista de apoyo educativo, bombero y forestal, que pasaron del nivel D al C.

A esta reivindicación se une la crisis económica que atravesamos y que afecta a todas las personas trabajadoras. Nuestros salarios no valen lo que valían antes. La inflación ya está provocando pérdidas importantes en el poder adquisitivo de muchas familias, lo que unido al alza de los precios de productos básicos y de la energía nos presenta un panorama poco halagüeño. El personal público seguimos perdiendo poder adquisitivo, y la pérdida acumulada desde 2010 llega ya al 15%.

Hoy más que nunca la lucha es necesaria. Debemos defender con uñas y dientes los servicios públicos, ya que son estos los que garantizan un sistema igualitario y más justo. La lucha por la equiparación salarial entre el personal docente se encuadra de lleno en ese objetivo.

¡Pongámonos a ello!

 
SZK 2023.1.30 apertura convenio EIS

LAB sindikatuak Nafarroako Gizarteratze eta Laneratze Enpresen lehen hitzarmen sektorialaren negoziazioa sustatu du

Laneratze eta gizarteratze enpresak 2023/01/31

Sektore hori ez dago oso sindikalizatua, enpresen lan araudia ez dago behar bezala garatua, laneratze-prozesuan dauden langileei lanbidearteko gutxieneko soldata aplikatzen zaie modu orokorrean, eta abar. Horregatik, LAB sindikatuan uste dugu beharrezkoa dela lan-prekarietate hori konponbidean jartzea, Nafarroako gizarteratze eta laneratze enpresen lehenengo hitzarmen kolektibo sektoriala negoziatuz.

El sindicato LAB hemos promovido la negociación del primer convenio sectorial de Empresas de Inserción Sociolaboral de Navarra

Empresas de inserción sociolaboral 2023/01/31

Es un sector poco sindicalizado, en el que existe poca regulación laboral y se aplica de manera generaliza el SMI a las personas en proceso de inserción. Por ello, desde el sindicato LAB consideramos necesario darle una solución a esta precariedad laboral a través de la negociación del primer convenio colectivo sectorial de empresas de inserción de Navarra.

OSA.concentra.exclusividad

LABen elkarretaratzea, esklusibotasunaren negozioaren aurka eta osasun publikoaren defentsan

Osasunbidea 2023/01/26

descargas de archivos.orig PDF Esklusibotasuna

LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du gaur goizean Ospitalegunean, osasun publikoaren alde eta langile fakultatiboen esklusibotasuna kentzeko asmoaren aurka.

LABek errefusatu egin du SMN sindikatuaren eskaera: esklusibotasuna kentzea baina dagokion osagarria kobratzen jarraitzea, alegia, hilean 700-800 bat euro kobratzen jarraitzea; eskaera horrek ez du inondik ere konpontzen egungo arazoa. Sindikatu korporatibo horrek defendatzen duenaren kontrara, LABek osasun publikoa indartzeko eta plantilla osoaren lan baldintzak defendatzeko berehalako neurriak hartzearen alde egiten du.

LAB sindikatuak nabarmendu nahi du ez dugula onartuko mediku kopuru mugatu baten interesek osasun publikoa baldintzatzea eta plantilla osoa diskriminatzea, eta beharrezkoak diren neurriak planteatuko ditugula, hobekuntzak egiazkoak eta guztiontzat izan daitezen.

LAB sindikatua harremanetan jarri da Mahai Orokorrean dauden gainerako sindikatuekin eta zenbait eskaera egin ditugu plantilla osoaren lan baldintzak eta soldatak hobetzeko. Mahai sektorialean dauden gainerako sindikatuekin ere harremanetan jarriko gara. Hainbat aukera aztertzen ari gara osasun sistema publikoa eta langileak jasaten ari diren egoerari erantzuteko.

Concentración de LAB contra el negocio de la exclusividad y en defensa de la sanidad pública

Osasunbidea  2023/01/26

descargas de archivos.orig PDF Exclusividad

El sindicato LAB ha realizado esta mañana una concentración en el Complejo Hospitalario en defensa de la sanidad pública y contra la pretensión de eliminar la exclusividad para el personal facultativo.

LAB rechaza la petición del Sindicato Médico de retirar la exclusividad pero seguir cobrando el complemento correspondiente, que asciende a 700-800 euros al mes, aproximadamente, y que no soluciona de ninguna manera la problemática actual. Al contrario de lo que defiende ese sindicato corporativo, desde LAB abogamos por adoptar medidas inmediatas para fortalecer la sanidad pública y en defensa de las condiciones laborales de toda la plantilla.

Desde LAB insistimos en que no vamos a permitir que los intereses de un limitado número de facultativos condicione la sanidad pública y discrimine a toda la plantilla, y se van a plantear las medidas necesarias para conseguir unas mejoras reales y para todos/as.

El sindicato LAB ha entablado contactos con el resto de los sindicatos de la Mesa General y se han realizado peticiones para mejorar las condiciones laborales y retributivas de toda la plantilla. También se van a realizar contactos con el resto de los sindicatos de la Mesa Sectorial. Se están barajando múltiples escenarios de respuesta ante la situación general de la sanidad pública y la plantilla.

 

OSA Movilizate

Defenda dezagun osasun sistema publikoa. Esklusibotasunaren negozioari ez. Mobilizatu zaitez

Osasunbidea 2023/01/23

Negoziazio-foro guztiak mespretxatuz egiten ari dira Gobernuaren eta SMN sindikatuaren arteko negoziazioak. Sindikatu horrek proposatzen dituen erreibindikazioak osasungintza pribatuaren mesederako dira, gainerako langileen lan baldintzak okertuz aldi berean. Eskuin atzerakoienarekin bat egiten duen sindikatu korporatibista eta neoliberal horren sakoneko interesek Nafarroako osasun sistema publikoa desegitea dute helburu. Hori guztia dela eta, LAB sindikatuak elkarretaratze bat eginen du datorren ostegunean, urtarrilaren 26an, 11:00etan, CCIren aurrean, esklusibotasun-osagarria manten dezatela eskatzeko eta osasun sistema publikoa defendatzeko. Eta horrekin batera, eskatuko dugu har daitezela lehenbailehen langile guztien lan baldintzak hobetzeko neurri errealak.

descargas de archivos.orig PDF Komunikatua.
descargas de archivos.orig PDF Inprimatzeko kartela.

Nafarroako Gobernuak, berriz ere, osasun sistema publikoa hondatzearen alde egin du, eta osasun negozio pribatuen interesen alde; oraingo honetan, onartu egin du osasun sistema publikoan medikuntza-jardueraren esklusibotasuna kentzea.

Medikuen esklusibotasuna medikuntzaren praktika pribatuari borondatez uko egitean datza, eta, horren truke, hilero osagarri ekonomiko bat kobratzen da. Izan ere, medikuen independentzia arriskuan jar dezaketen interes propioak edo besteren konturako interesak tartean egoteak –bereziki kontsulta partikular bat edukitzeak– osasun arreta publikoa salgai baten gisara tratatzea besterik ez du ekartzen.

Jarduera publikoa ezin da erabili bezeroak kontsulta pribatuetara erakartzeko. Une honetan, sindikatu medikoaren funtsezko aldarrikapena da esklusibotasuna kentzea eta soldata-osagarria mantentzea, hau da, plus hori kobratzen jarraitzea.

Neurri horrek mediku kopuru oso txiki bati egiten dio mesede. Osasunbideko zuzendaritzaren zifren arabera, onuradunak ez dira berrogeita hamar baino gehiago, eta, beraz, ez da ulertzen esklusibotasuna kentzeko halako interesa izatea, non eta zifra horiek errealak ez diren edo proposamena ez den etortzen osasunarekin negozioa egitea besterik bilatzen ez duen medikuen lobby batetik.

Jarduera publikoan eta pribatuan batera aritzeak honako ondorio hauek ditu: lan ordutegiak ez betetzea, baliabide publikoen iruzurrezko erabilera, norberaren bezeroei arreta hobea ematea gainerako pazienteei baino, herritarren historia klinikoan desegoki sartu ahal izatea, osasun zerbitzu publikoan proba diagnostikoak edo osagarriak egitea gero kontsulta pribatuan atenditzeko, sistema publikotik asistentzia pribatura igarotzeko gonbidapenak…

Gainerako aldarrikapenak itxura egiteko besterik ez dituzte aurkeztu, beren lankideak engainatzeko, eta ez dute inola ere hobetzen herritarrei ematen zaien osasun arreta publikoa; izan ere, ekarriko dutena hauxe besterik ez da: buruei diru gehiago ordaintzea, guardiak egiteagatik aparteko diru kopuru irrigarri bat kobratzea (guardia horiek, zinez, kendu egin beharko lirateke) eta banakako hobekuntza batzuk buruzagi medikoen txalo-jotzaileentzat.

