ADM concentra igualdad

Elkarretaratzea emakumeok Administrazioan jasaten dugun diskriminazioa salatzeko

Administrazioa 202311/27

descargas de archivos.orig PDF Berdintasun plana

LAB sindikatuak elkarretaratze bat eginen du bihar, azaroak 28, jendaurrean erreklamatzeko behar diren neurriak har daitezela emakumeok Administrazioaren lan eremuan jasaten dugun diskriminazioari bukaera emateko. Hitzordua goizeko 11:00etan da, Nafarroako Jauregiaren aurrean (Karlos III.a etorbidea 2).

LAB sindikatuan denbora asko daramagu emakumeok Administrazioan jasaten dugun lan diskriminazioa salatzen. Diskriminazio hori are larriagoa da kontuan hartzen badugu plantillako langile guztien % 71,29 emakumezkoak garela.

Nafarroako Gobernuak berak ere onartzen du Administrazioan gertatzen den diskriminazio hori, “Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako I. Planean” azaltzen den bezala. Txosten horren arabera, konparatzen baditugu lanpostu berdin-berdinetan arituta gizonek eta emakumeek kobratzen dituzten urteko soldatak, % 6,65eko soldata-arrakala dago gizonen alde.

Burutzetan ere agerian gelditzen da diskriminazio-egoera hori. Izan ere, Administrazioan burutzaren bat duten emakumeen ehunekoa ez dator bat plantillan dugun benetako pisuarekin. Gainera, emakumeen presentziak behera egiten du erabakimen mailak gora egin ahala.

Txostenean, orobat, adierazten da behin-behinekotasun tasak gehiago eragiten digula guri gizonei baino, eta emakumeok gehiagotan jotzen dugula kontziliazio-neurrietara.

LABek begi onez hartu du Administrazioak Berdintasun Plan hau egin izana, baina diskriminazioa datu errealen bidez egiaztatzeaz gainera, egoera horri amaiera emateko behar diren konponbideak jar daitezela eskatzen dugu.

Horregatik guztiagatik, langile guztiak animatzen ditugu astearterako deitutako elkarretaratze horretan parte hartzera, Nafarroako Gobernuari erreklamatzeko behar diren neurriak har ditzala Administrazioaren lan eremuan gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasuna lor dadin.

Concentración contra la discriminación hacia las mujeres en la Administración

Administrazioa 202311/27

descargas de archivos.orig PDF Plan de igualdad

El sindicato LAB ha convocado mañana una concentración frente al Palacio de Navarra (Carlos III, 2) para reclamar que se tomen medidas para acabar con la discriminación que sufrimos las mujeres en el ámbito laboral de la Administración. La cita será mañana martes 28 de noviembre a las 11:00 de la mañana.

Desde LAB llevamos mucho tiempo denunciando la discriminación laboral que sufrimos las mujeres en la Administración pese a que somos el 71,29% de la plantilla.

Ahora, es el propio Gobierno de Navarra quien lo reconoce en el "I Plan de Igualdad entre mujeres y hombres" en la Administración. Según este informe, si se compara el salario anual de hombres y mujeres en puestos idénticos, existe una brecha salarial a favor de los hombres del 6,65%.

Las jefaturas también reflejan una situación de discriminación. El porcentaje de mujeres que ostenta alguna jefatura no se corresponde con el peso real que tenemos en plantilla. Además, la presencia de mujeres disminuye a medida que aumenta el nivel de decisión.

También se señala que la temporalidad en los contratos nos afecta más a nosotras que a los hombres, y que somos las mujeres quienes más nos acogemos a las medidas de conciliación.

Desde LAB saludamos la elaboración de este Plan de Igualdad, pero reclamamos que no se quede solamente en la constatación de la discriminación, sino que se aborden las soluciones necesarias para poner fin a esta situación.

Por todo ello, animamos a la plantilla a participar en esta concentración para reclamar al Gobierno de Navarra medidas que busquen alcanzar una verdadera igualdad entre hombres y mujeres en el ámbito laboral de la Administración.

 
OSA CS Tierraestella

Datuek eurek berresten dute Lizarrako Osasun Barrutiaren desegitea

Osasunbidea 2023/11/22

descargas de archivos.orig PDF Desegitearen gaineko diptikoa

2019az geroztik, Nafarroako Gobernuak 0 euro bideratu ditu Lizarrako Osasun Barrutian itxaron zerrendak murrizten saiatzeko. Ordutik eta 2022ra bitartean, lehen kontsultarako itxaronaldiaren batez bertzeko atzerapena 23tik 75 egunera igo zen. Horiek bi datu ofizial bertzerik ez dira, askoren artean, Estellerrian osasun arreta publikoa abandonatu eta eraisten ari direla frogatzen dutenak. LAB sindikatua eskualdean datu horiek ezagutaratzen ari da, salaketa kanpaina baten bidez.

