adi egon

Iruñeko Udala

Graduko osagarriaren atzeraeraginari buruzko oharra

Iruñeko Udala 2022/08/01

Nafarroako Administrazio Auzitegiak graduko osagarria aitortu dio Udaleko langile bati, eta langile guztiei garai batean onartu zitzaien atzeraeragin handiagoarekin aitortu ere. Izan ere, langile horrek 2019ko urtarrilaren 1a baino lehen egin zuen eskaera eta Udalak ez zion erantzun.

Horrelako kasuetan (langileak gradua eta atzeraeragina 2019ko urtarrilaren 1a baino lehen eskatu zituen eta eskaera oraindik erantzun gabe dago), isiltasun administrazioa gertatzen da, eta horrek esan nahi du oraindik ere irekita dagoela Nafarroako Administrazio Auzitegian gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea.

Graduaren eta atzeraeraginaren eskaera 2019ko urtarrilaren 1a baino lehenagokoa denez, atzeraeraginaren 4 urteak 2015eko urtarrilaren 1a baino lehenagotik ordaindu behar dira (gogoan izan egun horretatik aurrera ordaindu zuela ofizioz Administrazioak –gure kasuan Udalak–). Kasu honetan, langileak 2016ko urtarrilaren 14an aurkeztu zuenez eskaera, atzeraeragina 2012ko urtarrilaren 14ra arte eraman behar da. Horregatik, Udalak, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpen hori betez, 2012ko urtarrilaren 14tik 2015eko urtarrilaren 1era bitarteko gradua ere ordaindu beharko dio langile horri.

Hortaz, egoera berean bazaude, ez izan zalantzarik eta jarri gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian lehenbailehen.

Informazio gehiago behar baduzu edo gai honen inguruan zalantzaren baduzu, jar zaitez harremanetan zure ordezkariekin.

Nota sobre retroactividad del complemento de grado

Ayuntamiento de Pamplona/Iruña 01/08/2022

El TAN ha reconocido a un trabajador del ayuntamiento el complemento de grado con una retroactividad más amplia de lo abonado en su día a todo el personal, al haber realizado dicho trabajador una solicitud con anterioridad al 01/01/2019 y no haber sido contestada por el ayuntamiento.

En casos como el de este trabajador, en los que se solicitó el grado con su retroactividad correspondiente en una fecha anterior al 01/01/2019, y dicha solicitud permanece a día de hoy sin contestar, se produce el llamado silencio administrativo, que conlleva que el plazo para presentar recurso de alzada ante el TAN todavía sigue abierto.

El hecho de que la solicitud de grado con efectos retroactivos sea anterior al 01/01/2019 supone que los 4 años de retroactividad se extenderían más allá del 01/01/2015, que es el periodo que en su día abonó la administración (en nuestro caso el ayuntamiento) de oficio. En el caso de la resolución del TAN a la que hacemos referencia, el trabajador presentó su solicitud el 14/01/2016 por lo que la retroactividad se extiende hasta el 14/01/2012. Por eso ahora el ayuntamiento, en cumplimiento de dicha resolución, deberá abonar a dicho trabajador el grado correspondiente al periodo comprendido entre el 14/01/2012 y el 01/01/2015.

Por eso, si estás en dicha situación, no dudes en interponer el recurso de alzada correspondiente ante el TAN lo antes posible.

Si necesitas más información o tienes cualquier duda sobre este tema, ponte en contacto con tus delegado/as

adi egon

Iruñeko Udala


Egonkortze prozesuei buruzko informazioa

Iruñeko Udala 2022/07/28

Uztailaren 22ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako Giza Baliabideen zuzendariaren ebazpen batean zehaztu egin dira enplegua egonkortzeko 2022ko LEP berezian sartutako lanpostu bakoitzari aplikatuko zaion hautapen sistema (merezimendu lehiaketa edo oposizio-lehiaketa), bai eta 2020ko eta 2021eko LEPetako lanpostuenak ere, egonkortzeko prozesu hauetan sartzen direnak. Ebazpen horretan, 2022ko LEParen iragarkian egindako akats baten zuzenketa ere aipatzen da (uztailaren 5eko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen), haren bidez lanpostu bat gehiago sartu baita LEP berezian.

Horren guztiaren gaineko zalantzaren bat baduzue, helbide elektroniko honetara idazten ahal diguzue: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo..

Bide batez, jakinarazi nahi dizuegu gaur den egunean Udalak oraindik ez duela ezer erabaki hautapen prozesu horietan erabiliko diren balorazio-irizpideei buruz. Irizpideak negoziatzeko bilera batera noiz deituko diguten zain gaude. Espero dezagun lehenbailehen deitzea, denbora gutxi gelditzen delako.


