Hay 744 invitados y ningún miembro en línea

  ADM megafono derechos laborales  

Lan eskubideak:

Lan-kontratudunen eskubideak eta funtzionario eta administrazio-kontratudunenak. Zein dira diferentziak?

Administrazioa 2024/ekaina

PDF INFOadm lan eskubideak

Duela gutxira arte, Nafarroako Foru Administrazioan, langile guztiek opor, lizentzia  eta baimen LOTURA berberak zituzten, nolako kontratua zuten gorabehera. Alabaina, berriki, Madrilgo Gobernuak Langileen Estatutuan LOTURA aldaketa bat egin zuen lan-kontratudunen baimen batzuk hobetzeko, baina hobekuntza horiek ez zaizkie aplikatzen ez Nafarroako funtzionarioei, ezta administrazio-kontratudunei ere. Horrela, langile guztien eskubide-berdintasunaren printzipioa urratzen da, eta langileen artean zalantza ugari sortu dira norberari dagozkion baimenen gainean.

LAB sindikatuan beti defendatu dugu langile guztiek lan baldintza berberak izan behar dituztela. Ildo horretan ari gara lanean, eta langile guztien eskubideak hobetzen segitu nahi dugu.

Nafarroak eskumen esklusiboa du funtzio publikoaren arloan. Eskumen hori gure lan baldintzak hobetzeko erabili behar da, eta ez da oztopo izan behar gure eskubideak hobetzeko. Beti defendatuko dugu eskumen horiek erabil daitezela Nafarroan bertan erabakitzeko zerbitzu publikoetako langileengan eragina duten kontu guztiak.

ADM tabla parentescos

Aldaketen ondoriozko egoera

Langileen Estatutuaren aldaketak berekin ekarri du langile guztiek ez izatea baimen berberak, desberdinak baitira kontratu motaren arabera. Beheko taulan, Nafarroako funtzionarioek eta administrazio-kontratudunek dituzten baimen ordainduak ikusi ditzakezue, orain gutxira arte lan-kontratudunei ere aplikatzen zitzaizkienak.

ADM funcionarios permisos retribuidos

LABek beti defendatu du langile guztiek lan baldintza berberak izan behar dituztela, zer kontratu mota duten gorabehera. Madrilgo Gobernuak Langileen Estatutua aldatzeko hartu duen aldebakarreko erabakiaren ondorioz, urratu egin da berdintasun printzipio hori. Horregatik, lanean segituko dugu Nafarroak bere eskumenak erabil ditzan nafar langile guztien eskubideak hobetzeko, kanpokoen esku-sartzerik gabe.

   ON     Orain, Langileen Estatutuan sartutako azkeneko aldaketen ondorioz, lan-kontratudunek baimen egun gehiago izanen dituzte. Gainera, aukeran, Foru Administrazioak edo kasuan kasuko toki administrazioak ezartzen dituen baimen egunak hartzea erabaki dezake, hango araudia berarentzat mesedegarriagoa baldin bada.

  OFF    Orain arte, Nafarroako langile guztiek (funtzionarioek eta administrazio- zein lan-kontratudunek) baimen egun berberak zituzten. Baina berdintasun hori desagertu da eta orain lan-kontratudunek egun gehiago dituzte zenbait egoeratan: ospitalizazio ez hain larrien kasuetan, edo 8 urtetik beherako seme-alabengatiko 8 asteko baimenaren kasuan. LABek askotan eskatu du azken hori Nafarroako langile guztiei aplikatzea, eta ulertezina da Gobernua luzamendutan ibiltzea ez aplikatzeko.

Adibidez lehen mailako odol-ahaide bat Nafarroan hilez gero, Estatutuak 2 baimen egun aitortzen dizkie lan-kontratudunei. Kasu horretan, langile horiek funtzionarioentzat eta administrazio-kontratudunentzat indarra duen araudiaz baliatu daitezke, horretan 4 baimen egun aitortzen baitira.

ADM laborales permisos retribuidos
  Erregelamenduz garatzen ez den bitartean, 8 asteko baimen hori ez da ordaintzen. 
ADM canosos

"Kanosoak". Antzinatasun egunak 

Nafarroako administrazio publikoetako langile guztioi, nolako kontratua dugun gorabehera, opor egun eta afera pertsonaletarako egun gehigarri batzuk dagozkigu antzinatasunagatik. Egun horiei “kanosoak” esaten zaie. 

Eskubide hori automatikoki sortzen da behar den antzinatasuna betetzen duzun egun berean, urteko edozein egunetan. 15 urteko antzinatasuna betetzen duzun egunean, opor egun bat gehiago duzu, urtarrila izan edo abendua izan. 18 urteko antzinatasuna betetzen duzun egunean, afera pertsonaletarako beste bi egun gehiago izanen dituzu. Eta horrela, egun gehiago, goiko taularen arabera. 

Egun eta ordu osagarri horiek eskatzeko, opor egunak eta afera pertsonaletarako orduak eskatzeko dagoen prozedura bera erabili behar da.

 Baimenen inguruan zalantzaren bat edo arazoren bat baduzu, jarri harremanetan gurekin.
LABeko ordezkariok eta talde juridikoak gure esku dagoen guztia eginen dugu zuri laguntzeko.

LOGO LAB NA

Lizarra kalea, 3-1. Iruñea   Tfno. 619 772 648   Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.  

 
LOGO normativa administracion
 

afiliatu

 

afiliatu

SZK langileen alde

 

 LOGO CORREO WEB