Nafarroako Osasun Informazioko Sistemaren, Kontuen Ganberaren eta Osasunbidearen beraren datu ofizialak bildu ditu LABek, berriz ere egiaztatzen dutenak nola ari diren desegiten Estellerriko herritarren kalitatezko osasun laguntza publikoa. Datu horiekin guztiekin, sindikatuak diptiko bat eta kartel bat egin ditu, inguru osoan zehar zabaltzen ari dena, egoera salatzeko eta herritarrei ikusarazteko beren larruetan sufritzen ari direnak ez direla sentsazio hutsa, Administrazioaren datu ofizialek deskribaturiko errealitate gordina baizik.

2019-2022 aldian Osasun Departamentuak 0 euroko inbertsioa egin zuen Lizarrako barrutian itxaron zerrendak murrizteko; Iruñeko barrutian, berriz, hiru milioi eurokoa izan zen (346 kontratu berri sortu zituen), eta Tuteran, berriz, ia 400.000 eurokoa (eta 120 kontratu). Datu horrek argi eta garbi erakusten du Estellerriko herritarrak jasaten ari diren diskriminazioa. Eskualdeak 62.000 biztanle inguru ditu; horietako 15.000 pertsona 65 urtetik goitikoak dira eta 8.000 inguru 14 urtetik beheitikoak. Arreta ona jaso ahal izateko, horiek guztiak Iruñera mugitzera behartzen dituzte.

Aipaturiko aldi horretan, lehen kontsultarako itxaron zerrendako batez bertzeko atzerapena 23tik 75 egun naturalera igo zen. Era berean, ebakuntza kirurgikorako batez bertzeko atzerapena 57 egunetik 109ra pasatu zen. Izan ere, plantilla ez dute batere indartu. Aitzitik, espezialista finkoen kopurua 61etik 33ra pasatu zen. Egun, langile gehiago daude behin-behineko egoeran (432) finko baino (372). Lan egoera hori dela-eta, espezialista eta Lehen Arretako mediku askok alde egiten dute lan ezegonkortasunagatik eta garatzeko aukerarik ez dutelako.

LAB sindikatuak ulertzen du hainbat faktorek eragin dutela desegite hori, eta horien artean dagoela aurreko gerentziaren kudeaketa txarra. Behin gerentzia hori aldatu ondoren, ordea, espero izatekoa da antolamendu arazoak konponduko direla. Baina inbertsio faltaren ondoriozko arazoak Parlamentuan eta Gobernuan konpondu behar dira, eta berehala konpondu behar dira, horretan baitatza Estellerriko herritarren osasuna.

Los datos certifican el desmantelamiento del Área de Salud de Estella

Osasunbidea 2023/11/22

descargas de archivos.orig PDF Díptico desmantelamiento

Desde 2019 el Gobierno de Navarra ha destinado 0 euros para intentar reducir las listas de espera en el Área de Salud de Estella. Desde entonces y hasta 2022, la demora media de la espera para la primera consulta subió de 23 a 75 días. Esos son simplemente dos datos oficiales, de entre muchos, que demuestran el abandono y desmantelamiento de la atención sanitaria pública en Tierra Estella y que LAB está dando a conocer en la zona mediante una campaña de denuncia.

LAB ha recopilado datos oficiales del Sistema de Información Sanitaria de Navarra (SISNA), de la Cámara de Comptos y del mismo Osasunbidea que certifican, una vez más, cómo están deshaciendo la atención sanitaria pública de calidad de la ciudadanía de Tierra Estella. Con todos esos datos, el sindicato ha confeccionado un díptico y un cartel que está distribuyendo por la zona con el objetivo de denunciar la situación y hacer ver a los ciudadanos y ciudadanas que lo que están sufriendo en sus propias carnes no es una mera sensación, sino una cruda realidad descrita por los datos oficiales de la Administración.

La inversión que realizó el departamento de Salud en el área de Estella para reducir las listas de espera en el periodo 2019-2022 fue de 0 euros; frente a los tres millones de euros del área de Pamplona (que generaron 346 nuevos contratos), y los casi 400.000 euros (y 120 contratos) del área de Tudela. Este dato demuestra bien a las claras la discriminación que está sufriendo la ciudadanía de Tierra Estella, una población de unas 62.000 personas, que tiene 15.000 mayores de 65 años y 8.000 menores de 14 años a los que se obliga a desplazarse para recibir una buena atención.

En el periodo citado la demora media de la lista de espera para primera consulta subió de 23 a 75 días naturales. Igualmente, la demora media para intervención quirúrgica pasó de 57 a 109 días. Y es que la plantilla total no se ha reforzado. Más bien al contrario: el número de especialistas fijos pasó de 61 a 33 facultativos. De hecho, en estos momentos hay más personal en situación eventual (432) que fijo (372). Esa situación laboral hace que muchos especialistas y médicos de Atención Primaria abandonen la zona por la inestabilidad laboral y las nulas posibilidades de desarrollo.

