UDAL Iruñea EMAD

EEALeko langileek borrokan jarraitzen dute

Iruñeko Udala 2021/06/02

Udalaren Etxez Etxeko Arreta Lantaldeko langileek borrokan jarraitzen dute Navarra Sumak eta PSNk ezarritako kudeaketa ereduaren aldaketaren aurka eta zuzeneko kudeaketaren alde. Orain arte eginiko grebez gain, pasa den astean lanuzte bat egin zuten eta hilabete honetan lanuzte eta ekintza gehiago eginen dituzte.

Oraindaino egindako protestetan aldarrikatu dute zerbitzua Udalak zuzenean kudeatzearen alde daudela, eta ez dutela ontzat hartzen enpresa publiko bat sortzea zerbitzua kudeatzeko.

Sektorea oso feminizatua eta oso egoera prekarioan dago, soldata baxuak dituzte eta langileen batez besteko adina altua da. Ez dago batere argi kudeaketa kanpora ateratze hutsak, baliabide eta baldintza egokiagoak jarri gabe, zerbitzua hobetuko duenik. Are gehiago, lortuko den gauza bakarra, ziurrenik, plantillaren egungo baldintzak okertzea izango da; izan ere, duela gutxi zenbait hobekuntza izan dituzten arren, oraindik ere ez daitezke duintzat jo.

Etxez etxeko arretako lankideen mobilizazio-egutegia helarazi nahi dizuegu eta aste honetako bat bereziki azpimarratu. Zehazki ekainaren 3an 16:00etatik 17:00etara Udaletxe Plazan eginen den elkarretaratzea,  udal plenotik langileen aldarrikapena entzun dezaten.

Las trabajadoras del EMAD continúan luchando

Ayuntamiento de Pamplona 02/06/2021

Las trabajadoras del Equipo Municipal de Atención Domiciliaria siguen luchando contra el cambio de gestión impuesto por Navarra Suma y PSN y en favor de la gestión directa. Aparte de las huelgas hechas hasta ahora la semana pasada hubo otro paro y este mes realizarán más paros y acciones.

En las protestas hechas hasta ahora han reivindicado que el servicio siga siendo gestionado de manera directa por el ayuntamiento y que no se cambie por una empresa pública.

Este es un sector feminizado, de bajos salarios, con una elevada media de edad y muy precarizado. Es más que discutible que el mero hecho de externalizar la gestión, sin poner más medios y condiciones más propicias, vaya a mejorar el servicio. Es más, probablemente lo único que se conseguirá será empeorar las condiciones actuales de la plantilla; unas condiciones que, aunque recientemente sufrieron ciertas mejoras, aún hoy distan mucho de poder ser consideradas dignas.

Os trasladamos el calendario de movilizaciones de las compañeras del Equipo Municipal de Atención Domiciliaria y subrayamos especialmente una programada para esta semana. En concreto la concentración que se realizará el día 3 de junio en la Plaza del Ayuntamiento de 16:00 a 17:00 para que desde el plano municipal se oiga las reinvindicación de las trabajadoras.