LAB sindikatuak ez du onartuko Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileei mehatxu egitea Osasunbidea beren txosna dela uste duten mediku gutxi batzuen eskakizunekin. Ez dugu onartuko gainerako langileen ordezkaritza sindikalari barre egitea, eta, LABek beharrezkoak diren neurri guztiak planteatuko ditu horri aurre egiteko, dela bakarka, dela klase-kontzientzia duten eta osasun zerbitzu publikoak defendatu nahi dituzten guztiekin batera.

Mobilizatu zaitez zurea eta zure ingurukoena defendatzeko.

Esklusibotasuna kentzeari ez.

Osasun sistema publikoa lobby pribatuei saltzeari ez.

En defensa de la sanidad pública. No al negocio de la exclusividad. Movilízate

Osasunbidea 2023/01/23

Las negociaciones entre el Gobierno y el SMN se están realizando despreciando cualquier foro de negociación establecido. Las reivindicaciones que plantean van en la línea de apostar por la sanidad privada mientras se empeoran las condiciones laborales del resto de la plantilla. Los intereses de este sindicato corporativista, neoliberal y con una profunda afinidad por la derecha más reaccionaria van dirigidos al desmantelamiento de la sanidad pública navarra. El sindicato LAB va a concentrarse en las puertas de CCI el próximo jueves 26 de enero a las 11:00 para exigir el mantenimiento del complemento de exclusividad y que se realicen de forma inmediata medidas reales en defensa de la sanidad pública y en la mejora de las condiciones laborales de toda la plantilla.

descargas de archivos.orig PDF Comunicado.
descargas de archivos.orig PDF Cartel para imprimir.

El Gobierno de Navarra vuelve a apostar por el deterioro del sistema público de salud y por favorecer los intereses de los negocios sanitarios privados, en esta ocasión, aceptando eliminar la exclusividad en el ejercicio de la medicina en el sistema público de salud.

La exclusividad de las y los médicos consiste en renunciar voluntariamente a ejercer la práctica privada de la medicina, por lo que cobran un complemento económico mensual. Mantener intereses propios o por cuenta ajena que pueda comprometer su independencia, especialmente la posesión de una consulta particular, no hace sino mercadear con la atención sanitaria pública.

La actividad pública no puede ser utilizada para captar clientes para su consulta privada. Lo que se pretende en este momento, y es la reivindicación fundamental del sindicato médico, es eliminar la exclusividad y mantener el complemento, es decir, seguir cobrándolo.

Esta medida sólo favorece a un número muy bajo de facultativos, según cifras de la dirección de Osasunbidea no llega a medio centenar, por lo que no se entiende el desmesurado interés por eliminarlo, a no ser que esas cifras no sean reales o que la propuesta salga de un lobby de facultativos cuyo único interés es el mercadeo sanitario.

La compatibilidad de la actividad público y privada genera: incumplimiento de horarios, uso fraudulento de recursos públicos, favorecimiento de atención a clientes frente a pacientes, acceso inadecuado a la historia clínica, realización de pruebas diagnósticas o complementarias desde el servicio público de salud para asistencia en la consulta privada, invitación a derivación desde el sistema público a la asistencia privada…

El resto de las reivindicaciones expuestas no son sino una cortina de humo para engañar a sus propios compañeros y que no mejoran en absoluto el resultado final de la atención sanitaria pública a la ciudadanía, ya que solo supone el aumento de dinero a las jefaturas, una irrisoria cantidad de dinero extra por la realización de guardias (que deberían ser eliminadas) y mejoras a dedo para los y las palmeras de las jefaturas médicas.

El sindicato LAB no va a permitir que se coaccione a la plantilla del Servicio Navarro de Salud con las exigencias de unos pocos facultativos que creen que Osasunbidea es su chiringuito. No vamos a permitir que se rían de la representatividad del resto de la parte social y, desde LAB, plantearemos las medidas necesarias en solitario o en colaboración de aquellos y aquellas que sí que tengan conciencia de clase y de defensa de los servicios públicos de salud.

Movilízate, por lo tuyo y por los de los tuyos.

No a la eliminación de la exclusividad.

No a la venta de la sanidad pública a lobbies privados.

ADM 4 dias

4 eguneko lan astea: aurrerapauso bat lan eskubideen arloan

Administrazioa 2023/00/00

descargas de archivos.orig PDF INFOadm

Europako zenbait herrialdetan 4 eguneko lan astea ezartzen hasi dira, soldata murriztu gabe. Madrilgo Gobernuak ere plan pilotu bat iragarri du sektore pribatuan neurri horren bideragarritasuna aztertzeko. Portugalen, ordea, sektore publikotik hasi dira. Beraz, une egokia da Nafarroako Administrazioari eskatzeko ekin diezaiola 4 eguneko lan astea ezartzeari lanaldi orokorra duten langileentzat; edo haren zati proportzionala, lanaldi eta txanda berezietan lan egiten duten langileen kasuan.

100 urte eskas igaro dira eguneko 8 orduko lanaldia lortu zenetik: ezinezkoa zirudien lorpena. Gauza bera gertatu zen opor ordainduekin. Orain, asteko 32 orduko lanaldia 4 egunetan ezartzeari buruzko eztabaida hasi da (betiere, soldata murriztu gabe). Herrialde eta enpresa batzuetan urteak daramatzate sistema horrekin, eta, zailtasunak ukatu gabe, gero eta gehiago zabaltzen ari dela ikusten ari gara.

Europako zenbait gobernuk (Erresuma Batua, Alemania, Portugal, Belgika, Espainia eta abar) langileei astean egun gutxiago lan egiteko aukera ematen dieten legeak onartu dituzte. Islandian, 40 ordu lan egitetik 35 ordu lan egitera igaro ziren, astean 4 egunetan: akidura kasuak eta gaixotasun eta estresagatiko bajak gutxitu egin ziren. Europatik kanpo, Estatu Batuetan, Australian edo Zeelanda Berrian, besteak beste, enpresa ugarik ezarri dituzte lan eredu berri horiek, asteko lanorduak eta egunak murriztuz.

Gertuago, Valentziako Udalak duela gutxi onartu zuen 4 eguneko lan astea, eta apirilean abian jarriko den programa pilotu baten bidez ezarriko dute.

%100 %80 %100

Arlo pribatuan, mundu osoko 180 enpresak baino gehiagok ezarri dute, eta emaitza onak lortu dituzte, bai enpresentzat, bai langileentzat. Lan eredu honek “100:80:100” izena du, hau da: soldataren % 100 kobratzea, aurretik ezarritako denboraren % 80 lan eginez, eta produktibitatea % 100ean mantentzea.

4 eguneko lan astearen helburu nagusia da langileei eta enpresei askatasun handiagoa ematea beren lan denbora eta aisialdia antolatzeko, betiere lan denboraren murrizketak produktibitateari eragin gabe eta langileen soldata-baldintza berberak mantenduz.

Lan sistema berri hau ezartzea aringarri bat izanen litzateke aspaldi honetan aski zigortuak izan diren Nafarroako Administrazioko langileentzat; izan ere, erosahalmena nabarmen murriztu zaie azken urteotan, eta plantillak gero eta zaharragoak dira.

Sistema hori jadanik ezarria dutenek faktore positibo asko nabarmentzen dituzte:

Produktibitatea handitzen da

Lanaldia murrizteak kalitatezko lana egitea dakar. Lanarekiko inplikazioa eta kontzentrazioa hobetzen dira. Frogatuta dago ordu gutxiago lan egiteak produktibitate handiagoa dakarrela. Izan ere, lanean ordu asko egin ondoren, produktibitateak behera egiten du.

Kontziliazioa hobetzen da

Lau eguneko lan asteak lana eta bizitza sozial eta familiarra uztartzen laguntzen du, soldata-arrakalari aurre egiten dio eta familia zaintzeko lanak berdintasunez banatzen laguntzen du. Lantokian denbora gutxiago egonda, seme-alaben eta mendekotasuna duten ahaideen zaintza hobeki antolatzeko aukera egonen da.