El sindicato LAB entiende que son varios los factores que han llevado a este desmantelamiento, y entre ellos está la pésima gestión de la anterior gerencia del área. Una vez cambiada esa gerencia, es de esperar que se arreglen los problemas organizativos. Pero los problemas derivados de la falta de inversión deben ser solucionados tanto en el Parlamento como en el Gobierno, y deben ser solucionados de forma inmediata, puesto que en ello va la salud de la ciudadanía de Tierra Estella.

 

SZK A17 greba

Azaroaren 30ean, Esku-hartze Sozialeko sektoreak greba egingo du zaintza kolektiborako eskubide unibertsalaren alde

Soziokomunitario 2023/11/02

descargas de archivos.orig PDF grebako afixa
descargas de archivos.orig PDF mug. fem. afixa

Mugimendu feministak Greba Feminista Orokorra deitu du azaroaren 30ean; LAB sindikatuak bat egiten du grebaren helburuekin, beraz, batu egin gara. Grebarako aldarrikapen asko markatu dira, eta horietako askok erreferentzia zuzena egiten diete egunez egun gure sektorean bizi ditugun egoera eta testuinguru askori:

  • Gizarteak zaintza-sistema publiko komunitarioa behar duelako: pertsona guztiok elkarren premia dugu. Bizitzako uneren batean zainduak izan beharko dugu eta, beste uneren batean, zaindu egin beharko dugu. Baina, sistema antolatuta dagoen moduan, gaur egun ez dago zaintza-eskubidearen bermerik, eta, askotan, erosteko ahalmenaren edo Gobernuaren prestazio motaren mende egoten da eskubide hori. Horregatik, zaintza-eskubidea ez da unibertsala. Zerbitzu publikoak indartu eta garatu behar dira, negozioak egiteari bukaera eman eta langile guztiei beren eskubideak bermatu.

  • Beharrezkoa delako gure lan-baldintzak duintzea eta babestea: gurea sektore feminizatua izanda, jakitun gara egiten dugun lan garrantzitsu eta funtsezkoak oraindik oso errekonozimendu eskasa duela (gizartearen ikusezintasuna, soldata txikiak, lan-karga handiak, ratio desegokiak, pribatizazio ekonomikoa). Gainera, gure egitekoak berariazko ezaugarri batzuk ditu, eta irtenbide zehatzak behar ditu: lana eta familia bateragarri egiteko lizentziak, txandakako lanaldi luzeak (24/7), esposizio emozionala, arrisku psikosozialak, haurdunaldia eta amatasuna babestea, besteak beste. Plantillaren behar horietan eta beste batzuetan aurrera egiteko, Esku-hartze Sozialaren bigarren hitzarmen sektoriala negoziatzen ari gara, gure lan-baldintzak hobetzen eta duintzen segitzeko.
  • Laneko denborak berrantolatu behar direlako: guztiok lan egin ahal izateko, langabezia murrizteko eta gure zaintza-betebeharrei aurre egiteko (gizonona barne), beharrezkoa da 30 orduko astea ezartzea, soldata murriztu gabe, frogatuta baitago produktibitatea handitzen dela eta, aldi berean, denbora librea ematen duela gure bizi-proiektuak garatzeko.
  • Etxebizitza duina merezi dugulako: eskubide hori paperean baino ez dago, izan ere, gero eta zailagoa da etxebizitza eskuratzea. Alokairuaren eta erosketaren prezioak gero eta garestiagoak dira, bankuen irabaziak gero eta altuagoak dira, eta bien bitartean, langileok gero eta zailtasun handiagoak ditugu. Horregatik, guk merkatuaren esku-hartzearen alde eta langile-klasearen zerbitzurako erregulazioaren aldeko apustua egiten dugu, horrela, espekulazioa eta etekina saihesten delako.

Horregatik guztiagatik, uste dugu argudio asko ditugula azaroaren 30ean kalera ateratzeko. Greba antolatzeko batzarrak deitu dira auzo eta herri askotan, baita enpresetan ere.

Azaroaren 30ean ez da deus berririk hasiko, ez bukatuko. Baina langileok egin dezakegun bultzadak, aldez aurretik egiten dugun lan guztiak eta ondoren egingo dugun guztiak hurbildu egingo gaitu zaintza kolektiborako eskubide unibertsalera. Guztion erantzukizuna da; izan ere, borroka honen protagonista garen aldetik, asko dugu egiteko eta emateko.

El 30 de noviembre, el sector de Intervención Social irá a la huelga por el derecho universal al cuidado colectivo

Soziokomunitario 2023/11/02

descargas de archivos.orig PDF cartel huelga
descargas de archivos.orig PDF cartel mov. fem.

