UDAL greba kirola

Burlatako Kirol Patronatuko langileek dei egin dute gaur arratsaldean kirol kudeaketako grebara joateko

Udalak 2022/11/18

Dei egin du bat egiteko gaur, 18:30ean, Baratxurien Plazatik abiatuko den mobilizazioarekin. Halaber, Toki Administrazioko Departamentuari eskatzen dio bitartekari lana egin dezala gatazka lehenbailehen konpontzeko.

Burlatako Udaleko Kirol Patronatuko plantillak bere babes eta elkartasun osoa erakutsi die kirol kudeaketako langileei, hilabete baino gehiago baitaramate greban, patronalak bilera horietan seriotasun gutxi erakutsi duelako. Udal Kirol Patronatuko langileek dei egiten diete “toki-erakundeetako langile guztiei eta udal-zerbitzu horien erabiltzaileei parte hartzera”. Manifestazioa ostiral honetan, hilak 18, izango da, 18:30ean, Iruñeko Baratxurien Plazatik abiatuta.

Burlatako udal langileek adierazi dutenez, “kirol kudeaketako plantilla enpleguaren aldeko borrokan erakusten ari den erresistentzia miresgarria da, eta ezin ditugu bakarrik utzi”. Gaineratu dute “gizarte osoaren erantzukizuna” dela “zerbitzu publiko, duin eta kalitatezkoak” defendatzeko borroka hori babestea, eta hori “plantillen baldintzak duintzetik” abiatzen dela adierazi dute.

Burlatako Kirol Patronatuko langileek kirol-zerbitzuak “zuzenean administrazioak eman ditzala nahi dute, horrela enpresa pribatuen negozioa saihestuko bailitzateke, eta hori lehen urratsa izango bailitzateke sektorearen baldintzak duintzeko”.

Baina urrats hori ematen ez den bitartean, administrazioak herritarrei ahalik eta zerbitzurik onenak eskaini behar dizkiela esan dute. Horregatik, azpimarratu dute honakoa: “Toki Administrazioko Departamentuari eskatzen diogu bitartekari lana egin dezala gatazka konpontzeko eta plantillen bidezko eskariak asetzeko baliabideak jar ditzala”.

La plantilla del patronato de deportes de Burlada llama a acudir a la manifestación de esta tarde en poyo a la huelga de gestión deportiva

Udalak 2022/11/18

Llama a secundar la movilización que partirá hoy a las 18:30 desde la Plaza de los Ajos. Asimismo, exige al Departamento de Administración Local que haga de mediador para solucionar lo antes posible el conflicto.

La plantilla del patronato de deportes del Ayuntamiento de Burlada ha mostrado todo su apoyo y solidaridad al personal de gestión deportiva, que lleva ya más de un mes de huelga debido a la poca seriedad que muestra la patronal en las reuniones que ha habido. Las y los trabajadores de el patronato de deportes municipal llaman “a todos y todas las trabajadoreas de las entidades locales y a los usuarios/as de estos servicios municipales a participar en la manifestación” que saldrá este viernes dia 18, a las 18:30 desde la Plaza de los Ajos de Pamplona.

Las y los trabajadores municipales de Burlada señalan que “las plantillas de gestión deportiva están dando un ejemplo de resistencia enorme en la lucha por unas condiciones dignas de empleo y no les podemos dejar solas”. Añaden que es “responsabilidad de toda la sociedad” apoyar esta lucha en defensa de “unos servicios públicos, dignos y de calidad”, apuntan que esto empieza por “dignificar las condiciones de las plantillas”.

El personal del patronato de deportes de Burlada muestra su deseo de que los servicios deportivos se presten “directamente desde la administración, ya que de esta manera se evitaría el negocio de las empresas privadas y ello supondría un primer paso para dignificar las condiciones del sector”.

Pero mientras no se dé ese paso, apuntan que la administración debe ofrecer los mejores servicios posibles a la ciudadanía. Por ello, insisten, “exigimos al Departamento de Administración Local que haga un papel de intermediación para resolver el conflicto y se pongan los recursos para satisfacer las justas demandas de las plantillas”.