LOGO mahai orokorra

Osasuneko Mahai Sektoriala. NOPLOIrako aplikazioak

NOPLOI 2022/12/09

Azken Osasun Mahai Sektorialean Institutuko plantillari eragiten dioten alderdiak jorratu ziren. Baina horren aurreko gertaera batzuk nabarmendu behar dira.

Alde batetik, Mahai Sektoriala egin baino egun batzuk lehenago jakin genuenez, Osasunbideak negoziazioak hasiko ditu sindikatu batekin, profesionalen kolektibo jakin baten ordainsarien igoera eta lan-baldintzak aztertzeko.

Osasunbideak bere eskumenak gainditzen ditu; izan ere, gai horiek legez eratutako foroetan aztertu behar dira, eta ez kolektibo jakin baten neurrira egindako” txiringitoetan”. Gainera, sindikatu guztiok dugu negoziazioetan parte hartzeko eskubidea, bai eta Osasunbidea sindikatu horrekin zertan ari den jakitekoa ere. Ez dakigu harrokeria edo ezintasuna den, baina osasun publikoa kudeatzen dutenek jakin beharko lukete non eta norekin negoziatu behar diren horrelako gaiak. Langileen botoei esker Mahai Orokorrean ordezkaritza dugun sindikatuoi bizkar ematea da Osasunbideak iragartzea negoziazioak sindikatu bakar batekin hasiko dituela, norekin eta gutxienekoak betetzen ez dituelako Mahai Orokorrean ordezkaritzarik ez duen sindikatu batekin.

Bestetik, Administrazioak ez zuen bermatu Mahai Sektoriala behar bezala egitea; izan ere, bilera behin baino gehiagotan deitu eta beste horrenbestetan bertan behera utzi zuen, bezperan ematen zuen aldaketen berri, eta ez zuen espazio fisiko nahikorik eta egokirik hautatu negoziazio-fororako. Ondorioz, LABeko bi ordezkari bilera uztera behartu zituen.

Osasunbidean 63 ordezkari aukeratzen dira, eta NOPLOIn 13; beraz, Administrazioak ezin du eragotzi bilera horretara demokratikoki aukeratutako ordezkariak joatea. Bertaratzeko askatasunaren muga hori pandemia garaian soilik uler zitekeen, bilerak on line egiten zirelako. Ondoren, aurrez aurre egiteari berriz ekin zitzaionean, gehieneko edukierak ezarri ziren segurtasun-arrazoiengatik. Orain, ordea, Osasuneko Mahai Sektorialaren Lehendakariak ez du inolako eragozpenik esateko haiek ez zirela Covid-19aren aurkako prebentzio-neurriak, eta, horrela, uko egiten dio konfort egoeratik atera eta ordezkari guztiok har gaitzaketen departamentuz kanpoko espazioak erabiltzeari. Mugak urratzeko tenorea iritsi da, baita bilera horiek egiteko leku egokia bilatzekoa ere; ez baita ahaztu behar bilera horietara Osasunbideko eta NOPLOIko langileen 76 ordezkari izaten garela deituak.

Nolanahi ere den, gure ustez, Mahai Sektorialean aztertutako gai bakar bat da interesgarria, behin betikoa delako eta Institutuko langileei zuzenean eragiten dielako:

Egonkortze-prozesua

Oposizio-lehiaketetatik eratorritako zerrendek lehentasuna izango dute zerrenda irekien aurretik. Mahaiburuak erabaki horren berri eman zigun, jende askok izan baititu zalantzak horren harira.

Mesa Sectorial de Salud. Aplicaciones al ISPLN

ISPLN 2022/12/09

En la última Mesa Sectorial de Salud se trataron aspectos que afectan a la plantilla del Instituto.Pero son algunos acontecimientos previos a la misma los que merecen ser destacados.

Por un lado, unos días antes de la celebración de la Mesa Sectorial tuvimos conocimiento de que Osasunbidea va a iniciar negociaciones con un sindicato para tratar el incremento de las remuneraciones y las condiciones laborales de un colectivo concreto de profesionales.

Osasunbidea se excede en sus competencias, ya que estos temas tienen que ser tratados en los foros legalmente constituidos y no en chiringuitos hechos a la medida de un colectivo concreto. Además, todos los sindicatos tenemos derecho a participar en las negociaciones y a conocer qué está tratando Osasunbidea con ese sindicato. No sabemos si es soberbia o incapacidad, pero quienes gestionan la sanidad pública deberían saber dónde y con quién se tiene que negociar este tipo de asuntos. Anunciar que va a iniciar estas negociaciones con un solo sindicato, que además no tiene representación en la Mesa General por no llegar a los mínimos requeridos, es faltar al respeto a las organizaciones sindicales que sí conseguimos la representación suficiente gracias al voto de los y las trabajadoras.

Por otro lado, la Administración no logró que el desarrollo de la Mesa Sectorial fuera garantista, ya que convocó y desconvocó la reunión en varias ocasiones, avisó de los cambios la víspera y no proporcionó un espacio físico suficiente y adecuado para el foro de negociación, obligando a dos representantes de LAB a abandonar la reunión.

En Osasunbidea se eligen 63 personas delegadas y en el ISPLN se eligen 13, por lo que la Administración no puede impedir que a esa reunión asistan los y las representantes democráticamente elegidas. Esta limitación de la libertad de asistencia podía entenderse en los momentos de pandemia, porque las reuniones se hacían on line. Después, cuando se retomaron de manera presencial, se establecieron aforos máximos por motivo de seguridad. Sin embargo, ahora la Presidencia de la Mesa Sectorial de Salud no tiene ningún reparo en afirmar que aquellas no eran medidas preventivas ante el Covid 19, y se niega a salir de su zona de confort y utilizar espacios ajenos al departamento donde quepamos todas las personas representantes. Ha llegado el momento de quitar las limitaciones y buscar un lugar adecuado para celebrar estas reuniones a las que se cita a 76 personas representantes del personal de Osasunbidea y el ISPLN.

Sea como fuere, a nuestro entender sólo un asunto tratado en la Mesa Sectorial es de interés por su carácter definitivo y su aplicación directa al personal del Instituto:

Proceso de estabilización

Las listas derivadas de los concursos-oposición tendrán prioridad sobre las listas abiertas. La Presidencia de la Mesa nos informó de esta decisión que ha tomado ante las abundantes dudas surgidas.

 

LABek ikastoletako langileen lan-baldintzak bermatzen segitzen du

Irakaskuntza 2022/12/07

descargas de archivos.orig PDF Nafarroako ikastolak, 2022ko abendua

LABek hiruhileko honetan Jazarpen moral edo sexualaren prebentziorako protokoloa sinatu du, baita aldizkako lan-kontratu finkoen akordioa eta Hezkuntza Departamentuak emandako igoera ahalbidetzen duen proposamena ere.

Jazarpen moral edo sexualaren prebentziorako protokoloa: Nafarroako Ikastolen Hitzarmenean baden, eta aurreko ikasturtean 50 langile baino gehiagokoetako Berdintasun-Planaren baitan txertatuz, eta orain artekoari hobekuntzak eginez, ikastola txikiagoetarako ere zehaztu da. Bertan, langile batek jazarpen moral edo sexualen bat pairatuz gero, zero tolerantziaz, jarraitu beharreko pausuak zehazten dira, baita langileak bi enpresa desberdinetakoak balira ere.

Aldizkako lan-kontratu finkoen akordioa: Langileon lan-baldintzak duintzen jarraitze aldera, aldizkako lan-kontratu finkoak jardunaldi osokoak izatea lehenetsiko dute LABek eta NIEk, lan desberdinak batuz (jantokiarekikoak, autobus eta patioko zaintzak...) eta ikasturtez ikasturte beharrak zerrendatu eta aztertuz. Horrela, aldizkako lan-kontratu finkoak lanaldi osoko kontratuak izateko aukerak arakatu eta posible diren neurrian osoko bihurtzeko lanean jarraituko dugu.

