ADM europa gafas

Nafarroako Gobernuak betaurrekoak edo lentillak ordaindu behar dizkie langile publikoei

Administrazioa 2023/01/16

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren abenduaren 22ko epai batek enpresaburua behartzen du langileari betaurreko graduatuak edo lentillak ordaintzera edo eskura ematera; LABek epai hori betetzeko eskatzen dio Administrazioari.

Joan den abenduaren 22an, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ebatzi zuen, Errumaniako osasun-sistemako langile baten eskariari erantzunez, enpresaburuak gailu zuzentzaile berezi bat eman behar diela horren beharra duten langileei, betaurrekoak edo lentillak izan, langileari gailua zuzenean emanez edo egin behar izan dituen gastuak ordainduz, gisa horretan langileen segurtasuna eta babesa hobeak direla bermatzeko.

Nafarroako Gobernuko plantillaren barruan, lanpostu askotan betetzen dira Auzitegi horretara jo duen eskatzaileak deskribatutako baldintzak: lanaldi luzeak ordenagailuaren pantailaren aurrean, lanerako argia eskasa edo keinukaria, argi naturalik gabeko lanaldiak, etab. Horri, gainera, Nafarroako Gobernuko plantillaren ezaugarri berezi bat gehitu behar diogu: plantillaren batez besteko adina 50 urtetik gorakoa da. Horrek esan nahi du enplegatu publiko askok behar dituztela betaurrekoak edo lentillak, eta, beraz, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren abenduaren 22ko epaiak ezarritakoaz balia daitezkeela.

LABen argi dugu ikusmenaren okerragotzea gure funtzioak betetzeko pantailaren aurrean denbora gehiegi igarotzearen ondorio dela. Horregatik, LABek Nafarroako Gobernuari eskatzen dio bere egin dezala epai hori eta hemen ezar dezala, langile publikoon lan-osasunaren alde. Zerbitzuaren kalitatea ona izango bada, lanerako baldintza onak behar ditugu langileok eta, horretarako, zalantzarik gabe, lehentasuna du lanerako osasuna zaintzeak.

El Gobierno de Navarra debe pagar las gafas o lentillas a las y los empleados públicos

Administrazioa 2023/01/16

Una sentencia del TJUE del 22 de diciembre obliga al empresario a costear o proporcionar las gafas graduadas o lentillas correspondientes, y desde LAB exigimos a la Administración que cumpla esa sentencia.

El pasado 22 de diciembre, el Tribunal de Justicia de la Unión Europea dictaminó, en respuesta a la demanda de un trabajador del sistema sanitario de Rumanía, que el empresario está obligado a proporcionar a las personas trabajadoras afectadas un dispositivo corrector especial, ya sean gafas o lentillas, bien mediante la entrega directa del dispositivo o través del reembolso de los gastos que el o la empleada haya tenido que efectuar, para garantizar un mayor nivel de seguridad y protección.

Dentro de la plantilla del Gobierno de Navarra son muchos los puestos que cumplen las condiciones descritas por el demandante que ha acudido al TJUE: largas jornadas frente a la pantalla del ordenador, luz visible discontinua, escasa o nula luz natural… A eso, además, hay que añadir una característica particular de la plantilla del Gobierno de Navarra; esto es, que la edad media de la plantilla supera con holgura los 50 años. Esto supone que serían muchas las empleadas y empleados públicos que tienen necesidad de gafas o lentillas y, por lo tanto, se podrían beneficiar de lo establecido por la sentencia del TJUE del 22 de diciembre.

En LAB tenemos claro que la deterioro de la visión viene originado por el uso continuado de las pantallas para poder cumplir con nuestras funciones. Por ello, solicitamos al Gobierno de Navarra que haga suya dicha sentencia y la aplique aquí en favor de la salud laboral de las y los empleados públicos. Una buena calidad del servicio pasa por unas buenas condiciones para la plantilla y, para eso, indudablemente, cuidar la salud laboral es prioritario.