Estresak behera egiten du

Estresaren ondorioz, pertsonak ez dira hain efizienteak. Lau eguneko lan asteak estresa gutxitzen du, eta, horrekin batera, langilearen osasun egoera hobetzen da eta lan istripuak gutxitzen dira. Eta horrek guztiak osasun gastuetan aurreztea dakar. Gainera, estres maila jaisten denean, lanerako motibazioa handiagoa da eta lan giroa hobea izaten da.

Mesedegarria da ingurumenaren iraunkortasunerako

Jendearen joan-etorriak murriztu egiten dira, eta, horren ondorioz, baita kutsadura ere. Alde horretatik, mesedegarria da langileentzat, enpresentzat eta ingurumenarentzat. Gainera, gizarteak iraunkortasunaren arloan gaur egun dituen erronkak betetzen lagun dezake.

Talentua erakartzen eta atxikitzen da

Gero eta lehiakorragoa den gizarte honetan, gero eta gehiago baloratzen da lana eta bizitza sozial eta familiarra kontziliatzen laguntzen duten lanaldiak izatea. Ildo horretan, 4 eguneko astea aplikatuz gero, lan hori erakargarriagoa izanen da. Beraz, lan sistema honek talentua erakartzeko eta atxikitzeko balio du.

Esperientziak hala baieztatzen du: posiblea da, eta alde guztientzat mesedegarria

 

Lau eguneko lan astea soldata bera mantenduz ezartzea posible da, eta oso aurrerapauso handia izanen litzateke langileen lan baldintzak hobetzeko bidean. Txandaka lan egiten dutenak eta lanaldi bereziak dituztenak ere balia litezke eredu honetaz, norberaren lanaldiaren araberako murrizketa aplikatuz. Gainera, lan sistema hau ezarri duten enpresa eta administrazioetako esperientziak erakusten du produktibitateak, behera egin beharrean, gora egiten duela.

Beraz, begien bistakoak dira lan eredu honen abantailak. Horregatik, LAB sindikatua Nafarroako administrazio publikoetan ezartzearen alde agertzen da, inolako zalantzarik gabe.

Semana laboral de 4 días: un avance en derechos laborales

Administrazioa 2023/00/00

descargas de archivos.orig PDF INFOadm

En varios países europeos se ha empezado a extender la semana laboral de 4 días sin reducir el salario. Incluso el Gobierno de Madrid ha anunciado un plan piloto en el sector privado para estudiar la viabilidad de esta medida. En Portugal se ha empezado por el sector público. Es hora de pedir a la Administración navarra que afronte la instauración de la jornada semanal de 4 días para el personal que trabaja en jornada general y la parte proporcional para quienes lo hacen en jornadas y turnos especiales.

Hace algo más de 100 años se consiguió la jornada laboral de 8 horas diarias, algo que parecía imposible de alcanzar. Lo mismo ocurrió con las vacaciones pagadas. Ahora nos encontramos en un momento en el que se ha abierto el debate sobre la conveniencia de establecer la jornada semanal de 32 horas en 4 días sin reducción de salario. En algunos países y determinadas empresas llevan años con este sistema y, sin obviar las dificultades, vemos que es algo que cada vez se extiende más.

Varios gobiernos europeos, incluidos Reino Unido, Alemania, Portugal, Bélgica, España, etc. han aprobado leyes que permiten a los y las empleadas trabajar menos días a la semana. En Islandia se pasó de trabajar 40 horas a 35 horas semanales, 4 días a la semana: los casos de agotamiento y las bajas por enfermedad y estrés disminuyeron. Fuera de Europa, en países como Estados Unidos, Australia o Nueva Zelanda, numerosas empresas han implantado estos nuevos modelos laborales que conllevan la reducción de los días y de las horas laborales por semana.

Más cerca, el ayuntamiento de Valencia aprobó recientemente la semana laboral de 4 días por medio de un programa piloto que se desarrollará el próximo mes de abril.

100% 80% 100%

En el ámbito privado, más de 180 empresas de todo el mundo han instaurado este sistema con resultados satisfactorios tanto para las empresas como para el personal. Se trata de un modelo que recibe el nombre de "100:80:100", es decir: cobrar el 100% del salario, trabajando el 80% del tiempo previamente establecido, y mantener la productividad en el 100%.

El objetivo principal de la jornada laboral de 4 días semanales es dar a los y las empleadas y empresas una mayor libertad para organizar su tiempo de trabajo y su tiempo de ocio, sin que la reducción de tiempo de trabajo afecte a la productividad y manteniendo las mismas condiciones de salario.

La implantación de la jornada semanal de 4 días, manteniendo el mismo salario, supondría también un alivio para una plantilla tan castigada como es la de la Administración navarra: envejecida y que además ha visto reducido notablemente el poder adquisitivo en los últimos años.

Quienes han implantado este sistema destacan los factores positivos:

Aumenta la productividad

La reducción de la jornada implica que se desarrolle un trabajo de calidad. Se mejora la concentración y la implicación en el trabajo. Está demostrado que trabajar menos horas conlleva una mayor productividad. Tras muchas horas de trabajo, la productividad cae.

Mejora la conciliación

La semana laboral de cuatro días favorece la conciliación familiar y social, combate la brecha salarial y ayuda a repartir por igual los cuidados familiares. Al estar menos tiempo en el trabajo se permitiría una mejor organización con los hijos e hijas y con las personas dependientes.

Disminuye el estrés

El estrés hace que las personas sean menos eficientes. La jornada de cuatro días disminuye el estrés y con ello se mejora la salud y disminuyen los accidentes laborales. Y todo ello supone un ahorro para la sanidad. Además, la disminución del estrés hace que aumente la motivación y se mejore el ambiente de trabajo.

Mejora la sostenibilidad

Se reducen los desplazamientos y por lo tanto la contaminación. Se produce un ahorro para las personas trabajadoras, para las empresas y para el medio ambiente. El beneficio se extiende a la consecución de los retos de sostenibilidad que actualmente tiene la sociedad.

Atrae y retiene el talento

En una sociedad cada vez más competitiva, se valora más una jornada que permita conciliar trabajo y vida social y familiar. Aplicar la semana de 4 días hace que el trabajo sea más atractivo, y por lo tanto, facilita la captación y atracción del talento.

 
Las experiencias lo demuestran:
es posible y beneficioso para todas las partes

 

La jornada semanal de 4 días, manteniendo el mismo salario, no solo es posible sino deseable, y además supone un avance muy importante en la mejora de las condiciones laborales de la plantilla. Quienes trabajan en turnos y jornadas especiales también tienen cabida en este modelo, aplicándoseles una reducción proporcional de la jornada. La experiencia de las empresas y administraciones donde se ha implantado este sistema demuestra que la productividad no solo no desciende, sino que aumenta.

Los beneficios de este modelo son evidentes, y por ello LAB apuesta firmemente por impulsar el establecimiento de este modelo en las administraciones públicas de Navarra.

 
SZK kpi EHS 2022.1.17

2023KO SOLDATA-TAULAK
2022ko KPIa % 6,4koa izan da

Esku-Hartze Soziala 2023/01/20

descargas de archivos.orig PDF INFO 2023ko soldata-taulak Nafarroako Esku-hartze Sozialaren arloko I. Hitzarmenean zehaztu zen bezala, soldata-tauletan, gutxienez, goian adierazitako igoera hori aplikatu behar da, bai oinarrizko soldatan, bai urteko igoera aplikatzea erabaki zen plusetan. Eta horixe onartu du Batzorde Paritarioak gaur egindako bilera arruntean. LABek bileraren akta erregistratuko du, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Zein garrantzitsua den KPIaren berme hori lortu izana! Are gehiago elite finantzarioek langileria-klase guztia erabat pobretzera kondenatu nahi gaituzten garai honetan. LAB sindikatuak, lan hitzarmenen negoziazioaren bidez, hainbat hobekuntza lortu ditu langileentzat: eskubide gehiago, soldata-igoerak, erosahalmenaren bermea eta abar. Hori guztia eguneroko borrokari esker lortu dugu, enpresaz enpresa antolatuz. Horregatik, orain, gure hitzarmen preziatua defendatzea dagokigu, OEIS patronalaren inpugnazioaren aurrean.

Edozein zalantza izanez gero, gurekin harremanetan jartzen ahal zarete.

Agur bero bat

TABLAS SALARIALES 2023
El IPC de 2022 ha quedado en el 6,4% de subida

Intervención Social 2023/01/20

descargas de archivos.orig PDF INFO tablas salariales 2023 Tal y como se acordó en la firma del I Convenio de Intervención Social de Navarra, las tablas salariales deben incrementarse, como mínimo, acorde con esta subida, tanto el salario base como los pluses correspondientes en los que se acordó incremento anual. Así se ha aprobado en sesión ordinaria de la Comisión Paritaria celebrada en el día de hoy. LAB registraremos el acta para su publicación en el BON.