Hezkuntza Departamentuak emandako igoera ahalbidetzen duen proposamena: LABek KPIa bermatzen ez duen soldata-taula bat onartezina dela argi du. Baina proposamen bat egin dugu langileen arteko soldata-arrakala ez handitzeko. Kontuan hartuta itundutako langileei Hezkuntza Departamentuak % 1,5eko igoera onartu diela (gehi urtarrilaz geroztiko atzerapenak), LABek ez-itundueentzako igoera bera ahalbidetzen duen proposamena egin dio NIEri. Igoera hori, ikastolaz ikastola, abenduko nominan gauzatzeko moduan izango dena.

 
OSA OPESSGGj

Zerbitzu orokorrak. Oposizioa 2021. Lanpostu hutsen hautaketa

Osasunbidea 2022/12/05

Epea: 22/12/3 - 22/12/20.

Servicios Generales. Oposición 2021. Elección de vacantes

Osasunbidea 2022/12/05

Plazo: 3/12/22 - 20/12/22.

 

ADM.estabil UPNA ISPLN

NOPLOIn eta NUPen lanpostuak egonkortzeko zenbait deialdi argitaratu dituzte

Administrazioa 2022/12/05

2022ko abenduaren 5eko 242. NAOn argitaratu dira NOPLOIko eta NUPeko hainbat lanposturi dagozkion deialdiak. Lehenbizikoa albaitari lanpostuari dagokio, eta Unibertsitatekoen artean A, B eta C mailetako lanpostuak daude.

Nafarroako Gobernuko eta haren erakunde autonomoetako enplegua egonkortzeko prozesuak aurrera jarraitzen du, eta astelehen honetan Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko lanpostu bati eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko zenbait lanposturi dagozkien sarrera prozesuak argitaratu dituzte (esteka). ISPLNren barruko prozesua oposizio-lehiaketa sistemaren bidez garatuko da, eta NUPekon artean oposizio-lehiaketak eta merezimendu-lehiaketak egongo dira.

Deialdi bakoitzean parte hartzeko eskaerak modu independentean aurkeztu beharko dira, eta interesdunek hamabost egun naturaleko epea izango dute, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; hau da, abenduaren 20ra arte.

Hauek dira deialdietan jaso diren lanpostuak:

NOPLOI

NUP

NOPLOIren hautapen prozesuan parte hartu nahi dutenek eskaera telematikoa aurkeztu beharko dute, Internet bidez, ondoko estekan.

NUPeko hautapen prozesuetan parte hartu nahi dutenek, aldiz, eskaera, behar bezala aurkeztu eta formalizatu beharko dute Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez.

Publicados varios procesos de ingreso para estabilizar el empleo público en el ISPLN y en la UPNA

Administrazioa 2022/12/05

El BON nº 242 de este 5 de diciembre de 2022 publica las convocatorias de varios procesos de ingreso relativos al ISPLN y a la UPNA. La primera corresponde a una plaza de veterinario/a, y entre las de la Universidad hay plazas de los niveles A, B y C.

El proceso para estabilizar el empleo en el Gobierno de Navarra y sus organismos autónomos sigue adelante y este lunes el BON (enlace) publica los procesos de ingreso relativos a una plaza del Instituto de Salud Pública y Laboral de Navarra y a varias de la Universidad Pública de Navarra. El proceso encuadrado en el ISPLN se desarrollará mediante el sistema de concurso-oposición, y entre los de la UPNA habrá tanto concursos oposición como concursos de méritos.

La presentación de solicitudes para participar en cada convocatoria deberá realizarse de manera independiente y las personas interesadas disponen de quince días naturales contados a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial de Navarra; es decir, hasta el próximo 20 de diciembre.

Los procesos publicados corresponden a los puestos de:

ISPLN

UPNA

Quienes deseen tomar parte en el proceso selectivo del ISPLN deberán presentar su solicitud de forma telemática, a través de Internet, en el siguiente enlace.

Quienes deseen tomar parte en los procesos selectivos pertenecientes a la UPNA, en cambio, deberán presentar y formalizar adecuadamente su solicitud de forma telemática a través de la sede electrónica de la Universidad Pública de Navarra.

 

LOGO mahai orokorra

Burugabekeria Osasun Departamentuaren mendeko erakunde autonomoen mahai sektorialean

Administrazioa 2022/12/02

Osasunbideko eta NOPLOIko ordezkari sindikalok etengabe ari gara jasaten Administrazioaren utzikeriaren ondorioak. Azkeneko mahai sektoriala horren erakusgarri argia izan da.

LABek agerian utzi nahi du Osasunbideko Administrazioaren ordezkaritzak ez duela interes handirik erakutsi negoziazio-mahai honetan, datak erabat aldatzen aritu baitira eta, gainera, gero eta parte-hartzaile gutxiago baitago bertan. Horrez gain, salatu nahi dugu mahaian dauden sindikatu batzuen (UGT, SATSE eta SMN) enpatia eskasa; izan ere, egoeraren aurrean, ez zuten zalantzarik izan gure lankideak aretotik botatzeko. Eta, gainera, inolako lotsarik gabe egin zuten.

Mahaiaren gai-zerrenda:

  1. Egonkortze prozesua.
  2. 2022ko ordezte-tasako LEPa.
  3. Karrera profesionala.
  4. Covid ondoko plantilla finkatzeko prozesua.
  5. Kontratazioari buruzko Foru Agindua.

- Egonkortze prozesua.
Gure sindikatuaren ustez, egokortze bereziko LEPa ez da nahikoa eta erabat bidegabea da. Osasunbidean egokortzera deitutako plazen kopuruak ez du, inondik ere, %80ra murriztuko behin-behinekotasuna.. LAB sindikatuarentzat ezinbestekoa da Estatuak ezarritako ordezte-tasa kentzea, hala, Osasunbideko langileen defizita arinduko duen lan-eskeintza publikoa egin ahal izateko.

- Karrera profesionala
Atzerapen handiz iritsi da fakultatiboei eta osasun-diplomadunei karrera profesionala ordainduko zaielako berria. LABek funtsezkotzat jotzen du langile finkoen eta behin-behinekoen artean bereizketarik ez egitea, horregatik uste dugu bidegabea dela orain sortu den egoera, betiere garapen profesionala plantilla osora zabaltzen duen legerik egiten ez bada.

- Covid ondoko plantilla finkatzeko prozesua.
LABek salatzen du kontratazio eskasak egin direla, gure ustez plantillako langile kopurua murriztu nahi zutelako. Horrekin batera, eskatu dugu argitzeko orain egiten ari diren kontratu berriak berritzeko irizpideak zein diren, horretarako erabitzen ari diren araudia ez baitator bat egungo egoerarekin.

- Kontratazioari buruzko Foru Agindua
Aldez aurretik lantaldeetan negoziatu ondoren, jabetu gara lehendakaritzak aldaketak egitea erabaki duela eta, beraz, zain gaude ea oraingoan zer ustekabe topatzen dugun. Adostu genituen balizko aurrerapenak bazter utzi dira, aspaldi sortutako arazoak saihesteko garrantzitsuak diren arren. Horiez gain, bertan behera geratu dira administrazioko langileak fidelizatzeko eta kontratazio-zerrendak gardenak izateko saiakerak (biak ala biak funtsezkoak, gure ustez), zergatik eta, besterik gabe, lehendakaritzari ez zaiolako iruditzen, ez duelako “ikusten”.

Despropósito en la Mesa Sectorial de los OOAA dependientes del Departamento de Salud

Administrazioa 2022/12/02

Los representantes sindicales de los ámbitos de Osasunbidea e ISPLN estamos sufriendo continuamente las consecuencias de la dejadez por parte de la Administración. La última mesa sectorial ha sido clara muestra de ello.