El movimiento feminista ha convocado Huelga Feminista General este próximo 30 de noviembre y el sindicato LAB comparte plenamente los objetivos de la misma, razón por la que nos hemos adherido. Se han marcado muchas reivindicaciones para la huelga, y muchas de ellas hacen referencia directa a numerosas situaciones y contextos que vivimos día tras día en el sector de intervención social:

  • Porque esta sociedad necesita un sistema público comunitario de cuidados: todas las personas somos interdependientes. En algún momento de la vida vamos a necesitar ser cuidadas y, por tanto, vamos a tener que cuidar también. Sin embargo, tal y como está organizado el sistema, hoy en día no hay garantía de derecho al cuidado. Muchas veces está supeditado al poder adquisitivo o al tipo de prestación del Gobierno. Por ello, el derecho al cuidado no es universal. Hay que fortalecer y desarrollar los servicios públicos, terminar con el negocio y garantizar sus derechos a todas las trabajadoras.

  • Porque es necesario dignificar y proteger nuestras condiciones laborales: al ser un sector mayoritariamente feminizado, vemos cómo la importante y esencial labor que realizamos tiene todavía muy escaso reconocimiento (invisibilización social, bajos salarios, altas cargas de trabajo, ratios inadecuados, privatización…). Además presenta unas características específicas propias que requieren soluciones concretas como son las licencias para conciliar la vida laboral y familiar, las largas jornadas a turnos 24/7, la exposición emocional, los riesgos psicosociales, la protección del embarazo y la maternidad… Con el fin de avanzar en estas y otras necesidades de la plantilla, estamos aprovechando la negociación del segundo convenio sectorial de Intervención Social para ir mejorando y dignificando nuestras condiciones laborales.
  • Porque es necesario reorganizar los tiempos de trabajo: para que todas podamos trabajar, reducir el desempleo, y hacer frente a nuestras obligaciones de cuidado (hombres incluídos) es necesario establecer la semana de 30 horas sin reducción del salario, pues está demostrado que aumenta la productividad a la vez que proporciona tiempo libre para desarrollar nuestros proyectos de vida.
  • Porque nos merecemos tener una vivienda digna: este derecho no esta más que en el papel, ya que en realidad, es cada vez mas difícil acceder a ella. Los precios tanto del alquiler como de la compra están cada vez más disparados, los beneficios bancarios son cada vez más altos, y mientras, las trabajadoras, lo tenemos cada vez más difícil. Por ello, apostamos por la intervención del mercado y por una regulación al servicio de la clase trabajadora, evitando la especulación y el beneficio.

Con todo ello, creemos que tenemos muchos argumentos para salir el 30 de noviembre a la calle. Se han convocado asambleas de huelga en muchos barrios y pueblos, y también en las empresas.

El 30 de noviembre no empieza ni termina nada. Sin embargo, el empuje que podamos realizar las trabajadoras, todo el trabajo previo que hagamos y todo el que se haga después, irá dejando, sin duda, un poso que nos acercará cada vez más al derecho universal al cuidado colectivo. Es responsabilidad de todas y de todos, ya que, como protagonistas de esta lucha, tenemos mucho que hacer y que aportar.

 

ADM Mesa General

Lan Eskaintza Publikoan 2.005 lanpostu sartuko dira

Administrazioa 2023/11/13

descargas de archivos.orig PDF Ordezte-tasari dagozkion lanpostuak
descargas de archivos.orig PDF Berarriazko LEPari dagozkion lanpostuak

Pasa den ostiralean, azaroak 10, egindako Mahai Orokorrean Administrazioak 2023ko LEPak aurkeztu zituen. Sindikatuen zenbait proposamen onartu ondoren, azkenean 2.005 lanpostu eskainiko dira; horietatik 907 Administrazio Errokoak dira, 571 Hezkuntzakoak, eta 527 Osasunekoak.

2.005 lanpostu horiek ordezte-tasari dagokion LEPean eta berariazko LEPean banatuko dira. Administrazioak adierazi du helburua dela %8tik beherako behin-behinekotasun indizera iristea. LABen iritziz,eskaintza hori ez da nahikoa izanen helburu hori lortzeko, eta eskatu diogu une honetan dauden egiturazko lanpostu guztien berri ematea (lanpostu horiek ez dira plantilla organikoan agertzen). Izan ere, lanpostu horiek halako linbo batean daude, eta datuen irakurketa objektiboa egitea galarazten dute. Bi LEP horiek urtea bukatu baino lehen argitaratu behar dira.

Mahai Orokor berean, azkenik, erabaki da baso-suhiltzaileei produktibitate-osagarria ordaintzen hastea. Gogora dezagun osagarri hori duela zenbait hilabete onartu zela, baina oraindik ez dela aplikatzen ari.

La Oferta Pública de Empleo será de 2.005 plazas

Administrazioa 2023/11/13

descargas de archivos.orig PDF Plazas OPE reposición
descargas de archivos.orig PDF Plazas OPE específica

En la Mesa General celebrada el pasado viernes día 10, la Administración presentó las OPEs de este año que aumenta hasta las 2.005 plazas, tras incluir algunas de las propuestas de los sindicatos. De ellas, 907 corresponden a Administración Núcleo, 571 a Educación y 527 a Salud.

