OSA denegada libranza

Osasunbideak ukatu egiten die medikuei jai-bezperako guardiaren osteko laneguna libre hartzea

Osasunbidea 2022/11/28

50 mediku inguruk ebazpen bat jaso dute, jai-bezperan 24 orduko zaintza egin ondoren lanegun libre bat izateko eskubidea ukatzen diena. Hala ere, oraindik aukera batzuk badaude, eta LABek laguntza emango die langile horiei eskubide legitimo horren alde borrokatzeko.

Osasunbideko berrogeita hamar bat medikuk eskabide bat aurkeztu zuten, duela denbora dezente, lan-egutegian jaiegun gisa aitortutako egun baten bezperan guardia bat egin ondoren egun libre bat hartzeko eskubidea aitor ziezaietela eskatzeko. Baina berriki ikusi dute eskaera guzti-guztiak ukatu egin dizkietela.

Egoera horrek, oso polemikoa izateaz gain, sekulako agrabioak eragiten ditu zerbitzu deberdinetako langileen artean, eta, ondorioz, baita ezinegon handia ere, batez ere honako arrazoi hauengatik:

  • Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan badira gaur egun langileak, aldeko epai judizialei esker, librantza horietaz gozatzen dutenak. Hala eta guztiz ere, aipatutako eskaerak gorabehera, egoera berean dauden gainerako langileei eskubide horretaz baliatzea ukatu egiten die Osasunbideak eta, beraz, bidegabekeria eragin du antzeko lanaldiak egiten dituzten profesionalen artean.
  • Ukatzeko ebazpenak modu lausoan aipatzen ditu Europako araudia eta librantza orokorrak, baita eskaerarekin zerikusirik ez duten akordioak ere. Baina ez du argudio sinesgarririk ematen. Are gehiago, LABen uste dugu oinarri sendorik gabeko justifikazioa dela.
  • Langile horiek egun libre bat izateko eskubidea galduko lukete nahitaezko guardia horietako bat egiten duten bakoitzean.

Profesional asko daude egoera horretan. Eskubide hori onartzeak nabarmen hobetuko lituzke haien lan-baldintzak. LABek ohartarazi eta salatu nahi du eskubideen urraketa hori Osasunbideak langileak aurrezteko erabili duela, eta oraindik ere erabiltzen ari dela. Aldiz, beste eskaera batzuen aurrean bestela jokatu du Osasunbideak, hau da, kolektibo minoritario batzuek soldata-igoerak lortzeko egin dituzten eskabide batzuei aldeko erantzuna eman diete, nahiz eta legez ezarritako negoziazio-esparruetatik kanpo adostu diren.

Nolanahi ere, mediku horiek jasotako ezezkoak ez ditu agortzen eskubide legitimo baten alde borrokan segitzeko bideak. LABen beharrezko urratsak ematen jarraituko dugu eskubide hori aitor diezaieten, eta langile horiei bide horretan aurrera egiteko behar dituzten baliabideak emango dizkiegu. Profesional interesdunei gogorarazten diegu ez ditzatela bistatik galdu gora jotzeko errekurtsoaren epeak, ebazpenean ezarritakoak.

Osasunbidea deniega al personal facultativo la libranza del día laborable posterior a la guardia realizada en víspera de festivo

Osasunbidea 2022/11/28

Cerca de 50 facultativos han recibido una resolución en la que se les deniega el derecho a un día laborable de libranza después de una guardia de 24 horas en víspera de festivo. Sin embargo, aún quedan vías abiertas en este camino, y desde LAB proporcionaremos a este personal la ayuda necesaria para luchar por este derecho legítimo.

Alrededor de medio centenar de facultativos y facultativas de Osasunbidea presentó hace algún tiempo una solicitud en la que pedían que se les reconociese el derecho a disfrutar de un día laborable de libranza tras realizar una guardia en víspera de festivo reconocido como tal en el calendario laboral. Sin embargo, recientemente han visto cómo todas y cada una de las solicitudes han sido denegadas.

Esta situación, además de ser muy polémica, genera enormes agravios entre el personal de diferentes servicios, y por lo tanto, también un profundo malestar debido principalmente a varios puntos:

  • A día de hoy existe personal dentro del HUN que, tras sentencias judiciales favorables, disfruta de estas libranzas. Sin embargo, y a pesar de las citadas solicitudes, Osasunbidea se niega a extender el disfrute de ese derecho al resto del personal en la misma situación, generando así una situación de agravio entre profesionales que realizan jornadas totalmente similares.
  • La resolución denegatoria alude vagamente a la normativa europea y a libranzas generales, así como a acuerdos que nada tienen que ver con la petición realizada. Pero de ninguna manera ofrece una respuesta convincente para este caso. Es más, en LAB tenemos la firme convicción de que se trata de una justificación que carece de una base sólida.
  • Este personal perdería el derecho a un día de libranza cada vez que realiza una de estas guardias obligatorias.

Un gran número de profesionales se encuentra en esta situación. El reconocimiento de este derecho supondría una mejora significativa de sus condiciones laborales. Desde LAB queremos advertir y denunciar que esta conculcación de derechos ha sido y aún está siendo utilizada por Osasunbidea para ahorrarse personal. Sin embargo, al contrario de lo que ocurre con esta demanda, otras que provienen de ciertos colectivos minoritarios que no buscan sino incrementos salariales, han recibido una respuesta satisfactoria por parte de Osasunbidea, pese a ser acordados fuera de los ámbitos de negociación legalmente establecidos.

Sin embargo, la negativa recibida por parte de este personal facultativo no agota las vías para seguir luchando por un derecho legítimo. Desde LAB vamos a seguir dando los pasos necesarios para que reconozcan este derecho, proporcionando a este personal los recursos necesarios para avanzar en ese camino. Recordamos a las y los profesionales interesados que no pierdan de vista los plazos para el recurso de alzada marcados en la resolución denegatoria.