Desde LAB queremos dejar de manifiesto el escaso interés que ha mostrado la representación de la Administración de Osasunbidea por esta mesa de negociación, ya que a los continuos cambios de fechas hay que añadirle la reducción del número de participantes. Queremos denunciar a su vez, la escasa empatía de algunos de los sindicatos presentes en la mesa (UGT, SATSE y SMN) que, ante la situación planteada, no dudaron en echar de la sala a nuestras compañeras y compañeros. Y lo hicieron sin ningún pudor.

Orden del día de la Mesa:

  1. Proceso de Estabilización.
  2. OPE de Reposición 2022
  3. Carrera Profesional.
  4. Proceso de consolidación de la plantilla post-Covid.
  5. Orden Foral de Contratación.

- Proceso de Estabilización.
Desde nuestro sindicato consideramos totalmente insuficiente y profundamente injusta la OPE extraordinaria de estabilización. El número de plazas convocadas para estabilizar en Osasunbidea no va a reducir, ni de lejos, la eventualidad a un 8%. Desde el sindicato LAB entendemos como imprescindible la eliminación de la tasa de reposición impuesta desde el Estado para poder realizar una oferta pública de empleo que palíe el déficit de personal en Osasunbidea.

- Carrera Profesional.
El anunciado pago de la carrera profesional al personal facultativo y diplomado sanitario llega con excesivo retraso. A pesar de que en LAB consideramos esencial que no se realicen distinciones entre personal fijo y eventual, entendemos como agravio la situación resultante siempre que no se elabore una ley que extienda el desarrollo profesional a toda la plantilla.

- Proceso de consolidación de la plantilla post-Covid.
Desde LAB hemos denunciado la escasa contratación realizada, ya que a nuestro entender es muestra de que pretendían disminuir el número de efectivos en la plantilla. También hemos requerido que se aclaren los criterios de renovación de los nuevos contratos que se están realizando, porque para ello están utilizando una normativa que no se ajusta a las circunstancias actuales.

- Orden Foral de Contratación.
Tras la negociación previa en grupos de trabajo, nos hemos encontrado con que la presidencia ha decidido introducir cambios en la misma, así que quedamos a la espera de ver con qué nos sorprenden. Los posibles avances acordados, importantes para evitar problemas que han ido surgiendo desde hace tiempo, han quedado finalmente aparcados. También han quedado en suspenso las apuestas realizadas en favor de la fidelización del personal administrativo y la transparencia en las listas de contratación (puntos que consideramos fundamentales), debido a que la presidencia “no lo ve”.

 

OSA SMN coacciona Osasunbidea

Osasunbideak berriz ere amore eman du SMN sindikatuaren xantaiaren aurrean

Osasunbidea 2022/12/01

LAB sindikatuak SMN sindikatuaren eta Osasunbidearen arteko negoziazioak salatu ditu, legez ezarritako foro guztietatik kanpo egin baitira; araubidea errespetatu gabe egin dute, izan ere, arauak argi baitio partida ekonomiko batek dakartzan aldaketa guztiak Funtzio Publikoaren Mahai Orokorrean negoziatu behar direla. Gogoratu behar da SMNren jardunbide horietako azkena 45 milioi kostatu zitzaigula produktibitateetan, eta, gainera, planteatuta zegoen moduan, ez zuela hobekuntzarik ekarri Osasunbideko arreta zerbitzuan.

SMNk berriz ere maniobra zikinak erabili ditu, zertarako eta medikuek duela urte batzutatik hona duten egoera txarretik etekin ekonomikoa ateratzen saiatzeko. Hauteskunde garaia gertu dagoela aprobetxatuz eta Nafarroako herritarrak “bahituta” daudela baliatuz, lehen erabili zuen xantaia-estrategia praktikan jarri du berriro: beren baldintzak onartu edo, bestela, greba deituko dute datorren otsailean, hala, Nafarroako osasun publikoaren egoera kaskarra okertuz (are gehiago, hori posible bada).

Ez da lehen aldia SMNk bulegoetan negoziatzen dituela pertsona gutxi batzuen lan-baldintzak (ez dira, inondik ere, medikuen kolektibo osoa, eta Osasunbideko plantilla zabalaren zati txiki-txiki bat baino ez dira), estatus ekonomikoari eusteko helburu bakarrarekin.

LABen uste dugu ulertezina eta onartezina dela Osasunbideak SMNren soka segitzea, sindikatu horrek esklusibotasuna ezabatzea babestu baitu (konpentsazio ekonomikoa mantenduz, noski), eremu pribatuan lana sustatzeko eta bi aldiz irabazteko. Zenbaitetan, ez zaie axola ezikusiarena egin eta kontraesanetan erortzea, esaterako, beren aldarrikapen nagusietako bati dagokionean, hau da, lan-gainkargari dagokionean.
SMNk Osasunbidearekin antzeko baldintzetan negoziatu zuen azken aldia pandemia garaian izan zen, eta Administrazioak produktibitateen ordainketa onartzea lortu zuten (aparteko orduak); 45 milioi euro gutxiengo batentzat bakarrik, hiru urte pasatxoan. Kopuru hori gero eta handiagoa da, eta Nafarroako herritarrek pairatzen dituzten arreta-arazoei ez die konponbiderik ekarri.

LAB sindikatuak salatzen du kontseilariak, gerenteak eta zuzendari nagusiak (medikuak guztiak) izan duten jarrera, batik bat beren jarduera kontrolatzeko baliabide oro ezabatu nahi dutenekin negoziatzeko orduan, eta, horrez gain, politika mailan lankidetza publiko-pribatuaren arteko elkarlana beren interesetarako erabili nahi dutenekin negoziatzeko garaian.

LABen ikusten dugu eredu bidezkoagoa, berdinzaleagoa eta eraginkorragoa ezartzeko, ezinbestekoa dela aldaketa esanguratsuak egitea, bai langile fakultatiboen jardueran, bai UPNk 2010ean ezarritako murrizketak oraindik berreskuratu ez dituzten beste estamentu batzuenetan: merkealdien prezioan ordaintzen diren 24 orduko guardiak kentzea, guardia lokalizatuen formatua aldatzea, librantzak, familia bateragarri egiteko eskubideak, gure profesionalen bikaintasunak bermatuko duen errekonozimendu profesionala, arreta zaila duten landa-eremuen estaldura, produktibitatea garbi eta garden ordaintzea...

LABek salatu du plantillako zenbait ordezkarik interesa dutela mahai orokorreko sindikatuak negoziazioetatik kanpo uzteko. Osasunbidearen jarrera ere salatzen dugu, SMNri boto kopuruagatik ez dagokion ordezkaritza eman diolako. Zalantzan jartzeko modukoa da langile fakultatibo gehienak gutxi batzuei bakarrik mesede egingo dien greba baten alde ote dauden, produktibitateekin ere antzera gertatu baitzen; horregatik, jakinaren gainean jarri nahi ditugu medikuak, ordezkari zaharkitu ale batzuen tranpan eror ez daitezen.

LABek Nafarroako Gobernuari eta Osasunbideari exijitu die legez ezarritako negoziazio-foroetara mugatzeko, eta ohartarazi du erantzukizun politikoak eskatuko dituela, baita Funtzio Publikoaren oinarrizko arauak hautsi nahi dituztenen dimisioa ere; izan ere, gertaera bereziki larria iruditzen zaigu, batik bat kontuan hartzen badugu negoziazio horiek ondorioak izango dituztela Osasunbideko gainerako langileen lan-baldintzetan, eta, beraz, baita herritarrek jasoko duten arretan ere.

Osasunbidea sucumbe, una vez más, ante el chantaje del SMN

Osasunbidea 2022/12/01

El sindicato LAB denuncia las negociaciones, fuera de todo foro legalmente establecido, entre el Sindicato Médico de Navarra y Osasunbidea, pasando por encima de las normas establecidas al respecto, donde se deja bien claro que todos los cambios que supongan una partida económica deben negociarse en la Mesa General de Función Pública. Hay que recordar que la última de estas prácticas del SMN le costó a las arcas forales 45 millones en productividades sin que ello hubiese traído, como se planteaba, una mejora de la atención en Osasunbidea.