Que importante haber conseguido esta garantía del IPC en estos tiempos que corren, donde las elites financieras quieren abocarnos al empobrecimiento total a la clase trabajadora. LAB somos un sindicato que mediante la negociación de convenios conseguimos derechos y mejoras, subidas salariales y garantía del poder adquisitivo. Esto lo hemos conseguido luchando día a día, organizándonos empresa a empresa y ahora, nos toca defender nuestro preciado convenio frente a la impugnación de la patronal OEIS.

Si tienes cualquier duda puedes ponerte en contacto con nosotros/as.

Un saludo

IRAK ratio irulegi

Kalitatezko hezkuntza-sistema bermatuko bada, ezinbestekoa da ratioen jaitsiera erreal eta eraginkorra

Irakaskuntza 2023/01/22

BIDEOA IKUSI

Sistema publikoa eraisteko ahalegina, tamalez, egiazkoa da, eta, Foru Administrazioaren gainerako arloetan gertatzen den bezala, Hezkuntzan ere zerbitzu publikoen kalitatea kaltetuko duten murrizketen garaia datorrela ikusten dugu. Baina, aldi berean, jaiotza-tasaren beherakadak aukera paregabea eskaintzen digu hezkuntza-kalitatean eragin zuzena izango lukeen ratioen jaitsiera aplikatzeko. Hezkuntza sektoreak ere, zerbitzu publiko orok bezala, kalitatea eskaini behar duela aldarrikatzen du LABek, eta hori ikasle guztien beharrak erdigunean jarriz lortuko da.

Nafarroako Irakaskuntza Publikoaren Kalitaterako Itunak, egun, honako ratioak (ikasgela bakoitzeko ikasle kopurua) ezarri ditu, ikastetxe guztietarako, sare publikokoak zein itunpekoak: 25 ikasle Haur eta Lehen Hezkuntzan, 30 Bigarren Hezkuntzan eta 33 Batxilergoan. Landa-eremuko eskoletan ratio horiek txikiagoak badira ere, ikastetxe horien errealitatea da maila desberdinetako ikasleak bildu behar dituztela, eta beraz, nahiz eta ez diren hain ugariak, guztiei aldi berean eta behar bezala arreta ematea zaila da. Haur-eskoletako ratioek, aldiz, honakoa ezartzen dute: hezitzaile bakoitzak 8 ditiko haur edo 2 urteko 16 haur izan behar dituela bere ardurapean.

Landa-ingurunean zein hiri-ingurunean, jaiotza-tasaren beherakadak ez dakarkio aurreikuspen onik ikastetxe askori: talde gutxiago, ikasgelen itxiera eta irakasleen galera. Horregatik, kalitatea eta lanpostuak mantenduko badira, ratioak benetan eta modu eraginkorrean jaitsi behar dira.

Era berean, ratioen jaitsiera horrek eragin zuzena izango luke ikasleen aniztasunari eskaintzen zaion arretan. Kontseilariari askotan entzun izan diogun kontzeptua da hori, harrotasunez beterik botatzen duena, baina egiazki, beharrezko diren baliabideak jartzen ez diren bitartean, praktikara eraman ezin dena. Premia bereziak dituzten ikasleek hainbat espezialistaren (PTak, orientatzaileak...) laguntza erreal eta inklusiboa behar dute; arreta ia guztia halako gainzama duten hezkuntza-laguntzako espezialisten bizkar utziz gero, ezin da aurrera egin, eta hori da gaur egun gertatzen dena. Iritsi da ordua Departamentuak hainbatetan errepikatu dituen edukirik gabeko hitz hutsak alde batera utzi eta behingoz ikasleen aniztasunari behar bezalako erantzuna emateko.

Haur-eskoletan, arazoari adabakiak jarri nahi izan dizkiote hezkuntza indartzeko kontratazioetarako inbertsioa handituz. Baina ekimen hau ez da benetako irtenbidea, eta LABen uste dugu ez nahikoa dela. Egoera horrekin benetan amaitu nahi badute, Nafarroako haur hezkuntzako lehen zikloa arautzen duen araudian ezarritako maximoak aldatzeko garaia da, duela urte asko zaharkitua eta beharrizan pedagogikoetatik eta eskolen egungo errealitatetik urrun dagoena. Irtenbidea unitate bakoitzeko haur kopurua murriztea da, eta ez espazio bakarrean helduen kopurua handitzea; horrek, gainera, ikastetxeetan bizi den masifikazio-sentsazioa areagotu egiten baitu .

Lanbide Heziketako zikloetan, ratioak sarrera berriko 20 ikaslerekin antolatzen dira, edo 25 ikaslerekin, sarbide berriko eta ikasturtea errepikatzen duten ikasleak batuz gero. Eta, taldea gutxienez 20 ikaslera iristen bada, irakaskuntza-ordutegian hainbat bikoizketa egingo dira, honako irizpide hauek betetzen badira: instrumentuak, tresnak, makinak eta materialak maneiatzea arriskutsua izatea; edo irakaskuntzan dentsitate handia eskatzen duten lanak egitea. LABen funtsezko ikusten ditugu bikoizketa horiek, eta prestakuntza-zikloak kategorizatzen dituen araudia eguneratu behar dela uste dugu. Horra iristeko bidean, ezinbestekoa iruditzen zaigu espezialitate bakoitzeko irakasleen arteko lankidetza egotea azterketa tekniko sakona egiteko orduan, bai bikoizketa egiteko eta bai berau sailkatzeko. Hori guztia honako funtsezko faktoreak kontuan hartuta gauzatu beharko litzateke: baliabidea martxan jartzeko gutxieneko ikasle kopurua egotea, eta modulu bakoitzerako bikoizketa orduak esleitzea; dela arriskugarritasunarengatik, dela zailtasunagatik.

Honetaz gain, etapa guztietako irakasleek pairatzen duten zama burokratikoa ere ezin dugu ahaztu, ikasleei behar bezalako zerbitzua emateko enegarren traba baita. Egun, baina bereziki LOMCE indarrean sartu eta ikastetxeetan lehenbailehen aplikatzeko agindua jaso genuenetik, irakasleek gero eta denbora gehiago eskaintzen diegu lan burokratikoei -nahiz eta askotan espedientea betetzeko baino ez izan-, eta gutxiago irakasle-lanean aritzeari. Ratioen jaitsierak, beraz, ikasleentzako zuzeneko arreta hobetzea ekarriko luke, nahiz eta egungo karga burokratiko handiegia mantendu.

Azkenik, LABek salatu nahi du irakaskuntzako eskola-orduak Rajoyren gobernuaren murrizketek ezarri zituztenak direla oraindik ere. Duela 2 ikasturte, Nafarroako Hezkuntza Departamentuak egoera hori aldatu zuela saldu zigun, baina egiazki irakasleok bi eskola-ordu gehiagorekin jarraitzen dugu (23+2 Haur eta Lehen Hezkuntzan, eta 18+2 Bigarren Hezkuntzan). LABek exijitzen du lanaldiko orduen leheneratzea benetakoa eta eraginkorra izan dadila, tranparik eta amarrurik gabe.

Horregatik guztiagatik, eta jaiotza-tasaren etengabeko beherakada kontuan hartuta, LABek unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako etapa guztietan ratioen benetako jaitsiera aldarrikatzen du, lanpostu guztiak mantentzen direla bermatuta -irakasleenak nahiz ez-irakasleenak-, aniztasunari benetako arreta eman ahal izateko eta irakasleek beren gain hartu behar dituzten zuzeneko irakaskuntza-lanak eta burokrazia-lanak bateragarriak izan daitezen. Azken batean, ratioen jaitsiera eraginkorra erreibindikatzen dugu, ikasle guztien premiak hezkuntza-sistemaren erdigunean jarriko dituen kalitatezko hezkuntza-zerbitzu publikoa bermatzeko.

Bajada de ratios real y efectiva para avalar un sistema educativo de calidad

Irakaskuntza 2023/01/22

VER VIDEO

El desmantelamiento del sistema público es una triste realidad y, tal y como ocurre en el resto de la Administración foral, en Educación también vemos que se avecina una época de recortes que mermarán aún más la calidad de los servicios públicos. El descenso de la natalidad supone una oportunidad de oro para aplicar por fin la bajada de las ratios en las aulas. Desde LAB defendemos esta medida, pues repercutiría directamente en la calidad educativa, poniendo en el centro las necesidades diversas de todo el alumnado.