Las 2.005 plazas son la suma de la OPE de reposición y de la OPE específica. El objetivo expresado por la Administración es el de conseguir bajar la temporalidad por debajo del 8%. Desde LAB, hemos manifestado que creemos que todavía es insuficiente para alcanzar dicho objetivo y hemos reclamado que se nos informe de todas las plazas estructurales existentes (aquellas que no aparecen en la plantilla orgánica) porque estas plazas permanecen en un limbo que distorsiona los datos. Ambas OPEs deberán estar publicadas antes de que acabe el año.

En la misma Mesa General, se ha aprobado hacer efectivo el complemento de productividad para los bomberos y bomberas forestales. Este complemento había sido ya aprobado hace meses pero no se había conseguido aplicar hasta ahora.

 

 

PAGNAko Langileen Batzordeak kontuan har dezatela eskatu eta El Vergeleko unitateak berrantola ditzatela esijitu du

Administrazioa 2023/11/10

descargas de archivos.orig PDF Batzordearen oharra

PAGNAko Langileen Batzordeak El Vergeleko unitateak kontuan hartzeko eta bitan banatzeko eskatu du gaur goizean, Nafarroako Jauregian egindako elkarretaratzean.

LABek beste behin ere kritikatu egiten du unitate horietan elkarrekin bizi diren pertsonen egoera, eta baita onartzeko modukotzat jo litezkeenak baino askoz ere okerragoak diren baldintzetan zerbitzua eman behar duten langileen egoera ere.

Horregatik, ANADPi eta Gizarte Eskubideen departamentuari behin berriro eskatu diegu ez diezaietela entzungor egin gure ekarpenei, entzun diezaiotela bizi diren egoerak benetan ezagutzen dituenari eta indarrean dagoen araudia bete dezatela behin betiko.

La Comisión de Personal de la ANADP reclama que se le tome en consideración y exige desdoblar las unidades de El Vergel

Administrazioa 2023/11/10

descargas de archivos.orig PDF Nota de la CP

La Comisión de Personal de la ANADP ha reclamado esta mañana, mediante una concentración ante el Palacio de Navarra, que sea tomada en consideración y desdoblen las unidades de El Vergel.

Desde LAB criticamos una vez más la situación que están viviendo tanto las personas convivientes en dichas unidades como las trabajadoras que deben prestar servicio en unas condiciones infinitamente peores a algo que se pueda calificar de asumible.

Por ello, hemos vuelto a exigir a la ANADP y al departamento de Derechos Sociales que dejen de hacer oídos sordos a nuestras aportaciones, que escuchen a quien realmente conoce las situaciones que se viven y cumplan con la normativa de una vez por todas.  

 
OSA concentra pacto

LABek elkarretaratzea egin du akordioan sinatutakoa bete egin behar dela eskatzeko

Osasunbidea 2023/11/10

LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du gaur goizean Vianako Printzea zentroaren aurrean, Osasun Departamentuari eta Nafarroako Gobernuari esijitzeko bete ditzatela lehenbailehen eta berme guztiekin aurtengo grebaren ondoren sinatutako akordioak. Uste dugu sinatutako konpromisoak lehenbailehen eta berme guztiekin bete behar direla, plantillaren lan-baldintzak hobetzeko eta zerbitzu publikoak defendatzeko.

Azken aste hauetan Osasun Departamentuarekin izandako bileretan, esan digute hitz ematen dutela aurrera eramango dituztela LABentzat ezinbestekoak diren aldarrikapen horiek, behar-beharrezkoak baitira osasun sistema publikoa blindatzeko eta hobetzeko.

Alde batetik, behar-beharrezkoa da Oinarrizko Osasun Laguntzan eta Laguntza Espezializatuan gehiegizko lan-kargak aztertzeko sortu diren taldeek hainbat erreforma aztertu eta aplikatzea Osasunbidean dauden arazoak konpontzeko, batez ere Oinarrizko Osasun Laguntzaren esparruan. Horrekin batera, Osasun Departamentua konprometitu behar da talde horietan proposatzen eta negoziatzen diren erabakiak eta konponbideak benetan aplikatzeko. Gai honetan, LAB sindikatuak ez du onartuko sindikatu korporatibistek eta elkargo ofizialek beren neurriak inposatu nahi izatea, frogatuta dagoelako ez dutela eraginkortasunik eta ez dutela balio osasun laguntzaren benetako arazoak konpontzeko.

Horrez gainera, funtsezkoa iruditzen zaigu esklusibotasuna kontrolatzeko mahaia lanean jartzea, ezinbesteko tresna delako langile publiko batzuen jarduera pribatua kontrolatzeko. Berriz ere salatu nahi dugu Osasun Departamentuak ez duela interes berezirik erakusten kontrol-talde hori ezartzeko, osasun publikoarekin negozioa egitea besterik bilatzen ez duten lobby medikoen presioengatik seguruenik.