El Sindicato Médico de Navarra vuelve a utilizar las “malas artes” a las que nos tiene acostumbradas para intentar sacar rédito económico de la mala situación que arrastra el personal facultativo desde hace lustros. Aprovechando la cercanía del periodo electoral y tomando como rehén a la ciudadanía navarra, vuelve a poner en práctica la estrategia de la coacción que ya utilizó anteriormente: o se aceptan sus condiciones unilaterales o convocarán una huelga el próximo mes de febrero, empeorando (aún más si cabe) la maltrecha situación de la sanidad pública navarra.

No es la primera vez que el SMN negocia en los despachos las condiciones laborales para unas pocas personas (ni por asomo son el total del colectivo médico, y solo suponen una pequeñísima parte de la extensa plantilla de Osasunbidea), con el único objetivo de mantener el su estatus económico.

En LAB consideramos incomprensible e intolerable que Osasunbidea siga “bailándole el agua” al SMN, sindicato que ha apoyado la eliminación de la exclusividad (manteniendo la compensación económica, por supuesto) para así fomentar el trabajo en el ámbito privado y lucrarse doblemente. Eso sí, para ello no les importa contradecirse y hacer la vista gorda a una de sus reivindicaciones principales como es la sobrecarga laboral.

La última vez que el SMN “negoció” en unos términos similares con Osasunbidea fue durante la pandemia y consiguieron que la Administración aceptase el pago de productividades (horas extra), 45 millones de euros solo para una minoría en poco más de tres años. Una cantidad que aumenta de forma progresiva y que en ningún momento ha supuesto una solución para los problemas de atención que sufre la ciudadanía navarra.
Desde LAB denunciamos la actitud de la consejera, del gerente del SNS y del director general de salud (médicos todos ellos), a la hora de negociar con quienes pretenden eliminar cualquier mecanismo de control sobre su actividad y valerse de la coacción a nivel político para hacer de la colaboración público-privada su particular cofre del tesoro.

En LAB vemos que, para establecer un modelo más justo, equitativo y eficiente es imprescindible realizar cambios significativos, tanto en la actividad del personal facultativo, como en otros estamentos que aún no han recuperado los recortes de 2010 impuestos por UPN: la eliminación de guardias de 24 horas a precio de saldo, el cambio de formato de guardias localizadas, las libranzas, los derechos inherentes a la conciliación familiar, el reconocimiento profesional avalando la excelencia de nuestros profesionales, la cobertura de zonas rurales de difícil atención, el pago transparente de la productividad…

LAB denuncia el interés de algunos representantes de la plantilla en dejar fuera de las negociaciones a los sindicatos de la mesa general. También denunciamos la actitud de Osasunbidea otorgando una representatividad que no tiene por número de votos al SMN. Dudamos de que la mayoría del personal facultativo esté a favor de una huelga que solo va a favorecer a unos pocos, como ocurrió con las productividades y hacemos un llamamiento al personal facultativo a que no se deje coaccionar por las reivindicaciones de unos representantes ya más que caducos.

LAB exige al Gobierno de Navarra y a Osasunbidea que se limite a los foros de negociación legalmente establecidos, y advierte de que pedirá responsabilidades políticas e incluso la dimisión de quienes pretendan saltarse las normas básicas de la Función Pública; pues nos parece especialmente grave si tenemos en cuenta que dichas negociaciones tendrán consecuencias en las condiciones laborales del resto de la plantilla de Osasunbidea, y por consiguiente, también en la atención que recibirá la ciudadanía.

 

ADM estab D

Argitaratu dituzte D mailako lanpostuei dagozkien egonkortze prozesuak

Administrazioa 2022/11/28

2022ko azaroaren 28ko 236. NAOn argitaratu dituzte foru Administrazioko D mailako lanpostuak egonkortzeko oposizio-lehiaketak.

Nafarroako Gobernuaren baitan lanpostuak egonkortzeko prozesuak aurrera darrai eta astelehen honetan Nafarroako Aldizkari Ofizialak D mailako lanpostuei dagozkien deialdiak argitaratu ditu (esteka). Deialdi bakoitzerako eskaera bat aurkeztu beharko da, eta horiek burutzeko hamabost egun naturaleko epea (deialdia NAOn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita) izango dute interesa dutenek; hau da, datorren abenduaren 13a artekoa.

Hauek dira deialdietan jaso diren lanpostuak:

Hautaketa prozesu hauetan parte hartu nahi dutenek telematikoki aurkeztu beharko dute eskabidea, ondoko ESTEKAN sakatuz eta “Enplegu publikoko deialdiak” atalean sartuz.

Publicados los concursos de estabilización relativos las plazas de nivel D

Administrazioa 2022/11/28

El BON nº 236 de este 28 de noviembre de 2022 publica las convocatorias de concurso-oposición para estabilizar los puestos de la Administración foral relativos al nivel D.

El proceso para estabilizar el empleo en el Gobierno de Navarra sigue adelante y este lunes el BON publica los concursos-oposición relativos a las plazas de nivel D (enlace). La presentación de solicitudes para participar en cada convocatoria deberá realizarse de manera independiente y las personas interesadas disponen de quince días naturales contados a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial de Navarra; es decir, hasta el próximo 13 de diciembre.

Los procesos publicados corresponden a los puestos de:

Quienes deseen tomar parte en los presentes procesos selectivos deberán presentar su solicitud de forma telemática, clicando sobre el siguiente ENLACE y accediendo al apartado de "Convocatorias de empleo público".

 

OSA denegada libranza

Osasunbideak ukatu egiten die medikuei jai-bezperako guardiaren osteko laneguna libre hartzea

Osasunbidea 2022/11/28

50 mediku inguruk ebazpen bat jaso dute, jai-bezperan 24 orduko zaintza egin ondoren lanegun libre bat izateko eskubidea ukatzen diena. Hala ere, oraindik aukera batzuk badaude, eta LABek laguntza emango die langile horiei eskubide legitimo horren alde borrokatzeko.

Osasunbideko berrogeita hamar bat medikuk eskabide bat aurkeztu zuten, duela denbora dezente, lan-egutegian jaiegun gisa aitortutako egun baten bezperan guardia bat egin ondoren egun libre bat hartzeko eskubidea aitor ziezaietela eskatzeko. Baina berriki ikusi dute eskaera guzti-guztiak ukatu egin dizkietela.

Egoera horrek, oso polemikoa izateaz gain, sekulako agrabioak eragiten ditu zerbitzu deberdinetako langileen artean, eta, ondorioz, baita ezinegon handia ere, batez ere honako arrazoi hauengatik:

  • Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan badira gaur egun langileak, aldeko epai judizialei esker, librantza horietaz gozatzen dutenak. Hala eta guztiz ere, aipatutako eskaerak gorabehera, egoera berean dauden gainerako langileei eskubide horretaz baliatzea ukatu egiten die Osasunbideak eta, beraz, bidegabekeria eragin du antzeko lanaldiak egiten dituzten profesionalen artean.
  • Ukatzeko ebazpenak modu lausoan aipatzen ditu Europako araudia eta librantza orokorrak, baita eskaerarekin zerikusirik ez duten akordioak ere. Baina ez du argudio sinesgarririk ematen. Are gehiago, LABen uste dugu oinarri sendorik gabeko justifikazioa dela.
  • Langile horiek egun libre bat izateko eskubidea galduko lukete nahitaezko guardia horietako bat egiten duten bakoitzean.

Profesional asko daude egoera horretan. Eskubide hori onartzeak nabarmen hobetuko lituzke haien lan-baldintzak. LABek ohartarazi eta salatu nahi du eskubideen urraketa hori Osasunbideak langileak aurrezteko erabili duela, eta oraindik ere erabiltzen ari dela. Aldiz, beste eskaera batzuen aurrean bestela jokatu du Osasunbideak, hau da, kolektibo minoritario batzuek soldata-igoerak lortzeko egin dituzten eskabide batzuei aldeko erantzuna eman diete, nahiz eta legez ezarritako negoziazio-esparruetatik kanpo adostu diren.