En la actualidad, el Pacto Para la Calidad de la Enseñanza Pública de Navarra sitúa las ratios (número de alumnos/as por aula), tanto en los centros públicos como en los concertados, de la siguiente manera: 25 alumnos/as en las etapas de Infantil y Primaria, 30 en Secundaria, y 33 en Bachillerato. Si bien en las escuelas del ámbito rural estas ratios son inferiores, la realidad de estos centros es que deben agrupar alumnado de distintos niveles, por lo que, aunque menos numerosos, tienen dificultades para poder atender a todos y todas adecuadamente y al mismo tiempo. En las escuelas infantiles las ratios establecen que cada educadora tiene que atender a 8 lactantes o a 16 niñas/os de 2 años.

Tanto en el entorno rural como en el urbano, el progresivo descenso de la natalidad plantea un pronóstico desolador para muchos centros: menos grupos, cierre de aulas y pérdida de docentes. Sin duda la solución para mantener la calidad y los puestos de trabajo pasa por una bajada real y efectiva de las ratios.

Asimismo, esta bajada de ratios repercutiría directamente en la atención a la diversidad del alumnado, un concepto del que alardea el consejero de Educación pero que es imposible de llevar a la práctica mientras se carezca de los recursos necesarios. El alumnado con necesidades educativas especiales requiere de apoyos reales e inclusivos de distintos especialistas (PTs, personal de orientación...), y no avanzamos nada si su atención recae, como ocurre en la actualidad, casi exclusivamente en un personal tan saturado como son las y los especialistas de apoyo educativo. Ha llegado la hora de dejar de lado la mera declaración de intenciones del Departamento -tan repetida como vacía de contenido- y atender a la diversidad de una vez por todas tal y como se merece.

En las escuelas infantiles han pretendido parchear el problema aumentando la inversión destinada a contrataciones de refuerzo educativo. Pero esta iniciativa dista mucho de ser una solución real, y desde LAB creemos que es totalmente insuficiente. Si realmente quieren acabar con esta coyuntura, es hora de modificar los máximos marcados en la normativa que regula el primer ciclo de infantil en Nafarroa, obsoleta hace ya muchos años y alejada de las necesidades pedagógicas y de la realidad actual de las escuelas. La solución radica en reducir el número de niños/as por unidad, y no en aumentar el número de personas adultas en un mismo espacio; ya que eso aumenta todavía más la sensación de masificación que se vive en estos centros.

En los ciclos de Formación Profesional las ratios se organizan con hasta 20 alumnos y alumnas de nuevo acceso, 25 en el caso de que haya alumnado que repite curso. Y si el grupo alcanza un mínimo de 20, le corresponderán diferentes desdobles en el horario docente, siempre que se cumplan ciertos criterios: que exista peligrosidad en el manejo de instrumentos, máquinas y materiales; o que se realicen tareas que requieren alta densidad de intervención docente. En LAB vemos fundamentales estos desdoblamientos y creemos que se debe actualizar la normativa que categoriza los ciclos formativos. En ese camino, nos parece imprescindible que el profesorado de cada especialidad colabore entre sí en la realización de un análisis técnico exhaustivo para otorgar el desdoble y para clasificarlo atendiendo a tres factores fundamentales: que exista el alumnado mínimo requerido para conceder el recurso y que se concedan las horas de desdoble para cada módulo, tanto por peligrosidad como por complejidad.

A todo ello se suma la carga burocrática actual de los docentes en todas las etapas educativas, que supone otro obstáculo más de cara a atender adecuadamente al alumnado. Hoy en día, pero más aún desde la entrada en vigor de la LOMCE y la “necesidad” de aplicarla cuanto antes en los centros, el profesorado ve cómo debe dedicar cada vez más tiempo a trabajos burocráticos “vacíos”, en lugar de a su labor docente; unas labores que a menudo solo sirven para cumplir el expediente. La bajada de ratios favorecería claramente una mejor atención directa al alumnado, a pesar de la excesiva carga burocrática.

Por último, desde LAB queremos denunciar que las horas lectivas de trabajo docente siguen siendo las impuestas tras los recortes del gobierno de Rajoy. Hace dos cursos el Departamento navarro de Educación “vendió” que revertía esa situación, cuando la realidad es que las y los docentes seguimos con esas 2 horas lectivas de más en nuestros horarios (23+2 en Infantil y Primaria, y 18+2 en Secundaria). Desde LAB exigimos que la reversión horaria de las jornadas laborales sea real y efectiva, sin trampas ni cartón.

Así pues, teniendo en cuenta el descenso continuado de la natalidad, en LAB reivindicamos una bajada de ratios real en todas las etapas de la enseñanza no universitaria, que asegure los puestos de trabajo docentes y no docentes, que suponga una verdadera atención a la diversidad, y que haga compatibles las labores burocráticas y de docencia directa que debe realizar el profesorado. En definitiva, una bajada de las ratios que ponga en el centro del sistema educativo las necesidades diversas y diferentes de todo el alumnado y que asegure un servicio público educativo de calidad real.

 
OSA privatizacion

Esklusibotasuna ezabatzea, dirua baino zerbait gehiago

Osasunbidea 2023/01/18

SMN sindikatuak defendatzen dituen medikuen esklusibotasuna kentzearen aurka agertu da LAB sindikatua; gogoan izan behar dugu PSN prest dagoela hori gauzatzeko, baldin eta grebarako deialdia bertan behera uzten badute. LABen ustez, profesional kopuru txiki bati mesede egiteko neurria da, eta zerbitzu publikoak pribatizatzeari ate onartezina irekitzen dio.

Pertsonal fakultatiboaren esklusibotasuna ezabatzeari buruzko eztabaidak, egoitza parlamentariora iritsi denak, argi uzten ditu Espainiako Estatuan orokortu den neurri baten atzean ezkutatzen diren interesak. Hiru erkidegok jarraitzen dute esklusibotasuna mantentzen: Nafarroa, Galizia eta Asturias; eta eztabaida beste erkidego batzuetan zabaltzen ari da, EAEn adibidez.

Neurri horrek 50 profesional ingururi eragingo lieke une honetan; hala ere, sektore eta kolektibo batzuek interes handiak dituzte, eta horiek gainerako langile fakultatiboen lan- eta antolamendu-hobekuntzen gainetik jartzen ari dira aldarrikapen hori.

Errebindikazio horiek esklusibotasuna ezabatzea aurreikusten dute, profesional batzuek beren jarduera osasun publikoan eta pribatuan uztartu ahal izan dezaten, esklusibotasun-osagarria jasotzeari utzi gabe. LAB sindikatuaren ustez, neurri horrek ondorio kaltegarriak izan ditzake osasun-zerbitzu publikoetan, beste erkidego batzuetan frogatu den bezala. Ezin da osasun publikoa defendatzeko diskurtsorik erabili eta, bien bitartean, neurri pribatizatzaileak erraztu.

Horren adibide garbia da eremu publikoan lan egin dezaketen eta egiten duten espezialitateak, aldi berean kontsulta pribatuetan jarduten dutenak. Tamalez, oro har, bat datoz itxaron-zerrenda handiena duten espezialitateekin. Osasunbidean badaude bi jarduerak bateragarri egiten dituzten zuzendari medikoen eta zerbitzuburuen kasuak.

Osasun publiko eraginkorra bermatzeko, langile guztien lan- eta ordainsari-baldintzak hobetu behar dira.

 

Gure sindikatuak gogorarazi nahi die eragile politikoei Nafarroako osasun publikoaren egoera delikatua dela, funtsen hornidura eta kudeaketa lehiakorra eta eraginkorra behar baititu. Ez da neurri korporatibista eta pribatizatzaileetan erori behar, profesional gutxi batzuei bakarrik egiten baitiete mesede. Neurri horiek ez dira bidezkoak, onartezinak dira, negoziazio-mahaietatik kanpo tratatzen ari dira, eta langileen artean ezinegona sortzen dute.

La eliminación de la exclusividad, algo más que dinero

Osasunbidea 2023/01/18

El sindicato LAB muestra su más enérgica oposición a la eliminación de la exclusividad del personal facultativo que defiende el Sindicato Médico y que el PSN está dispuesto a hacer si se desconvoca la huelga planteada. Desde LAB consideramos que es una medida para beneficiar a una ínfima cantidad de profesionales y que abre una puerta inaceptable a la privatización de los servicios públicos.