Osasun Departamentuak eta talde parlamentarioek konpromisoa hartu dute Osasunbidean lanbide karrera garatzeko. Osasun Departamentuak konpromisoa hartu du 2024an garatzeko, behar den aurrekontua onartuz eta horretarako behar den arau-esparrua ezarriz. LAB sindikatuak Osasunbideko langile guztientzako lanbide karrera eskatzen du, non langileek prestakuntza publikoa jasotzeko eskubidea ere aurreikusiko den. Ez dugu onartuko “minimoetan” oinarritutako lanbide karrera bat onartzea, ez eta plantillaren zati bat kanpoan uztea ere. Are gutxiago kontuan hartzen badugu nola banatzen ari diren diru publiko pila bat sistemaren muinean erroturik dauden arazoak konpontzen ez dituzten neurrietan.

LAB sindikatuak koherentzia eskatzen die Nafarroako Gobernuari eta Osasun Departamentuari. Guk, gure aldetik, mobilizatzen eta salatzen jarraituko dugu osasun zerbitzu publikoen kalitatearen aurka edo langileen kolektibo baten aurka doan neurri bat hartzen den bakoitzean. Plantilla osoa animatzen dugu bere eskubideak defendatzera eta lan baldintza duinak argi eta garbi aldarrikatzera. “Aski da” esateko ordua iritsi da!

Concentración de LAB para reclamar el cumplimiento del pacto

Osasunbidea 2023/11/10

El sindicato LAB se ha concentrado esta mañana ante el centro Príncipe de Viana para exigir al departamento de Salud y al Gobierno de Navarra que se lleven a cabo de forma urgente y con las máximas garantías los acuerdos firmados tras la huelga de principios de año. Consideramos que los compromisos firmados deben realizarse de forma urgente y con las máximas garantías, para la mejora de las condiciones laborales de la plantilla y la defensa de los servicios públicos.

En las reuniones mantenidas en últimas fechas con el departamento de Salud existe un compromiso para llevar adelante las reivindicaciones que LAB entiende como imprescindibles si se quiere blindar y mejorar el servicio público de Salud.

Por una parte, los grupos de sobrecarga laboral, tanto en Atención Primaria como Especializada, deben estudiar y aplicar reformas que solucionen los problemas existentes en el Servicio Navarro de Salud, teniendo especial relevancia las soluciones en lo referente al ámbito de Atención Primaria. Las decisiones y soluciones que se planteen y se negocien en estos grupos deben tener un compromiso de resolución real por parte del Departamento. El sindicato LAB no va a permitir que sindicatos corporativistas y colegios oficiales pretendan imponer medidas que se han mostrado ineficientes y que no solucionan el problema real de atención.

Consideramos también fundamental el desarrollo de la mesa de control de la exclusividad como herramienta imprescindible en el control de la actividad privada realizada por una parte de los trabajadores públicos. Denunciamos una vez más, la falta de iniciativa por parte del departamento de Salud a la hora de implantar este grupo de control ante las presiones de lobbies médicos que solo pretenden hacer negocio con la sanidad pública.

Existe un compromiso tanto por el departamento de Salud como de los grupos parlamentarios para el desarrollo de carrera profesional en Osasunbidea. El departamento de Salud se ha comprometido a que sea desarrollada en el año 2024 con la suficiencia presupuestaria y marco normativo necesario. El sindicato LAB exige una carrera profesional para todo el personal de Osasunbidea que contemple una formación pública y que vele por el derecho a la formación de la plantilla. No vamos a permitir que se escatime realizando una carrera profesional de “mínimos” o que se deje fuera a parte de la plantilla. Más si cabe cuando vemos cómo se reparten cantidades indecentes de dinero público, en medidas que para nada dan soluciones a problemas enquistados.

Así pues, desde LAB exigimos coherencia por parte del Departamento y el Gobierno de Navarra, continuaremos movilizándonos y denunciando todas aquellas acciones que vayan en detrimento de los servicios públicos de salud o que supongan un agravio entre grupos diferentes de trabajadores y trabajadoras. Animamos a la plantilla a que defienda sus derechos y exija de forma inequívoca unas condiciones laborales dignas. Es momento de decir basta.

 

ISPLN MESA SECTORIAL

Mahai Orokorra eta Mahai Sektoriala

NOPLOI 2023/11/13

LABek azken asteotan izandako nobedadeen berri eman nahi die langile guztiei, gure institutuan eragina izanen duten neurrian.

Azken asteotan, Gobernu berriarekin osatutako negoziazio mahaien lehenengo bilerak egin dira.

Mahai Orokorrean, besteak beste, Funtzio Publikoaren Estatutuaren erreformaz hitz egin zen. Horrez gainera, eskalan gaizki kokatuak dauden zenbait kolektiboren lanpostuen sailkapena aldatzea eskatu genuen, dagokien maila-igoera aplikatzeko. Lanbide Karrera langile guztientzat ezartzea ere eskatu genuen, legegintzaldi honetan landu beharreko lehentasunetako bat delako. Eta azkenik, langile guztientzat astean 4 laneguneko edo 30 orduko lanaldira iristeko murrizketa-formulak azter daitezela eskatu genuen, baita telelana ezartzea ere.