Nolanahi ere, mediku horiek jasotako ezezkoak ez ditu agortzen eskubide legitimo baten alde borrokan segitzeko bideak. LABen beharrezko urratsak ematen jarraituko dugu eskubide hori aitor diezaieten, eta langile horiei bide horretan aurrera egiteko behar dituzten baliabideak emango dizkiegu. Profesional interesdunei gogorarazten diegu ez ditzatela bistatik galdu gora jotzeko errekurtsoaren epeak, ebazpenean ezarritakoak.

Osasunbidea deniega al personal facultativo la libranza del día laborable posterior a la guardia realizada en víspera de festivo

Osasunbidea 2022/11/28

Cerca de 50 facultativos han recibido una resolución en la que se les deniega el derecho a un día laborable de libranza después de una guardia de 24 horas en víspera de festivo. Sin embargo, aún quedan vías abiertas en este camino, y desde LAB proporcionaremos a este personal la ayuda necesaria para luchar por este derecho legítimo.

Alrededor de medio centenar de facultativos y facultativas de Osasunbidea presentó hace algún tiempo una solicitud en la que pedían que se les reconociese el derecho a disfrutar de un día laborable de libranza tras realizar una guardia en víspera de festivo reconocido como tal en el calendario laboral. Sin embargo, recientemente han visto cómo todas y cada una de las solicitudes han sido denegadas.

Esta situación, además de ser muy polémica, genera enormes agravios entre el personal de diferentes servicios, y por lo tanto, también un profundo malestar debido principalmente a varios puntos:

  • A día de hoy existe personal dentro del HUN que, tras sentencias judiciales favorables, disfruta de estas libranzas. Sin embargo, y a pesar de las citadas solicitudes, Osasunbidea se niega a extender el disfrute de ese derecho al resto del personal en la misma situación, generando así una situación de agravio entre profesionales que realizan jornadas totalmente similares.
  • La resolución denegatoria alude vagamente a la normativa europea y a libranzas generales, así como a acuerdos que nada tienen que ver con la petición realizada. Pero de ninguna manera ofrece una respuesta convincente para este caso. Es más, en LAB tenemos la firme convicción de que se trata de una justificación que carece de una base sólida.
  • Este personal perdería el derecho a un día de libranza cada vez que realiza una de estas guardias obligatorias.

Un gran número de profesionales se encuentra en esta situación. El reconocimiento de este derecho supondría una mejora significativa de sus condiciones laborales. Desde LAB queremos advertir y denunciar que esta conculcación de derechos ha sido y aún está siendo utilizada por Osasunbidea para ahorrarse personal. Sin embargo, al contrario de lo que ocurre con esta demanda, otras que provienen de ciertos colectivos minoritarios que no buscan sino incrementos salariales, han recibido una respuesta satisfactoria por parte de Osasunbidea, pese a ser acordados fuera de los ámbitos de negociación legalmente establecidos.

Sin embargo, la negativa recibida por parte de este personal facultativo no agota las vías para seguir luchando por un derecho legítimo. Desde LAB vamos a seguir dando los pasos necesarios para que reconozcan este derecho, proporcionando a este personal los recursos necesarios para avanzar en ese camino. Recordamos a las y los profesionales interesados que no pierdan de vista los plazos para el recurso de alzada marcados en la resolución denegatoria.

 

ADM a 25 elkarret

LABek indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratzea egin du

Administrazioa 2022/11/25

LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du gaur, Indarkeria Matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean, Diputazioaren jauregiaren aurrean. Egun hau ospatzeaz gain, LABek benetako eta ongi diseinatutako protokoloak eskatu ditu lantokietan, lanpostuetan egiten diren erasoekin behin betiko amaitzeko.

Concentración de LAB contra la violencia machista

Administrazioa 2022/11/25

El sindicato LAB ha realizado hoy, Día Internacional contra la Violencia Machista, una concentración frente al palacio de Diputación. Además de conmemorar este día, LAB ha exigido protocoles reales y bien diseñados en los centros de trabajo para poner fin, de una vez por todas, a las agresiones que tienen lugar en los puestos de trabajo.

 

IRAK arrotxapea insti ez

Matesa-Iwer-erako proiektu berriak instituturik gabe utziko du Arrotxapea auzoa

Irakaskuntza 2022/11/25

Arrotxapea auzoak, Iruñeko auzorik jendetsuena izanik, ez du Bigarren Hezkuntzako edo Lanbide Heziketako ikastetxerik, eta Udalak IWER eraikinerako aurkeztu berri duen proiektuak ezinezko egiten du etorkizunean bertan azpiegitura horietakoren bat eraikitzeko edozein aukera.

Iruñeak 200.000 biztanle baino gehiago ditu, 14 auzotan banatuta. Horietatik Arrotxapea da jendetsuena, 26.000 pertsona baitaude erroldatuta bertan. Hiriburuko auzorik handiena ere bada. Kopuru horiekin, herritarrentzako behar adina zerbitzu behar lituzke auzoak, bereziki hezkuntzakoak. Haur eta lehen hezkuntzako 4 ikastetxe dauden arren (D ereduko Patxi Larrainzar IP, PAI ereduko Arrotxapea IP, G ereduko Cardenal Ilundain CPEIP eta A, G eta PAI ereduak biltzen dituen La Compasión-Escolapios itunpeko ikastetxea), auzoan ez dago ikasle horiek guztiak hartzen (eta etorkizunean hartuko) dituen instituturik.

Arrotxapeko Plan Partziala 1989ko abenduaren 14an onartu zuen Iruñeko Udalak, UPN alkatetzan zela, eta horrek aldaketa sakona ekarri zion hiriaren iparraldean dagoen auzo honi. Planak, adreiluaren espekulazioaren eskutik zetorrenak, bost mila etxebizitza baino gehiago eraikitzea eta bestelako hainbat eraldaketa ekarri zituen: baratzeak desagertu egin ziren eta fabrikak industrialdeetara lekualdatu ziren. Plan partzial horretan higiezinen gaineko espekulazioa kontuan hartu zen, bai, baina ez auzoarentzat beharrezkoak ziren zerbitzuak. Osasun-zentroa, adibidez, txiki geratu zen ia estreinatu zen egunean bertan, eta auzorako instituturik sortzea ere ez zuten aurreikusi.

Berriki jakin dugu Matesa-IWER eraikinean hogeita hamar loft egingo dituztela, Healthcare Activos enpresak sustatutako zahar-etxe bat, gimnasio bat, jatetxe panoramiko bat, supermerkatua barne hartzen duen merkataritza-gune bat eta dozena bat lokal. Halaber, Marcelo Celayeta etorbidearen ondoan 5.000 metro koadroko berdegune bat eta etxebizitza gehiago aurreikusi dira. Dena oso pribatua, baina auzoko bizilagunek dituzten beharretatik urrun dagoena.

Ez dugu ahaztu behar Nafarroako Gobernuak 2026rako Iruñean edo bere eskualdean izaera industrialeko Lanbide Heziketako zentro bat eraikitzeko asmoa berretsi zuela. Industria-arloko berrikuntzan, digitalizazioan eta prestakuntzan oinarritutako LHko zentro bat izango zela ere aurreratu zuten, honako lanbide-arlo hauetako zikloak barne hartuko zituena: informatika, komunikazioak, elektrizitatea, instalazioa eta mantentze-lanak, eta fabrikazioa eta mekanika; guztia 4.0 industriarekin oso lotuta.

LABen ez dugu argi zentro berriaren proiektua proposamen serioa edo hauteskunde-propaganda hutsa izan den, baina egungo Matesa-IWER eraikina berau ezartzeko kokapen ezin hobea izan zitekeela ikusten dugu. Kokapen horretan, gainera, birgaitze-proiektua (Open Lab) gehitu zitekeen, Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalarekin (CENER) partekatua eta Europako Batzordearen funtsekin finantzatua. Era berean, Matesako eraikinak eta San Pedro taldeko etxebizitzak elektrizitatez hornituko lituzkeen energia-komunitate bat sortzea ekar zezakeen horrek.