Información sobre procesos de estabilización

Ayuntamiento de Pamplona/Iruña 28/07/2022

Con fecha 22 de julio se publicó en el BON la resolución de Recursos Humanos en la que se especifica el sistema selectivo, concurso de méritos o concurso-oposición, que se aplicará a cada una de las plazas de la OPE extraordinaria de estabilización de 2022, así como a las plazas de OPES anteriores, de 2020 y 2021, que también se incluirán en estos procesos de estabilización. La resolución hace alusión también a una corrección de errores de la OPE 2022, por la que se incluye una plaza más, y que se publicó en el BON del 5 de julio.

Si tenéis alguna duda al respecto que nos queráis consultar, podéis escribirnos a Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo..

Aprovechamos para informaros que hasta el momento el Ayuntamiento no se ha pronunciado sobre los criterios que sobre los criterios que se utilizarán para valorar los méritos en estos procesos selectivos. Seguimos a la espera de que se nos convoque a negociación, esperamos que más pronto que tarde, ya que los plazos apremian.

adi egon

Iruñeko Udala


Gaur, egonkortze-prozesuari eta lan finkoaren gaineko epaiei buruzko batzarra

Iruñeko Udala 2022/05/02

Gogoan izan Iruñeko Udaleko langileentzako batzarra gaur, maiatzaren 2an, egingo dela, 13:30ean, Kaldereria kaleko aretoan. Langileak batzarretara joan ahal izateko, batzar orduak eskatuko ditugu (13:00-15:00)


Hoy, asamblea sobre proceso de estabilización y sentencias de fijeza

Ayuntamiento de Pamplona/Iruña 02/05/2022

Recordad que la asamblea para la plantilla del Ayuntamiento de Pamplona/Iruña será hoy 2 de mayo a las 13:30 en la sala de Calderería. Para facilitar la asistencia hemos pedido horas de asamblea (13:00-15:00)

adi egon

Iruñeko Udala


Elkarretaratzea: kudeaketa publikoa bai, mutuarik ez

Iruñeko Udala 2022/04/27

Aurreko astean jakinarazi genizuen bezala, ikusirik Udalak erabaki duela –SPPMEk eta AFAPNA-SPMPk osatutako gutxiengo sindikal batek bultzaturik– gure lan kontingentzien kudeaketa berriz ere mutualitate baten esku uztea, CCOO, ELA eta LAB sindikatuek bat egin dugu prozesu horren aurka agertzeko, pertsona batzuen borondatea inposatu delako langileek duela 7 urte erreferendumean adierazitakoaren gainetik, eta orain, orduan ez bezala, erabakia bozketa bidez hartzeko aukerarik eman ez digutelako.

CCOO, ELA eta LABen prentsa-ohar bateratu baten bidez (ikusi esteka), erabaki horren aurka egiteko ditugun arrazoiak azaldu ditugu. Horrez gainera, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Egunarekin bat eginez, apirilaren 28an, 12:30ean, Udal Plazan, udaletxearen atearen aurrean eginen den elkarretaratze batera deitzen zaituztegu (batzar orduak eskatu dira 12:00etatik 14:00ak arte, denok joan ahal izateko).

KUDEAKETA PUBLIKOA BAI, MUTUARIK EZ


Concentración: en defensa de lo público, mutua no

Ayuntamiento de Pamplona/Iruña 27/04/2022

Como ya os informábamos la semana pasada, tras la decisión del Ayuntamiento, instigada por una minoría sindical compuesta por SPPME y AFAPNA-SPMP, de que nuestras contingencias laborales sean cubiertas de nuevo por una mutua, los sindicatos CCOO, ELA y LAB nos hemos unido para mostrar nuestra frontal oposición a este proceso por el que se impone la voluntad de algunas personas contra la manifestada por la plantilla hace 7 años en referéndum, y sin darnos la oportunidad, como entonces, de poder decidir en las urnas.

A través de la nota de prensa conjunta de CCOO, ELA y LAB, de la que os dejamos el enlace, en la que exponemos nuestras razones para oponernos a esta decisión, y coincidiendo con el Día Mundial de la Seguridad y la Salud en el Trabajo, os convocamos a una concentración que tendrá lugar el día 28 de abril a las 12:30 horas, en la Plaza Consistorial, frente a la puerta del Ayuntamiento (habrá horas de asamblea pedidas de 12:00 a 14:00 para que todas y todos podamos acudir.