Mahai Sektorialaren bilerari dagokionez, Administrazioak ez zigun bilerara joateko gonbidapenik luzatu NOPLOIko LABeko ordezkarioi. Berriz ere gogorarazi nahi dugu negoziazio mahai horretara Osasun departamentuaren menpeko bi erakunde autonomoetako sindikatuak joaten direla. Eskatu genuen lehenbailehen aplika daitezela behin-behineko kontratazioari buruzko eta aldi baterako barne-igoerari buruzko foru agindu berriak. Berriz ere agerian utzi genuen Osasunbideko Prebentzio Zerbitzuaren barruan egon nahi dugula, eta Institutuan berean Segurtasun eta Osasun Batzorde bat eratu beharko litzatekeela, NOPLOIko Langileria Batzordearen gehiengoak 2015-2019 legegintzaldian eta 2019-2023 legegintzaldian eskatu duen bezala. Azkenik, onartu egin dute gehiegizko lan-karga aztertzeko lantalde batean parte hartzeko egin genuen proposamena.

Institutuko kudeatzaileekin beste bilera bat eginen dugu jakiteko gure institutuko zein lanpostu sartuko diren 2023ko lan eskaintza publikoan. Bilera horretan azalpenak eskatuko ditugu jakiteko zergatik ez zaien kontratua luzatu bi kazetariei; izan ere, hitz eman ziguten lanpostu huts bihurtuko zituztela egiturazko hamalau lanpostu, eta erabaki horrekin bete gabe gelditu da promes hura. NOPLOIko hizkuntza-planari buruzko informazioa ere jaso nahi dugu.

Horrez gainera, argibideak eskatuko ditugu jakiteko zertan den Administrazio Erroko Laneko Arriskuen Prebentziorako Atala eta Hezkuntza departamentuan dagoen antzeko atala bateratzeko eta gure Institutuari atxikitzeko asmoa.

Mesa General y Mesa Sectorial

ISPLN 2023/11/13

LAB quiere informar a toda la plantilla de las novedades acaecidas en las últimas semanas que tienen influencia en el Instituto.

En las últimas semanas se han realizado las primeras reuniones de las mesas de negociación con el nuevo Gobierno.

En la Mesa General se trató, entre otros temas, la reforma del Estatuto de la Función Pública. Solicitamos que se reclasifiquen los puestos de trabajo con subidas de nivel para colectivos mal ubicados. Reivindicamos la implantación de la Carrera Profesional para todo el personal como otra de las prioridades del trabajo de esta legislatura. Finalmente reclamamos que se aborde una reducción para llegar a la jornada laboral de 4 días, 30 horas semanales o fórmulas similares para toda la plantilla, y también la implantación del Teletrabajo.

A la reunión de Mesa Sectorial, la Administración no convocó a LAB-ISPLN. Una vez más debemos recordar que a esta mesa de negociación acuden las organizaciones sindicales de los dos organismos autónomos del departamento de Salud. Solicitamos que se implanten ya las nuevas Órdenes Forales acerca de la contratación temporal y la promoción interna temporal. También recordamos nuestras solicitudes a favor de pertenecer al Servicio de Prevención de Osasunbidea y de tener un Comité de Seguridad y Salud propio del Instituto, apoyadas por la mayoría de la Comisión de Personal del ISPLN tanto en la legislatura de 2015-2019 como del 2019 al 2023. Finalmente, han aceptado nuestra propuesta de formar parte en un grupo de trabajo donde se tratará la sobrecarga laboral.

Quedamos pendientes de una próxima reunión con Gerencia para conocer las vacantes de la OPE de 2023 del Instituto. Solicitaremos explicaciones de las razones por las que no se renovó el contrato a las dos periodistas incumpliendo la promesa de convertir en vacantes catorce plazas estructurales. También queremos tener información del Plan Lingüístico del ISPLN.

Ante la posible fusión de las Secciones de Prevención de Riesgos Laborales de Núcleo y del departamento de Educación y su adscripción al Instituto, instaremos a aclarar esta situación.

 

Ostiral honetan, azaroak 10, mobilizatu zaitez zure Lanbide Karreraren alde eta zerbitzu publikoak defendatzeko

Osasunbidea 2023/11/09

Ostiral honetan, azaroak 10, goizeko 11:00etan, Vianako Printzea Kontsulten Zentroaren atean elkarretaratze bat eginen da, LABek deituta, Lanbide Karrera langile guztiei lehenbailehen ezar diezaietela eskatzeko, zerbitzu publikoak defendatzeko eta esklusibitatea blindatzeko.