LABen atsekabez ikusten dugu eta baita salatzen ere, Iruñeko Udalak nahiago duela hiriko eraikin enblematiko batean ekimen pribatuekin espekulatu, bizilagunei behar dituzten zerbitzuak ematea baino. Horrela bada, Arrotxapeak instituturik gabe jarraituko du; auzoko gazteenek ezin izango dute beren ikasketekin auzoan bertan jarraitu, eta goizero-goizero Iruñeko beste auzo batzuetarako erromesaldia egin beharko dute bigarren hezkuntzako ikasketak egitera.

El nuevo proyecto para Matesa-Iwer deja al barrio de la Rochapea sin instituto

Irakaskuntza 2022/11/25

El barrio de la Rochapea, siendo el más poblado de Pamplona, no cuenta con centros de educación secundaria ni FP, y el nuevo proyecto del Ayuntamiento para el edificio IWER cierra las puertas a construir alguna de esas infraestructuras en un futuro.

Pamplona tiene más de 200.000 habitantes divididos en 14 barrios. De ellos la Rochapea es el más numeroso, con 26.000 personas censadas. También es el barrio más grande en extensión de la capital. Con estas cifras los servicios para la ciudadanía no deberían escasear, mucho menos los educativos. Pues bien, a pesar de haber 4 colegios de infantil y primaria (CP Patxi Larrainzar de modelo D, CP Rochapea con modelo PAI, CPEIP Cardenal Ilundain de G, y el centro concertado La Compasión-Escolapios con los modelos A, G y PAI), en el barrio no existe ningún instituto que acoja a todo ese (futuro) alumnado.

El Plan Parcial de la Rochapea, aprobado de forma definitiva el 14 de diciembre de 1989 en el Ayuntamiento de Pamplona y con UPN en la alcaldía, supuso un auténtico cambio para este barrio situado al norte de la ciudad. El plan, que venía de la mano de la especulación del ladrillo, trajo consigo la construcción de más de cinco mil viviendas y una profunda transformación: las huertas desaparecieron y las industrias se trasladaron a los polígonos industriales. En ese plan parcial sí se tuvo en cuenta la especulación inmobiliaria, pero no los servicios necesarios para el barrio. El centro de salud, por ejemplo, se quedó pequeño casi recién estrenado y no contemplaron la creación de ningún instituto para el barrio.

Ahora se hace público que en el edificio Matesa-IWER realizarán treinta lofts, una residencia de ancianos promovida por Healthcare Activos, un gimnasio, un restaurante panorámico, una zona comercial que incluye supermercado y una docena de locales. También se prevé un espacio verde de unos 5.000 metros cuadrados junto a la avenida Marcelo Celayeta y más viviendas. Todo muy privado e innecesario para las y los vecinos del barrio.

No debemos olvidar que el Gobierno de Navarra confirmó que construiría un Centro de Formación Profesional de carácter industrial en Pamplona o su comarca para el año 2026. Sería un centro de FP basado en la innovación, digitalización y formación en materia industrial que comprendería ciclos de las siguientes familias profesionales: informática, comunicaciones, electricidad, instalación y mantenimiento, y fabricación y mecánica; todo muy vinculado a la industria 4.0.

En LAB no tenemos claro si el proyecto del nuevo centro formativo es una propuesta seria o mera propaganda electoralista, pero vemos que el actual edificio Matesa-IWER sería un emplazamiento inmejorable para tal proyecto. En esta ubicación, además, se podría haber añadido el proyecto de rehabilitación (Open Lab), compartido con el Centro Nacional de Energías Renovables (CENER) y financiado con fondos de la Comisión Europea. Supondría, a su vez, la creación de una comunidad energética que suministrase electricidad a los edificios de Matesa y a las viviendas del grupo San Pedro.

Desde LAB lamentamos y denunciamos que el Ayuntamiento de Pamplona prefiera especular con iniciativas privadas en un edificio tan emblemático de la ciudad en vez de aportar a los vecinos de los servicios que requieren. Definitivamente, la Rochapea continuará sin un instituto donde los más jóvenes del barrio puedan seguir con sus estudios, obligándolos a peregrinar a otros barrios de Pamplona para poder estudiar la secundaria.

 

ADM Asambleas informativas

Egonkortzeari buruzko zalantzak argitzeko urteko azken batzarrak

Administrazioa 2022/12/9

descargas de archivos.orig PDF Abenduaren 12ko afixa
descargas de archivos.orig PDF Abenduaren 13ko afixa
descargas de archivos.orig PDF Abenduaren 15eko afixa

Egonkortze prozesuak zalantza ugari sortzen segitzen du Nafarroako Gobernuaren langileen artean. Zalantza horiei erantzuteko, LABek beste lau batzar egingo ditu.

  • Abenduaren 12an, 15:30ean, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan, HUN B-ko areto nagusian. Osasunbideko langile guztientzat zabalik. Ordu sindikalak eskatu dira 15:00etatik 18:00etara.
  • Abenduaren 13an, 14:00etan, Tuterako Ospitaleko areto nagusian. Nafarroako Gobernuko langile guztientzat irekia. Ordu sindikalak eskatu dira 13:30etik 16:00etara.
  • Abenduaren 15ean, 14:00etan, Lizarrako Ospitaleko areto nagusian. Nafarroako Gobernuko langile guztientzat irekia. Ordu sindikalak eskatu dira 13:30etik 16:00etara.

Últimas asambleas para aclarar dudas sobre la estabilización

Administrazioa 2022/12/9

descargas de archivos.orig PDF Cartel 12/12
descargas de archivos.orig PDF Cartel 13/12
descargas de archivos.orig PDF Cartel 15/12

El proceso de estabilización sigue generando numerosas dudas en la plantilla del Gobierno de Navarra. Para atender a dicha demanda, LAB va a realizar cuatro nuevas asambleas informativas.

  • Día 12 de diciembre, a las 15:30 horas, en el salón de actos del HUN B. Abierta a todo el personal de Osasunbidea. Hay pedidas horas sindicales de 15:00 a 18:00.
  • Día 13 de diciembre, a las 14:00, en el salón de actos del Hospital de Tudela. Abierta a todo el personal del Gobierno de Navarra. Hay pedidas horas sindicales de 13:30 a 16:00.
  • Día 15 de diciembre, a las 14:00, en el salón de actos del Hospital de Estella. Abierta a todo el personal del Gobierno de Navarra. Hay pedidas horas sindicales de 13:30 a 16:00.
 

ADM A 25

Azaroaren 25ean, lan-eremuko indarkeria matxistaren aurkako protokolo errealak eskatuko ditugu

Administrazioa 2022/11/24

descargas de archivos.orig PDF LABen irakurketa

Indarkeria Matxistaren aurkako Nazioarteko Egunaren baitan, LABek lanpostuetan gertatzen diren erasoak nabarmendu nahi ditu aurten. Gertaera horiei amaiera emango dieten protokolo erreal eta ongi diseinatuak eskatzeko, elkarretaratzea egingo dugu ostiralean, 11:00etan Diputazioaren aurrean.

Ostiralean Indarkeria Matxistaren aurkako Nazioarteko Eguna da. LAB kalera aterako da berriz, emakumeei eta lantokietan indarkeria matxistaren biktima diren pertsona guztiei babesa emateko. Era berean, enpresei eskatuko diegu gaitz horren aurkako protokoloak osa ditzatela.

LABen argi daukagu lan-eremuan gertatzen den indarkeria matxista gure gizartearen isla dela, hierarkietan eta botere-harremanetan oinarrituta baitago.

Egoera honen aurrean, aurtengo azaroaren 25ean, LABek hiru ideia hauek nabarmendu nahi ditu:

  1. Protokoloak ezinbesteko tresna dira lantokietan indarkeria matxistari aurre egiteko.
  2. Ez da nahikoa edozein neurri ezartzea eta edozein neurrik ez du bermatzen lantokiak emakumeentzako eta indarkeria matxistaren gainerako biktimentzako espazio libreak izatea.
  3. Argi dago borondate politikorik ez dagoela enpresak eta erakundeak protokolo eraginkorrak abian jartzera behartzeko orduan.