EN DEFENSA DE LO PÚBLICO. MUTUA NO

adi egon

Iruñeko Udala


Abian da Udaleko langileentzako I. Berdintasun Plana egiteko prozesua

Iruñeko Udala 2022/01/19

Abian da Iruñeko Udaleko langileentzako I. Berdintasun Plana egiteko prozesua. Administrazioa eta sindikatuak bildu gara diagnostiko bat egiteko, generoagatik langileen artean egon daitezkeen desberdintasunak antzemateko, eta, horretan oinarrituta, langile guztientzako tratu- eta aukera-berdintasunean aurrera egiteko.

Uste orokorra da funtzio publikoan ez dagoela generoagatiko desberdintasunik, baina beste administrazio publiko batzuetan egindako diagnostikoek kontrakoa erakutsi dute. Oraindik ere batik bat emakumezkoak gara kontziliazio-neurriak erabiltzen ditugunak, eta horrek, zenbaitetan, lanpostuz igotzeko aukerak mugatu egiten dizkigu; gizonek betetzen dituzten goi-karguen portzentajeak gainditu egiten du paritariotzat jotzen den % 60ko portzentajea; badira lan baldintza prekarioagoak dituzten sektore feminizatuak, eta sektore horietako lanpostuak okerrago baloratuak izaten dira eta okerrago ordaintzen dira; gainera, sistematikoki, emakumeen soldaten batezbestekoa gizonena baino txikiagoa da.

Udalaren berdintasunari buruzko diagnostikoa ahalik eta errealena izan dadin, Administrazioak emandako datuez gain, beharrezkoa da langileen lankidetza. Horregatik, prozesu honetan parte hartzera animatzen zaituztegu, inkesta anonimo bat betez, eskuragarri dagoena intraneten, posta elektronikoz eta QR kodeen bidez; bertan, zeuen pertzepzioa eta esperientziak jakitera eman ditzakezue.

Guztion inplikazioarekin eta borondatearekin (langileak, sindikatuak eta Administrazioa), espero dugu lehenbiziko Berdintasun Plan hau aurrerapauso bat izatea berdintasunezko lan-ingurunea lortzeko pertsona guztientzat, gure generoa edozein dela ere.


En marcha el proceso de elaboración del I Plan de Igualdad para el personal del Ayuntamiento

Ayuntamiento de Pamplona 19/01/2022

Se ha iniciado el proceso de elaboración del I Plan de Igualdad para el personal del Ayuntamiento de Pamplona. Administración y sindicatos nos hemos reunido con el objetivo de realizar un diagnóstico que detecte las desigualdades que por razón de género se puedan dar entre las trabajadoras y trabajadores, y en base a esto, desarrollar medidas orientadas a avanzar en la igualdad de trato y de oportunidades para todo el personal.

Hay una creencia generalizada de que en la función pública no hay diferencias por razón de género, pero los diagnósticos de igualdad realizados en otras administraciones públicas han encontrado lo contrario. Seguimos siendo mayoritariamente mujeres las que hacemos uso de las medidas de conciliación, lo que, además, en ocasiones nos limita las oportunidades de promoción, los altos cargos ocupados por hombres superan el porcentaje considerado paritario del 60%, sectores feminizados que tienen condiciones de trabajo más precarias, con puestos de trabajo peor valorados y peor retribuidos, y sistemáticamente la media salarial de las mujeres se encuentra por debajo de la de los hombres.

Para realizar un diagnóstico lo más cercano a la realidad sobre la igualdad en el Ayuntamiento, además de los datos facilitados por la Administración, es necesaria la colaboración de las trabajadoras y trabajadores. Os animamos a participar en este proceso, rellenando la encuesta anónima que podréis encontrar en la intranet, correo electrónico y a través de códigos QR, donde podréis aportar vuestra percepción y experiencias sobre el tema.

Confiamos en que, con la implicación y voluntad de todas las partes (personal trabajador, sindicatos y Administración), este primer Plan de Igualdad suponga un paso adelante en la consecución de un entorno laboral igualitario para todas las personas, con independencia de nuestro género.

 

adi egon

Iruñeko Udala

Telelanaren aukera, noizko?

Iruñeko Udala. 2022/01/05

2021eko ekainaren 28an Udalak indargabetu zuen telelana egiteko aukera. Geroztik LABek eskatu dio Udalari  negozia dezala protokoloa telelana egin ahal izateko, baina ez soilik egoera ez-ohikoetan baizik eta edozein unetan. Administrazioarentzat, aitzitik, beti egoten dira beste lehentasun batzuk.

