ADM fijeza

Negozioa egiten ari dira Administrazioko behin-behineko langileen kontura

Administrazioa 2021/02/03

Administrazioan sartzea merezimendu, berdintasun eta gaitasun printzipioen mende dago; hautaketa-prozesu bat gainditu behar da lanpostu finko bat lortzeko. Ahalegin handirik egin gabe langile finko bihurtzeko aukera planteatzen ari direnak engainatzen ari dira, besterik gabe.

Sindikatu eta erakunde oportunista batzuk kea saltzen ari dira, Administrazioan aldi baterako kontratuak dituzten pertsonak langile finko bihurtzeko aukeraren harira -baita inolako hautaprobarik egin gabe ere-. Beren esku dagoen guztia egiteko eskatzen diete lan-eskaintza publikoaren deialdiak atzeratzeko, argudiatuz indarrean dagoen legeria aldatuko dela Administrazioan hautaketa-prozesurik igaro gabe finko gera daitezen.

Esan beharra dago hori aukera irreala dela gaur egun. Ezinezkoa da horrelakorik gertatzea, Administrazioan sartzea merezimendu, berdintasun- eta gaitasun-printzipioen mende dagoelako. Hau da, hautaketa-prozesu bat gainditu behar da lanpostu finko bat lortzeko. Aldi baterako lana duten pertsonei ahalegin handirik egin gabe langile finko bihurtzeko aukera planteatzen ari direnak engainatzen ari dira, besterik gabe.

Administrazioan bizi dugun prekarietate-egoera egiazkoa da, eta LABek etengabe salatu du. Gaur egun, behin-behinekotasuna % 50etik gorakoa da zenbait eremutan. Egoera honetara hainbat arrazoirengatik iritsi gara. Horietako bat da Madrilek egiten digun esku-hartzea, Lan Eskaintza Publikoetan eskaini beharreko gehieneko plaza kopuru bat ezartzen baitu; horrela, erretiroa hartzen duten edo funtzio publikoa uzten duten langile guztiak ezin dira berritu. Nafarroako eta Madrilgo gobernuek dute sortutako egoeraren erantzukizuna: Madrilek jokoaren arauak inposatzen ditu, eta Nafarroan, gobernu bakar batek ere ez du funtzio publikoa oztopatzen duten inposizioekiko intsumisioaren alde egin.

Erakunde hauek limurtu nahi dituzte jarraitzaileak eta boto-emaleak, edo afiliazioa (Eta abokatuen bulego batzuek dirua egiteko aukera ikusi dute aldi baterako kontratudunen artean itxaropen faltsuak zabalduz. OHARRA*) lortu nahi dute eta, horregatik, finkotasuna lortzeko bide judiziala proposatzen dute. Horri dagokionez, esan behar dugu auzibidea erabat itxita dagoela eta alde horretatik ez dagoela zer eginik. Lor daitekeen gauza bakarra da epaile batek pertsona jakin batzuk "mugagabe ez-finko" gisa aitortzea, kontratua "iruzurrean" dagoela uste baldin badu. "Mugagabe ez-finko" gisa aitortzeak ez du finkotasuna bermatzen, ordea, plazak edozein unetan atera baitaitezke oposiziora. Badu abantaila bat: betetzen duten lanpostua arauzko prozeduraren baten bidez betetzen bada, kalte-ordaina jasotzeko eskubidea izango dute. Edonola ere, kontratua "iruzurra" dela frogatu behar da, eta kasuak banan-banan eraman behar dira epaitegira, kasu bakoitza aztertuta.

Behin-behinekotasun tasa altuari bukaera emateko, LEP masibo bat behar da; bide judiziala ez da konponbidea

LABen ustez, beharrezkoa eta premiazkoa da plantillen behin-behinekotasunaren arazoari heltzea eta epe luzerako konponbide errealista ematea, baina berme guztiak behar ditu.

Planteatzen dugu egiturazko plaza guztiak (batez ere Hezkuntzan eta Osasunbidean) plantillako plaza bihurtzea, eta berehala prozesu bat deitzea hutsik dauden guztiak lan-eskaintza publikora ateratzeko.

Gutxienez 10.000 lanpostuko LEP bati buruz ari gara, bete beharreko lanpostu bakoitzaren ezaugarrietara egokitutako probak dituena, gaur egungo probak ez bezala; izan ere, askotan probek ez baitute zerikusirik eginkizunekin eta egin beharreko lanarekin.