Horregatik guztiagatik, animatzen zaituztegu kalera ateratzera eta indarkeria matxistaren aurka agertzera, eta, aldi berean, eskatzen dizugu indarkeria matxistaren aurkako protokoloak garatzea. Hitzordua ostiral honetan izango da, azaroaren 25ean, 11:00etan Diputazioaren aurrean (Karlos III.a etorbidea, 2)

Zain gaituzu!

Este 25-N, exijamos protocolos reales contra la violencia machista en el ámbito laboral

Administrazioa 2022/11/24

descargas de archivos.orig PDF lectura de LAB

En el marco del Día Internacional contra la Violencia Machista, LAB quiere este año hacer hincapié en los casos de agresiones que tienen lugar en los puestos de trabajo. Para exigir protocolos reales y bien diseñados que pongan fin a esos episodios, nos concentraremos el viernes a las 11:00 frente al Palacio de Diputación.

Este viernes es el Día Internacional Contra la Violencia Machista. LAB volverá a salir a la calle para mostrar su apoyo a las mujeres y a cualquier persona víctima de la violencia machista en los centros de trabajo. Asimismo, exigiremos a las empresas que promuevan protocolos contra esta lacra.

En LAB tenemos claro que la violencia machista que se da en el espacio laboral es un reflejo de la sociedad en la que vivimos, basada en jerarquías y relaciones de poder.

Ante esta realidad, este 25 de noviembre, desde LAB queremos remarcar las siguientes tres ideas:

  1. Los protocolos son una herramienta imprescindible para hacer frente a la violencia machista en los centros de trabajo.
  2. Cualquier medida no es suficiente y cualquier medida no garantiza que los centros de trabajo sean espacios libres para las mujeres y demás víctimas de la violencia machista.
  3. La falta de voluntad política es evidente a la hora de obligar a las empresas e instituciones a poner en marcha protocolos eficaces.

Por todo ello, te animamos a salir a la calle y manifestarte en contra de la violencia machista a la vez que exijimos que se desarrollen protocolos contra la misma. La cita es este viernes 25 de noviembre, a las 11:00 frente al Palacio de Diputación (Avenida Carlos III, 2).

Te esperamos!

 

UDAL AEK ikastaroak

Toki administrazioetako egonkortzea prestatzeko euskara ikastaroak

Udalak 2022/11/24

Euskarabideak maila egiaztatzeko probak prestatuko ditu toki administrazioetako egonkortze prozesuetan hizkuntza-eskakizuna duten plazak lortu nahi dituzten pertsonentzat. AEK-k pertsona horientzako ikastaroak prestatu ditu eta azaroaren 28an dira hastekoak.

Joan den urriaren amaieran, Euskarabideak jakinarazi zuen probak prestatuko dituela Nafarroako toki administrazioek, enplegu publikoa egonkortzeko prozesuen esparruan, lehiaketara atera dituzten euskarazko hizkuntza-eskakizuneko plazetako bat lortu nahi duten izangaientzat.

Horren aurrean, interesatu asko joan ziren AEKra proba horiek prestatzen lagunduko zien ikastarorik eskainiko ote zuten galdezka. Eskaerari baiezkoa eman zion alfabetatze eta euskalduntzeko koordinakundeak.

Beraz, datorren astelehenean hasiko dira ikastaroak. Egoera horretan bazaudete eta oraindik izena eman ez baduzue, oraindik garaiz zaudete.

Informazio guztia eskuragarri dago Iruñerriko AEKren esteka honetan.

Cursos de euskera para preparar la estabilización de las administraciones locales

Udalak 2022/11/24

Euskarabidea va a preparar pruebas de nivel dirigidas a las personas que opten a las plazas con perfil lingüístico ofertadas en los procesos de estabilización de las administraciones locales. AEK ha preparado unos cursos dirigidos a esas personas que comenzarán a impartirse el próximo lunes 28 de noviembre.

A finales del pasado mes de octubre Euskarabidea informó de que iba a preparar pruebas de nivel para las y los aspirantes que opten a una de las plazas con perfil lingüístico de euskera que han sacado a concurso las diferentes administraciones locales de Navarra en el marco de los procesos de estabilización de empleo público.

Visto eso, fueron muchas las personas interesadas que acudieron a AEK a preguntar si iban a ofrecer algún curso que les ayudase a preparar dichas pruebas de nivel. Demanda a la que la coordinadora de alfabetización y euskaldunización dio una respuesta afirmativa.

Así pues, el próximo lunes 28 de noviembre van a dar comienzo dichos cursos. Si estáis en la misma tesitura y aún no os habéis inscrito, todavía estáis a tiempo.

Toda la información está disponible en el siguiente enlace de Iruñerriko AEK.

 

ADM reserva repos22

Desgaitasuna duten pertsonentzako 51 lanpostuak zehaztu dira 2022 ordezte-tasako LEPean

Administrazioa 2022/11/22

descargas de archivos.orig PDF LEPeko taula osoa

Batzorde Mistoak asteartean bilera egin du erabakitzeko 2022ko ordezte-tasako LEPean sartuko diren 730 lanpostu horietatik zeintzuk aterako diren erreserba txandetan. 51 lanpostu izango dira; 19 Administrazio Erroan, 18 Hezkuntzan eta 14 Osasunbidean.

Joan den ostiraleko Mahai Orokorrean, Funtzio Publikoak erabaki zuen zein plaza aterako diren 2022ko ordezte-LEPean; astearte honetan, berriz, Batzorde Mistoak bilera egin du eta beste urrats bat eman dute: % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna duten pertsonentzako plazen erreserbak zehaztu dituzte.

Batzorde horren egitekoa da “desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako lanpostu huts ahalik eta gehien benetan betetzen direla bideratzea”. Batzordea hurrengo departamentu eta entitateotako ordezkariek osatzen dute: Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia, Gizarte Ongizate Departamentua, Kirol eta Gazteria Departamentua, Hezkuntza, Osasunbidea, Nafar Lansare, desgaitasuna duten pertsonen izenean jarduten duten erakunde eta entitateak eta, azkenik, Mahai Orokorrean ordezkaritza duten sindikatuak.

LEP honetarako, Batzorde Mistoak 51 lanpostu proposatu ditu, honela banatuta: 19 Administrazio Erroan, 18 unibertsitatez kanpoko irakasleen plazetakoak eta 14 Osasunbideko eta NOPLOIko plazetakoak. Azkenik, erreserba duten plazak non atxiki diren ikusi nahi baduzue, xehetasunak izango dituzue erantsi dugun dokumentuan.

Orain Goberbnuaren oiniritzia jasotzea baino ez da geratzen. Eta hori, itxuraz, datorren abenduaren 14an gertatuko da.

Concretadas las 51 plazas destinadas a personas con discapacidad en la OPE de reposición de 2022

Administrazioa 2022/11/22

descargas de archivos.orig PDF Cuadro completo de la OPE

La Comisión Mixta se ha reunido este martes para decidir qué plazas de las 730 que saldrán a la OPE de reposición del 2022 saldrán con reserva. Serán 51 plazas en total, 19 en la Administración Núcleo, 18 en Educación y 14 en Osasunbidea.

Si el pasado viernes la Mesa General de Función Pública decidió qué plazas serán las que saldrán a la OPE de reposición correspondiente al 2022, este martes, con la reunión de la Comisión Mixta, se ha dado un paso más; han configurado los turnos de reserva para personas con discapacidad de grado igual o superior al 33 %.

Este órgano que busca “posibilitar la efectiva cobertura del mayor número de vacantes posibles de entre las reservadas a personas con discapacidad” está compuesto por representantes de la Dirección General de Función Pública, del Departamento de Bienestar Social, del de Deporte y Juventud, del de Educación, de Osasunbidea, del Servicio Navarro de Empleo, de las organizaciones o entidades representativas de personas con discapacidad de Navarra, y de las organizaciones sindicales presentes en la Mesa General.