Azken negoziazio mahaietan, eta Nafarroan  COVID-19 kasuak gora doazela ikusita, LABek galdegin dio Udalari berriro ezar dezala telelana, era horretan lan egin nahi edo behar dutenentzat, baina Udalak edo fitsik ere ez esan edo, gehienez,  "aztertuko dugu" batekin saihesten du gaia.

Udalak kontua "aztertu" bitartean, koronabirusaren datuak izugarri igo dira, eta gero eta langile kutsatu gehiago dago, zerbitzu zenbait aunitz murrizteraino. Noraino iritsi behar da egoera eutsiezin hau Udalak neurriak har ditzan?

La opción del teletrabajo, ¿para cuándo? 

Ayuntamiento de Pamplona 05/01/2022

El 28 de junio de 2021, el Ayuntamiento dejó sin vigor la opción del teletrabajo. Desde entonces, desde LAB estamos instando al Ayuntamiento a negociar el protocolo para que la opción de teletrabajar se pueda elegir no solo en situaciones excepcionales sino también en cualquier momento. Pero siempre hay temas más prioritarios para la Administración.

En las últimas mesas de negociación y ante el gran aumento de casos de COVID en Navarra, LAB ha pedido al Ayuntamiento volver a instaurar el teletrabajo para aquellas personas que lo soliciten, obteniendo el silencio o como mucho el "ya lo vamos a estudiar" por parte de Recursos Humanos.

Durante este período de "estudio" los casos crecen de forma desorbitada y los contagios entre trabajadores y trabajadoras se van extendiendo, hasta el punto de haber varios servicios en cuadro, ¿hasta dónde tiene que llegar esta situación insostenible para que el Ayuntamiento tome medidas?

UDAL hhss 24

Azaroaren 24an bozkatzera!

Iruñeko Udala 2020/11/20

Jakingo duzuenez, azaroaren 24an hauteskunde sindikalak egingo dira datozen lau urteetan Langileen Batzordea osatuko duten pertsonak aukeratzeko (funtzionarioak eta  administrazio-kontratudunak)

Hauteskundeak oso egoera berezian egingo dira, pandemia baten erdian eta segurtasun neurri zorrotzak errespetatzeko betebeharrarekin. Gainera, jende asko etxetik edo beste egoera batzuetan arituko da lanean, hautestontzietara joatea eragotzi edo gogogabetu dezaketen egoeratan. Hala ere, parte hartzera animatu nahi zaituztegu, eta azpimarratu nahi dizuegu oso garrantzitsua dela ordezkaritza sindikal sendoa izatea, plantillaren babesa izango duena eta Udala osatzen duten kolektibo guztiak modu fidelean eta orekatuan islatuko dituena.

Horrekin batera, gogorarazi nahi dizuegu mundu guztiak duela botoa emateko eskubidea gauzatzeko behar adina denbora, telelanean ari den edo aurrez aurre ari den alde batera utzita. Botoa 9: 00etatik 18: 00etara eman ahal izango da, pertsona bakoitzak erroldan esleituta duen lekuan, Zapateria 40 edo Iratxeko Monasterioa 6.

Azkenik, gogorarazi nahi dizuegu botoa non eman behar duzuen zalantzaren bat baduzue, intranetean egin dezakezuela kontsulta, mahaien araberako erroldetan; intraneterako sarbiderik ez baduzue, berriz, idatzi helbide honetara: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

 

El 24 de noviembre elecciones sindicales

Ayuntamiento de Pamplona 20/11/2020

Como ya sabréis, el 24 de noviembre se celebran elecciones sindicales para elegir a las personas que formarán la Comisión de Personal durante los próximos cuatro años (personal funcionario y contratado administrativo) 

Estas elecciones se van a celebrar en una situación muy especial, en medio de una pandemia y con la obligación de respetar unas estrictas medidas de seguridad. Además, mucha gente estará trabajando desde casa o en otras situaciones que pueden desanimar o impedir acudir a las urnas. Con todo, os queremos animar a que participéis y queremos subrayar la importancia de contar con una representación sindical fuerte, respaldada por la plantilla y que refleje de manera fiel y equilibrada a todos los colectivos que forman el Ayuntamiento.
 
Os recordamos también que todo el mundo, independientemente de que esté teletrabajando o trabajando de manera presencial, cuenta con el tiempo necesario para ejercer su derecho al voto. Se podrá votar de 9:00 a 18:00 en el sitio que cada persona tenga asignado en el censo, bien Zapatería 40 bien Monasterio de Iratxe 6. 
 
Por último, recordaros que si tenéis alguna duda sobre dónde os toca votar podéis consultarlo en los censos que están disponibles en intranet o, si no tenéis acceso a intranet, escribiéndonos a esta dirección: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.