(OHARRA*: erromatar zuzenbideak "venditio fumi" delakoaren praktika gaitzesten zuen, hots, bete ezin ziren mesedeak edo gauzak agintzen zituen pertsonaren iruzur moduko bat. Ustelkeriarekin lotuta, ke-salmentaren figura baliatzen zen bitartekari batek (abokatu bat, gehienetan) bere bezeroari diru bat kobratzen zionean funtzionario publiko baten mesedea lortzeko promesaren truke; baina agindutakoa, azkenean, ez zen inoiz betetzen. Iruzur modu bat zen.)

Están haciendo negocio a costa de la eventualidad en la Administración

Administrazioa 2021/02/03

El ingreso en la Administración está sujeto al principio de mérito, igualdad y capacidad; es necesario superar un proceso selectivo para acceder a un puesto fijo. Quienes están planteando que es posible que se pueda pasar a ser personal fijo sin mayor esfuerzo, simplemente están engañando.

Algunos sindicatos y organizaciones oportunistas se están dedicando a vender humo a cuenta de la posibilidad de que las personas con contratos temporales en la Administración puedan pasar a ser personal fijo, incluso sin pasar ningún tipo de prueba selectiva. Llegan a conminarles a hacer todo lo que esté en su mano para retrasar las convocatorias de OPE, con el argumento de que se va a cambiar ya la legislación vigente para que se queden fijos en la Administración sin pasar proceso selectivo ninguno.

Hay que decir que esto es una posibilidad irreal a día de hoy. Es imposible que algo así suceda porque el ingreso en la Administración está sujeto al principio de mérito, igualdad y capacidad. Es decir, es necesario superar un proceso selectivo para acceder a un puesto fijo. Quienes están planteando a las personas con trabajo temporal que es posible que puedan pasar a ser personal fijo sin mayor esfuerzo, simplemente están engañando.

La situación de precariedad que se vive en la Administración es un hecho cierto que desde LAB hemos denunciado permanentemente. En la actualidad la temporalidad supera en algunos ámbitos el 50%. A esta situación hemos llegado por distintos motivos. Uno de ellos es la intervención que se hace desde Madrid imponiendo un número máximo de plazas a ofertar en las distintas Ofertas Públicas de Empleo, de manera que ni tan siquiera se puede ir renovando a todo el personal que se va jubilando o que abandona la función pública. Son los distintos gobiernos, tanto de Navarra como de Madrid, quienes tienen la responsabilidad de la situación creada. Madrid impone las reglas del juego y en Navarra ningún gobierno ha optado por la insumisión a las imposiciones que lastran la función pública navarra.

Los cantos de sirena de las organizaciones que sólo tratan de captar adeptos, votos o afiliación (Y ciertos bufetes de abogados que han visto la oportunidad de hacer dinero a costa de crear expectativas falsas entre el personal contratado temporal. NOTA*) plantean la vía judicial para conseguir la fijeza. A este respecto tenemos que decir que la vía judicial está totalmente cerrada. No hay nada que hacer en este sentido. Lo único que se puede llegar a conseguir es que un juez reconozca como “indefinido no fijo” a determinadas personas porque considere “en fraude” su contrato. El reconocimiento como “indefinido no fijo” no garantiza la fijeza, ya que sus plazas pueden ser sacadas a oposición en cualquier momento. Sí tiene una ventaja: si la plaza que ocupan se cubre por alguno de los procedimientos reglamentarios, tendrían derecho a una indemnización. En cualquier caso hay que demostrar que el contrato está “en fraude”, y los casos hay que llevarlos al juzgado de manera individualizada, estudiando cada caso.

Para acabar con la eventualidad es necesaria una OPE masiva; la vía judicial no es la solución

Desde LAB consideramos necesario y urgente abordar el problema de la temporalidad de las plantillas y darle una solución a largo plazo con medidas realistas, que se puedan realizar con todas las garantías.

Planteamos que todas las plazas estructurales (principalmente en Educación y Osasunbidea) pasen a ser plazas de plantilla y que inmediatamente se convoque un proceso para sacar a OPE la totalidad de las plazas que permanecen como vacantes.

Estaríamos hablando de una OPE de al menos, 10.000 plazas, con pruebas adaptadas a las características de cada uno de los puestos a cubrir, no como ocurre en la actualidad que, en muchas ocasiones, las pruebas están alejadas de la realidad de los puestos de trabajo y no tienen nada que ver las funciones ni con el trabajo que hay que realizar.

(NOTA*: El derecho romano condenaba la práctica de “venditio fumi”, una suerte de estafa de quien prometía favores o cosas que no podía cumplir. Relacionada con hechos de corrupción, la figura de venta de humo legislaba en casos en que un intermediario (que solía ser un abogado) le cobraba un monto a su cliente a cambio de la promesa de conseguir un favor de un funcionario público, que finalmente nunca se realizaba. Era una estafa.)