El debate sobre la eliminación de la exclusividad del personal facultativo, que ha llegado a sede parlamentaria, deja claro los intereses que se ocultan detrás de una medida que se ha generalizado en el Estado Español. Son tres las comunidades que siguen manteniendo la exclusividad, además de Navarra, Galicia y Asturias, mientras se comienza a abrir el debate en otras comunidades como por ejemplo la CAV.

La medida afectaría a medio centenar de profesionales en este momento, sin embargo, existe un interés por parte de ciertos sectores y colectivos, que están poniendo esta reivindicación por encima de mejoras laborales y organizativas del resto del personal facultativo.

Estas reivindicaciones contemplan la eliminación de la exclusividad para que ciertos profesionales puedan compaginar su actividad en la sanidad pública y, a su vez, en la privada, sin dejar de percibir el complemento de exclusividad. Desde el sindicato LAB consideramos que esta medida puede tener consecuencias perniciosas en los servicios públicos de salud como se ha demostrado en otras comunidades. No se puede tener un discurso de defensa de la sanidad pública mientras se facilitan medidas privatizadoras.

El ejemplo claro lo tenemos en aquellas especialidades que pueden y realizan su actividad en el ámbito público y que paralelamente realizan, a su vez, actividad en consultas privadas. Lamentablemente se observa que coinciden de forma general con aquellas especialidades con mayor lista de espera. Existen casos de directores médicos y jefes de servicio dentro de Osasunbidea que compatibilizan ambas actividades.

El camino para garantizar una sanidad pública eficiente pasa por mejorar las condiciones laborales y retributivas de toda la plantilla.

 

Desde nuestro sindicato recordamos a los agentes políticos la delicada situación de la sanidad pública navarra, que necesita una provisión de fondos y una gestión que la haga competitiva y eficaz. No se debe caer en medidas corporativistas y privatizadoras que solo benefician a una minoría de profesionales. Se trata de medidas poco equitativas e inaceptables que se están tratando fuera de todo tipo de mesas de negociación y que crean malestar en la plantilla.

 

OSA ENFE

Erizaintzako lehiaketa-oposizioaren azken emaitza. Plazen hautatzea. Lanpostuen ezaugarriakEuskararen eskakizuna duten plaza garrantzitsuei buruzko oharra.

Osasunbidea 2023/01/17

Hautaprobak gainditu ondoren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartzen direnak, euskara edo erkidegoko hizkuntzaren bat jakitea nahitaezkoa den plazetan, ondoren bakarrik parte hartu ahal izango dute, lanpostu hutsak betetzeko, baldin eta lanpostu horietan aritzeko hizkuntza hori jakitea nahitaezkoa bada.
347/1993 FD, 11. art.

Características de las plazas.
Lizarra lanpostuak.
Tutera lanpostuak.

NOU lanpostuak.
LMA lanpostuak.

Osasunbidea 2023/01/23
Azken emaitza.
Plazen ezaugarriak.
Aukera egin behar duten izangaiak.
Zentro-plaza hautatzeko jarraibideak.
Deialdirako esteka.
Plazak aukeratzeko epea: 2023-01-18tik 2023-01-31ra.

Resultado final Concurso-oposición enfermería. Elección de plazas. Descripción de plazasNota importante plazas con requisito de Euskera.

Osasunbidea 2023/01/17

Quienes ingresen en el Servicio Navarro de Salud-Osasunbidea, tras la superación de las correspondientes pruebas selectivas, en plazas para las que sea preceptivo el conocimiento del vascuence o de algún idioma comunitario, solamente podrán participar posteriormente en la provisión de las vacantes para las que el conocimiento de dicho idioma sea preceptivo para su desempeño.
D.F 347/1993 art 11.

Características de las plazas.
Plazas Lizarra.
Plazas Tudela.
Plazas H.U.N.

Plazas Atención Primaria.

Osasunbidea 2023/01/23
Resultado final.
Características de las plazas.
Aspirantes que deben formular elección.
Instrucciones Elección centro-plaza.
Enlace a la convocatoria.
Plazo de elección de plazas: 18-01-2023 a 31-01-2023.

SZK zah.ego.greban

Adinekoen zainketen arloko langileek ahotsa altxatu dute eta bost egun segidan egingo dituzte greban, hitzarmen duin baten alde

Administrazioa 2023/01/17

descargas de archivos.orig PDF Iruñeko afixa
descargas de archivos.orig PDF Tuterako afixa
descargas de archivos.orig PDF Tafallako afixa
descargas de archivos.orig PDF U-20ko manifestazioa

Hirugarren adinekoen egoitzetarako hitzarmen duin bat sinatzeko borrokan bi urte negoziazioetan eman ondoren, sektoreko langileek bost eguneko grebari ekin diote, eta Miserikordia Etxetik 17:30ean abiatuko den manifestazio batekin bukatuko dute urtarrilaren 20an, ostiralean.

Bi urte igaro dira hirugarren adinekoen egoitzetako hitzarmena egiteko negoziazio-mahaia eratu zenetik, eta urtebete plantillak eta sindikatuak mobilizatzen hasi ginenetik patronalei presioa egiteko, lan-baldintzetan hobera egiteko proposamenak onar zitzaten. Hala ere, ANEAk eta LARESek beren posizioan jarraitzen dute eta posizio horrek langileak deshumanizatu egiten ditu: soldatak ez dira nahikoak hilaren amaierara iristeko, ematen dizkieten baliabide materialak aldrebesak dira, txanden arteko atsedenaldia urria da, gaixoaldiak eragindako bajak ez dizkiete osatzen, eta, beraz, ezin dira gaixotu eta, eriondo egonda ere, lanera joan behar izaten dute.

Baina hori guztia are larriagoa da kontuan hartzen badugu Nafarroako Gobernuak berak finantzatzen duela sektorea. Finantzatu egiten du, bai, baina ez du pauso bat bera ere ematen sektoreari duintasuna emateko eta langileak zaintzeko. Horrek ANEA eta LARES bezain arduradun egiten du -edo are arduradunago-.

Beraz, NAHIKOA DA! Egoitzetan artatzen dituzten pertsonentzat eta haien familientzat izan ditzaketen ondorioak direla-eta, orain arte hartu ez den neurri bat hartzera behartuta gaude. Astelehenean ekin genion bost egun segidako grebari, patronalek eta Nafarroako gizarte osoak entzun gaitzaten. Ezinbestekoa da zaintzailea erdigunean jartzea eta bere funtzioaren garrantzia aitortzea; horretarako, premiazkoa da sektoreko langileak duintzea, eta ez dugu proposamen lotsagarri gehiagorik onartuko.

Bost egun hauetan Nafarroako hainbat herritan kaleak beteko ditugu lan baldintza duinak eta justuak aldarrikatuz, eta greba bukatuko dugu datorren ostiralean, urtarrilaren 20an, 17:30ean Miserikordia Etxetik abiatuko den manifestazio handi batekin.

LABen ziur gaude batasunak indarra egiten duela, eta ez dugu etsiko.

Kalean zain gaituzu.

Zurekin, bagara!

Las trabajadoras del sector de la tercera edad alzan la voz y declaran una huelga de cinco días consecutivos por un convenio digno

Administrazioa 2023/01/17

descargas de archivos.orig PDF Cartel Pamplona
descargas de archivos.orig PDF Cartel Tudela
descargas de archivos.orig PDF Cartel Tafalla
descargas de archivos.orig PDF manifestación 20-E

Tras dos años de negociación, luchando por firmar un convenio digno para las residencias de la tercera edad, las trabajadoras del sector han iniciado una huelga de cinco días que finalizará con una manifestación que partirá desde la Casa de Misericordia el viernes 20 de enero a las 17:30h.

Han pasado dos años desde que se constituyó la mesa de negociación para elaborar el convenio de las residencias de la tercera edad, y un año desde que las plantillas y sindicatos, empezamos a movilizarnos para presionar a las patronales y que aceptaran propuestas reales de mejora. Sin embargo, ANEA y LARES siguen enrocadas en su posición; una posición que deshumaniza a las trabajadoras: sus sueldos son insuficientes para llegar a fin de mes, los recursos materiales que les proporcionan son absurdos, el tiempo de descanso entre turnos es irrisorio, las bajas por enfermedad no están complementadas, y por lo tanto no pueden caer enfermas y se ven obligadas a ir a trabajar aun estando convalecientes.

