adi egon

Iruñeko Udala


Funtzionamenduko laguntzaileendako ohar informatibo berezia

Iruñeko Udala 

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzordeak joan den astean in extremis onartu zuen 2020rako Lan Eskaintza Publikoa, abenduaren 14ko JOB (19/SG) Erabakiaren bidez. Egun horretan bertan, sindikatuok negoziazio mahai bat izan genuen, non hainbat gai jorratu ziren. Horien artean, udal instalazioetako funtzionamenduko laguntzaileei bereziki eragiten dieten zenbait kontu; hori dela eta, zuekin zuzenean harremanetan jartzea erabaki dugu.

Alde batetik, azpimarratu nahi dugu Giza Baliabideen zuzendariak abenduaren 10ean aurkeztu ziola negoziazio mahaiari lan eskaintza publikoa. Eta “aurkeztu” diogu, sakon aztertu ahal izateko eta, beraz, Administrazioarekin negoziatu ahal izateko denbora eman gabe aurkeztu zigutelako.

Komeni da gogoratzea urte bakoitzeko LEPa edozein hilabetetan onar daitekeela, baina betiere urteko abenduaren 31 baino lehen; bestela, eskaintza onartzeko aukera galtzen da. Gero, hiru urte izaten dira eskaintzan sartzen diren lanpostuen deialdiak egiteko. 2020ko abenduaren 10ean egindako negoziazio mahaian, LABek Giza Baliabideen zuzendariari jakinarazi zion ez geneukala informazio nahikorik iritzi argi bat emateko (oraindik iraungi ez diren LEPen egoerari buruzko informazioa eskatu genuen, hots, 2018koa eta 2019koa), ez eta behar adina denbora ere gure lana behar bezala egin ahal izateko; izan ere, proposamena 24 ordu baino gutxiagoko aurrerapenarekin aurkeztu ziguten. Beraz, eskatu dugun informazioa ematen digutenean, gure iritzia planteatu ahal izango diegu.

Era berean, eta funtzionamenduko laguntzaileen gora egiteko prozesuari dagokionez, Morrás jaunari gogorarazi zitzaion prozesu hori oraindik gauzatzeke dagoela, indarrean dagoen Akordioan jasota dagoela eta, orobat, aurreko legegintzaldian sinatutako Akordioan 2017-2019 urteetarako jasotako prozesuetatik gauzatzeko geratzen den bakarra funtzionamenduko laguntzaileena dela. Halaber, jakinarazi zitzaion prozesu hori funtzionamenduko laguntzaileen lanpostuen LEPa gauzatu aurretik egin beharra dagoela. Horren guztiaren aurrean, Giza Baliabideen zuzendariaren erantzuna izan zen gogoan zuela igoera prozesuak beti egin behar direla hautapen prozesuak baino lehen, baina hauteskunde sindikalen aurreko mahaian prozesu horri buruzko desadostasun puntu batzuk geratu zirela konpondu gabe. Morras jaunak gomendatu zigun bezala, hurrengo mahaietan gogoraraziko diogu kontua, ea Akordioan bete gabe gelditzen den puntu hori ixten dugun behingoz.

Azkenik, esan zigun ez dagoela jakiterik noiz egingo diren hautapen prozesuetako deialdiak, ez baitago ez data zehatzik, ezta egutegirik ere.
Zuei zuzenean eragiten dizueten gaiei buruzko informazio gehiago izan ahala, zuekin harremanetan jarriko gara berriro.


Nota informativa especial para el colectivo de auxiliares de funcionamiento

Ayuntamiento de Pamplona/Iruña

La Junta de Gobierno del Ayuntamiento de Pamplona aprobó in extremis la semana pasada, mediante acuerdo JOB 14-DIC-20 (19/SG), su Oferta Pública de Empleo para el año 2020. Ese mismo día, los sindicatos tuvimos una Mesa de Negociación en la que se trataron varios temas. Entre ellos, varios que afectan especialmente al personal Auxiliar de Funcionamiento de Instalaciones Municipales, por lo que hemos decidido ponernos en contacto con vosotros/as en exclusiva.

Por una parte, la OPE, fue presentada por el Director de Recursos Humanos a la Mesa de negociación el día 10 de diciembre. Y decimos presentada, porque se hizo sin la suficiente antelación como para poder estudiarla a fondo y, por lo tanto, ser negociada con la Administración.

Conviene recordar que la OPE de cada año puede aprobarse en cualquier mes, pero siempre antes del 31 de diciembre del año, si no, se pierde la oportunidad de hacerla. Después, hay tres años por delante para poder realizar las convocatorias que se incluyen en la misma. Desde LAB se transmitió al Director de Recursos Humanos, en la Mesa de Negociación celebrada el día 10 de diciembre de 2020, que no teníamos la información suficiente (solicitamos información sobre la situación de las OPEs que aún no han caducado: las de 2018 y 2019) ni el tiempo suficiente (se nos presentó con una antelación de menos de 24 horas para estudiarla) para poder realizar nuestra labor de forma correcta. Así pues, cuando nos faciliten la información que solicitamos, podremos plantearles lo que nos parezca sobre la misma.

Asimismo, y con respecto a la promoción del personal auxiliar de funcionamiento, se recordó al Señor Morrás que está aún pendiente de llevar a cabo, que está recogida en el actual Acuerdo en vigor, y que es el único colectivo del que queda por realizar su promoción de los recogidos en el Acuerdo firmado en la anterior legislatura para los años 2017-2019. También se le transmitió que este proceso debería realizarse antes de llevar a cabo la OPE de las plazas de auxiliares de funcionamiento. A todo esto, la respuesta del Director de Recursos Humanos fue que, efectivamente, la promoción debe realizarse siempre antes de cualquier proceso selectivo, pero que con la Mesa anterior a las elecciones sindicales quedaban ciertos puntos de desacuerdo. Finalmente, tal y como él mismo nos dijo que hiciéramos, se lo iremos recordando en las siguientes Mesas que se celebren para ver si podemos por fin cerrar esa parte aún sin cumplir del Acuerdo.

Por último, nos dijo que no se sabe exactamente ni fechas, ni tienen un calendario realizado para poder saber con exactitud cuándo se irán realizando las diferentes convocatorias para procesos selectivos.