Para la presente OPE, la Comisión Mixta ha realizado una propuesta de 51 plazas distribuidas de la siguiente manera: 19 en la Administración Núcleo, 18 entre las del personal docente no universitario y 14 entre las de Osasunbidea y el ISPLN. Finalmente, las plazas con reserva han quedado adscritas de la manera en que muestra el documento adjunto.

Ahora solo queda que sea aprobado en sesión de gobierno, lo cual ocurrirá, previsiblemente, el próximo 14 de diciembre.

 

ADM kotzentra 11.22

Zerbitzu publikoen eta erosteko ahalmenaren alde elkarretaratzea egin du LABek

Administrazioa 2022/11/22

descargas de archivos.orig PDF INFOadm

Astearte goizean, Diputazio Jauregiaren aurrean egin dugu elkarretaratzea, langile publikoen lan baldintzak hemen negoziatu nahi ditugula eskatzeko.

Astearte honetan, Hego Euskal Herriko lantokietan dozenaka mobilizazio egin ditugu LABek "Sektore publikoan enplegu duina, eros ahalmena bermatu, berton erabaki" lelopean daramagun mobilizazio dinamikaren barruan. Iruñean hitzordua Diputazio jauregiaren aurrean izan da, eta argi utzi ditugu gure aldarrikapenak: “langile publikoek gure lan-baldintzak hemen bertan erabaki nahi ditugu, eta erosteko ahalmena nahiz enplegu duina bermatuta eduki”.

LABek negoziazio-esparru propioa eskatzen du, gure lan-eskubideei eragiten dieten gaiak hemen negozia daitezen, eta ez Madrilen. Beharrezkotzat jotzen dugu gure lan- eta soldata-baldintzak hobetzea, plantillak eta ratioak dimentsionatzea, lanpostuak gaztetzea erretiro partzialaren eta errelebo-kontratuaren bidez, pribatizazioak geldiaraztea, hizkuntza-eskubideak bermatzea euskalduntze-planen bidez, eta berdintasun-planak eta indarkeria matxistari aurre egiteko protokolo eraginkorrak egitea.

Eta horretarako, LABen uste dugu ezinbestekoa dela Madrildik datozen ezarpenei iskin egin eta gure lan-baldintzak hemen bertan negoziatzea.

LABek konpromiso sendoa du enpleguarekin eta zerbitzu publiko duinekin, eta haien alde borrokatzen jarraituko du. Era berean, dei egiten diegu gure erakunde eta alderdi politikoei ere, baita langile publiko guztiei ere, helburu horien aldeko borrokan bat egiteko konpromisoa har dezaten.

Concentración de LAB en defensa de los servicios públicos y el poder adquisitivo

Administrazioa 2022/11/22

descargas de archivos.orig PDF INFOadm

Este martes por la mañana nos hemos concentrado ante el Palacio de Diputación para exigir que es aquí donde queremos negociar las condiciones laborales de los y las trabajadoras públicas.

Dentro de la dinámica de movilizaciones que llevamos en LAB bajo el lema «Empleo digno, garantizar el poder adquisitivo, aquí decidimos», este martes hemos realizado decenas de movilizaciones en los centros de trabajo de Hego Euskal Herria. La cita en Iruña ha sido frente al palacio de Diputación, donde hemos dejado claras nuestras reivindicaciones: “las y los empleados públicos queremos decidir nuestras condiciones laborales aquí mismo, y tener garantizados el poder adquisitivo así como un empleo digno”.

Desde LAB vamos a exigir un marco de negociación propio para que las cuestiones que afectan a nuestros derechos laborales se negocien aquí y no en Madrid. Consideramos necesario abordar la mejora de nuestras condiciones laborales y salariales, dimensionar las plantillas y los ratios, rejuvenecer los puestos de trabajo por medio de la jubilación parcial y el contrato de relevo, frenar las privatizaciones, garantizar los derechos lingüísticos por medio de planes de euskaldunización y elaborar planes de igualdad y protocolos eficaces para combatir la violencia machista.

Y para todo ello, en LAB consideramos que es imprescindible dar esquinazo a las imposiciones que vienen desde Madrid y poder negociar aquí mismo nuestras condiciones laborales.

LAB tiene un fuerte compromiso con el empleo y unos servicios públicos dignos, y seguirá luchando por ellos. Asimismo, hacemos un llamamiento a nuestras instituciones y partidos políticos para que se comprometan igualmente, y a todas y a todos los trabajadores públicos a que se sumen la lucha por estos objetivos.

 

Atera gaitezen kalera ateratzea zerbitzu publikoen alde eta eros-ahalmena bermatzeko

Administrazioa 2022/11/21

descargas de archivos.orig PDF Triptikoa

LAB-Administrazioko afiliazioari:

Bihar, asteartea, azaroak 22, elkarretaratzeak egingo ditugu zerbitzu publikoak defendatzeko eta langileen erosteko ahalmena bermatzeko.

Hitzordua Iruñean izango da, goizeko 11:30ean, Diputazio jauregiaren aurrean, Karlos III.a etorbideko 2. zenbakian. LABek negoziazio-esparru propioa eskatuko du, gure lan-eskubideei eragiten dieten gaiak hemen negozia daitezen, eta ez Madrilen.

Beharrezkotzat jotzen dugu gure lan- eta soldata-baldintzak hobetzea, plantillak eta ratioak dimentsionatzea, lanpostuak gaztetzea erretiro partzialaren eta errelebo-kontratuaren bidez, pribatizazioak geldiaraztea, hizkuntza-eskubideak bermatzea euskalduntze-planen bidez, eta berdintasun-planak eta indarkeria matxistari aurre egiteko protokolo eraginkorrak egitea.

Zatoz elkarretaratzera. Zain izango gaituzu.

Salgamos a la calle en defensa de los servicios públicos y para garantizar el poder adquisitivo

Administrazioa 2022/11/21

descargas de archivos.orig PDF Tríptico

A la afiliación de LAB en la Administración:

Mañana martes, 22 de noviembre vamos a realizar diferentes concentraciones en defensa de los servicios públicos y para garantizar el poder adquisitivo de los y las trabajadoras.

La cita en Iruña será a las 11:30 de la mañana frente al palacio de Diputación, en Carlos III, 2. Desde LAB vamos a exigir un marco de negociación propio para que las cuestiones que afectan a nuestros derechos laborales se negocien aquí y no en Madrid.

Consideramos necesario abordar la mejora de nuestras condiciones laborales y salariales, dimensionar las plantillas y los ratios, rejuvenecer los puestos de trabajo por medio de la jubilación parcial y el contrato de relevo, frenar las privatizaciones, garantizar los derechos lingüísticos por medio de planes de euskaldunización y elaborar planes de igualdad y protocolos eficaces para combatir la violencia machista.

Ven a la concentración. Te esperamos.

 

IRAK ADI compl. vital

LABek Nafarroako Institutuetako Zuzendarien Elkartearen moral bikoitza salatu du

Irakaskuntza 2022/11/21

IZE-Nafarroako Institutuetako Zuzendarien Elkarteak Nafarroako Parlamentuan eskatu du institutuetako zuzendariek biziarteko osagarri bat kobra dezatela kargua utzi ondoren. LABetik, elkarte horren jokabide hipokrita salatzeaz gain, defendatzen dugu lan hobekuntzak langile guztiei aplikatu behar zaizkiela.

LAB denuncia la doble moral de la Asociación de Directores/as de Instituto de Navarra

Irakaskuntza 2022/11/21

ADI ha solicitado al Parlamento de Navarra que los y las directoras de instituto cobren un complemento vitalicio tras dejar el cargo. Desde LAB, además de denunciar la actitud hipócrita de la asociación, defendemos que las mejoras laborales deben pelearse para todo el personal.