Pero esto es aún más grave si tenemos en cuenta que es el propio Gobierno de Navarra quien financia el sector. Lo financia, sí, pero no da ni un mísero paso por dignificarlo y cuidar a la plantilla. Eso lo hace tan responsable -o más si cabe- que a ANEA y LARES.

Así que, ¡YA BASTA! Nos vemos obligadas a tomar una medida nunca adoptada hasta ahora, debido a sus consecuencias para las personas que atienden en las residencias y sus familias. Este lunes hemos dado inicio a una huelga de cinco días consecutivos, una huelga que hará que las patronales y toda la sociedad navarra al fin nos escuchen. Es imprescindible poner a la persona cuidadora en el centro y reconocer la importancia de su función. Para ello, urge dignificar a las trabajadoras del sector y no vamos a admitir más propuestas ridículas.

Durante estos cinco días vamos a llenar las calles de varias localidades de Navarra con la reivindicación de unas condiciones laborales dignas y justas, y pondremos fin a la huelga con una gran manifestación que partirá el próximo viernes 20 de enero a las 17:30h desde la Casa de Misericordia.

En LAB estamos convencidas de que la unión hace la fuerza, y no cejaremos en nuestro empeño por ello.

Te esperamos en la calle.

Zurekin, bagara!

 
ADM demanda despido

Kaleratzeagatiko demanda (Kontratua etetea)

Administrazioa 2023/01/16

Zure kontratua laster bukatzekoa bada, betetzen ari zaren bakantea okupatuko dutelako, eta kaleratzeagatik demanda aurkeztu nahi baduzu, hauexek jakin behar dituzu:

• Kalte-ordaina dagokizu baldin eta zure kontratua lege-iruzurrekotzat jotzen bada. Eta betiere epailea izango da iruzurrik baden edo ez erabakiko duena. Demanda aurkeztu aurretik, kasu bakoitza banan-banan aztertu behar da.
• Demanda aurkezteko epea lana eten eta 20 egun baliodunera amaitzen da.
• Demanda aurkezteko honako dokumentu hauek behar dituzu:
◦ Kontratuaren amaieraren jakinarazpena.
◦ Azken hiru nominak.
◦ Lanpostu horretako kontratu guztiak; batez ere azkena da ezinbestekoa.
◦ Gizarte Segurantzaren lan-ibilbidearen ziurtagiria.
◦ Nafarroako Gobernuan emandako zerbitzuen ziurtagiria.
◦ NANaren kopia, telefonoa eta harremanetarako posta elektronikoa.
◦ Oposizio bat gainditu baina plazarik lortu ez baduzu, deialdiaren ebazpenaren kopia eta plazarik gabeko gaindituen ebazpenaren kopia.
◦ Lanpostuarekin zerikusia duten prestakuntza-ikastaroen egiaztagiriak.

• Zalantzarik izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan bide hauetako edozein erabiliz:

Helbide elektronikoa: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
Telefono zenbakia: 619 772 648

Demanda por despido (cese de contrato)

Administrazioa 2023/01/16

Si próximamente va a finalizar tu contrato porque van a ocupar tu vacante, y quieres presentar una demanda por despido, esto es lo que necesitas saber:

• Te corresponde indemnización si tu contrato se considera en fraude de ley. Es el juez o la jueza quien determina si existe o no fraude. Antes de presentar la demanda hay que estudiar cada caso individualmente.
• El plazo para presentar esta demanda por despido termina 20 días hábiles después del cese.
• La documentación necesaria para presentar la demanda es la siguiente:
◦ La comunicación de finalización de contrato.
◦ Las tres últimas nóminas.
◦ Todos los contratos en ese puesto. Pero sobre todo el último, es imprescindible.
◦ Certificado de la vida laboral de la Seguridad Social.
◦ Certificado de Servicios Prestados en el Gobierno de Navarra.
◦ Copia del DNI, teléfono y correo electrónico de contacto.
◦ En caso de haber aprobado una oposición pero no haber conseguido plaza, además, hay que presentar las copias de la Resolución de la convocatoria y de la resolución de aprobados sin plaza.
◦ La acreditación de los cursos de formación realizados que estén relacionados con el puesto.

• En caso de duda, puedes ponerte en contacto con nosotras mediante cualquiera de estas dos vías:

◦ La dirección electrónica Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
◦ El número de teléfono 619 772 648

 

ADM europa gafas

Nafarroako Gobernuak betaurrekoak edo lentillak ordaindu behar dizkie langile publikoei

Administrazioa 2023/01/16

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren abenduaren 22ko epai batek enpresaburua behartzen du langileari betaurreko graduatuak edo lentillak ordaintzera edo eskura ematera; LABek epai hori betetzeko eskatzen dio Administrazioari.

Joan den abenduaren 22an, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ebatzi zuen, Errumaniako osasun-sistemako langile baten eskariari erantzunez, enpresaburuak gailu zuzentzaile berezi bat eman behar diela horren beharra duten langileei, betaurrekoak edo lentillak izan, langileari gailua zuzenean emanez edo egin behar izan dituen gastuak ordainduz, gisa horretan langileen segurtasuna eta babesa hobeak direla bermatzeko.

Nafarroako Gobernuko plantillaren barruan, lanpostu askotan betetzen dira Auzitegi horretara jo duen eskatzaileak deskribatutako baldintzak: lanaldi luzeak ordenagailuaren pantailaren aurrean, lanerako argia eskasa edo keinukaria, argi naturalik gabeko lanaldiak, etab. Horri, gainera, Nafarroako Gobernuko plantillaren ezaugarri berezi bat gehitu behar diogu: plantillaren batez besteko adina 50 urtetik gorakoa da. Horrek esan nahi du enplegatu publiko askok behar dituztela betaurrekoak edo lentillak, eta, beraz, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren abenduaren 22ko epaiak ezarritakoaz balia daitezkeela.

LABen argi dugu ikusmenaren okerragotzea gure funtzioak betetzeko pantailaren aurrean denbora gehiegi igarotzearen ondorio dela. Horregatik, LABek Nafarroako Gobernuari eskatzen dio bere egin dezala epai hori eta hemen ezar dezala, langile publikoon lan-osasunaren alde. Zerbitzuaren kalitatea ona izango bada, lanerako baldintza onak behar ditugu langileok eta, horretarako, zalantzarik gabe, lehentasuna du lanerako osasuna zaintzeak.

El Gobierno de Navarra debe pagar las gafas o lentillas a las y los empleados públicos

Administrazioa 2023/01/16

Una sentencia del TJUE del 22 de diciembre obliga al empresario a costear o proporcionar las gafas graduadas o lentillas correspondientes, y desde LAB exigimos a la Administración que cumpla esa sentencia.

El pasado 22 de diciembre, el Tribunal de Justicia de la Unión Europea dictaminó, en respuesta a la demanda de un trabajador del sistema sanitario de Rumanía, que el empresario está obligado a proporcionar a las personas trabajadoras afectadas un dispositivo corrector especial, ya sean gafas o lentillas, bien mediante la entrega directa del dispositivo o través del reembolso de los gastos que el o la empleada haya tenido que efectuar, para garantizar un mayor nivel de seguridad y protección.

Dentro de la plantilla del Gobierno de Navarra son muchos los puestos que cumplen las condiciones descritas por el demandante que ha acudido al TJUE: largas jornadas frente a la pantalla del ordenador, luz visible discontinua, escasa o nula luz natural… A eso, además, hay que añadir una característica particular de la plantilla del Gobierno de Navarra; esto es, que la edad media de la plantilla supera con holgura los 50 años. Esto supone que serían muchas las empleadas y empleados públicos que tienen necesidad de gafas o lentillas y, por lo tanto, se podrían beneficiar de lo establecido por la sentencia del TJUE del 22 de diciembre.

En LAB tenemos claro que la deterioro de la visión viene originado por el uso continuado de las pantallas para poder cumplir con nuestras funciones. Por ello, solicitamos al Gobierno de Navarra que haga suya dicha sentencia y la aplique aquí en favor de la salud laboral de las y los empleados públicos. Una buena calidad del servicio pasa por unas buenas condiciones para la plantilla y, para eso, indudablemente, cuidar la salud laboral es prioritario.

 
OSA CSDONIBANE

Prestakuntza eta errekonozimendua administrarientzat

Osasunbidea 2023/01/12

Oinarrizko Osasun Laguntzan oso egoera gogorrak gertatzen ari dira antolamendu penagarriaren eta langile faltaren ondorioz.