Zuen parte-hartzea oso garrantzitsua da Osasun departamentuari erakusteko Osasunbidean ez dagoela lehenengo mailako eta bigarren mailako langilerik eta sinatzen diren akordioak bete egin behar direla. Gainera, une egokia da eskatzeko lehenbailehen eta modu egokian bete daitezela Lanbide Karreraren garapena eta akordioaren gainerako puntuak.

Ez dugu onartuko interes korporatiboengatik soldata-arrakala gero eta handiagoa izatea eta langile batzuen eta besteen lan baldintzen arteko diferentziak gero eta handiagoak izatea. Osasun departamentuari exijitzen diogu bukaera eman diezaiela halako bidegabekeria historikoei.

Zure ahotsa entzun dezatela nahi baduzu, mobilizatu zaitez. Azaroaren 10ean, ostiralean, goizeko 11:00etan, etorri gurekin!

El viernes 10 de noviembre: movilízate por tu Carrera Profesional y en defensa de los servicios públicos

Osasunbidea 2023/11/09

Este viernes día 10, a las 11:00 horas en las puertas del Centro de Consultas Príncipe de Viana, LAB llama a una concentración para exigir que el inminente desarrollo de la Carrera Profesional incluya a toda la plantilla que en este momento no la percibe, así como en defensa de los servicios públicos y el blindaje de la exclusividad.

Entendemos como fundamental vuestra presencia para demostrar al departamento de Salud que no existe personal de primera y de segunda categoría en Osasunbidea y que los acuerdos se cumplen. Asimismo es el momento propicio para que, tanto el desarrollo de la Carrera Profesional, como el resto de los puntos del acuerdo sean ejecutados de forma urgente y óptima.

No permitamos que intereses corporativos sigan aumentando la brecha salarial y las diferencias entre las condiciones laborales de la plantilla. Exijamos al departamento de Salud que acabe con agravios históricos.

Movilízate si quieres que se te escuche. El viernes día 10 a las 11:00 horas te esperamos.

 

ADM Euskara ikastaroak 23 24

Ireki dute Euskarabideak eskaintzen dituen euskara ikastaroetan izena emateko epea

Administrazioa 2023/11/03

Azaroaren 3 honetatik hasi eta hurrengo ostegunera arte, hau da, azaroaren 9ra arte, zabalik egonen da Nafarroako administrazio publikoetako langileek Euskarabidearen euskara ikastaroetan izena emateko epea. Orain eskaintzen diren ikastaroak 2024ko urtarriletik ekainera bitarte eginen dira.

Nafarroako administrazio publikoetako langile guztiek dute euskara ikastaro horietara joateko eskubidea, bai estatuko administraziokoek, bai foru administraziokoek, bai tokiko administrazioetakoek, salbu eta Hezkuntza departamentuko irakasleek eta enpresa publikoetako langileek.

Inskripzioa esteka honen bidez egin daiteke.

Gainera, Euskarabideak eskaera-fitxa hau prestatu du lehentasunak ezartzeko, taldeak antolatzeko, behar den ordu-konpentsazioa zehazteko eta abar. Fitxa bete ondoren, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera bidaltzen ahal da, edo Euskarabidearen egoitzan zuzenean aurkeztu (Paulino Caballero kalea, 13).

Eskaintzen diren ikastaro eta ordutegiak esteka honetan kontsulta ditzakezu.

Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu www.euskarabidea.es helbidean.

Azkenik, LABen izenean, eskertuko genizueke mezu hau inguruko lankideen artean zabaltzea. Izan ere, badakigu langile askok ez dutela laneko helbide elektronikorik eta honelako mezuak ez direla langile guztiengana iristen.

Abierto el plazo de inscripción en los cursos de euskera que ofrece Euskarabidea

Administrazioa 2023/11/03

Los y las empleadas de las administraciones públicas de Navarra podrán inscribirse a partir de este viernes 3 de noviembre en los cursos de euskera que ofrecerá Euskarabidea entre enero y junio de 2024. El plazo de inscripción permanecerá abierto hasta el jueves 9 del mismo mes.

Tienen derecho a solicitar estos cursos todos los empleados y empleadas públicas de las administraciones públicas de Navarra (locales, forales y estatales) a excepción del personal docente del departamento de Educación y las plantillas de empresas públicas.

La inscripción se debe realizar a través de este enlace.

Además, desde el Instituto Navarro del Euskera facilitan la siguiente ficha de solicitud que las personas interesadas deben rellenar para establecer prioridades, organizar grupos, obtener la compensación horaria en los casos en que proceda... Seguidamente se deberá entregar, o bien a través de Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo., o bien físicamente en sus oficinas de la calle Paulino Caballero, 13.

Para conocer los cursos y horarios que se ofrecen, consulta este enlace.

Para obtener información más detallada, entra en www.euskarabidea.es.

Por último, desde LAB agradeceríamos la difusión de este mensaje entre las y los trabajadores públicos de vuestro alrededor, pues sabemos que no todos ellos cuentan con correo corporativo, y eso hace que mensajes como este no lleguen a toda la plantilla.