Administrariek osasun etxeetan egiten duten lana esponentzialki aldatu da urte gutxian. Hobekuntza-plana (2012) baino lehen, administrariek eskaera-ordenaren arabera ematen zieten hitzordua pazienteei, eta, normalean, langile fakultatiboengana bideratzen zituzten. Hitzorduak emateaz gain, historia klinikoak artxibatzeaz, materiala biltegian antolatzeaz, bajak eta errezetak emateaz, balija kontrolatzeaz, espezialistei proba osagarriak eskatzeaz eta pazienteei zentroan alta emateaz arduratzen ziren.

Formación y reconocimiento para el personal administrativo

Osasunbidea 2023/01/12

La situación que se está generando en Atención Primaria con la pésima organización y la falta de personal está provocando situaciones duras.

El trabajo de las administrativas en un centro de salud ha cambiado de forma exponencial en pocos años. Antes del Plan de Mejora (año 2012), las administrativas realizaban la citación de los pacientes por orden de petición y, normalmente, casi siempre al personal facultativo. Además de la citación se encargaban del archivo de historias clínicas, de la colocación del material en el almacén, de la emisión de bajas y recetas, del control de la valija, de la solicitud de pruebas complementarias a especialistas y del alta de los pacientes en el centro.

2012. urtetik aurrera, Hobekuntza Plana ezarri zen, eta horren ondorioz administrariek profesional egokiarengana bideratu behar dute pazientea, bakoitzak eskatzen duena aztertuta. Horretarako, protokolo bat dago, arreta emanen duen profesionala eta nolako hitzordua emanen den markatzen dituena. Hau da, administrazioko langileen lana sistematizatu eta espezializatu zen, osasun sistemaren beharretara egokitzeko. Une hartan soldata-osagarri bat agindu zen lan ereduan aldaketa nabarmen horiek sartzeagatik, baina gaur den egunean ez da osagarri hori ordaintzen.

Gainera, pandemia baino lehenagotik, hainbat arazo sortu ziren, murrizketak direla eta: hitzorduak emateko zailtasunak, itxaron zerrendak, gero eta zama burokratiko gehiago… Horrek guztiak herritarrei arreta egokia ematea galarazten zuen.

A partir del año 2012 se introdujo el Plan de Mejora, que consiste en derivar al paciente, según su demanda, al profesional más adecuado para la resolución de dicha demanda. Para ello, se tiene un protocolo que marca el tipo de cita y el o la profesional que la realiza. Es decir, se sistematizó y especializó el trabajo del personal administrativo para adaptarlo a las necesidades de Salud. En aquel momento, ya se prometió un complemento (que no se ha materializado) por introducir este cambio en el modelo de trabajo, que nada tenía que ver con las funciones anteriormente realizadas.

Pero, además, antes de la pandemia, con la política de recortes, ya existían problemas de citación: dificultad para dar citas, listas de espera, continuo aumento de las cargas burocráticas, etc… que impedían la correcta atención a la ciudadanía.

2020ko martxotik aurrera, COVIDaren pandemiarekin, are gehiago nabarmendu dira gure osasun sistema publikoaren gabeziak eta mugak. Administrazioko langileei eskatzen zaie osasun zentroak kudeatu ditzatela, baina nekez lortzen da agendak egunero antolatuak egotea behar guztiei arreta ematen saiatzeko.

Osasuneko administrarien lana gehiegi kargatu da, haien funtzioak handitu dira eta zitazio-eredua nabarmen aldatu da.

Desde marzo de 2020, con la pandemia del COVID, se ha puesto en evidencia aún más, las carencias y limitaciones de nuestro sistema público de salud. Al personal administrativo se le ha exigido gestionar los centros de salud, consiguiendo a duras penas que las agendas estén organizadas diariamente para intentar dar cobertura a todas las necesidades.

El trabajo de las administrativas de salud se ha sobrecargado, aumentando sus funciones y el modelo de citación ha sufrido un cambio significativo.

OSA CS3
Herritarrek osasun etxean sartzeko daukaten lehen atea harrerako langileak gara, eta askotan gu egiten gaituzte jasotzen duten osasun arreta txarraren erantzule. Erabiltzaileen ezinegona ulertzen dugu, baina ez, ordea, haserre hori gure gain deskargatzea, are gutxiago hitzezko erasoen bidez egiten badute. El personal de admisión somos la primera puerta de entrada para la ciudadanía en los centros de salud y en muchas ocasiones nos hacen responsables a nosotras de la mala atención sanitaria que reciben. Entendemos el malestar de las personas usuarias pero no que ese enfado se descargue sobre nosotras incluso con agresiones verbales.

Horrek berekin dakar, halaber, paziente bakoitzarekiko arreta-denbora lehen baino luzeagoa izatea, eta, hala, pazienteen telefono-dei guztiak ezin dira erantzun. Gutxieneko kalitatea eskaini nahi badugu, langile gehiago behar dira leku guztietan, baita harrera-zerbitzuan ere, sortzen diren eskaera guztiei erantzun ahal izateko.

Osasun etxeen funtzionamenduari buruzko esperientzia eta ezagutza daukaten administrariak behar dira, osasun etxeak behar bezala kudeatu ahal izateko. Horretarako, etengabeko prestakuntza behar da, langile horiek fidelizatu behar dira. Neurririk hartzen ez bada, oraindik lanpostu horietan lan egiten duten pertsonak korrika joango dira hurrengo lekualdatze-lehiaketetan Administrazioko beste lanpostu batzuetara.

Ello implica también, que el tiempo de atención con cada paciente sea mayor al habitual y esto repercute en que no se puedan atender todas las citas telefónicas de los pacientes. Se necesita más personal en general, también de admisión, para atender toda la demanda que se genera, si queremos llegar a un mínimo de calidad.

Se necesita personal administrativo con experiencia y conocimientos del funcionamiento de los centros de salud para poder llevar a cabo la gestión de los mismos. Se necesita formación continua, se necesita fidelizar a este personal. Si no se adoptan medidas, las personas que todavía trabajan en estos puestos, saldrán corriendo en los próximos traslados a otros puestos de la Administración.

Prestakuntza espezifikoa behar da osasun etxeetako harrera zerbitzuetako langileentzat. Hori funtsezkoa da bai lanean hasten diren langileentzat, baita jadanik lanean ari direnentzat ere, etengabeko prestakuntza behar baitute. Osasun arloko prestakuntza behar da hitzorduak eraginkortasunez kudeatzeko. Eta, horrez gainera, egiten ari garen lanagatik errekonozimendu profesionala behar dugu, eta horren barruan sartzen da gure eginkizun berriei eta gure gain hartzen ari garen zailtasun eta erantzukizun bereziari lotutako osagarriak jasotzea. Se necesita formación específica para el personal de admisión de los centros de salud. Es fundamental tanto para el personal que se incorpora como para el que ya está trabajando, que necesita formación continua. Es necesario formación en salud para llevar a cabo la eficiente gestión de las citas. Y también necesitamos el reconocimiento profesional por la labor que estamos realizando, incluyendo los complementos vinculados a nuestras nuevas labores y a la especial dificultad y responsabilidad que estamos asumiento.
 OSA CARTELADM
Herritarrei eskatzen diegu kexak aurkez ditzatela Osasunbideko arduradunen aurrean; izan ere, konponbideak jarri beharrean, gure arduradunek gurpiletan ziriak sartu eta profesionalok egiten dugun lana gaitzetsi besterik ez dute egiten.

Administrazioko langileentzako tratu duina eskatzen dugu, eta lan baldintzak eta soldatak egokitzea, lan-giro ez-toxikoa lortzeko eta, horrela, arrisku psikosozialen igoera esponentzial jasanezina saihesteko, Administrazioa baita horren erantzule bakarra. Adi egongo gara gerentziaren mugimenduei, batez ere oinarrizko osasun laguntzan, eta gure aldarrikapenak negoziazio-eremu egokietara eramango ditugu.
Pedimos a la ciudadanía que eleve sus quejas a los responsables de Osasunbidea, que lejos de poner soluciones, no hacen sino poner “palos en las ruedas” y desprestigiar la labor que los y las profesionales realizamos.

Exigimos un trato digno para la plantilla de personal administrativo que permita adecuar las condiciones laborales y salariales para lograr un ambiente de trabajo no tóxico y evitar así el insoportable aumento exponencial de los riesgos psicosociales, algo de lo que solo la Administración es responsable. Estaremos atentas a los movimientos de la gerencia, sobre todo en Atención Primaria y trasladaremos nuestras reivindicaciones a los ámbitos de negociación pertinentes.